Eskia Euskal Herritik iritsi da Kurdistanera, Igor Urizarren eta Nafarroako Tigris elkartearen ekimenez. Aurrera begira ere, baztertutako eskualdeak garatzeko bide izan liteke:
Showing posts with label Kurdistan. Show all posts

2014-04-13
Pirinioetatik Kurdistanera, eskia
Eskia Euskal Herritik iritsi da Kurdistanera, Igor Urizarren eta Nafarroako Tigris elkartearen ekimenez. Aurrera begira ere, baztertutako eskualdeak garatzeko bide izan liteke:
Desde Erronkari hasta el Kurdistán
O como el esquí ha llegado al Kurdistán desde los Pirineos, de manos de un profesor de Durango. La iniciativa puede dar algunas pistas para desarrollar algunas comarcas abandonadas por los poderes estatales de la región.
2014-04-03
Cizre, Kurdistan eta hauteskundeak
Cizren egon nintzen lehen aldian, parranda polit batera gonbidatu ninduten. Hantxe zegoen Ehmed Huseyni poeta, beste zenbait lagunekin batera. Garagardoa, tea eta fruta, eta solasaldi interegarriak. "Hemen turkieraz egitea debekatuta dago" gaztigatu zieten hara eroan ninduten Amed-eko adiskideei. Kurdistango hiriburuan gehienek badakite kurdueraz, baina oso gutxik darabilte, are gutxiago klase ertain-altuan, unibertsitatean dabiltzan edo formazio politikoa daukan jendea badira. Betiko paradoxa, kurdueraren alde harengandik gehien urrundu direnak, Turkiako irakaskuntzaren ondorio.
Joan den igandean hauteskundeak izan ziren berriz ere. 2009an ez bezala, aurten ez dut han egoterik izan. Ospakizun handia izan genuen orduan Ameden, aurten zenbait hiri garrantzitsu eskuratu ditu BDP alderdiak, nahiz eta Urfan (Riha kurdueraz) ezin irabazi. Eta iruzurra ere salatu dute Ceylanpinarren (Sere Kaniye), denek BDPko alkatearen garaipena argi zutela AKPko hautagaiak irabazi duela aldarrikatu dute... eta hainbat boto desagertu edo-eta erreta agertu dira. Istiluak igandetik, salbuespen egoera eta manifestaziorako debekua gaurtik indarrean. Ceylanpinar ez da edozein herri: Sere Kaniye izenak adierazten duenez, trenbideak eta kolonialismoak bitan banatutako herria da: Siria eta Turkia artean. Siriako Sere Kaniyen izan dira borrokarik gogorrenetakoak, PYD kurduak kontrolatutako eremuei gogor eraso diete jihadistek... Turkiaren ageriko babesarekin. Muga lasai asko zeharkatzen ageri diren bideo ugari daude. Baita AKPko hautagaia jihadistekin batera ageri denekoak ere. Herria surtan dago.
Horren aldean, Cizrek garaipenaren aurpegia dakar. Hauteskundeetan, eta etorkizunera begira. Leyle Imret aukeratu dute alkate berri, orain ere BDPtik. CNN turkiarrak elkarrizketa egin dio... eta irudi eder hau utzi du: aurkezlea turkieraz, eta alkatea kurdueraz, eta elkarrizketa itzultzaile bidez egin dute. Berehala hedatu da sarean, etorkizunerako lezioa balio duelakoan. Mugimendu kurduarentzako baliagarri... eta besteontzat ere bai.
2014-02-02
Suitzatik kantoiak etorri dira
Joan da Genevako konferentzia, eta lorpen handiena, bizirik amaitu
izana. Baxar al-Assaden gobernua indartzeko balio izan du, funtsean
proposamenak egiteko gai den alde bakarra baita. Zer eskain dezake
gerrari Istanbulgo hotel batetik behatzen dionak? Genevan izan den
oposizioak ez dauka jokatzeko kartarik. Datorren aste osoan oposizioko
aktore gehiago biltzen saiatuko omen dira, nolabaiteko legitimazioa izan
dezan ordezkaritzak. Presaka eta korrika Washingtonek egindako presioek
lortu zuten Geneva II-n norbait egotea mahaiaren beste aldean, baina
laster konturatu dira bide hori mugatuegia dela.
Matxinoetako batzuk, ISIS, Al-Nusra eta Al-Qaedarekin lotutako taldeak, besteak beste, ez dira ekuazioan sartzen. Beste muturrean dagoen matxinada, laikoa bezain demokratikoa, berdin-berdin baztertu dute. Kurduek argi erantzun dute: Genevatik etor litekeena ez da loteslea izango beraientzat, bertan parte hartzea blokeatzen dieten artean. Errusia izan da kurduei babes pixka bat eman dien herrialde bakarra, eta une batez Genevan kurduen ordezkaritza egotea ere defendatu zuen. Salih Muslim PYD Batasun Demokratiko Alderdiko buruak ekarri zituen Moskuk esan ziena: «Ez atera auzi kurdua orain. Utz ezazue beste bilera batzuetarako». Sherwan Ibrahim kazetari kurduak gogora ekarri duenez, «beti esan izan du ezin garela errusiarrez fidatu».
