Aipatu dizuet behin edo behin: ez naiz behin ere egon Katalunian Diada
Nazionalean, baina katalan adiskideekin ospatu dut azken urteotan.
Belgraden 2011n, esaterako. 2012an, Korean. Iaz, Islandian animatu
gintuzten lagunek gure giza-katetxoa egitera.
Euskal eta katalan
PENeko lagunak batu ginen Belgradeko hartan. Josep Maria Terricabras
irakasle eta ERCren Europako hautagaiak azken hilabeteetako mugimenduak
aipatu zizkigun, zenbat hitzaldi egin zituen Girona aldean eta
Kataluniako beste hainbat lekutan, eta esan zigun hurrengo urtean
aurkeztuko zutela egitasmo osatua. BERRIAn munduko begirada hauekin hasi
berria nintzen, baina laster usaindu nuen Terri-k iragarritakoa
2012ko martxo hartan, ANC Kataluniako Biltzar Nazionala aurkeztu
zuenean. Distantziak eragotzi egiten zigun kontatzen zigun haren
dimentsioa baloratzea: eremu intelektualean egindako urratsak ote ziren,
mugimendu independentistak indarrak biltzeko ekimena ala zer. Eta «ala
zer» erraldoia zen, inondik ere. Hasierako sekretu haietatik gaur
artekoa ezaguna da: milaka hitzaldi, agerraldi eta kolore guztietako
ekimen, manifestazio erraldoia eta giza-kate sinestezina, eta Katalunia
independentziara zuzen eta abiada bizian jartzea. Urte biko balantzea da
hori. Badakigu hori guztia ez datorrela hutsetik, Auzitegi
Konstituzionalaren sententzian hasi eta udalerrietako galdeketetara,
egungo egoera azaltzeko baldintzatzaile asko daudela.
Aitortu
behar dut plangintza haren seriotasunak eta epe zorrotzek —sei hileko
tarteetan eginda, 2012ko martxoaren 11n abiarazi, urte erdira Diada eta
hortik aurrera— eskemak apurtzen zituztela, helburua argi markatuta
zeukalako: Kataluniako estatuaren aldarrikapena 2014 honetako Diada
egunerako. Ez da zehazki horrela izango, baina ezin uka 24 hilotan oso
zehatz joan direla gainditzen markatu zituzten mugarriak. Beraz,
plangintza doituz joan dira, baina era berean protagonismoa irabazten,
eta katalan politikako akuilu transbertsal indartsuena bihurtu da ANC.
Hala,
data egokitu dute: 2015eko apirilaren 23a. Nekez data ederragorik. Esan
dut Diadan ez naizela egon Katalunian, baina Sant Jordi egunez bai,
bizpahiru aldiz, eta berez ederra bada, zer esan literaturazaleontzat,
inbidia magiko bat pizten du liburu-egunak Bartzelonan. Ordurako joana
izango da 2014 hau, jakingo dugu zer erabaki duten eskoziarrek, eta
atzean geldituko da azaroaren 9a, Espainiako debekuarekin eta horri
aurre egiteko erabilitako hautuarekin, izan hauteskundeak zein beste
edozein. Egiaren ordua iristen den horretan beraz, «unplug» unean,
zilbor-hestea mozteko orena iristean, eskuak zikintzea dator, norbaitek
atera behar du entxufea.
ANCk ez du bazter utzi gaia; politagoa
da, noski, indarrak biltzea, musika-emanaldiak, manifestazioak zein
giza-kate erraldoiak antolatu eta kudeatzea, baina helburuaren
perspektiba galdu barik: estatua sortzeak sezesioa gauzatzea dakar
halabeharrez. Asko dira independentzia-aldarrikapena egin dutenak,
Palestinan hasi eta han-hemengo protesta talde zein
indigena-erakundeetara. Baina begi bistakoa da inork ez duela zinez
gauzatu. Besteak beste, egiaz independente izateko, hori egiaztatu egin
behar delako, hau da, lurralde hori ez dela gehiago lehengo Estatuaren
«dependente». «Full de ruta» edo Bide-orriak hamasei orrialdetan jaso
ditu independentziarako lau bideak: galdeketa adostua, adostu gabea,
hauteskunde plebiszitarioak edo, autonomia ere kenduz gero,
udal-ordezkarien biltzarra. Unea iritsita, lurraldearen kontrola
herritarrek hartzea aurreikusten du, segurtasunetik hasi eta muga eta
portuetara, eta datozen asteetan hasiko den lanaren bidez, argi
erakustea munduari lurralde burujabea dela. Besteak beste, herritar
gehienek zergak Katalunian utziko dituztelako. Krimearekiko konparazioak
eskatu dituztenak, ez bilatu gaurko galdeketan, katalanek hori
baldintza demokratikoetan egin gura dute eta: bilatu lurraldea
kontrolpean eta ordura arteko Estatutik bereizita izateak —nahiz eta
inbasio baten bidez izan Errusian— dauzkan ondorioak.
Hautsak
harrotu ditu Espainian ANCren egitasmoak. Errepresio-eskari gogorrak ohi
bezala egunkari ultretan hasi dira, eta zirimiria bezala Gobernuraino
iritsiko delakoan nago. Geroz eta serioago joan, prozesua edo Gobernua
kolpatu baino lehen, ANC bera jarriko dute jomugan. Euskal Herrian
balitz, egon ziur, aspaldi legoke Auzitegi Nazionaleko epaileren batek
debekatua. Eta buruzagiak espetxean. Katalunia hain hurbil, eta Estatu
beraren menpe egotea, euskaldunok sekula eskertu ezingo dugun zortea da.
BERRIAn argitaratua
Showing posts with label independentzia. Show all posts

2014-03-16
2014-02-16
Independentistak Sardinian
Mediterraneoko uharte handienak Italian daude. Italiarenak dira, hobe
esan. Sizilia Italiako zati irudika dezakegu, botaren puntaren aurrean,
baina Sardinia ez da Italia. «Italiaren Irlanda da», zioen The New York Times-ek
herenegun; Erromak uhartearekiko izan duen jarrera koloniala gogoan,
eta uharteak Italiari emandakoa ahaztu barik: Antonio Gramsci
pentsalaria edo Grazia Deledda Literatur Nobel sariduna, besteak beste.
Jason Sorens ikerlearen Secession liburuan, teoria apurtzen duen adibidea da Sardinia: uhartea da, baztertuta dago, metropolitik urrun, hizkuntza propioa dauka… sezesionismoak indarra izateko ezaugarri asko, baina datuen arabera —azken hamarkadetako hauteskundeen emaitzak, funtsean— ez da halakorik gertatzen. Sardinieraren prestigio faltari egozten dio Sorensek sezesionismoaren indar apal hori —gaur ere italiera da nagusi alderdi independentistetan ere, sardinieraren edo uharteko beste hizkuntzen aurretik—. Baina gogora zekarren: «Sardiniako nortasun nazionala garatuko balitz, sezesionistek askoz arrakasta handiagoa izan lezakete». Une hori iritsi dela uste dute askok.
Gaurko hauteskundeetan ikusiko da. Michela Murgia idazle arrakastatsu eta independentista lehen lekuan ageri da hainbat inkestatan, zentro-eskuin eta zentro-ezker banaketa tradizionalaren gainetik. Kanpaina garratza izan da, zabarra ere bai: Murgiak «Schettino» izatea leporatu zion Ugo Cappellacci egungo gobernadoreari; hogeita hamar lagun ziren Costa Concordia kruzeroak hondoa jotzean alde egin zuen kapitaina, alegia. Cappellacci itsasontzi-konpainien pribatizazioan egindako iruzurrengatik kondenatu zuten, baina ez da isilik gelditu: Silvio Berlusconi miretsiaren pare, Murgia Costa Concordia dela eta haren moduan joango dela hondora esan du... aurkariari lodi deitzeko.
Hirugarren hautagaia zentro-ezkerreko Alderdi Demokratako buru Francesco Pigliaru da, orain arteko oposizio burua. Murgia independentistarekin botoa alferrik ez galtzeko diotse sardiniarrei, eskuinak berriz irabaztea ekarriko duela argudiatuta. Ikusteko dago Italiako azken gertakariek eta Enrico Lettaren dimisioak zein ondorio dakartzan Alderdi Demokratarako. Baina independentismoak inoizko babes handiena lortzear dirudi, Italian alderdi tradizionalekiko haserrea ere baliatuta. Ez da Sardinian soilik gertatu: Hego Tirolen aspaldikoa da Italiarekiko legitimazio-falta,eta berriki Trieste Libera mugimenduak ere indar handia hartu du. 1947an Jugoslaviarekin akordioa eginda Trieste Hiri Libre izendatu zutela gogorarazi dute, eta akordio horrek indarrean dirauela.
Udan hautagaia aurkeztu eta kanpainari ekin ziotenean —Laura Mintegi egon zen ekitaldian—, nekez pentsatuko zuen Sardegna Possibile koalizioak horrelako arrakastarik. Italiako politikan ohi denez, hainbat alderdi eta hautagai txiki ere badaude, autonomismotik independentismora eta eskuinetik ezker iraultzailera doazenak. Are gehiago, bi alderdi italiarrek babesle dituzte gutxienez autonomista eta sarritan independentista gisa ageri diren taldeak ere; Erromako sukurtsal izateak ez die eragotzi izan sardiniar politikariei independentismotik hurbileko diskurtsoa izatea.
Michela Murgiaren zerrenda indartsuaren aldean, ez zaizkio kritikoak falta independentisten artean. A Manca pro s'Indipendentzia talde iraultzailetik datorren Pier Franco Devias, esaterako, iaz Murgiaren taldetik bereizitako Fronte Independentista Batuko hautagaia da. Baina Sardinia independentearen hautua agerian daraman koalizio batek lehen aldiz jo du hain goian inkestetan. Arreta berezia mereziko du Sardiniak datozen egunetan, ehuneko bostera iristen ez zen independentismoak iragarri besteko astindua baldin badakar uharteko politikara. Ados, gaur-gaurkoz ez dago Sardiniako estatua sortzeko proposamen artikulatu bat, Eskozian edo Katalunian egon daitekeen legez —bidaia ugari egin dituzte azken asteotan Bartzelonara, eta ezin ahaztu Sardinako l'Alguer herri katalan-hiztunaren konexioa—. Baina Erromatik bereizi eta Sardinia sardiniarren esku geratzea, azken urteotako umiliazioak astintzea —Silvio Berlusconi bera protagonista zela horietako askotan—, oso urrats garrantzitsua izan liteke.

2013-03-24
Edinburgo eta Diyarbakir
Eskoziak independentzia prozesuaren lehen detaileak argitaratu
zituenean, duela urtebetetik gora, euskal independentista batek baino
gehiagok galdetu zuen ea olatua hartzeko gai izango zen. Inplizituki,
ezetz zioen erantzunak, ordura arteko olatuak, Quebec eta abar, hartu ez
ziren legez. Kurduentzat historikoa izan den Newroz egun berean
Edinburgon azken kartetako bat argitu dute: independentzia erreferenduma
ez da 2014ko udagoienean izango, uda amaitzear dela baizik, irailaren
18an, ostegunarekin.
Entzun dut Abdulla Ocalan, ikusi ditut kurduak hunkituta, eta entzun dut Alex Salmond. Inbidia ematen du, baina ez duela urtebete beste. Kurdistan Ekialde Hurbilean dago, ustez hain urrun, eta, bertaratzean, gugandik uste baino askoz hurbilago dagoen nazioarekin egin nuen topo: ez gerrilla armatuagatik, horren balioa onartuta ere, estatuaren aurka bezainbat tradizio feudalaren eta patriarkatuaren aurka. Hizkuntzaren defentsak, ukazioak, berehalako zubia eratzen du. Baina begi bistakoa da 2013ko Euskal Herriak hurbilago beharko lukeela Eskoziako prozesutik Kurdistanen zabaldu denetik baino. Areago, Kurdistan bera Euskal Herriko urratsen arrastoan suma daitekeelarik.
Eskozia ere ez dut urruneko. Are hurbilagoko beharko luke, baina gaur-gaurkoz Kurdistanen dirudi begiak —gatazken konponketan, bakegintzan—, Eskozian baino gehiago —sezesio-prozesuan—. Berriz diot, maite dut Kurdistan, eta pozgarriak dira azken hilotan Euskal Herritik eta Euskal Herrirantz dauden loturak. Bakegintzan zer ikasia baldin badago, bikain. Kurduentzako gure lezio handiena gaur bertan eman dezakegu, Baionan, hamaika egunez egin dugun korrikaldian. Baina begiradak Edinburgon behar zuen, eta Newrozen suak liluratuta geunden.
Katalunian aurkako kasua daukate. Han Eskoziatik urrundu beharra nabarmendu dute, baina ez data goizegi delako, beranduegi baizik. Hala adierazi du Oriol Junquerasek, galdeketa 2013an bertan egitea proposatu duelarik. Katalanentzat gaur Londresek dauka interesa, ez Edinburgok.
Errezeloa handitzen ari da independentisten artean, Artur Masek ez ote duen isilpeko planik Madrilekin negoziatzeko. Estu hartu beharko dute. Urrunegi joan dira honezkero gutxienez, atzera egiteko. Joan den astean ANC Biltzar Nazional Katalanak argi erantzun zion aurtengo Diadako erronkari: iazkoa bikaina, perfektua izan zen, alferrik saiatuko lirateke —ai, euskaldun demazaleak— hura hobetzen, jende gehiago erakartzen. Giza-katera deitu dute. Hasieran manifestazio erraldoia baino gutxiago dirudi. Baina 1988an Baltikoko ekintza sinboliko garrantzitsuenetakoa izan zen, Vilniustik Tallinnera osatu zuten bi milioi laguneko giza-katea. Handik etorri zen independentzia aldarrikapena. Galdeketarako ate oro itxiz gero, Kataluniari ere geratuko zaion bide bakarra Parlamentuaren aldarrikapena izango da. Halaxe gertatu da gehienetan, azkena Kosovon, baina aurretik ere sarritan. Katalanak 1988ko Lituaniara begira, eta ni 1988ko Halabjara.
Galdeketa 2014ko maiatzaren 31 baino lehen egitea eskatu du ANCk; Europako hauteskundeekin batera izatea ere iradoki izan da. Urte bereko irailean erantzungo diote eskoziarrek «Eskoziak herrialde independente bihurtu behar al luke?» galderari. Galdeketa sezesionista bien artean, hirugarrena, beste bide bat planteatzen duena: 2014ko uztailaren 20an Belgikako hauteskundeek azken dibortziorako emaitza garrantzitsua ekar dezakete. N-VA Flandriako Aliantza Berriak argi esan du bozak irabazita ere ez duela independentzia aldarrikatuko. Baina iragarri ditu Walloniarekiko azken loturak eteteko asmoak: Gizarte Segurantza, fiskalitatea eta enplegu-politika Belgikatik Flandriara pasatzea nahi du N-VAk. Urratsez urratseko bide horri begiratu beharko dio halabeharrez Euskal Herriak, beste bi nazioen erritmoari jarraitzerik ez badu. Non eta, lehen galdeketa ez den Euskal Herrian bertan egiten, Nafarroako biztanleei hitza itzulita. Bakegintzaren ondoan lurraldetasunaren auzia baita oztopo nagusi, euskal alderdiak gerarazten dituena, prozesu independentistarik abiarazteko.
BERRIA-n argitaratua