Errusiarekin historikoki izandako harremanaren laburpena, azken batean. 1946an Mahabadeko errepublika, lehen estatu kurdu independentea, Stalinen babesean sortu zen, britainiarrek kontrolatutako Iranen aurrean. Urtea amaitu baino lehen hondora joan zen dena, Sobietar Batasunak babes hori kenduta. Gerora, antzera gertatu izan da PKKrekin: laster egon ziren akordioak Moskuren eta Ankararen artean, «lurralde batasunari eusteko eta terrorismoari borroka egiteko». Kurduak eta txetxeniarrak zapaltzeko alegia.
Siriako gerran ere, Damaskok, Iranek eta Errusiak karta kurdua baliatu dutela esan izan da, matxino islamistei ageri-ageriko babesa ematen zien Turkia ahultzeko. Estatu Batuek iradoki ere egin dute PYDko ordezkaritza Al-Assaden Gobernuaren aldean joan beharko litzatekeela Genevara. Badago kurduen beste plataforma bat, Kontseilu Nazional Kurdua, tirabira eta gorabeherekin PYDrekin akordioak izenpetu izan dituena, kurduek ahots bakarra izateko. Labur esanda, PYD Abdulla Ocalan PKK-ko sortzailearen ideologiaren jarraitzaile da, eta KNCn dauden alderdi eta buruzagiak Hego (Irakeko) Kurdistanen agintean den Barzani familiaren Alderdi Demokratiko Kurduaren (KDP) babesa dute. Gauzak pixka bat konplikatzeko, KDPk geroz eta harreman hobeak ditu Turkiarekin, petrolio-negozio oparoak baitauzka. Horrek, bide batez, Bagdadeko aginte xiita amorrarazten du. Tira, bada, KNCk, azken orduan, onartu zuen Genevan egotea, oposizioarekin batera, handik kurduen eskaerak egingo zituztelakoan.
Azkenean, PYDtik salatu bezala, kurduez ez da berbarik izan Genevan, nahiz eta Siriako iparraldeko eremu zabala duten kontrolpean. YPG miliziek (Herritarren Babes Taldeak), hau da, PYDren indar armatuek, askatu dute Rojava (mendebaldea esan nahi du, Kurdistan mendebaldea alegia), eta KNCren eragina murrizten joan da.
Paradoxikoki, Genevak siriarrei poztasun gutxi ekarri badizkie ere, ospakizun handiak izan dira Rojavan. Qamixlo hiriaren inguruan aldarrikatu zuten lehendabizi autonomia, Irak eta Turkiako mugan den eremu zabalerako Jazira kantoia sortuz. Kurduen gobernu soila izan beharrean, eskualdean diren talde etniko eta erlijiosoak ere ageri dira: asiriar kristauak, esaterako. Jihadisten erasoen aurrean, YPGen babesa bilatu dute milaka siriar kurduk zein kurdu ez direnek, eta badituzte milizian, besteak beste, talde kristauak ere. Hurrena Kobaniko kantoia etorri zen, eta Efringoa azkenik, basamortutik urrun eta Mediterraneora hurbiltzen diren olibondoz betetako mendietan. Lau hilabeteren buruan hauteskundeak egiteko asmoa daukate, eta erabat zibil eta laikoa den gobernua eratzeko: besteak beste, administrazioko postuen ehuneko 40 gizonentzat eta beste 40 emakumeentzat erdi bana egitea aurreikusten du. Genevan itxitako ateak etxeko lanak bizkortzea ekarri du. Ohi bezala, nazioarteak bizkarra eman die. Nahiz eta mendebaldean sinpatia handiena piztu beharko lukeen antolakuntza-mota egin duten. Betikoa, lagun bakarrak, mendia (eta kalaxnikova). A, Salih Muslim Euskal Herrira etortzekoa da aurki. Ea beste inon ez duen babesa gurean behintzat aurkitzen duen.
BERRIAn argitaratua

2014-01-19
Abian da trena
Kito, Katalunian bota dute ontzia, igorri dute usoa, egin dute galdea.
Urtea ekimen esanguratsu batekin abiarazteko ohiturari heldu diote: iaz
ere burujabetza-adierazpena egin zuen Bartzelonan Parlamentuak
urtarrilean. Eta pentsa liteke, zeure burua subirano aldarrikatu ondoren
inori baimena eskatzea erreferenduma egiteko zentzugabea dela, baina
aski lotuta daude biak.
Are gehiago, burujabetza-adierazpenak, behar-beharrezko tresna izan badaiteke ere, funtsean hori da, adierazpen bat. Horregatik da absurdoa Espainiako Auzitegi Konstituzionalak berehala ezarri zion suspentsioa, baina Estatutuaren nazio-izaerarekin legez, adierazpen politiko bati debeku juridikoak eragin handirik ez. Espainiak hizkuntza izaera ere ukatu izan zion katalanari, baina katalana ez zen Konstituzioarekin sortu.
Egunotan berriz, adierazpenen politikatik erabakitzeko eskubidea egikaritzera doan bidea urratzeari ekin dio Kataluniak. Hortik aurrerakoak iragarri ditugu behin eta berriz, baina asteotan esan izan dugun legez, oso esanguratsua da zelan Espainiak ez duen lortzen inork ukatzea Kataluniaren independentziarako eskubidea. Obamak eman dizkio kalabazak azken egunotan Mariano Rajoyk egindako bisitan. Bai, Jose Manuel Durao Barrosoren karta dauka Espainiako Gobernuak, Azoreetako argazkian ageri zen laugarren piezarena, baina horrekin bakarrik, bide luzerik ezin egin. Bidea urratu ahala ikusiko da zer dakarren berri; orain trena abian da, eta Espainia bide guztiak ixten hasiko zaio berehala. Ateak itxita, zein eta zelan apurtuko duen ikusi beharko da. Autonomiaren suspentsioak geroz eta oihartzun handiagoa dauka.
Oso bestelako estrategian ibilita ere, Londresek datu ugari helarazi dizkie eskoziarrei, nolabait Edinburgoren Liburu Zuri independentistari aurre egin nahian. Lehendabizi, aste hasieran, Estatuaren egonkortasunaren alde egin zuen, hartzekodunen aldetik piztutako kezkak baretzeko: edozer gertatuta ere, Londresek ordaindu egingo ditu egoten diren zor guztiak. Sarean badabil txiste bat: «Katalanok, independentzia eskuratuz gero, zorraren zuen zatia asumitu beharko duzue» diotso batek, eta besteak galdetu, «eta ez badugu eskuratzen?», «orduan zuen zatia eta gurea». Lehendik ere Alex Salmondek iragarri zuen bidetik doa: estatuak daukan zorraren zati proportzionala hartzea baldin badagokio sezesioa gauzatu duen estatu berriari, pasiboen zatia legez aktiboena ere bereganatu beharko luke, hau da, estatuak dituen ondareak. Esaterako, zorra legez aldarrikatu lezake Eskoziak Erresuma Batuaren enbaxaden ehuneko hamar berari dagozkiola. Funtsean, beti bezala, geroko negoziazioetan adostu beharreko elementua da. Eta beste horrenbeste Europan. Espainiaren mehatxuei oihartzun pixka bat egin diote Londresen ere, independentziak Europarekiko loturan izan dezakeen ondorioei buruz. Baina beti esan dugu, pragmatismoak nekez onartzen du zure baitan dagoen eremu bat kanporatzea, eta Europako bihotzean bere arau, kontrol eta legedietatik kanpo geratzen den estatu berri bat egotea. Asteon egon den beste adierazpenak oihartzun txikiagoa izan du, baina Europako Parlamentuak Kosovoren independentzia onar dezala eskatu dio Espainiari. Beldurraren estrategiara etortzea Londres ez da ezinbestean seinale txar Eskoziarako. Eta Salmond da abiletan abilena horrelako jukutriak biluzteko.
Azkenik, Europatik kanpo ere herrialde berri bat jaio da. Ez independentea, egia da, baina milaka neska-mutilen borroka eta sakrifizioari esker eutsi dioten lurraldean konstituzioa aldarrikatu dute kurduek Sirian, Rojavan (mendebaldea). Herenegun ia berrogei gazte kurduri egin zieten agur Qamixlo hirian. Kurdistan multietniko eta multierlijiosoa jihadisten itsukeriatik askatu guran hil dituzte egunotan. Datorren astean, dagokien lekua eskatu dute Geneva-II negoziazioetan. Marka da, AEB oposizioa xaxatzen ibiltzea Suitzan egon dadin, eta Siriako eremu laiko, antijihadista eta demokratikoenaren ordezkariei atea ixtea. Kanpaina indartsua ari dira egiten kurduak, Lausanarik onartuko ez dutela esaten (1923ko hitzarmena hondamendia izan zen kurduentzat). Errusia alde dute eta bada nor gerra honetan. Baina gehiegitan galdu dute kurduek diplomaziaren mahaian borroka-zelaian herriko seme-alaben odolez irabazitakoa.

2013-11-17
Kurdistango aste historikoa
Oso gertakari garrantzitsu bi jazo dira asteon Kurdistanen. Lehendabizikoa Sirian gertatu da: Kurdistan autonomoko trantsizio gobernuaren sorrera iragarri zuen PYD alderdiak (Batasun Demokratikoaren Alderdia). Hari lotutako YPGko indar armatu kurduek (Herriko Defentsa Unitateak, PKK-ko gerrillan ibilitako kide ugariz osatuta), Al Kaidaren inguruko taldeen eskutan ziren dozenaka herri «askatu» dituzte azken asteotan. Eta asteartean lurralde horren gaineko gobernua aldarrikatu zuten Qamishlin, eskualdeko hiri garrantzitsuenean. Hala, Rojavan (mendebaldea kurdueraz, Siriako Kurdistan aipatzeko) biltzar bana izango duten hiru kantoi iragarri dituzte. Kurduez gain, arabiar, kristau eta txetxeniar komunitateetako ordezkariak ere izan ziren (txetxeniarrak XIX. mendean Errusiako inperioak kanporatutakoen ondorengoak dira). Izan ere, kurdu ez diren askok ere indar askatzaile gisa ikusi dituzte YPG taldeak jihadisten aurrean: besteak beste, armeniar zein asiriar jatorriko kristauek, eta arabiar askok.
Erreakzioak berehala iritsi ziren: Turkia haserre bizian, baita hark aterpetzen duen Siriako oposizioa ere. Kurduak pozarren irudikatuko dituzue. Ospakizunak izan dira, eta egunotan herri gehiago hartu dituzte kontrolpean. Baina kritika gogorrena kurdu batek egin die; ez edozeinek gainera: Masud Barzani Hego Kurdistango (Irakeko zatia) lehendakariak Turkiarekin bat egin eta autonomia gutxietsi zuen. Berdin egin dute PKKren ideologiatik urrunago dauden Siriako alderdi kurduek, Barzanirekin eta Siriako oposizioarekin bat datozenek eskuarki. Al Assadekin batzea leporatu diote PYDri, horren arabera, presidenteak lurraldea «opari» eman, oposizioa eta Turkia ahultzeko asmoz. Egia da PYD ez dela Siriako kurduen alderdi bakarra, eta baduela kritikarik, hasierako hilabeteetan erabilitako autoritarismo eta indarkeriagatik. Baina aurkariek ere aitortzen diote egindako lana, herriak askatzen, eskolak irekitzen edo emakumea iraultzaren erdigunean jarrita.