2013-03-03
PSCren haustura
PSCk oraindik ez daki, baina independentista bihurtuko da». Igandero
egunkari honetako zuzendariarekin karta-jokoan ageri den Vicent Partal
bikainak asteon botatako perla ugarietako bat da. Lehengo asteburuan
Eskoziako Herald Scotland egunkarian aipatu zuten, Ez gara Eskozia izeneko artikuluagatik (orrialdeotan egin genuen analisiaren ildotik,
baina txukunago). Funtsean: Eskozian Gobernuak herria independentziara
eroan gura du, goitik behera gidatzen, eta aurkariek plataforma zabala
eratu dute. Katalunian aldiz, herriak behartu ditu Gobernua eta
alderdiak independentzia bidean lerratzera, behetik gora. Katalunian
plataforma zabala independentismoak eratu du, abertzaletasuna geroz eta
gaindituago, eta unionismoa esparrurik gabe ari da geratzen. Espainiak
galdutzat eman du Katalunia demokratikoki limurtzeko aukera; katalanak
Espainiara ez erakartzeaz gain, uxatu egiten ditu egunik egun.
Horixe gertatu zaio PSCri. Demokratikoki lortu nahi du Kataluniak Espainiaren baitan jarraitzea. Hori da, bestalde, benetako federalismo baterako oinarri. Alderdiari Katalunian geroz eta inozotasun handiagoz begiratzen diotela uste dut, behinola federalista izan eta halabeharrez independentismora lerratu direnek batez ere. Espainiako estatuak legez —edo are okerrago, bere burua ustez era federalistan antolatzen duen erakundea izanik—, PSOE alderdiak ezin okerrago hartu du PSCko diputatuek Madrilen negoziatutako erabakitze eskubidearen alde bozkatu izana. PSCk galdetzea gura du, eta ezetzaren aldeko botoarentzat kanpaina egitea. Ñabardura handi datorkio PSOEri, itzel. Katalunia Espainiaren —ezen ez Espainiako— baldin bada, zertarako galdetu katalanei ados dauden? PSCk PSOEtik bereizita bozkatzeak ohiko esaldi amorratu eta hanpatuak ekarri dizkiote sozial espainiar jakobinoenen artean. Katalunia bereiztea ez dute onartzen, baina PSCrekiko haustura burutzeko unea dela iritzi diote. Funtsean, Espainia eta Katalunia elkarrengandik urrundu diren legez bereizi dira PSC eta PSOE.
Ondorioaz ondo hausnartu beharko luke PSOEk. Baina ez eurek bakarrik. Arduratu beharko lukete euskal prozesu independentista abiarazteko lozorroan diruditen euskal abertzaleek ere. Presoen zain? Nafarroako hauteskundeen? Gamesak ere esan du «espainiar» izateak negozioak galarazi dizkiola. Arantza Tapia sailburua bat etorri da, eta konponbide gisa «apur bat» bereiztea dela esan du. Zelan bereizi liteke «apur bat»? Harira etorrita, bai PSOEk bai euskal independentistek irudikatu beharko lukete zer dakarren Kataluniarik gabeko Espainiak: Gaztela Handi(tu)ak daukan kontrabotere bakarra galtzea, eta Alderdi Popularrak arrakastarik inoiz izan ez duen herrialdeaz libratzea. Bestela esanda, neofrankismoak daukan oposizio handienetakoa galtzea, eta ideia hori gailentzea luzarorako Espainia berri horretan.
Egia da, ez dute berehalakoan onartuko. Auzitegietako bidea lantzen hasi dira, soberania erabakia Konstituzionalera eramanda. Partalengana itzulita, baina, Ibarretxeren eta, batez ere, Kataluniako estatutuaren esperientziak erakutsi die bidea: «Espainiak esaten duena ez da gure arazoa honezkero». Juridikoi badaukate independentziarako heldulekua, eta politikoki indartu egiten ditu. Are gehiago: unionistek ez dute esaten bada, lau urterik behin autodeterminatzen garela? Bada autodeterminazio horren ondorio den Parlamentuak erabaki du Katalunia burujabe dela. Eta Espainiatik bereizitako estatua eratu nahi duen galdetuko dio, halaber. Espainiako auzitegiek ez dute onartuko, noski, baina adierazpena hor dago, berdin-berdin.
Espainiak ez du auzitegietan Katalunia geraraziko. Ondo bidean, ez dute bestela ere geraraziko. Baina katalanek hartu duten bide garbi eta demokratikoa eteteko modu bakarra, Benegasek eta Chinchilla jeneralak adierazi dute: bakebidez ez dute lortuko. Horixe Espainiak daukan gauza beldurgarriena. Irakurri ondo Partalen gaurko artikuluaren amaiera. BERRIAn argitaratua.

2013-02-24
Erreferenduma, nola eta noiz
Lehen ahalegina ez zaie oso ondo atera Eskozian: Glasgowko
Unibertsitatean egindako galdeketan %62k aurka bozkatu du, eta %38k
soilik alde. Hobe esanda, emandako botoei dagokie kopurua, 23.000
ikasletik %13k parte hartu zuen , 3.000 lagunek doi-doi. Baina
esperientzia, Kataluniako herri-galdeketetan inspiratuta, baietzaren
aldeko Yes plataformak antolatu zuen, independentista gehien
biltzen den gazteen adin-multzoan gainera. Nicola Sturgeon lehen
ministrordea esaterako, campusean ibili zen bozketa egunean ikasleak
konbentzitu nahian. Ondorio positibo bakarra independentistentzat: hain
parte-hartze txikiarekin, konbentzitu daitekeen multzo handia dagoela
oraindik jokoan. Baina lasterketan atzetik doaz gaur-gaurkoz.
Katalunian egindako herri-galdeketa guztiek oso bestelako emaitza izan dute —egia da unionistek ez dutela ia parte hartu han—. Baita egunotako inkestak ere: galdekatuen %54 independentziaren alde, %20 aurka. Botorik emango ez lukeen %17 gehituz gero, hamarretik bat ageri zaigu zalantzan. Bestela esanda, erreferendumean baietzak 72-28 irabaziko luke datu horien arabera, eta parte hartzea %70aren gainetik ibiliko litzateke.
Veneziako Batzordeak Montenegrori ezarritako bi baldintzak gogora ekartzeko unea da: erdia gehi bat aski ez zela ezarri zioten Podgoricako gobernuari, botoen %55 behar zuen sezesioak, eta zentsuaren erdiak parte hartzea gutxienez. %80k bozkatu zuten. Independentziak, berriz, argi irabazi zion batera jarraitzeari, baina doi-doi gainditu zuen %55eko langa. Kataluniako joerari begiratuta, parte hartzea handitu eta unionismoa hauspotuta ere boto-emaleen %72 ageri zaigu alde. Eta balio demokratikoa ukatzeko boikota jasanda ere, itzela litzateke %54ko parte hartzea (eta kasu horretan, %100etik hurbil leudeke baiezko botoak)
Zailena den zati hori —gizartea aktibatzea eta beharrezko nerbio independentista demokratikoa— bete-betean ari dira lortzen, itxura batean. Ez alderdiek, gizarte zibilak berak lortu du, eta alderdiak behartu, CiU eskuarki, independentziaren urratsean sartzea. Muskulu horri beti eustea ezinezko dela jakitun, behin aktibatuz gero, amaieraraino joan behar da. Horra gurearekiko aldeetako bat: gatazkan katramilatuta, agian ez genuen gantz sozial handirik bilduko, baina era berean ezin inertzia zaharrak utzi gizarte muskulua eratu orain.
Garrantzitsua izanda ere, baina, urratsetako bat da hori. Zelan lortu gutxieneko zilegitasuna izango duen galdeketa bat egitea, Espainiako Gobernuak eta Justiziak berariaz debekatuz gero? Argia-ko zuzendari Xabier Letonari irakurri nion lehendabizi, eta asteon argitu du Oriol Junquerasek: «Ez badago erreferendumik, hauteskundeak egongo dira ziur aski». Espainiako Gobernuarekin negoziatu eta akordiorik lortu ezean, inork onartuko ez duen eta legezko baliorik agian ez leukakeen galdeketaren ordez —Katalunia ez dago garaipen moral soiletarako, materialki independentzia eskueran duela sinetsita—, erreferendumaren planteamendu bera luketen baina juridikoki erabat legezko diren hauteskundeek dirudite bidea. Hau da, ERCk eta CiUk puntu bakarreko programa eramango luketela iradoki du Junquerasek: independentzia.
Kataluniako Biltzar Nazionalak egunotan eskatu du erreferenduma ez dadila izan 2014ko maiatzaren 31 baino geroago. Data hori gaindituta, baina berehala, Europako hauteskundeak datoz 2014ko ekainaren 5etik 8ra (estatuaren arabera). Espainiak ezingo lituzke hauteskundeok baliogabetu horrela. Programan independentzia baino ez daramatenek irabaziz gero, mandatu bakarra leukake parlamentuak: hori eratzeaz bat independentzia aldarrikatzea, Kosovok egin zuen legez.
Negoziatzea onartu eta limurtzeko ahalegin txikiena egin ordez, ukazio du lege Espainiak. Bai gobernuan den Alderdi Popularrak eta bai oposizioko sozialistak. Bizkaiko diputatu eta PSOEko buruzagi historiko Txiki Benegasek handia bota du egunotan: «Nahasketatik inozotasunera noa. Espainia den nazioa bere burua mutilatzeko prest dagoela pentsatzea, bere lurraldearen, historiaren, ekonomiaren, kulturaren zati kutun bati agur etsipenez esanda, inozotasun politiko handia da. Hau adostu eta bakezko aukera dela planteatzea are inozotasun handiagoa da. Nekez uka dakioke Espainiari bere lurralde-batasuna defendatzeko eskubidea».
Oriol Jonquerasek aurretik erantzun dio Bizkaiko diputatuari: «Ez dut ulertzen Espainiaren burugogorkeria, beti nahi du dena ala ezer ez, eta alde handiz irabaztea. Hala galdu zituen Kuba, Portugal, Holanda, eta horrela galduko du Katalunia». BERRIAn argitaratua.