Sakoneko arazoa kurduen baitako zatiketa eta Ekialde Hurbileko egoera dira. Batak besteari eragiten dio. Masud Barzani kurduen nazionalismo tradizionalaren ordezkari da, eta PKK eta haren inguruko taldeak Abdullah Ocalanen ideologia iraultzaileak gidatzen ditu. Lehenak asmatu du historian zehar irauten eta berrasmatzen, Ekialde Hurbileko aliantza bereziak egiten, gaur honekin eta bihar harekin, Sobietar Batasunarekin hasi eta Estatu Batuetara segitu. Irakeko Kurdistan autonomoa aberats egin dute barzanitarrek, herritar asko genozidioa sufritzetik segurtasunera igaro dira, oparotasunera, eta —Ekialde Hurbileko testuinguruan— mendebaldearen antzekoa izan litekeen demokrazia batean bizi dira. Hala ere, ustelkeria salaketak asko dira Hego Kurdistanen.
Ipar Kurdistan modernoagoa eta mendebaldarragoa da. Turkiako zapalkuntzak paradoxikoki errepublika laikoaren eragina ere ekarri du. Eta 70eko hamarkadako mugimendu iraultzaileekin bat egitean PKK-k, ez zuen Turkiako zapalkuntza soilik salatu, baita nazionalismo tradizionala ere, feudalismoaren garrantzia esaterako. Abdullah Ocalanek etengabe azpimarratu du ez dagoela Kurdistan askatzerik emakumeak eskubide guztiak bereganatu eta kurduen feudalismoa gainditu ezean.
Turkiak Siriako oposizio sunita hauspotu zuen hasieran, baita gerora Al Kaidari lotutako matxinoak ere. Gero Al Assadek, armada Alepon eta Damaskon kontzentratuta, PKKri lotutako kurduek Siria-Turkiako mugaldea eskuratzea ahalbidetu du. Barzani kurdu guztien batasuna lortzen saiatu da, Siriako Kurdistanen daukan eragina ez dadin PYDren eskuetan gal. Baina asteongo adierazpenek argi utzi dute kale egin duela. Eta atzo lehen aldiz Diyarbakirrera joan zen, Ipar Kurdistango hiriburu ez-ofizialera, Recep Tayyip Erdogan Turkiako lehen ministroaren eta haren AKP alderdiaren eskutik. Milaka lagunek egin zioten ongietorri. Kurdistango bandera debekatua lasai ibili zen atzo Diyarbakirren, eta kurduerazko afixak jarri zituen Erdoganek Barzaniri ongietorri egiten.
Aste gogoangarria izan da Kurdistanen, egunik egun idazten ari diren aro historiko honetan.
Donostiako Bake Konferentzian egon zen Osman Baydemir alkateak ere harrera egin zien, baina haren alderdiak, Bakearen eta Demokraziaren Alderdiak (BDP), gogor kritikatu du Barzani: AKPk datozen martxoko udal hauteskundeetan kurduei keinua egin nahi diela diote, eta Barzani erabili dutela horretarako. Ez hori bakarrik: 80ko hamarkadatik erbestean zen Siwan Perwer ere aritu zen atzo kantuan. Oso mingarria zaie askori gerrillariek hainbatetan entzun duten kantaria Erdoganen ondoan entzutea. Baina inkestetan, BDP jaun eta jabe da Kurdistango hiri eta herrietan oraindik.
BERRIAn argitaratua
Labels:
AKP,
barzani,
BDP,
erdogan,
Kurdistan,
kurduera,
Osman Baydemir,
PYD,
Rojava,
Siria,
Siwan Perwer,
YPG
2013-10-13
Turkiaren arazoa kurduekin
Recep Tayyip Erdogan Turkiako lehen ministroak demokratizaziorako neurri
sorta bat iragarri zuen duela ia aste bi. PKK gerrillak (Kurdistango
Langileen Alderdia) Turkiako estatuaren lurraldetik alde egingo zuela
esan, eta haien buruzagi Abdullah Ocalanek mezu historikoa zabaldu eta
urte erdira iritsi da Gobernuaren proposamena. Eta etsigarria izan da
aurkeztu dutena.
«Q, X, W, Y» debekatutako letrak baimenduko ei dira aurrerantzean; turkieraz erabiltzen ez direlako debekatuta zeuden, baina aspaldi gainditutako oztopoak ziren, bai ingelesaren nagusitasunarekin (www erabilita absurdua nabarmena da), bai kurduek euren kabuz egindako urratsetan. Kurduerazko irakaskuntza 2004an ere onartu zuten, oso neurri zorrotzekin: orain iragarritakoak zabalagoak izan litezke, baina inondik inora ez dira hizkuntzaren berreskurapenerako berme: hezkuntza publikotik kanpo, ikasgai gutxi batzuk baino ez... horiekin batera, estatu osoaren demokratizaziorako beste urratsen bat, hala nola Parlamentuan sartzeko gutxienez lortu beharreko boto-kopurua ehuneko hamarretik.