Labels:
autodeterminazioa,
benegas,
CiU,
erabakitze eskubidea,
ERC,
Eskozia,
europako hauteskundeak,
independentzia,
katalunia,
Kosovo,
montenegro,
oriol junqueras,
veneziako batzordea
2013-02-17
Kosovo, bost urte
Bost urte ditu gaur. Termometroa zeropetik zebilen, oso. Kalean, baina,
beroa nagusi. «Urime» (zorionak) esaten genion elkarri, elkar inondik
ezagutzen ez genuenok. Egun pare bat lehenago itzuli nintzen Pristina,
eta guztiz desberdina zen hile bi lehenago aurkitu nuen hiritik. Orduan,
hiri grisak grisago zirudien, negoziaketak amaitu arren independentzia
aldarrikapena atzeratu egingo zela argitu ahala. Otsailean baina,
irribarre ergel batekin genbiltzan urime-ka, horditze kolektibo batek harrapatu bagintu legez.
Igande hunkigarria izan zen, ederra, apoteosikoa. Astelehenean Mitrovicara joan ginen. Banaketaren sinbolo bihurtu den hiri itsusia da, Ibar ibaitik iparrera serbiarrak bizi dira 1999tik —hegoaldeko etxeak erre zizkieten etxerantz itzultzen ari ziren albaniarrek -Serbiako poliziak kanporatu ondotik— eta albaniarrak hegoaldean —iparraldean gutxi batzuk geratzen ziren, baina gehienak kanporatu egin zituzten—. Ingelesez ibili arren berehala erreparatu zioten gurekin zetorren albaniarrari eta handik aldegiteko agindu zioten. Geroxeago, Oliver Ivanovic serbiar politikari sozialdemokratak begirunez egin zion harrera eta albanieraz mintzatu ziren biak. Independentziaren aurkako manifestazioan Espainiako banderak atera zituzten, oraindik ere esker oneko dira Madrilekin.
Kosovo marra gorria da Espainiarentzat. 2010ean Hagako Justizia Auzitegiak independentzia aldarrikapena ez zela legez kanpokoa izan aldarrikatu arren, Espainiak ez dauka Kosovo aitortzeko inongo asmorik. Dena esan behar bada, eskuak garbitzeko era izan zen Hagako erabakia. Serbiak eraman zuen auzitara Kosovo, independentzia legez kanpo aldarrikatzeagatik. Hagak dioenez, aldarrikapenak berak ez du inongo nazioarteko araurik hausten. Hau da, estatuen lurralde batasuna izan liteke onartutako printzipio bat, baina independentzia aldarrikapena baimendu edo debekatzen duen araurik ez dagoenez, ezin esan hori legez kanpokoa dela. Hor ere Espainiak Serbiaren alde egin zuen auzitegietan, eta AEBen aurka. Eta joan den astean Kataluniaren aurkako eraso judiziala bide horretan abiarazi zuen, burujabetza aldarrikapena auzitegietara eramango duela iragarrita. Egunkariaren itxieraren hamargarren urteurrenean, ederto dakigu Madril eta Europako auzitegiak bereizten.
Kosovok antzekotasun bakarra dauka Euskal Herriarekin, Montenegrorekin alderatuta batez ere: Serbiako probintzia izanik, ez zitzaiola aitortzen sezesiorako eskubidea. Turkiak, kristau ortodoxoen (Serbia-Grezia-Errusia) etsai historiko, asmatu zuen joko bikoitz hipokritarekin Kosovo onartzen. Hasieran kurduek leporatuko zioten zer edo zer, baina halabeharrez ahaztutako erreferentea da. Ankararentzat Kosovok ez dakar arazorik. Baina Madril beti baldar.
Kosovo naziorik gabeko estatua da —Zipre bezala, bidenabar—. Kanpotik ezarritako estatua da, inork ez dauka bere burua «kosovartzat». Presaka eta korrika asmatu zioten bandera. Vetevendosje (Autodeterminazioa) elkarteko gazteak ziren duela bost urteko igande hartako jai-giroan ospatzen ez zebiltzan albaniar bakarrak. Denborak arrazoi eman die. Kosovok ez dauka Nazio Batuetan aulkirik. Eta 2008 baino lehen ere bazen, berez, Serbiatik independente, hau da, ez zen Serbiaren dependente edo menpeko. 1999an albaniarrek gustura onar zezaketen Serbiatik bereiziko lituzkeen edozein proposamen, baina 2008an ez zeukaten horren beharrik. Nazioarteak ez zien erabakitzeko eskubiderik eman. kanpotik etorritako independentzia-eredua ezarri zitzaien, oso muga estuetan: Kosovoko estatua eratu behar zen, behinolako lurraldeak bere hartan hartuta, bandera berri batekin.
«Kosovo egoera kolonialera daramate» esan zidan Vetevendosjeko Albin Kurtik. Bera da bakarra, argi ikusten duena Kosovoko albaniarren eta Europako beste herri zapalduen arteko lotura. Beste guztiak berariaz saiatu dira antzekotasun oro ukatzen. Baina errealitateak argi dio: bost urteotan 98 estatuk onartu dute, NBEkoen erdiak. Serbiak onartu arte, Kosovok ez du New Yorken aulkirik izango.
Erabakitze eskubideak konpon lezake auzia, Kosovo iparraldeko serbiarrek Serbiarekin bat eginez gero. Baina horrek albaniarrei ere erabakitzen uztea dakar. Serbiako Presevo haranekoei, esaterako. Eta hor Mazedoniako mamua ageri da. Hango biztanleen herena albaniarrak izanik, Mazedoniaren amaiera izan liteke. Baina Serbiarekin negoziazioak hasi dira, Nikolic ultra lehendakari dutela gainera. Gaurkoz ezinezko dirudien arren, bihar muga Ibar ibaian jartzea onartuko balute, eta serbiarrek Serbiarekin bat egitea eta, zergatik ez, Kosovok Albaniarekin, onartuz gero, nazioartearekin piztuko litzateke eztabaida. Kanpotik ezarri den lurralde batasun artifizialari eutsi behar zaio orain, halaxe adostu zuten Nazio Batuekin. Artean, Mitrovicako meatzeak hamabost urtez itxita, eta biztanleen erdiak langabezian.
Kosovoko miseriarekin egiten dio Espainiak mehatxu Kataluniari, senar jeloskorren gisan. «Lehendabizi, ez daukazu bereizterik, eta bigarren, zelan bereiztuko zara bada, nora joango zara bakarrik? Hara zelan bizi diren miserian beste horiek, horrela geldituko zara zu ere». Zeinen desberdina David Cameronek abiarazi duen ofentsiba unionista. Eskozia limurtzea, goxatzea, bere helburu nagusi. «Ez dut astirik Eskoziak ezingo lukeela bakarrik egon dioten horientzat. Lehen eskutik dakit zer nolako ekarpena egin dioten Eskoziak eta eskoziarrek Britainia Handiaren arrakastari — beraz, niretzat ez dago zalantzarik Eskozia herrialde independente izan ote daitekeen». Benetako galdera da izan behar ote duen, Eskozia sendoagoa, seguruagoa, aberatsagoa eta zuzenagoa ote den gure Erresuma Batuaren barruan ala kanpoan». XXI. mendean sedukzioa da gakoa... batera jarraitu nahi duenarentzat. BERRIAn argitaratua

albaniarrak,
albin kurti,
autodeterminazioa,
bandera,
david cameron,
erabakitze eskubidea,
Eskozia,
independentzia,
katalunia,
Kosovo,
kurduak,
montenegro,
presevo,
serbia,
turkia,
vetevendosje
2013-02-03
Dena hondora?
Europa eta mundua aztoratu du berriz ere Espainiak,
eta gu kanpoan. Hamabi egun eman ditugu etxetik kanpo, eta bai,
ordenagailuarekin zoaz, egunero irakurtzen duzu prentsa, eta behinola
baino hurbilago jarraitzen diezu albisteei —edo behinola baino zailago
duzu egunerokotasunetik ihesa, bestela ikusita—. Baina zortzi mila
kilometrora zaudela, ustelkeriaz, Alderdi Popularreko diruzainaz eta
abarrez berba egiten dizutelarik, zail duzu gertatzen ari denaren
neurria hartzea. Lehen ere gertatu baitira ustelkeria kasuak,
Valentzian, Madrilen, Balear Uharteetan, eta gura baino hobeto ezagutzen
duzunez Espainia eta gura baino hurbilagoko zaizunez —ez alferrik,
estatu horretako herritar zara, borondatea gora behera—, ez zaizu arrotz
egiten doinu hori, arruntegi zaizu zortzi mila kilometrora inolako
arretarik jartzeko. Interesgarriago zaizkizu zauden lekuko
independentismo tropikalak, eta interneten Kataluniako, Eskoziako edo
Irlandako lagunen abenturak irakurtzea.
Baina etxean sartu, iratzarri eta dinosauroa hor dago. Gauzak aldatu dira, mundua begira dago, oso larria den zerbait jazo dela jabetzen zara. Ahor denok beti sumatu, salatu, argi ikusitako Espainia ustela bere biluzian, ehunka froga banan-banan jarrita eta ezin txukunago filtratuta. Gobernuaren aldeko El Mundo egunkariak lehendabizi, oposizioaren aldeko El Pais-ek errematea asteon. Biak ere sistemaren babesle sutsuak. Twitterren aldean oso apal erantzuten du kaleak, astiro-astiro antolatzen dira protestak. Haserrea eta amorrua handiak dira, erabat zilegi eta ulertzekoak. Baina horren ondoreneko galderak ere zilegi dira.
Espainiako sistemak harakiri egin du? Urtetan makineria olioztatu eta elkarri koipea eman diotenak benetan haserre puntu horretara iritsi dira, zabor guztia argitara ateratzeko? Sarritan esan dut ezkerrak konspirazio gehiegi egiten dituela, eta praktikan konfiantza txikiegia herritarrengan, Gerra Hotzeko mentalitateak eta hariak mugitzen dituzten bulego ezkutuetan lar sinesten dutela. Ezkerrak berak deituriko manifestazioak baino ez dira zilegi, besteen protesten atzean beti egon behar dute inperioaren hari luzeek. Baina aitor dut, oraingo honetan gidoilariaren bila nabil, Espainia ataka horretan nork zertarako jarri duen asmatu ezinik.
Amorruaren unea dute Espainian. Amorru horri ilusioa gehitzen zaio Katalunian, zulo ilun horretan argia non dagoen geroz eta nabariago ikusita. Edonon, Espainian baino hobeto. Konstituzio postfrankistaren bi jagole handienak hondoa jota daude. PSOEk ez du bururik altxatu 2011ko hauteskundeen porrotetik, Alfredo Perez Rubalcaba asteon ikusi duenak badaki zertaz ari naizen. Telebistako argiztatzea izango zen, baina gaixoaren larrua zeukan. Alderdi Popularraz, zer esan. Mariano Rajoy alderdiko eta Espainiako presidenteak ohi baino argiago egin zuen atzo berba. Baina agertzen ari direnak are argiagoak dira.
Espainiako sistema hondora doa. Edo norbaitek erabaki ote du heldu dela sasoia leherketa kontrolatua egiteko? Ulertzekoa den amorruaren erdian, badago arriskutsua den mezua: denak dira ustelak, denak dira berdinak, doazela denak pikutara. Ados, baina, nor dator horren atzean? Antolatu gabeko amorrua behin baino gehiagotan izan da faxismoaren ataurre. Monarkiaren aurka egon litezke ezkertiarrak, autonomia-estatutuen antolaketaren aurka eta independentziaren alde egon litezke katalan zein euskal abertzaleak, baina beste aldeko mezuak ere ugaritu dira azken hile eta urteotan: autonomien aurka Estatu zentralista indartsua aldarrikatzen dutenak nagusiki, eta eskuinaren eremuan Errege-familiari hasieran bizkar eman eta aspaldion kritika gogorrak egin dizkiotenak ere. Esanguratsua da PSOEri lotutako PRISA taldea izatea egungo monarkiaren babesle garrantzitsuenetako.
Espainian aski ezaguna den Ramoncin kantari eta telebista ugaritako kolaboratzaileak agerraldia egin du egunotan Katalunian. Zinez merezi du Vilawebeko lagunek sareratu duten bideoa ikustea. Madrildarra, behinola errebelde eta aspaldion botereari aski lotuta ikusten den pertsonajeak argumentu soil bezain interesgarriak darabiltza erabakitzeko eskubidearen alde: Katalunia Espainiatik bereiztea «emozionalki dibortzioaren antzekoa da. Luzaro egon naiz zurekin, baina ezin dut gehiago. Banoa. Emozionalki zerbaitek eragozten dit. Ez da azalpen gehiago behar. Baina zergatik? Nahikoa delako. Ezin dudalako gehiago. Horri katea jarri diezaiokezu, baina alde egingo du, inor ez da egongo nahi ez duen lekuan». Euskal Herrira begira ere interesgarri den kontu bat aipatzen du: «Zelan da posible leku batean 50 urtez bizi eta bertako hizkuntza ez ikastea?». Eta espainiar askoren sentimendua ei dena bideoaren amaieran dator: «Espainia honetatik jende askok alde egin nahi du».

2013-01-27
Britainiar ereduak
Kataluniak beste urrats bat egin duen egunean, beste
albistea Erresuma Batutik iritsi zaigu. Belfastetik, probokazioa
barkatzen badidazue. Sinn Feinek uhartea batzeko erreferenduma eskatzea
ulergarri ere izan liteke euskal ikuspegitik. Inbidia unionismoak dakar,
horratik, erronka zelan onartu duten ikusita. Egiaz, aldaketa mugimendu
errepublikanoan gertatu da. Ados, ez da berria, Ostiral Santuko
akordioetarako ere barneratuta zeukaten ideia baitzen Sei Konderriek
bazutela aski entitate, partizioa errealitatea zela alegia, eta
erabakitze eskubidearen eremua aitortu behar zitzaiola. Gogoan izan
behar da unionistek Ulster izenez gorpuztu gura zuten errealitateak
1921ko zatiketa zuela oinarri bakar, gehiengo britainiarzalea izango
zuen ahalik eremu handiena bermatze aldera. Ulster osoa osatuz gero,
katolikoak erraz gehiengo izan zitezkeela ikusita, kanpoan utzi zituzten
Cavan, Monaghan eta Donegal —azken hori benetako Ipar Irlanda—,
uhartean iparren dagoen konderria baita. Kontuak kontu, Ipar Irlanda
errealitate da, eta onartuta dago estatusa bertako biztanleek erabakiko
dutela.
Erabakitze eskubidea britainiar tradizioaren baitako oinarrietan sakon errotutako kontzeptua da. Sezesioen aurkako mila argudio eman litezke, baina ez ausartu herritarrei horrelakorik debekatzera. Alde ederra nafarren borondatea argi dagoela behin eta berriz dioen UPNren gobernuarekin; hiru mila laguneko herri batek, Etxarri Aranatzek, independentziari buruzko galdeketa proposatu eta berehala debekatu beharra azpimarratzen. Fribolitatea da agian, unionismoak Ipar Irlandan ekarri duen bazterketa eta samina gogoan hartuta, baina estimatuko litzateke Nafarroako unionistek britainiarrengandik zerbait ikastea.
Britainiar ereduak bere du herritarrei ahotsa ematea. David Cameronek Europako Batasunari buruzko galdeketa proposatu du hurrengo legealdian, euroeszeptikoak gustura geratzeko eran. Timothy Garton Ash Europar gaietako adituak Cameron zoriondu du, baina aurkako motiboengatik: europarzale delako nahi duela galdeketa gogorarazi du. Bidenabar, Angela Merkelek inposatzen duen Europa honi ezetz esatea zilegi den gisan saiatu beharko lukete euskal eta katalan independentistek euroeszeptizismoa uxatzen. Gure errealitate bakarra Europa baita. Latinoamerikan diasporak baino ez dira interesgarri ikuspegi independentistatik. Beste Europa bat posible eta behar da, EBtik kanpo egotea ere aukera bat da —ederto dago Norvegia—, baina europar herriekin bat egitea ideia bolibartarra baino zilegiago da: ez da kolonizazio espainolaren ondorio.
Beste Amerika ezezagun batean eman ditut egunok. Obamaren hitzaldia Antilletako aireportu txiki batean ikusten duzularik, esklaboen ondorengo biztanle guztiak adi-adi jarraitzen uharte batean, mundua txiki ere txiki gelditu dela iruditzen zaizu. Anguilla ez duzue mapa gehienetan aurkituko. Duela berrogei urte pobrezia gorrienean matxinatu ziren hamar mila lagun; gaur munduko aberatsen dolarrak jasotzen dituzte, euren hondartza zurietan eta ur gardenetan igeri egiteko. Bizi-maila polito igo die luxuzko baina hotel handirik gabeko turismoaren aldeko apustuak, masifikaziotik urrun. Baina britainiar lurralde da oraindik uhartea. Hubert Hughes lehen ministroa NBEko deskolonizazio batzordean mintzatu zen iaz, eta erabateko independentzia behar dutela berretsi dute. 1967an Anguillako errepublika aldarrikatu zuten, Londresek Saint Kitts uhartearen administraziopean jarri zuela eta. Erreferenduma irabazi eta St Kittseko Polizia kanporatu egin zuten. Handik urte bira beste galdeketa bat deitu, eta britainiar armadak inbaditu egin zuen, zorionez hildakorik gabe. «Gure historiako une erabakigarria izan zen, etorkizuna geure eskutan hartzen hasi ginena», diost Colville Petty historialariak.
45 urte geroago, Hughesek dio garaia dela bere bidea egiteko, beharrezko dela deskolonizazioa. Nazio Batuak ere bat datoz. Londresek ez lioke 1967ko eragozpenik jarriko, bistan da. Baina argudio horiek guztiak alde izan arren, ez du independentzia berehalakoan aldarrikatuko Anguillak. Herritarren esku utzi gura du lehen ministroak. Eta ez da aukera erraza, libre eta burujabe izateko borondate naturalarekin batera, beldurrak baitatoz: britainiar pasaporteak ate asko irekitzen ditu, EBkoa besteak beste. Duela mende erdiko independentzia prozesuak deskolonizaziotik etorri ziren. Egun, erabakitze eskubidea gailentzen zaio.
Anguillatik Ameriketako estatu txikienera jo dugu, St Kitts eta Nevisera. 1983ko independentziaz geroztik, herrialdeko konstituzioko 113. klausulak munduan ia beste inon onartzen ez den eskubidea aitortzen die Nevis irlako 4.000 biztanleei: federazioa utzita estatu independentea sortzeko aukera. 1998an saiatu ziren, eta 170 boto falta izan zituzten konstituzioak ezarritako %66 lortzeko. Karibea da, Antillak, urruneko kontuak, baina ez da deskolonizazioa, herritarrek etorkizuna erabakitzeko eskubidea da. Sezesioa dibortzioa bezain onartua izan dadin.
BERRIAn argitaratuaErabakitze eskubidea britainiar tradizioaren baitako oinarrietan sakon errotutako kontzeptua da. Sezesioen aurkako mila argudio eman litezke, baina ez ausartu herritarrei horrelakorik debekatzera. Alde ederra nafarren borondatea argi dagoela behin eta berriz dioen UPNren gobernuarekin; hiru mila laguneko herri batek, Etxarri Aranatzek, independentziari buruzko galdeketa proposatu eta berehala debekatu beharra azpimarratzen. Fribolitatea da agian, unionismoak Ipar Irlandan ekarri duen bazterketa eta samina gogoan hartuta, baina estimatuko litzateke Nafarroako unionistek britainiarrengandik zerbait ikastea.
Britainiar ereduak bere du herritarrei ahotsa ematea. David Cameronek Europako Batasunari buruzko galdeketa proposatu du hurrengo legealdian, euroeszeptikoak gustura geratzeko eran. Timothy Garton Ash Europar gaietako adituak Cameron zoriondu du, baina aurkako motiboengatik: europarzale delako nahi duela galdeketa gogorarazi du. Bidenabar, Angela Merkelek inposatzen duen Europa honi ezetz esatea zilegi den gisan saiatu beharko lukete euskal eta katalan independentistek euroeszeptizismoa uxatzen. Gure errealitate bakarra Europa baita. Latinoamerikan diasporak baino ez dira interesgarri ikuspegi independentistatik. Beste Europa bat posible eta behar da, EBtik kanpo egotea ere aukera bat da —ederto dago Norvegia—, baina europar herriekin bat egitea ideia bolibartarra baino zilegiago da: ez da kolonizazio espainolaren ondorio.
Beste Amerika ezezagun batean eman ditut egunok. Obamaren hitzaldia Antilletako aireportu txiki batean ikusten duzularik, esklaboen ondorengo biztanle guztiak adi-adi jarraitzen uharte batean, mundua txiki ere txiki gelditu dela iruditzen zaizu. Anguilla ez duzue mapa gehienetan aurkituko. Duela berrogei urte pobrezia gorrienean matxinatu ziren hamar mila lagun; gaur munduko aberatsen dolarrak jasotzen dituzte, euren hondartza zurietan eta ur gardenetan igeri egiteko. Bizi-maila polito igo die luxuzko baina hotel handirik gabeko turismoaren aldeko apustuak, masifikaziotik urrun. Baina britainiar lurralde da oraindik uhartea. Hubert Hughes lehen ministroa NBEko deskolonizazio batzordean mintzatu zen iaz, eta erabateko independentzia behar dutela berretsi dute. 1967an Anguillako errepublika aldarrikatu zuten, Londresek Saint Kitts uhartearen administraziopean jarri zuela eta. Erreferenduma irabazi eta St Kittseko Polizia kanporatu egin zuten. Handik urte bira beste galdeketa bat deitu, eta britainiar armadak inbaditu egin zuen, zorionez hildakorik gabe. «Gure historiako une erabakigarria izan zen, etorkizuna geure eskutan hartzen hasi ginena», diost Colville Petty historialariak.
45 urte geroago, Hughesek dio garaia dela bere bidea egiteko, beharrezko dela deskolonizazioa. Nazio Batuak ere bat datoz. Londresek ez lioke 1967ko eragozpenik jarriko, bistan da. Baina argudio horiek guztiak alde izan arren, ez du independentzia berehalakoan aldarrikatuko Anguillak. Herritarren esku utzi gura du lehen ministroak. Eta ez da aukera erraza, libre eta burujabe izateko borondate naturalarekin batera, beldurrak baitatoz: britainiar pasaporteak ate asko irekitzen ditu, EBkoa besteak beste. Duela mende erdiko independentzia prozesuak deskolonizaziotik etorri ziren. Egun, erabakitze eskubidea gailentzen zaio.
Anguillatik Ameriketako estatu txikienera jo dugu, St Kitts eta Nevisera. 1983ko independentziaz geroztik, herrialdeko konstituzioko 113. klausulak munduan ia beste inon onartzen ez den eskubidea aitortzen die Nevis irlako 4.000 biztanleei: federazioa utzita estatu independentea sortzeko aukera. 1998an saiatu ziren, eta 170 boto falta izan zituzten konstituzioak ezarritako %66 lortzeko. Karibea da, Antillak, urruneko kontuak, baina ez da deskolonizazioa, herritarrek etorkizuna erabakitzeko eskubidea da. Sezesioa dibortzioa bezain onartua izan dadin.
Labels:
anguilla,
antillak,
colville petty,
david cameron,
dibortzioa,
erabakitze eskubidea,
Europar Batasuna,
independentzia,
Irlanda,
katalunia,
Nafarroa,
nevis,
sezesioa,
st kitts
Location:
Nevis
2013-01-06
Autodeterminazioa, kolonialismoa eta kontraesanak
Independentismoa ezkerrekoa izan ohi dela diote
politika zientzietako adituek. Badira salbuespenak, azken urteotako
arrakastatsuenak ziur aski. Baina Katalunian, Euskal Herrian, Puerto
Ricon zein Eskozian, independentismoak alderdi eta mugimendu
iraultzaileetan dauka indar handiena. Egiaz, erronka nagusia sarritan
autonomismotik independentziara zalantzan dabiltzan elite ekonomikoak
erakartzea da. Independentisten arteko galdeketa eginez gero, beren
burua ezkertiartzat izan ohi dute gehienek.
Horrekin lotuta, antikolonialismoaren memoria dago, ezinbestean ezkertiar. Horraino ados egonda ere, XXI. mendean sartuta nagusitu diren demokrazia liberalen ideiekin bat egitean, hainbat arazo azaleratzen dira. Autodeterminazioa, gure testuinguru hurbiletik kanpo, ez da ezinbestean sezesioarekin lotzen; eta azken bost hamarkadetan sortu diren estatuek mesfidati hartzen dute independentismo usaina duen edozer. Metropolitik bereizten den koloniarako balio du, baina kasu, estatu bihurtutako kolonia ohian norbaitek bere bidea egin gura badu. Gutxienean traizioa leporatuko zaie, eta sarritan atzerriko interes ilunak.
«Zuen etorkizuna zuek zeuek hautatu behar duzue, ez guk ez beste inork ez dugu hor hitzik esan behar» entzuten dugularik, maite dugu musika, kantaria oso lagun izan ez arren. Britainiar doinuak dira, eta lehen ere gertatu izan zaigu: Euskal Herrikoa baino askoz zailagoa omen zen Ipar Irlandarako bake-prozesuko zutabeetako bat Azore uharteetako argazki famatuan ere badago, Irakeko gerraren bultzatzaile, Tony Blair da bere grazia.
Orain britainiarra eta kontserbadorea suertatu da erabakitze eskubidearen babesle nagusia. Katalan zein euskal independentistak liluratu zituen David Cameronek, Alex Salmondekin batera erreferendumerako hitzarmena izenpetu zuenean. Aurretik beste bat agindu du, 2013 honetan bertan eta askoz urrunago. Cameronek badaki irabazteko apustua dela: Falkland edo Malvina uharteek britainiar izan gura dutela berretsiko dute martxoan. Orain baina, Euskal Herrian ez da horrelako suhartasunik ageri. Areago, izan da sarean Argentinaren aldeko mezurik.
Arrazoi historikoak edo geografikoak aipa litezke. Arrazoiak arrazoi, baina, badago Cameronek darabilen argudio garrantzitsua, gurean independentismoak erabili duena. Erabakitze eskubidea, alegia. «Uharteetako etorkizuna bertan bizi direnek erabaki behar dute. Aurten erreferenduma izango dute eta espero dut Argentinako lehendakariak entzun eta onartuko duela falklandarrek beren etorkizunerako erabakitzen dutena».
Badakit, badaude argudio antikolonialistak horrelako galdeketen aurka, trikimailuak eta birpopulazioak aintzat hartzen edo independentziarako «berezko» eskubidea aldarrikatzen duena, herritarren borondatearen gainetik ere. Are gehiago, inperialismo berriaren formuletako bat da: puertorricoarrek AEBen erabat integratzea bozkatu arren, errazago da Washingtonek aurkakoa erabakitzea eta puertorricoar gutxik eskatu duten independentzia ematea. Beste horrenbeste iradoki du Ozeano Barean AEBen menpeko den Samoa Amerikarrarekin ere: baduela garaia estatu independentea eratzeko, samoarrek estatubatuar pasaportearekin jarraitzea nahiago luketen arren. Nortasuna garrantzitsua da, baina etorkizuna askatasunez erabakitzeko oinarrizko betebeharrek aseta behar dute. Osterantzean ez dago libreki ebazterik. Eta Samoa eta Puerto Rico legez ikus ditzakegu Martinika, Melilla, Kanariar Uharteak, Mayotte zein Reunion. Nork egin uko europar herritartasunari afrikar bihurtzeko?
Malvinetan, Amerika hegoaldean kokatuta ere, britainiarren ondorengoek osatzen dute biztanleria. Erresuma Batuak soka moztu nahiko balu ere, bertakoek nahiago lukete estatu independentea eraiki eta ez Argentinako zati bihurtu. Eta horrelakoetan, zilegi ote da inork nahi ez duen estatu batera behartzea herritarrak?
«Kataluniak aliatua dauka Cameronekin», esan diote Esquerra Republicanak Espainian duen diputatuari, Alfred Boschi. Horren erantzuna: «Kataluniak aliatua britainiar tradizio demokratikoan dauka». Kosovoko albaniarrak ere hastapen antikolonialistatik AEBen kuttun izatera pasa dira. Morrontza hori barik ere, interes ezkutu eta jukutria guztiekin, erabakitze eskubideak anglosaxoniar ereduko liberalismoan arrazoibide indartsua dauka. Independentismoak Latinoamerikako antikolonialismoarekin daukana baino gehiago.