«Pakete horrek ez du zerikusirik kurduekin», mintzatu da argi Abdullah Ocalan Imrali uharteko espetxetik. Egunotan bete dira hamabost urte Siriatik ihesi joan eta Kenyan harrapatu zutela. Etzi iragarri du Ocalanek egoerari buruzko analisia, baina ohartarazi du dagoeneko negoziazioetatik alde egingo duela prozesuan orain arte legez irauten badu.
ICGk ere (International Crisis Group, Nazioarteko Krisi Taldea), gogor hitz egin du Erdoganen proposamenaz. Eta neurri zehatzak eskatu ditu. Besteak beste, kurdueraren aldeko benetako neurriak, hezkuntza publikoan eta hezkuntzatik kanpo, administrazioan esaterako. Urrunago ere badoa ICG: Turkiako estatu hiperzentralistaren deszentralizazioa ezinbestekoa dela dio. Gobernu egitura horretan inolako urratsik egiteko borondate falta agerikoa da. 1923an frantses estiloan sortutako errepublika laikoari Ekialde Hurbileko eta gizarte musulmanaren ezaugarriak erantsi nahi izan dizkio Erdoganek. Besteak beste, presidenteak botere berezia izango duen errepublika berria eratu gura du (eta Erdogan bera lehendakari, noski, planteamendu horretan Abdullah Gul egungo presidente eta Erdoganen alderdikidea aurka egon arren). Turkiartasunaren indarra ahultzea ondo dago, ikuspegi horretan, islamaren mesedetan, baita agian guztiz minoritario bihurtu diren nortasun batzuk onartuta ere (greziar edo armeniar, biak kristau eta, beraz, ez-musulman), baina inolaz ere ez errepublikako laurdena diren kurduen eskubideak onartuta. Eta hor behar dira urratsak, ICGk gogora dakarrenez: egun Gobernuak dituen botereetako batzuk, hezkuntzan, administrazioan, diru-kontuetan, herritarrek hautatutako botere-gune hurbiletara pasatzea proposatzen du. Udaletara, esaterako.
Testuinguru horretan, Euskal Herriarekiko loturak itzel hazi dira azken hilotan. Beti pentsatu dut hizkuntzarekin egin dugun bidean eredu izan daitezkeen bizpahiru gauza egin ditugula, ikastolak esaterako. Zorionez, Garabide Elkarteko Hizkuntza Berreskurapenari buruzko ikastaroan Suna Altun adiskide kurdua ari da parte hartzen, Ameriketako beste dozena bat lagun indigenarekin batera. Udalbiltzarekin harremana aspaldi bilatu dute Kurdistango udalek, halaber, eta aurten gauzatu da. Lehendabizi haiek etorri ziren, eta berriki egon da euskal udal elkartea Diyarbakirren. Eta azkena, egunotako Bake-Konferentzia, lau ordezkari kurdurekin. Tartean Sirian kurduerazko eskolak ireki dituzten borrokalari ausartak egon dira, eta mugaz beste aldean Diyarbakirgo bertako alkate Osman Baydemir alkatea. Datorren martxoan hauteskundeak dituzte atzera ere, eta Gobernuak horietan jarri du begirada, neurri kosmetikoak proposatzean. Baina kurduek ikasi dute dagokiena hartu egin beharko dutela. Turkiak bere buruarekin dauka arazoa, demokraziarekin.

2013-07-28
Ramadanaz
Ramadanak duen onena: iftar-a, baraua haustea, alegia.
Adiskidantzazko giro goxoa sortzen da, kaleak betetzen, eta ilunabar
paregabeen tenorea da. Aurten ere, udan egokitu da Ramadana. Hala izango
da beste urte pare batez, geroz eta gogorrago, hilabete sakratua udako
solstiziorantz hurbildu ahala baraurako argi-orduak gehiago izango
baitira eta hori hausteko gaueko uneak laburragoak. Iparraldeko
hemisferioaz nabil, baina ia musulman gehienei eragiten die (Indonesia,
musulman gehien duen herrialdea, hegoaldean dago, baina ia ekuatorean,
beraz, apenas aldatzen diren argi-orduak). Horregatik, udako ilunabarren
goxoari, tenperaturak apaldu eta giroa atseginago egiten den horri, iftar-a ospatzen duen jendetza batzen zaio.
Azken urteotan sarritan egokitu zait herrialde musulmanetan ibiltzea Ramadanean. Egongo da okerragorik, noski, baina Dubai, esanguratsua begitandu zitzaidan. Petrolioak basamortuan eraikitako porlanezko oihan horrek badu inpostatu itxurarik, dekoratu kolosal batena. Hala, luxuaren itxuraren atzean, mendebaldartze erabatekoak Ramadanarekin topo egitean, kontraste bitxia sortzen da: baraua ez da eskubide, baizik eta ia betebehar. Merkataritza-eremuan diren jatetxeek aulkiak pilatuta dauzkate iftar-era arte, eta janari-bizkorreko zerbitzuek argi adierazten dizute legeak debekatu egiten duela merkataritza-eremuan jatea zein edatea Ramadanean. Paradoxikoki, ia ez dago musulmanik merkataritza-eremuan —edo Dubain, oro har— lanean: India zein Filipinetako langile hinduista edo katolikoak dira nagusi. Termometroa zerbait jaitsi eta 37 ingurura iristean, iftar-arekin batera ikusten dituzu bertako arabiarrak kalean, luxuzko autoetatik irteten.
Sobietar Batasunetik sortutako herrialde musulmanak ere bereziak dira. Hasteko, independentzia gogoz kontra aldarrikatu zuten estatuak direlako. Asia erdialdeko errepubliketan eman berri ditut egun batzuk. Ezin orokortu, noski, baina hor ere agerikoa da tradizio musulmanaren eta sobietarraren arteko nolabaiteko oreka. Tarteka tentsioa, baina sarritan biak naturaltasunez bizitzea da; Mosku Meka baino hurrago dute. Lasai asko ikusi dugu idazle bat bere otoitzean, segidan bazkaritara gurekin batzeko. Errusierari gogotsu eutsi diote errepublika gehienek.
Kurdistanen, denetik bizi izan dut. Hegoaldean, Iraken, zorrotz jarraitzen diote. Iranen, legeak behartuta. Eta Turkiako laikotasunean ere ez dira gutxi barau egiten dutenak. Asko orokortuta, klase-sozialean beherago, orduan eta fededunago. Zinegotziak, zuzendariak, bulegariak tea eskainiko dizu, bazkaritara gonbidatuko. Garbitzailea baraurik ibiliko da. Urteotan egindako lagun kurdu gehienak musulman sunnitak dira tradizioz (alevi familietakoek oso Ramadan berezia dute, eta ia baraurik ere ez), baina euretako inork ez daroa buru-zapirik, hain gutxi barau egiten egunotan. Idazleak, politikariak, ikasleak, irakasleak, kazetariak, zinemagileak, soziologoak... gogoan dut lagun batekin skypez berbetan, bere gelan lasai asko ari zen otartekoa jaten eta garagardoa edaten. Familiarekiko begirunez, ez zen gelatik jaten irtengo, baina hor barruan ere ez zuen ezkutuko sekretu. Hala errespetatzen dute elkar, arazo handirik gabe.
Gure hedabideetan sarritan erakutsi dugu Ramadana azken urteotan; otoitzak, iftar-a, hil honen esangura islamean, eta abar. Baina zinez faltan ditut, besteok tradizio kristauko garen gisan, tradizio musulmanetik datozen milioika lagun ez-praktikante horiek, Ramadana gehienez ere begirunez baina baraurik gabe eta egunerokotasuna hautsi gabe bizi dutenak. Nahiago ditugu musulman fededunak erakutsi, monolitikoki, elkarrekin belauniko Mekara begira. Gu ez garen beste hori eraikitzen laguntzen digu. Musulman ateoa, zapiaren aurkakoa, Ramadanari jaramonik egiten ez diona, eskemak apurtzen dizkiguten pertsonak dira. Eta arabiarrek zapaldutako herrietan (kurduak, amazigak) zabaltzen ari den jarrera da.
Horientzat Bayram (Eid al-Adha) edo sakrifizioaren eguna da garrantzitsuena, familiarekin batzeko eta arkumea jateko eguna. Behingoz Ramadana amaitu dela ospatzeko.

2013-06-09
Protestak eta kezkak
Laguna arduratua izan dugu, Kurdistanera joatear dela, Istanbuleko
istiluez kezkatuta. «Nork pentsa inoiz horrelakorik esango genuenik:
egon lasai, zuen laguna oporretan Diyarbakirrera badoa eta ez
Istanbulera, ez du arazorik izango». Egunotan Euskal Herrira etorri
diren alkate kurduekin ibili dugun txantxetako bat da. Munduan leku
gutxitan aurkitzen dugu gisako konplizitaterik euskaldunok: Aldatu
Espainiara Istanbul eta ziur Diyarbakir asko datozkizuela burura Euskal
Herrian.
Diyarbakirdik askoz ekialderago, gerra betean izan diren Hakkari eskualdetik etorri zaizkigu asteon bisitariak. Probintzia horretako Semdinli —Semzinan kurdueraz— herriarekin senidetu da Hernani. Iranek, Irakek eta Turkiak bat egiten dute hor, hiru estatuetako biztanleak kurduak izan arren. Okupazio militarrak estraperloa bizibide ia bakar uzten du Hakkarin; urteotan milaka lagun hil eta ehunka herri txikitu dituzten eremua da. Duela urte pare bat argitaratu genuen erreportaje-sorta handik. Honela genioen: «Hiri txikia da Hakkari, Zap haran estua osatzen duten mendi zorrotzek inguratua. Desplazatuen auzune batean Recepekin geratu gara. Mendien ikuspegi paregabea daukagun belardi batera eraman gaitu bere esperientziaren berri ematera. Tiroa entzun da urrunean. 'Hara, etengabe gaude horrela, tiro artean. Eta gero esaten dute gu terroristak garela. Lagun bati hamahiru urteko espetxe zigorra jarri diote. Limoi bat izan da horretarako froga'». Recep deitu genion gaztetxo hark bi hilabete eman zituen preso, adingabeko ehunka neska-mutilekin, hamabi urteko umeak ere tartean. Limoi-tantak begiak garbitzen ditu, Poliziak auzunea gaseztatzen duelarik.
Orain limoia erresistentzia sinbolo bihurtu da Istanbulen, herenegun Alberto Barandiaranek orriotan gogora ekarri legez. Baina esaldi horretan garrantzia ez dauka limoiak, «orain» adberbioak baizik. Patrikan limoiak eramateagatik umeak espetxeratzen zituztenean isilik zeudenak orain protestan ari dira. «Turkiar gehienek orain jakin dute Poliziak gehiegikeriaz erasotzen duela, Gobernua autoritarioa dela. Azken 30 urteotan entzungor egon dira kurduak hiltzen eta espetxeratzen zituztenean», zioen kurdu batek astelehenean.