2012-12-23
Bide-orria
Kataluniak badu presidentea, eta are garrantzitsuago, 2014ko erreferendumerako bide-orria. Alicia Sanchez-Camacho PPko ordezkariak ezetz esan dio, ez dela erreferendumik egongo, ez dutela baimenduko. Eta Masek orain arteko ozenen egin dio aurre Espainiari. Estatu horretako gehiengo absolutua ordezkatzen duen alderdiari bereak eta bi esan zizkion parlamentuan, Katalunian unionismo eskuindarrak daukan indarra gogorarazten: «Nortzuk zarete zuek galdeketa eragozteko? Ganbera honetako laugarren indarra. Erabakia hartu duzue, eskura daukazuen guztia egingo duzue herriaren ahotsa eragozteko. Baina badago demokrazia deritzon gauza bat, eta sentsibilitate handiagoa beharko zenukete», eta itun fiskalarekin berdin jokatu zutela gogorarazi zien espainolistei. Horrekin batera, Kanada eta Erresuma Batua izan zituen Masek hizpide.
Aurreko egunetan, ERC-CiU ituna gauzatu eta erreferendumeko konpromisoa izenpetu berritan, mehatxuaren doinua lotsagabe hazi zen Espainian. El Mundo-ko azala komentatu zen gehien: «[Espainiako] Gobernua Mas kentzea eta Kataluniako autonomia bertan behera uztea aztertzen ari da». Espainiako telebista publikoko tertuliakideen erantzuna esanguratsua izan zen: «Ez, hori egin beharreko azkena da». Hau da, aurretik beste urrats batzuk egin behar dira, ados, baina horiek bete ezean, horiek arrakastarik izan ezean (hau da, erreferenduma atzera bota ezean), azken karta horixe da. Hala dio Konstituzioak, eskumen hori ematen dio Espainiako Gobernuari, eta mehatxu hori egiten autonomia erkidegoei.
Kataluniak, orain arte, printzipio demokratikoa aldarrikatu du sezesioari buruzko galdeketa argudiatzeko. Horren bidez egin dute erreferenduma Quebecen, eta halaxe egingo Eskozian. Hiru herriek badute autonomiarik eta eskumenik. Ondorioz, zenbaitek argudiatzen dute badutela «barne autodeterminazioa» eta beraz ez dutela inongo kolonialismo edo kausa justu argudiatzerik sezesio prozesurako. Hori hala balitz ere, Kanada eta Erresuma Batua ez dira erreferenduma galarazten saiatu, independentzia eragozten baizik, hau da, herritarrei sinetsarazten hobe daudela elkarrekin estatu bakarrean. Biek aitortu dute pentsaezina litzaiekeela erreferenduma debekatzea. Zer esanik ez, El Mundo-k iragartzen dituen neurriak. Katalan askok sezesiorako kausa justu gisa aldarrikatuko lituzkete Estatutuaren aurka Auzitegi Konstituzionalak emandako epaia, eta itun fiskalari gobernuak emandako ezetza, negoziatu ere egin gabe. Katalunia saiatu da Espainiaren baitan geratzen, baina Espainiak kanporatu egin du.
Alex Salmond irudikatzen, Gabonetako gutun bat marrazten zuen Times egunkariak: «[Santa] Claus jaun maite, mesedez bidal iezadazu Espainiako Gobernua Eskoziako independentziaren aldeko nire apustua landu dezan». Eta hala jarraitzen zuen Times-eko Matthew Parris zutabegileak: «Britainiarrok gure politikariak egurtzen ditugu, baina noizean behin poztasunen bat hartzeko dugu iskanbila handiagoren bati esker. Erdu hona Kataluniara, gure europar kideek demokraziarekin nola egundoko hondamendia egiten duten ikustera. Madrilek ezin okerrago landu du independentziaren aldeko apustu katalana. Espainiak asko ikas lezake Erresuma Batutik».
Asmatu du Artur Masek: «Aurkari asko izango ditugu, haietako asko indartsuak eta eskrupulurik gabeak». Jaia hasi baino ez da egin, eta lapikoa ez da aski irakiten hasi oraindik. Baina apustua serio egin bada —eta Artur Masen berbak baino gehiago, Kataluniako herritarren mobilizazioak egiten du serio, CUPeko David Fernandezek gogoratu legez—, dena emateko unea dute, belaunaldi oso baten apustua baita.
Iñigo Urkulluk Kataluniatik urrun egon nahi balu ere, Espainiaren «beste arazoari» halabeharrez eragingo dio. Eskoziak ez du zertan Galesen eraginik izan, Londresen jarrera begirunezkoa delako. Baina autonomiak indargabetzen eta presidenteak kentzen dituen estatuak mezu argia bidaltzen die bere baitan diren nazio guztiei.
2014an ez, lehen autodeterminazio prozesua hiru hileren buruan izango da, ezkertiarrentzat oso atsegina izan ez arren: Falkland-Malvinetako biztanleek bozkatu egingo dute Erresuma Batuan, Argentinan ala estatu independente batean bizi nahi duten. «Ez dago justifikaziorik inongo herrirentzat demokrazia eta autodeterminazio eskubidea ukatzeko», esan berri du David Cameronek.BERRIAn argitaratua
2012-12-15
Sezesioa Konstituzioan
Modan-modan jarri zaigu/dugu Eskozia, Katalunia betitik ezagutzen
genuen, eta Flandria ez zaigu arrotz. Puerto Ricon euskal jatorria dauka
biztanleen zati handi batek, eta Quebecen ere ez zaigu ahaide eta
lagunik falta. Sri Lankako tamilak, Tibet, Kurdistan, uigurrak ere,
entzun ditu noiz edo noiz auzi independentistetan interesa daukanak.
Baina nork zuen Azawaden berri duela urtebete? Nork Sudango hegoalde
beltzak estatua eratzear zeukala, orain urte bi? Casamance, Cabinda,
Oromia, Zanzibar, Mombasa...
Horietan guztietan, egun dauden estatutik bereizteko mugimendu politikoak daude, baita erakunde armatuak herrialde baten baino gehiagotan. Kolonialismoak Senegal frantses musulmanean kokatu zuen Casamance animista, kolonia portuges eta britainiarren artean egon arren. Cabinda ere, Angolatik kanpo Portugalen kolonia izandako eskualdea da, eta Zanzibarrek eta Mombasak Indiako Ozeanoko eskualdeetako ondare arabiar musulmana aldarrikatzen dute Kenya eta Tanzaniako «estatu zentralaren aldean». Berriki eskandalua izan da Kenyan, Mombasa aldeko alderdi independentista legezko zela ebatzi zutelako epaileek. Sezesionismoa delitu larria da herrialde gehienen iruditerian, traizioarekin estu lotua. Bost axola herrialde horiek atzo goizean sortu izana eta 1885eko Berlingo Konferentziak eraturiko mapetan izatea oinarria. Aberria apurtzea onartezina da, baita potentzia anglosaxoniarren menpe egon diren lekuetan ere, eta demokraziak britainiar tradizio protestante indibidualista izanagatik.
Eta Oromia? Oromiak Etiopia erdia hartzen du, estatuaren hego-mendebaldetik ekialdera, Kenyatik Somalia eta Djiboutiraino, eta gainontzeko etnien eskualdeen erdian dago, hau da, zail da Etiopiarik irudikatzen Oromiarik gabe. Eta asteon Bekele Gerba eta Olbana Lelisa Oromiako buruzagi politikoei hamahiru eta zortzi urteko espetxe zigorrak ezarri dizkiete, «matxinada sezesionista sustatzeagatik». Erabat bidegabea dela salatu du Bekelek.
Etiopiak badu berezitasun bat. Konstituzioko 39. artikulua. Honela dio lehen puntuak: «Etiopiako nazio, nazionalitate zein herri orok (nation, nationality or people) autodeterminazio eskubide mugagabea izanen du sezesioraino». Horrelako eskubiderik lege gorenean aitortzen duen ia estatu bakarra da munduan. Gogoan izan behar da Serbiak ere izan zuela halakorik, Konstituzioan sezesioa onartuta, baina Montenegrorako baino ez, hau da, etnikoki serbiarrengandik hurbilen zen herriarentzat (erlijio eta hizkuntza bera dute biek, eta nortasun bateratua agerian gelditu zen Balkanetako gerretan), onartuta zegoen sezesiorako eskubidea, baina elkarbizitza guztiz etenda zegoen Kosovon, errepublika gehienak baino homogeneoagoa zen Kosovori, ez zitzaion horrelakorik aitortzen. Jugoslavia eta Sobiet Batasuna ere aipatu izan dira, Konstituzioak autodeterminazioa aitortu baina egiaz gauzatzerik ez zeukaten estatu gisa.
Etiopiak, azken batean, antzeratsu jokatu du. Konstituzioek estatuari bere horretan eusteko balio dezakete, Europa hegoaldean Espainiak independentismoarekin edo Frantziak hizkuntzekin egin duten bezala. Baina inozoegia da, hainbat mugimendu independentistak egin duten legez —eta ez gaitezen oso urrunera joan—, independentzia ukatzen dion Estatuari eskatzea legez onar dezala erabakitze eskubidea. Dibortzioaren kasuak konparazio ona dakar, sarritan aipatu dugu: bereizi gura duenak dibortzioa noiz eta nola gauzatu eta ondasunak zelan banatu negoziatuko ditu. Baina ez bere bikotekideak dibortzioa gogo onez onartzea. Eskoziak ez dio Londresi halakorik eskatu. Quebecek ere ez. Kosovok zelan dibortziatu negoziatu zuen, ez Serbiak hori Konstituziora eramatea, eta adostasunik lortu ez, eta aho batez aldarrikatu zuen independentzia. Jugoslaviako Konstituzioarekin lortu ez zutena nekez lortuko zuten Serbiaren baitan. Etiopia salbuespena da Konstituzioan, baina jarduna estatu gehienena da, statu quo-ari eutsi eta sezesio ahaleginak zapaldu. Mugimendu sezesionistek ez lukete alferrik saiatu beharko, beraz, metropoliek Etiopiako Konstituzioko artikulua har dezaten.

2012-12-09
Europako bidea argitzen
BERRIAn argitaratua
Europako Batzordeak Lorden Ganberaren galderari erantzun-gutuna bidali ziola zekarren ostegunean The Scotsman egunkari unionistak. Horren arabera, Eskozia independentea Europako Batasunetik kanpo geratuko litzateke. Eskoziako Gobernuak berehala ukatu zuen horrelako erantzunik egon zela. Unionistek garaipentzat hartu dute.
Independentisten berbetan, Eskoziak ez luke ezer eskatu beharko, badaramatzalako berrogei urte Batasunean, eta ezaugarri eta tratatu guztiak aplikatzen zaizkiolako. Aurreko estatuaren jarraipen gisa, barruan iraungo omen luke. Azken egunetan, beste mezu bat zabaldu dute: 2014ko erreferendumean sezesioak irabaziko balu, hori ez litzateke berehalakoan gauzatuko; orduantxe hasiko litzateke Londresekin negoziazioa bereizketa zelan egin erabakitzeko. Eta negoziazio horietan, Europarekikoak ere egongo lirateke.
Gavin Hewitt BBCko Europako gaietako arduradunak antzeko zerbait dio, baina gaur-gaurkoz Bruselan nagusi den joera Eskozia kanpoan geratuko litzatekeela omen da: «Lehendabizi, argi geratu beharko da zein harreman egongo den Edinburgo eta Londresen artean, eta gero ekin Europarekiko negoziazioei. Faktore konplikatuak daude; zer gertatuko litzateke indarrean diren akordioekin, hala nola arrantzarekin edo laguntzekin, eta erantzuna da ez dakitela, lurralde ezezagunean daudelako. Inoiz ez da horrelakorik gertatu». Eskoziako beste egunkari nagusian, Herald Scotland aurrerakoian, irakurle baten oharra nabarmendu ohi dute astero. Egunotakoak hala dio: «Zalantza handia dut EBk ba ote dakien zer egingo lukeen (Eskozia independentearekin). Espekulazioa da nagusi alde bietatik». Anekdota: Jon Legorburu du izena irakurleak, eta Estatu Batuetatik Highlandetara erretiratutako gizona omen da.
Eskozia independentea Batasunetik kanpo uzteak —edo berriz sartzeko ilarara bidaltzeak Turkia, Serbia eta Islandiarekin batera— hainbat ondorio lituzke: Erresuma Batuaren pisua murriztuko litzateke Batasunean, baita arrantzari eta petrolioari buruzko kopuruak ere. Eta hautagaien zerrendan egoteak Eskoziari ere eragingo lioke: euroa hartzeko konpromisoa beharko luke, eta Schengen espazioarekin bat egiteko borondatea. Erresuma Batua Schengendik kanpo geratu zenez, Eskoziak Schengengo muga izango luke Ingalaterrarekin, hau da, muga fisikoa eraiki beharko lukete (motibo horrengatik geratu zen Irlandako Errepublika Schengendik kanpo, Ipar Irlandarekin muga jarri behar ez izateko, Ostiral Santuko akordioetan aurreikusi legez).
Aintzat hartzeko beste kontu bat, Hewittek herenegungo analisian zioenez «beste estatu guztien oniritzia beharko luke sartzeko, eta badira estatu batzuk, Espainia adibidez, herrialdeak zatitzeaz oso mesfidati direnak. Badituzte euren arazoak Kataluniarekin eta Euskal Herriarekin, eta ez lukete erraz onartuko independente bihurtu berri den estatu bat EBko kide bihurtzea».
Mugimendu independentistek elkartasun handia izan ohi dute antzeko elkarteekin, harik eta helburua hurbil dutela sumatu arte. Kosovok berehala azpimarratu zuen «kasu berezia» zela, eta ulergarria da eskoziarrek gainontzeko sezesionistetatik urrundu nahia. Baina zipriztindu ditu aferak.
Erreferenduma irabazteko —eta bestela ere—, onuragarria da mezu irekia izatea eta ahalik jende gehien erakartzea. Baina independentziak onurak ere badituela nabarmendu beharko duzu, gaur artekoa baino hobea dela askatasuna. Horren ordez, eszeptikoak lasaitzera jo du SNPk nagusiki, «librari eutsiko diogu, Erreginak segiko du estatu-buru, Europako Batasunean egongo gara...». Eta noski, beti defentsan ibilita, zeure esku ez dagoena ere agintzea egokitu dakizuke.
Zuhurragoa da mezu positiboa eta errealista izatea. Erabakitze eskubidea ez dago eztabaidan Erresuma Batuan, beraz, independentziaren aldeko ilusioa zabaldu beharko lukete. «Europatik kanpo hotz handia egiten du» entzun izan genion euskal buruzagiren bati, eta beti iritzi nion arriskutsu. Europa estatuen kluba delako, eta zuk oraindik ez daukazu estatu hori. Beraz, ez da oso zuhurra aurkariari blokeorako aukera hori ematea. Logikoagoa dirudi orain arteko mezuari eusteak. Eskozia auzo-herriekin alderatzen, Eskandinaviarekin eskuarki. Islandia bere kabuz irten da zulotik, euroa baleuka lortuko ez lukeen eran. Suediak ezetz esan zion euroari, eta Norvegia pozik dago EBtik kanpo. Unea iritsitakoan, bi aldeek, Bruselak eta Edinburgok/Bartzelonak (Iruñeak ala Gasteizek?) adostu beharko dute zer gertatzen den ordura arte EBko zati izan den lurraldearekin. Baina Europak ere beharko luke interesik bere mapan Suitzaren pareko zulo gehiago ez izateko. Paradoxikoki, Espainiako kasuan eremu behartsuena geratuko litzateke Batasunean, eta aberatsena kanpoan. Eta paradoxa handiagoa gerta daiteke Britainia Handian: lurralde europarzaleena, Eskozia, kanpoan uztea eta sartzeko ate joka ibiltzea, eta aldi berean EBn dagoen Ingalaterra euroeszeptikoan erreferenduma antolatzea David Cameronek, irten behar ote duten erabakitzeko.