Ez da kasualitatea, Espainiako M-15 mugimenduak Euskal Herrian oihartzun apala izan zuen legez, Gezi parketik sortutakoak ere ia erantzunik ez piztea Kurdistanen. Ez da Turkian soilik gertatu. Siriako kurduek asmatu zuten arabiarren gerra zibiletik bereizten; lehendabizi protestetatik apartean, eta gerra betea lehertu zelarik, etxean nagusitzen eta defentsa estrategian. Erasoei aurre egiten diete orain, baina ez doaz ofentsiban; aitzitik, etxea atontzeko baliatu dute gerra: kurduera eskoletara eroateko edo defentsa-unitate mistoak sortzeko, esaterako. «2004an Qamishlin sarraskitu gintuztenean elkar hartuta egon ziren arabiar sunita eta alauiak, eta orain alde batekin joateko dioskute?».
Irakeko Kurdistan burujabea dute ispilu Sirian zein Turkian, gauza bera egin nahi gabe ere, hango lorpenak itzelak baitira. Kurduen laugarren estatua Iran da. Duela lau urte handik nenbilen. Teheranen eta Isfahanen ilusio handia zegoen xingola berdeekin, gazte jendearen artean bereziki. Mahmud Ahmadinejaden babesa ere ez zen txikia, jende xumearen artean batez ere, ingelesik ez dakiten milioika pertsiarren artean. Kurdistanen ez, noski, baina mugimendu berdearekiko errezeloa ere nabarmena zen. Kurdu gehienek ez zuten bozkatzeko asmorik. Eta hala ere, aurkitu nuen, errepresioak gogor zigortutako familietan ere, Mir Hossein Mousavigan eta Mehdi Karroubigan itxaropena zeukanik. Datorren ostiralean berriz hautatuko dute presidentea Iranen, eta honezkero ez ilusio ez errezelo. Askatasuna ez dute hautestontzietan lortuko, ez kurduek ez irandarrek. Tamalez.

2013-06-02
Mundu bat Taksimen
Istanbulen bizi izan nintzen 2009-2010ean. Taksim plazan zehazki. Izen
horrekin, plaza bera eta Istiklal kalea eta inguruko kalexkak biltzen
ziren; alde baterantz Cihangir gentry-rantz jaisten ziren oinezko
kaleak, bestetik, Urrezko Adarrera bidean, Tarlabasi dekadentea zegoen,
milaka kurdu, ijito eta turkiar behartsuren etxeak erortzera uzten
jaitsita. Bien arteko muinoan daude Istiklal kalea eta Taksim plaza,
XIX. mende amaieran inperioko hiriburua europartzeko sortutako Pera
auzunean. Galatatik Taksimera mundu bat dabil inurritegi batean bezala,
geroz eta txikiagoa den komunitate sefarditaren sinagogak, kalean
aurrera San Antonio eliza katolikoa, Greziako eliza ortodoxoa, Frantses
Institutua, baita dozenaka kafetegi, taberna, pub eta gau eta egun bizi
den hiria. Taksimek mugatzen du eremu zoragarri hori, hiriak Besiktas
eta Sisliko etxeorratzetarantz egin aurretik. Eta plaza horren ondoan,
aireportuko autobusak geratzen diren txoko horretan, bada parkea,
udaberrian ezin atseginago Bosfororaino joateko astirik ez denean. Leku
berde bakar hori ere porlanezko nahi du Recep Tayyip Erdogan lehen
ministroak, beste merkataritza eremu bat egiteko, antigoaleko ktusu
otomandarrez. Parkearen aldeko protestek Madrilgo M15 edo New Yorkeko
Occupyren antz handiagoa zuten Tahrir plazarekin baino. Turkiak Ekialde
Hurbileko historia eta ondarea ditu, baina baita zorrotz —esan kurduei
zeinen zorrotz— ezarritako ia mende bateko laikotasun errepublikarra
ere.
Zelan bihurtu da, beraz, protesta bat horren neurrigabeko polizia-indarkeriarako motibo edo aitzakia? Taksim eta Beyogluko Inguru liberal eta laiko horretan ere, Turkiako Gobernuan den AKP Justiziaren eta Garapenaren alderdiak dauka alkatetza. Egunotan famatu den Gezi Park ondoko hotel batean bildu ohi gintuzten Istanbulen kreditatutako kazetariak, Gobernuak edo AKPren inguruko lobby eta institutuek, Turkiari, Europako Batasunari eta antzeko gaiei buruzko mintegi interesgarriak egiteko. Erdoganen ohiko jarraitzaileengandik (nekazari munduko, erlijiosoa, Anatolia barnekoa eta ez kostaldekoa) oso urrun dagoen sektore zabal baten babesa zeukan lehen ministroak, izan ere: militarismo kemalistaz gogaitutako sektore demokratikoak gogo onez hartu zituen armadaren boterea mugatzeko neurriak eta Europara hurbiltzea, botere ekonomikoak pozarren egon dira Espainiaren antzeko adreilu eta porlan egitasmoekin dirutza egiten, kemalismotik zetozen nazionalista batzuek ere gustura hartu zuten Turkia eskualdeko potentzia bihurtzea, eta ideia errepublikarrek isilarazitako islamismo nostalgikoak zabal besarkatu zuen neo-otomanismoa. Kurdu kontserbadore asko ere izan ziren, baina bigarren legealdirako bizkarra eman zioten. Sektore liberal eta demokratikoak umezurtz sentitzen dira berriz ere Erdoganen autoritarismoa eta konstituzio presidentzialista berria ikusita.