2012-10-21
Eztabaidan (militarrik gabe)
Segovia Espainia erdialdean dagoen hiri txikia da,
Gaztelan. Segoviako PSOEko alkateak bereizi egingo dela aldarrikatu du
egunotan, kokoteraino dagoela PPko gobernuaren utzikeriaz. Bereizi ez
eze, batu ere bai, Kataluniara (anatema!), edo Frantziara edo
Alemaniara. Euskal Herria aipatzeraino ez zen iritsi; probokazioa gauza
bat da eta traizioa beste bat.
Amorrazioak sortutako esaldia da. Segoviak ez du Espainia utziko. Auzi edo amorru ekonomikoek independentismoa sustatu dezakete, katalizatzaile bihur daitezke eta, prozesuaren arabera, erabakigarri ere bai. Baina horretarako, oinarri bat behar du, deitu naziotasun-zentzua, deitu nortasun berezitua, deitu nahi bezala. Eskozia gai izan da prozesua osatzeko krisirik gabeko garaian, Islandia eta Irlanda eredu zirela, bai horiek porrot egin ostean ere. Jakin du diskurtsoa unean unekora moldatzen. 426-332, Eskoziako Alderdi Nazionaleko biltzarrak orain arteko jarrera antimilitarista alboratu, eta Eskozia independentea NATOn egotearen alde bozkatu zuen herenegun (Alex Salmondek tartean). Esana dugu: gal ditzakeen boto independentistak baino gehiago dira sektore zalantzatietatik irabaz ditzaketenak. Susmoa dut, gure kasuan Eskoziarenean baino gehiago, AEBek independentzia lasai hartzea ere balio erantsia izan dezakeela. Horiek paradoxak: Israelgo Haaretz-ek ongi etorri Katalunia independentistari, eta Palestinak Madrilen duen enbaxadorea horren aurka mintzatu berri da.
Ez litzateke gutxietsi behar SNPren izaera ezkertiarra. Ez ezker iraultzailearen ikuspegian, baina Eskozia soziologikoki Ingalaterra baino aurrerakoiagoa izateak azaltzen du neurri handi batean independentismoa. Sezesioari buruzko ikerketa askok azaltzen dutenez, Estatuko ideologia nagusitik urrun egoteak garrantzi handia dauka mugimendu independentistan. Agerikoa da —eskuinetik— Europa ekialdean, agerikoa Euskal Herrian ezkerretik. Alderdi espainiarrek gaur hartuko duten jipoiak ia legitimazio guztia kentzen die Madrildik etor daitezkeen aginduei. Arauak gauzak bat dira, baina zein balio demokratiko dute urrungo Gobernu baten aginduek, herritarrek inolako babesik ematen ez badiote Gobernuko alderdiari?
Eskozian hezkuntza eta osasun publikoa biziki estimatzen diren ondasunak dira. Alderdi Kontserbadorea Erresuma Batuan agintean dagoenean, nabarmen egiten zaie eskoziarrei erabat arrotza zaien gobernua daukatela —Westminsterren toriek ez daukate diputatu eskoziarrik—, euren nortasunetik eta ideologiatik oso urrun dagoen jarrera batetik erabakitzen euren bizitzaren gainean. Horrelakoetan, logikoa da zure nortasunetik hurbilago dagoen Estatua eratu nahi izatea.
Asteleheneko Salmond-Cameron akordioak bete-betean jotzen du Madrilgo jardunaren aurka. Erresuma Batuan eta Espainian, gobernuei dagokie erreferendumetara deitzea, ez Eskoziak ez EAEk ez dute eskumenik. Baina David Cameronek bazekien zilegitasuna falta zutela kontserbadoreek Eskozian. Euskal Herriko mendebaldean gaurtik aurrera faltako duten legez (eta Nafarroako auzirako elementu garrantzitsu bihurtzen ari den gisan. Unionistek —PSNk barne— boterea galtzean bideratuko da euskal gatazka). Madrili presioa, ezinbestekoa da konparazioz. Herriari hitza ez ematea geroz eta zailago da defendatzen.
Esanguratsua da, halaber, unionismoak darabiltzan beldur-estrategiak: eurotik/Europako Batasunetik kanpora, pentsiorik ez... Oso deseroso dabilen eztabaidan parte hartzera behartuta dagoela onartzen ari dela iruditzen zait. Arnaldo Otegik esan ohi duenez, laster jabetu zen, nazioarteko adituen aurrean, oso erraz irabaz dakiokeela Espainiari ideien eztabaidan. Militarki baino askoz errazago. Militarren mehatxurik gabe, oso urrats positiboa egin du unionismoak. Hurrengoa falta du: batzuen argudio apokaliptikoak eta besteen mezu independentistak eman ondoren, herritarren erabakia betetzea. Horixe egingo dute Eskozian.
Asko da Espainiaren baitako nazioetako independentistentzat, katalanentzat eskuarki, unionismoarekin eztabaidara iristea.

2012-10-14
Erabakitzea eta hizkuntzak
Eskoziak Londresekin akordioa lortu zuela iragarri
zuten egun berean atzera bota zuen Espainiako Kongresuak herritarrei
galdetzeko aukera. ERCk egin zuen proposamena, eta Alfred Bosch-ek
defendatu zuen: «Bozkatzea zelan izan daiteke legezkoa Erresuma Batuan
eta ez Espainian? Britainiarrak izan nahi duzue, ala sobietarrak, eta
sistema hondoratzea? Eskoziako erreferendumera deitzeko legezko xedapena
gaur hemen proposatzen dugunaren oso antzekoa da. Kataluniaren
independentziaren aurkakoei ere eragotzi nahi diezue ezetz bozkatzea,
jabetzen al zarete? Debekuekin, formaltasunekin, mehatxuekin,
ukazioarekin, benetan uste al duzue horrela irabaz daitekeela eztabaida
bat, beste aldean eskaintzen diegularik askatasuna, demokrazia,
sufragioa, parte hartzea? Bozkatu nahi dugu eta bozkatuko dugu, ez da
hain zaila ulertzen». Eskoziaren paralelo joateak Espainiaren defizit
demokratikoa are nabarmenago jartzen du. Bidenabar, mendebaldeko Europan
independentismoa indartsu den hirugarren herrian, Flandrian,
hauteskunde garrantzitsuak dituzte gaur. Fokoa Anberesko udalean egongo
da, sozialistek galdu eta independentisten eskura igarotzen ote den.
Biharamunean haur katalanak espainoltzeko asmoa zuela bota zuen Jose Ignacio Wert ministroak. Eskandalua piztu da Espainian, baina ez hainbeste Katalunian. Ez independentisten artean gutxienez. Egunotan egokitu zaizkidan bizpahiru katalanek irribarre zabala egin dute, «lobby independentistak kontratatu balu, ez zukeen hobeto egingo». Barça zirudien, partidaren kontrola izan eta baloiaz gozatzen, ia ezer egin gabe aurkariak zenbat gol aukera sortzen dizkion ikusita, zenbat independentista sortzen dituen Espainiatik horrelako urratsen bat egiterakoan. Eta asko egiten dituzte, zein baino zein baldarrago.
Katalan epelenak sutu dira. Espainiatik bereizi nahi ez baina errealitateaz ohartzen diren katalanak dira, Espainiaren irain eta umiliazioez jabetu eta mindu egiten direnak. La Vanguardia-n Enric Juliana kazetariak zioenez, «hankasartze kolosala» artikuluan. «1975-80an, Badalonako langileek bi gauzagatik egin zuten borroka: lanpostuaren alde eta seme-alabentzako eskolen alde; katalana ongietorri hizkuntza izango zuten eskolen alde. Hori izan zen hitzarmen soziala. Eskola da elkarbizitzaren lokailua. Eta baldintza, jatorri eta ideologia orotako katalanek balio handia ematen diote elkarbizitzari. Hain zaila da ulertzea? Katalunia ez da bigarren Euskal Herria izango, zenbait horretan tematuta ere». Euskal Herriak, bistan da, gizarte zatiketa irudikatzen du. Ez euskalduntzeko eskola-sistema prestatu zutenek, ghetto kolonialak balira legez, erantzun beharko lukete. Alderdi espainolak hondora doaz, katalanak ofentsiban doaz Estatuaren bila. Eta hor, ezin aipatu gabe utzi Eduardo Apodakak Lapiko Kritikoan idatzitako Post Nazionalismoaren ordua (http://basque. criticalstew.org/? p=9133 ). Halaxe dakusa Estatua lortzeko bidea: «Nazionalismoa atzean utzirik, estatu propioa, errepublika, herri honetan bizi diren guztientzako proiektu askatzailea dela sinestea eta sinestaraztea. Jokoan dagoena herri subiranoa da. Eta horretan denok irabazle». Aholkua utziz gero: bilatu Lapiko Kritikoan eta lasai leitu osorik.
Espainiera (ko)ofizial?
«Hasieratik argi utz dezagun, Katalunia independentean katalana izango da herrialdeko berezko hizkuntza eta ofiziala, denon hizkuntza komuna. Baina gaztelania ere ofiziala izango da, inork zalantzarik baleuka ere». Oriol Jonqueras, ERCko burua, Sant Vicenç dels Horts-eko alkate ere bada. Bartzelona inguruko etorkinen hiri industrialetan lehena izan da Independentziaren Aldeko Udalerrien Elkartean sartzen. Jonquerasek dioenez, bere herritarren ehuneko laurogei espainieraz mintzo da.
Berehala iritsi zaizkio kritikak Jonquerasi. Vilaweb-eko Vicent Partalek «ukrainar erako independentziaren» arriskuaz oharrarazi du, badakizue Ukrainan errusierari ofizialtasuna eman berri diotela. Gabriel Bibilonik dioenez, independentziak botoak gehitzeko beharra duen unean espainiera-hiztunei egindako keinua da. Baina gogora dakar goizegi abiatutako eztabaida dela, itsumustuan, eta Parlamentuak erabaki beharreko zerbaiti buruz. «Espainierazko elebakarraren figura desagertu egin behar da. Mila aldiz esan dugu, normalizazioaren giltza da katalana izatea hizkuntza komun bakarra, eta norberak erabaki dezala zein beste hizkuntza jakin nahi dituen (ingelesaz gain). Independentziaren ondoren jaioko diren katalanek ez dute lehentasunik izango eskolan hastean. Gurasoen hizkuntza edozein izanda ere, denek hitz egin nahiko dute irakasleek, ministroek, poliziek eta epaileek hitz egiten dutena. Izan ere horiek, Estatuko ordezkari dihardutenean, Estatuko hizkuntzan egin beharko dute, hizkuntza ofizial bakarra badago. Hortxe dago prozesuaren gakoa».
Eskema erraza da, Eskozian legez: oraingoz, liberarekin eta Elizabeth erreginarekin jarraitzea proposatzen du Alex Salmondek, eta gaztelaniaren ofizialtasuna Oriol Jonquerasek. Independentistek, horren aurka egonda ere, erreferendumean baietz bozkatuko dutela jakitun, eta zalantzatiak limurtzeko aukera izan daitekeelakoan. Eskoziakoa herritarrek alda dezaketen Estatu-egitura da. Espainiera ofizialtzea, bete beharreko agindua, balizko Estatua hipotekatu dezakeen konpromisoa. Bistan da zuhur jokatu behar dela, herritarrak erakarri eta mezua modulatu inor ez uxatzeko gisan. Baina independentzia zertarako den argi utzita. Bibilonik dioenez, «herrialde serioetan hizkuntza ofiziala hizkuntza ofiziala da». Irlandaz diharduela dirudi, baina Bartzelonatik Dublinera Euskal Herritik pasatzen da.

2012-09-16
Manifestazio aroa
Astindua itzela izan da, iragarrita egonagatik. «Betiko»
independentistek errezelo handia daukate Convergencia i Unio alderdiak
hartuko duen jarrerarekin. Mesfidantzaz bat, erabateko ustea dago nekez
mugituko zela bere borondatez independentismorantz. Baina hara Artur Mas
ere, Kataluniako estatuaren alde. Ostegunean Mariano Raxoirekin
biltzekoa da, eta aitortzen dut, badaukat interesik jakiteko zer eskain
diezaiokeen behin honaino helduta, Kataluniarekiko umiliazioz umiliazio
ibili ondoren. Aspaldi deitu behar zuen bilerara, eta zabal negoziatu,
baina Espainiako tradizioaren guztiz aurka doala ematen du. «Dena ala
ezer ez» egiteko joera izan du beti, negoziatzeko gaitasunik gabe,
beranduegi den arte, «ezer ez» den arte. Gero negarra dator, eta 98ko
malkoak, inperio galduak... ea Espainiari belaunaldi literario berri
baterako bazka ematen diogun, krisi ekonomikoari, nortasun inperial
horretan beste eztenkada independentista batekin. Euskal Herrian ere
badago «dena ala ezer ez» joera, koherentziaren izenean. Katalunian
pragmatismoa eta gisako berba itsusiak gailentzen dira, konplikatuak.
Uztailean itun fiskalaren alde bozkatu zuten ia alderdi guztiek, baina
aurki gaztigatu zioten Masi ez zutela utziko itun fiskala bihurtzea
Diadako aldarrikapen. Espainiari ituna galdegin eta independentzia
aldarrikatu, elkarren aurka izan arren, bide-orriak biak onerako
direlakoan, elkarrekin doazen prozesuak izan daitezke. Egiaz, zail da
horrelakorik irudikatzea gurean. Ez hobeto ez txarrago, tradizioak aski
ezberdinak dira.
Quebeceko hauteskundeek ireki zuten iraila, eta mahaira ekarri berriz ere erabakitze-eskubidea. Handik astebetera etorri da Kataluniako Diada. Jendetzak lurrikara eragin du, Bartzelonan ere mugiarazi dute elefantea. Hiru esparru landu behar ditu sezesio prozesu batek: garrantzi handia dauka, asteotan gogorarazi dugun legez, nazioarteko lanak, ustez estatua independentziaren aurka tematzen bada bereziki. Kosovo adibide argia da. Bigarren lana, estatuarekiko negoziazioa da. Beti da beharrezko, ahalegina gutxienez, nahiz eta demokrazia aurreratuenetan funtzionatu ohi duen batez ere: Eskoziak Erresuma Batuarekin, Quebecek Kanadarekin. Hirugarren lana, oinarrizkoena da —baina ez bakarra, askok uste dutenaren aurka, aurreko bi puntuak ere ezinbestekoak baitira— etxe barrukoa da. Herritarrak independentziaren alde jartzea. Egoera demokratikoei dagokie nagusiki, osterantzean borrokak —armatuak sarri, munduko hainbat lekutan— bete ohi du mezu independentista bake bidez ezin garatzea. Baina Kataluniako lezioak zein Eskoziak adierazten dute etxeko lan hori zelan garatu, herritarrak zinez estatua sortzea posible eta beharrezko dela sinetsarazi arte. Diskurtso teorikoetatik eta aldarrikapenetan izatetik urratsa egin eta eskuragarri ikustera katalanek egindako jauziak euskal independentista bat baino gehiago harritu duelakoan nago. Kataluniako Estatutuaren lezioetako bat da, hura Parlamentutik eta alderdien artean bultzatu zutela nagusiki; azken orduan baino ez zutela herritarren indar erakustaldia izan. Orain, berandu da estatutu eta itun fiskaletarako honezkero, herritarrek aurrea hartu eta independentzia nahi dute.
Ez da erabakitze-eskubidearen edo autodeterminazioaren aldeko mobilizazioa. Estatuari ez zaio ezer eskatzen. Orain arte ezer egin ez duenez, ezer ez egiten jarraitzea baino ez, Kataluniak bere bidea landu dezan. Agian inozoegitzat hartzen dira Euskal Herritik jarrera horiek, militarrak hortzak erakusten hasi diren honetan. Baina posible dela sinetsita daude katalanak. Eskoziarrek ere badakite erreferenduma irabaztea dutela estatua sortzeko bide. Datorren asterako manifestazio handia antolatu dute Edinburgon. Ez da aski —baina bai beharrezko— gobernu batek, edo alderdi politiko batek, ekimena izatea; herritarrak mugiaraztea ere ezinbesteko da. Ilusioa piztea azken batean. Hortik aurrera, badakigu zer datorren, guk ere bi urterik behin egiten dugun Korrika; besteekin batera ibiltzen hasitakoan, milaka kilometro egin daitezke.

2012-09-09
Diada
Jendetza bilduko da etzi Kataluniako egun nazionalean Bartzelonan. Eta
katalan suharrenetatik urardotuena bildu ohi duen ekitaldian
independentismoak hartuko du protagonismo osoa. Arrakasta handia ari da
izaten Biltzar Nazionalaren deialdia, eta gogoan izan behar da Biltzar
horrek bide-orria osorik markatuta daukala, bi urte barruko Diadarekin
batera independentziarako erreferenduma egiteko. Gauzak nola doazen,
horrenbeste eutsiko dioten ere izan da galdera. Ferran Requejo
katedradunak ere orria argi ikusten du —bidenabar, ostiralean Bilbon
izatekoa da—: Espainiak ezetz esango dio Kataluniako Parlamentuak
onartutako itun fiskalari, eta Artur Masek hauteskundeak aurreratu
beharko ditu. Itun fiskalik gabe, katalanek inoiz baino argiago ikusten
dute ez daukatela Espainiaren baitan bizitzerik, Espainiak ez diela
bizitzeko aukerarik ematen, katalanek horretarako prest egon arren. Eta
hauteskundeen ondoren, independentziaren aldeko guztiek osatu beharko
lukete gobernua, hori ondo bideratzeko. Auzi korapilatsua, eta gutxitan
aintzat hartzen dena, nazioarteko aliantzak bilatzea da.
Eskoziak edo Quebecek ez dute halakorik behar, bertako mugimendu independentistei bost axola zer esaten duten Kanada eta Erresuma Batua ez beste herrialdeek. Badakite Londres eta Ottawarekin negoziatu behar dituztela negoziatu beharrekoak. Azken hilabeteotan mendebaldeko demokrazia liberaletako fenomeno sezesionistak zertxobait ikertuta, agerikoa da Espainia dela besteekiko desberdin. Eta «dena ala ezer ez» politikarekin historikoki dena galdu duena. Kataluniak behin eta berriz egindako proposamenei iseka egin diete. Asteon aipatu du Josu Erkoreka parlamentari jeltzaleak, nazionalista katalan baten berbak gogora ekarriz: «Galdetu ziotenean zeren inbidia zuen Quebecekiko —Kataluniak baino botere eta eskumen gutxiago dituen probintzia izanik— Kanada erantzun zion: 'Quebecetik falta dudana —esan zion— Kanada da; erreferenduma antolatzeko prest den Estatu demokratikoa, bere lurraldeetako bateko herritarren gehiengoak hala eskatuz gero'. Orain euskal nazionalista batek Eskoziatik mira egiten duena Erresuma Batua da».
Garrantzitsua da oharra, Quebecen independentismoak gora egin ei duen honetan. Han zein Eskozian, prozedurak du garrantzia, independentzia ala status quo-a hautatzen duten gutxienekoa da. Baina aski hedatutako ideia da Estatu demokratiko batek berre herritarren legitimitatea behar duela. Argudiatu daiteke autonomia daukana autodeterminatzen dela bertako gobernua hautatzen duenero. Baina herritarrek behin eta berriz adierazi badute Estatuarekiko beste harreman bat nahi dutela, Kataluniak bezala, Estatu horren betebeharra da eskaera horri erantzutea. Financial Times-eko David Gardner-ek argi azaldu du: independentistek ikusi dute Raxoiren gobernu intrantsigentea aliatu ordainezina dutela euren kausarako. Kataluniara begira egongo diren euskaldunez dihardu.
Etziko mugarria izango da Katalunian. Baina bidea aspaldi hasi zela gogoan hartu behar da. Espainiak hauspotu egin du baretzen saiatu ordez. Eta egiaren ordua hurbiltzen ari da. Eskuin muturrak bota ditu mezu kolpistak. Hori bera iragarri zuen euskaldunontzako analisi onenetakoa egin zuen Alberto Pradillak duela hiru urteko Gara-n. Auzitegi Konstituzionalak Kataluniako Estatutuari emango zion erantzuna asmatu zuen, bidenabar, Folklorearen eta Hardcorearen artean artikuluan, hainbat udalerritan antolatutako galdeketei buruz: «Kontsultak rol joko bihurtzea da arriskua, non berdin bozka daitekeen Kataluniako independentzia zein Lord Gandalfi jarraitzea elfoen diada batean. Baina arrisku degeneratiboa gaindituz gero, espainiarren betoa benetan gaindi daiteke. Orduan erabaki beharko dute katalanek pin-desfileen, itsasgailuen eta kamiseta independentisten folklorearen eta hardcorearen artean, hori izango baita Espainiaren erantzuna independentziaranzko urratsak eraginkorrak baldin badira».
Arrazoi du Requejok independentismoak diplomazia lan garrantzitsua egin behar duela gogora ekartzean. Espainiar eskuin muturrak dio Eskoziaren eredua dutela katalanek, eta Kosovokoa euskaldunek. Eta Raxoi Milosevic bada, zein ate jo beharko da independentziak babes ditzan otsoaren aurrean? Washington? Berlin? Buenos Aires?

2012-08-12
Erreferenduma ez bada legezkoa...
Eskoziari buruz Westminsterko parlamentarien Batzordeak eman du iritzia:
Eskoziak ez dauka erreferendumera deitzeko eskumenik. 1998an
erreferendumean onartutako devolution edo autonomiak Londresen
esku uzten du erreferendumak antolatzeko eskumena. Gutxi gorabehera,
Espainian dagoen antzera. Edo Kanadako Auzitegi Gorenak Quebeci
autodeterminazio eskubidea ukatu zion gisan.
Gertatzen da, bere egunean idatzi eta adostutako arauak gainditzen dituen borondate bat dagoela Eskozian, lehen Quebecen egon den legez. Eta borondate hori demokratikoki bideratzeko, eta iritzi horren pisua neurtzeko, unean uneko araudia horretara doitu behar da. Badakigu Espainiaren neurri demokratikoa non dagoen: 1978ko Konstituzioak langa jarri zuen lekuan jarri zuen —goregi, aspaldion entzuten direnen arabera— eta beraz langa horren pean ibili behar dute Espainiaren baitako proposamenek. Hortik kanpokorik ez da sartzen, katalanek estatutuarekin ikusi zuten legez, eta itun fiskalarekin aurki ikusiko duten legez. Eta Juan Jose Ibarretxek Madrilen sufritu zuen umilazioa legez. PSOE zegoen orduan agintean, eta umiliatu baino ez zuten egin. Alderdi Popularrak araututa zeukan ordurako Konstituzioa gaindi lezaketen lehendakarientzako espetxe-zigorra. Horretan laburbiltzen dira Espainiaren proposamenak, batek esango dizu zeure proposamena defendatu dezakezula, baina egikaritu ez, eta besteak espetxeratzeko mehatxua. Baina batak zein bestek ezin aintzat hartu herritarrei hitza ematea.
Arazoak daudenean, horiek detektatzea da konponbiderako lehen urratsa. Eskoziak independentzia erreferenduma egin nahi du. Eskoziak ez dauka erreferendumera deitzeko eskumenik. «Etengabeko eztabaida politiko eta legala, eta etorkizuneko ziurgabetasuna», horiek Eskozaren arriskuak erreferenduma «zalantzako oinarri legaletan» eginez gero. Ondorioz, «uste dugu egokiena gobernuak Eskoziako Parlamentuari 30. Atalean oinarritutako proposamen zehatza egitea dela boterea emateko, hark banaketari buruzko galdeketa antola dezan». Tankeak Edinburgora? Alex Salmond espetxera? Ez ba. Auzia bide berri batean sartzen da aurrerantzean, litekeena baita Eskoziako Gobernuak hirugarren aukera ere sartzea, devomax, independentziarik gabeko burujabetza gutxi gora behera, fiskalki batez ere. Horrek eztabaida berria dakar, ordea, gerta bailiteke Erresuma Batuak hori ez onartzea. Hau da, etxetik joan nahi baduzu, zoaz, baina etxean gelditzekotan, arau hauekin. Txekoslovakiako bereizketa gogorarazten du: ez zen erreferendumik egin eta inkestek ez omen zuten eslovakiar independentismoaren indar handirik erakusten. Baina estatu konfederala nahi izan zuten, botere zentral lausoa izango zuena. Eta Txekiak ez zuen onartu era horretan antolatzen estatua. Horretarako nahiago zuela Eslovakiarik gabe aurrera egitea, eta azkenean dibortzioa gauzatu zen.
Espainiako perspektibatik oso urrun geratzen diren kontuak dira. Baina Katalunian bidea oso markatuta dago. Itun fiskala da independentzia galdeketaren aurreko azken dikea. Bere burua gobernatzeko autonomia fiskala behar duela aldarrikatu du Parlamentuak. Espainiak, erdi demokratikoa balitz, negoziatzeko eskatuko lioke, baina oso urrun dauka kultura hori. Beti bezala muturretan ematea espero du mundu guztiak. Eta horra helduta, hauteskundeak eta erreferenduma.
Vilaweb-eko Vicent Partalek honela zioen herenegun: «Mas presidenteak herritarren babes osoa eskatu du itun fiskalerako eta normala da (...) esan izan dut gobernuaren ondoan egon behar dugula itun fiskalaren negoziazioan, baina Irailaren Hamaikako manifestazioak (...) independentziaren alde izan behar du. Ondo jokatu ditu kartak Masek (...) I-11n kalean independentismoa ikusiko da, independentismo transbertsal eta jendetsua, zeinaren zati den CiU ere. Horregatik ez dut irudikatzen itun fiskala eskatzen duen pankartarik: independentzia behin betiko itun fiskala da, ezin, beraz, zatia aldarrikatu, dagoeneko osoa eskatzen ari zarelarik». Zinez merezi du Partalen editoriala irakurtzea.
Batzuk eta besteek bide-orri argia daukate. Beren nazioak daukan autonomiako gobernuak deituko du erreferendumera, eta irabaziz gero independentzia aldarrikatu. Gure nazioak autonomia bat, bi edo zero ditu, nork hitz egiten duen. Baina erakunde batek deitu behar du erreferendumera, gutxienezko legezkotasunik izango badu. Aldundiek, erkidegoetako gobernuak edo dena delakoak. Zirt edo zart egin behar da. Kataluniak egin du. Euskal nazioaren izenean dihardutenek oraindik ez. Urtebete barru bi euskal erkidegoen buru euskal nazioaren ordezkariak egongo direlakoan? Espainiaren kasuan, B plana behar da beti. Eta Euskal Herrian C, eta D...

2012-07-29
Independentziara bidean
Hiru albiste nagusitu dira asteon munduan: Siria, Londres eta Espainia.
Nork non egin, horrek arreta nagusia. Turkia sutan haserre da kurduek
Sirian egindako urratsekin. Arabiarrak matxinatzea zilegi da, goitik
behera salatu behar da suniten aurkako zapalketa, hiltzailea Damaskon
zein Tel Aviven egon. Baina arabiartzeko asmoz lurrak kendu dizkieten
kurduak altxatzen badira, orduan dardara egiten du Ankarak. Eta zakur
amorratuaren moduan lehertu da Recep Tayyip Erdogan. Manipulazioak hasi
du bidea: Baxar al-Assadek «terroristei» lurrak eman ei dizkie, Turkiak
matxino sunitei babesaren kontraeraso gisa. Bost axola gezurra izatea,
Qamishlin egunotan egondako borrokek argi adierazten dutenez. Erdoganek
argi erantzun du, galdetu diotelarik ea Siriari erasoko dioten PKK
Kurdistango Langileen Alderdia gerrilla nagusitzen bada: «Hori
eztabaidagai ere ez da, emanda dator hori. Hori dugu asmoa, hori da egin
beharrekoa». Izan zitekeen belatz sionista bat Gazari buruz berbetan,
baina ez, Erdogan da, palestinarren babesle handia. Domina, ereserki eta
malkoak ikusiko ditugu asteotan. Nik Afrin herriko lagun gazte baten
zirrara ekarri gura dut. Durangon egon zen Siwar duela urte eta erdi,
asteon egin dugu berba. Zaila da azaltzea zeinen hunkituta dagoen, bere
herrian Kurdistango bandera ikusita.
Londresen, datu pare bat: duela lau urte ez zuen parte hartu Hego Sudanek. Aurten bai. Baina Kosovok ez. Serbiarekin akordioa lortu ezean jai dauka, mendebaldeak babestuta ere. Independentzia aldarrikatu daiteke eta estatu gisa funtzionatzen hasi, baina jatorrizko estatuaren onarpena lortu arte —borondatez zein behartuta—, bereizitako estatu berri batek ez du normaltasunik izango. Horretan ibili da Ban Ki-moon egunotan Belgraden eta Pristinan. Badira ukoan tematutako estatuak, eta badira errealitatea onartzeko arazorik ez dutenak: barkamena eskatu diote Joe Allen galestar futbolariari, eta Olinpiar Jokoetako liburuxkak berriz argitaratu, nazionalitatearen lekuan «ingelesa» zekarrelako.
Gales nazioa dela onartzeak ez du galestarren independentismoa hazten edo murrizten. Kataluniari naziotasuna ukatzeak, berriz, ekarri du independentismoaren hazkundea. Egunotan umiliazioa izan da nagusi Espainian: mezu arrazistak Empordako suteetan laguntza katalanez eskatu zutelako, eta zer esan Generalitateak asteartean erreskatea iragarri zuelarik. Morrontza hori gainditzeko finantzaketa eredu berriaren alde bozkatu zuten parlamentuan biharamunean, eta Artur Masek oharra egin zuen: Madrilen erantzunak «garrantzi handiko ondorioak izango ditu Kataluniaren eta estatu osoaren arteko harremanean». Estatutu urardotuari ezetz esan zioten legez aurreratu daiteke finantzaketari emango zaion ezezkoa. Bide orria argi markatu du Ferran Requejok El Temps astekarian: hauteskundeak aurreratuko ditu Masek, krisiak estatuak autonomien aurka egingo duelako, edo finantzaketa ukatutakoan. CiUk Ogasun katalanaren promesa baztertu eta erradikalago jokatuko du. «Gero koalizio gobernua eratu beharko lukete —ERCk eta CiUk gutxienez». Independentzia prestatzeko gobernua, dio Requejok, nazioartean batez ere: «Aliatuak bilatu behar dituzu edo, gutxienez, saiatu gutxitzen prozesuaren aurkako aktoreak. AEBekin, Nazio Batuekin hitz egin behar da, eta Europan aliatu egokiak izan. Argi izan behar da Katalunia Espainiatik joaten bada, Espainia ahuldu egingo dela, eta EBko estatu batzuentzat hori interesgarria izan daiteke. Hori guztia gertatzen bada, estatuak gogortasun handiz erantzungo du: mediatikoa, politikoa, juridikoa, nazioartekoa, setio egoera dei dezake edo autonomia suspenditu...». Ezker-eskuin zalantzei aurre egiteko: «Eguneroko kudeaketa ere egin behar da. Baina argi izanda zein den lehendabiziko helburua. Munduan Kataluniaren lekua indartzeko gobernua da. Eta ez dago indarketa hoberik, Europaren baitan estatu berria eratzea baino».
Zinez jakingarria da Requejok dioena. Etxeko lanei eta, batez ere, kanpokoei begira, horrelako sezesiorik ia inoiz gertatu ez dela jakitun: «Ez dago erreferente enpirikorik, eta gauzak zorrotz egin behar dira, urratsez urrats eta mugimendu bakoitzaren kostu eta onurak kalkulatzen. Hori diot batzuetan su-zelaiko independentismo moduko bat nabari dudalako, esaten duena katalanen esku dagoela soilik independente izatea. Ez. Prozesua askoz konplikatuagoa da. Bide horretatik joan behar dugu, baina ez da bide erraza. Helburuetan irmo eta sendoa izan behar da, baina egiteko urratsetan profesionaltasun handia, aliantzak, azkartasuna eta konplizitateak».
Bide orria markatzen du, baina orria idaztea, herri bakoitzari dagokio.

2012-06-03
Independentziaren aitorpena
Tomislav Nikolic-ek orain arteko mezu ultra leunduta irabazi zituen
Serbiako hauteskundeak. Gainontzekoa, Boris Tadic Europazaleak ekarri
zion, ia Espainiaren pareko langabezian baitago Balkanetako herrialdea.
Inkestak aurka izan arren, Nikolic gailendu zitzaion mendebaldearen
hautagaiari duela aste bi.
Presidente berriak ez du, horratik, erabateko trabestismo politikorik egin. Europako Batasunarekiko jarrera aldatu du, sartzearen alde, baina argi utzita ez dagoela Kosovoren independentzia negoziatzeko edo trukean onartzeko prest. Era sinbolikoan mintzatu zen, Serbia «bi atedun» etxea zela nabarmentzean: zabalik dago Europara begira daukan atea, baina ez du Errusiarekiko lotura historiko estua uzteko asmorik. Eta Moskura egin du lehen bidaia, presidente kargua hartzeko bezperan.
Nonbait 800 milioi dolarreko laguntza agindu dio Vladimir Putinek azpiegiturak hobetzeko. Eta Nikolicek, esker ona agertzeko, Georgiatik bereizitako Abkhazia eta Hego Osetia estatuak aitortzeko prest dagoela esan du. Parlamentura eroango ei du proposamena. Serbiar nazionalismoak Moskurekiko morrontza handia izanda ere, ez dirudi oso sinesgarri Putinek horrelako ekintza suizida bultzatzea. Besteak beste, Belgradi Europako ateak itxiko lizkioke ia inork aitortzen ez dituen estatu horiek babesteak. Egia da mendebaldearen aurka arrakasta txikia izan duela Errusiak, Hego Osetia eta Abkhazia txotxongilo gisa erabilita (horrek ez du esan nahi abkhaziar independentistek ez dutenik beren estatuan sinesten). Hurbileko herrialdeek (Siria, Bielorrusia, Kazakhstan) ez diote lagundu, sezesio gaiekiko beti errezeloz baitabiltza. Urrunera, Latinoamerikara eta Ozeaniara joan behar izan du, eta hor ere, asko kostata, Venezuelak eta beste hiru estatuk soilik onartu zituzten Abkhazia eta Hego Osetia. Estatuak zatitu eta berriak sortzearen artean, arrazoi indartsurik ezean, estatuek status quo-aren alde egiten dute.
«Kosovok Belgraden kontrolpean behar luke, baina Abkhaziak eta Hego Osetiak merezi dute independentzia», esan du Nikolicek asteon. Georgiak harrituta jaso ditu hitzak, eurak ere nazio kristau ortodoxoa direla gogorarazten, eta Europara begira daudela. Bi kasuek loturarik ez dutela esanda ere, ezinbestekoa da paralelismoa: 2008ko otsailean aldebakarreko aldarrikapena egin zuen Kosovok, eta mendebaldeak onartu. Errusiak George W. Bushen morroi bihurturiko Georgiari eraso eta Abkhazia eta Hego Osetiako independentziei babesa eman zien abuztuan. Kosovok hura ahalbidetzen zuela gogorarazi zuen Putinek. Lotura begi bistakoa da —are gehiago, Tbilisik, AEBren laguntasun eta guzti, ez du Kosovo onartu, kontraesana agerikoa litzateke eta—. Gero Hagak utzi zuen argi, duela urte bi, Kosovoren independentzia aldarrikapena ez zela legez kanpokoa, aldebakarrekoa izan arren.
Ordutik onarpenaren gatazkan daude gatibatuta, bai Kosovo, bai Abkhazia-Hego Osetia.
Aleksandar Pavkovic eta Peter Radanen Estatu Berriak Sortzen liburuan, historikoki sezesio guztiek dauzkaten lau ezaugarri laburbiltzen dituzte: lurralde zehatza, lurralde horretakoa (sentitzen) den biztanleria, biztanleok desberdinak direla nabarmentzen duen eta horien babesa lortuta independentzia aldarrikatuko duen mugimendua eta, hori gertatuta ere, aurreko estatuaren (host state ingelesez) edo nazioarteko estatu gehienen onarpena (recognition). Azken hori gertatu ez edo nahikorik gertatu ez den kasuetan gatazka izoztuak geratu dira. Independenteak dira de facto, estatua ere eratu dute inoiz, baina nazioarteko onarpenik gabeko linbo juridikoan daude. Horixe Azawaden dagoena, horixe Somaliland, Ipar Zipre, Abkhazia, Nagorno-Karabakh, baina baita, aldeak alde, Kosovokoa ere. Pristinak estatu askoren onarpena dauka, baina gehiago dira oraindik onartzen ez dutenak. Eta ez dute aitortuko Serbiarekin akordiorik izan eta ontzat eman arte. Ondorioak: Kosovo ez dago Nazio Batuetan, Kosovo ez da Olinpiar Jokoetan izango, beti Serbiaren betoarekin egingo baitu topo.

2012-05-27
Iparreko lagunak
Sapmi, samien herritik etorritako 33 idazle eta itzultzaileren artzain
nabil egunotan. Bisitatu ditugu Euskaltzaindia, BERRIA, Donostia 2016
eta euskara eta euskal kulturarekin loturiko elkarteak, ezagutu dituzte
gure idazleak, euskaltzaleak, eta Iparraldeko lurretaraino doan zubi
sendoa eraikitzen saiatu gara. Bitxia dute mundu ikuskera, estatuaren
babes eta diru-laguntza handiak dituzte, Norvegian batez ere, baita Sami
Parlamentua ere, baina ia eskumenik ez kulturatik kanpo. Autonomia
—politikoa— eztabaidatik kanpo ei dago, areago, horrelako iruzkin soilak
dardarizoa ei dakarkio gobernuari. «Zuen alde hau guztia egin eta hori
jaso trukean?» edo antzeko jarrera sumatzen dute. Galdetu dute
euskararen aurkako ekimenez, gure konplexutasuna azaldu diogu,
Gipuzkoako Aldundia edo Nafarroako Gobernua aipatu zeinen desberdin
diren gauzak. «Gurean samieraren aurkako diskurtsoak botoak ematen
dizkie zenbait alderdiri, Tromso hirian adibidez, non gutxiengoak garen
samiak». Sami nortasuna etnian oinarritzearen arazoetako bat izan da,
etxean bertan gutxiengoa izatea. Samierazko idazleen elkartea izan da
bisitatu gaituena, berriki, ez eztabaida gutxirekin, balizko ez-samiei
ere ateak ireki dizkiena, samieraz idazten badute. Aldiz, ba omen da
idazle samien —etnikoki samien— elkartea, zeinetan baldintza etnia den
eta idazle askok norvegieraz diharduten. Horrelakoetan poztu egiten gara
berba etnikorik ez izateaz eta euskaldun kontzeptuaren hizkuntza-oinarriaz.
Horietan genbiltzala, Alex Salmondek Eskoziaren independentziaraino doan bideko kanpainari ekin dio. Milioi bat lagunen babesaren bila hasi da, bost eskoziarretik batek izenpetzeko asmoz. Eta ezinbestean, buruko kalkulagailua konparaziotan hasi da. Gutxi asko, Euskal Herrian 600.000 sinadura biltzea litzateke, edo laurehun mila mendebaldera mugatuz gero. Baina garrantzitsuena ziur aski, prozedurak beteta eta, ustez, independentziara doan bide markatua urratuta ere, Edinburgok mobilizaziorako beharra ikusi izana da. Gobernuaren ekimena edo aldekotasuna ezinbestekoa da, baina horrek soilik nekez izango du arrakastarik herritarren arteko interesa eta grina piztu ezean. Gurean, ziur aski, alderantzizko bidea izango litzateke —herritarren bultzadak gobernu abertzalea behartu—, baina emaitza bertsua da, galdeketa.
Esanguratsua da, pixka bat hegoalderagoko eskatzeko ohituraren aurrean, eskoziarrek ez dutela antzekorik egin. Ez diote behin ere eskatu Londresi estatutik bereizteko eskubidea, autoderminazioa onartzea. Sektore batzuek aldebakarreko bideak aldarrikatu arren, asko dira oraindik Euskal Herrian Espainiara begira egiten diren keinuak. Besteak beste, autodeterminazio eskubidea onar dezala. Nork berea egitea da giltza, metropoliarekiko loturak etenda eta, gehienez ere, bien arteko negoziazioan, ez menpekotasunean. Baina era arriskutsuan hurbildu da Espainia beti soberania auzietara, eta diktadura ondorengo ia lau hamarkadak ez dute erabat aldatu. Afrikatik hur, Algecirasko badian Guardia Zibilak egindako mugimenduek, ofizialki arrantzaleak babesteko izanda ere, tentsioa leherrarazteko arriskua igo dute. Aski litzateke alderen batengan tentsio horrek goia jotzea sua pizteko. Baina horixe Espainiak auzi gehienak konpontzeko bidea, naziotasunari, nortasunari eta burujabetzari dagozkionak batez ere. Ezin ulertu zergatik besteek ez duten espainiar izatearen zori onaren parte izan nahi. Eta horretarako limurtzeko ahaleginak hutsal eta azalekoak dira beti, azenarioaren aldamenean makila ezkutatu ezinik, eta makila bera gehiegitxotan astintzen. Baina Espainia hondora joan ahala, loturak moztu beharra geroz eta argiago dago. Paradoxikoki, Eskozian eztabaida ekonomikoa gailendu arren, bereizi ala ez, eskoziar nortasunaren piztearen baitan ere egongo da. Jason Sorensenek hala adierazten du: ia sezesio kasu guztietan, oinarri etnikoa, nortasun berezitua, ezinbesteko baldintza izaten da, baina horrekin soilik ez da aski izaten. Nortasun berezitu independentista (EH, Katalunia, Eskozia) ez-independentistatik (Frisia, Galizia) bereizten duen irizpidea, laburbilduta, interesa da. Interesa, ekonomia kasurako, independentzia bideko pizgarria, betiere oinarria dagoen lekuan.
Bidenabar, gure sami adiskideek Dublinera egin zuten duela urte biko bilera, Irlanda independentera. Iaz Eskoziara, independentziarako bidea guztiz besarkatu baino lehen. Eta aurten Euskal Herrira, zerbaiten seinale, agian.

Subscribe to:
Posts (Atom)