Siriako gerran hartutako jarrerak bonba-autoak ekarri dizkio Turkiari. Kurdistan autonomoa sortzen ari zaio Siriarekin daukan mugan bertan. Etxean, PKK gerrillak egin ditu urratsak, Turkiak oraindik ez. Ehunka kazetari, abokatu eta giza-eskubideetako aktibista daude preso edo epaiketa zain. Eta islamismoaren marka duten neurriek jendea gogaitarazi dute: gaueko hamarretatik aurrera alkohola saltzea debekatu berri dute, eta lehengo astean musu-protesta egin zuten Ankaran, hiriko metroan jarritako oharren aurka. «Moralarekin bat» jarduteko eskatzen zuten, bikote bat musuka harrapatu zutela eta. Mundu musulmanean eredu gura zuena, Istanbul kosmopolita, lehertu egin da. Ez kamerarik ez dagoen Kurdistango kale eta herrixketan, jipoituetan jipoituen. Gasez, tiroz zein hegazkinez bonbardatutako kurdu behartsuei ordez, klase ertaineko gazteei, turkiar zein kurdu —ez ahaztu bizpahiru milioi kurdu bizi dira Istanbulen, Kurdistanen ere ez dago horrenbeste biztanle duen hiririk— oldartu zaie polizia. BDP alderdi kurduko diputatu Sirri Sureya Onder dago zaurituen artean. Eta Turkia osoan hedatu dira protestak.

2013-05-19
Mediterraneoko hizkuntzak
Errepublikari eta Konstituzioaren bigarren artikuluari zirrikitua
Hexagonotik kanpo hasi zaio urratzen. Herenegun, bederatziak baino
lehenxeago, bi eguneko eztabaida luzearen ondotik onartu zuen Korsikako
Biltzarrak korsikeraren koofizialtasuna aitortzen duen testua. Erabakia
Parisen defendatu behar dute orain, baina irekitako bidea biziki
garrantzitsua da. Hezkuntzan, administrazioan, hedabideetan hartu
beharreko neurriak banan-banan bozkatu zituzten ehundik gora
emendakinetan. Pierre Ghionga Korsikeraren Kontseiluko buru eta
testuaren idazleak dio onartezina litzatekeela Frantziako Errepublikak
uko egitea eskualde baten borondate demokratikoari. Luze joko du
oraindik, baina historia idatzi zuten Aiacciun herenegun.
Uhartetik mendebaldera Katalunia dugu; urtebete barru katalan estatuari buruz bozkatzeko asmoz. Azken hilotan hizkuntza ere eztabaidagai izan da independentisten artean. Funtsean, 2014an eratu nahi duten Estatua nolakoa izango den irudikatzeko unean dira. Vicent Partalek Kataluniako estatuak hizkuntza ofizialik ez izatea proposatu du. Katalana litzateke Estatuko hizkuntza nazionala eta de facto erabiliko litzatekeena, eta gainontzekoak lekuaren eta erakundeen arabera erabiliko lirateke. Izan ere, katalana ofizial egiteak espainierari ere koofizialtasunerako bidea irekitzea ekar lezake, eta normalizazioa behin betiko oztopatzea hain hizkuntza handiaren presiopean. Asko dira munduan zehar hizkuntza ofizialik gabeko estatuak. «Konbentzituta nago Kataluniako estatu berriaren erronka garrantzitsuenetakoa dela ulertzea munduan gauzak ez direla halabeharrez Espainian diren bezala, eta ez direla kopiatu behar Espainiako estatuaren jokabide guztiak» dio Partalek. Gurean ere euskara ezagutzea beharrezko izatea proposatu izan dute abertzaleek, Espainiaren kalko eginez. Hobe administrazioa euskaraz bizitzea, udaletatik epaitegietara, poliziak herritarrekiko harremanak euskaraz bideratzea, funtsean Estatu-hizkuntza edo hizkuntza nazionala izatea.
Mediterraneoaren beste muturrean, nekez heltzen da albiste onik Siriatik. Baina sarraski hartan ere itxaropena herri ukatuen eskutik dator. Azken urteotan Iraken burujabetza lortu ondoren, orain Kurdistan mendebaldean (Sirian), banan-banan askatu dituzte herri kurdu gehienak iazko uztailetik. Eta burujabetza-esperientzia paregabea ari dira garatzen. Eskola da lehen urratsa; dozenaka ireki dituzte Siriako Kurdistanen. Hamarkada luzetako arabiartze behartuaren lekuan, lehen aldiz kurdueraz egin dute ikasturtea umeek. Neska-mutilak elkarrekin gelan, elkarrekin erakunde berrien agintean eta elkarrekin gerra-frontean eta kontroletan. PKKren Siriako adar diren YPG miliziek daukate eskualdearen kontrola. Asteon bi irudi eder iritsi dira Kurdistandik: umeek eskola-agiriak erakutsi dituzte harro, kurdueraren eguna ospatzeko. Bigarrena, Turkiako estatua utzi duten gerrillariak Irakeko Kurdistango mendietara iristen. Litekeena da hainbatek Siriako bidea hartzea, egun kurduen apustu garrantzitsuena den Rojava-n («mendebaldea» kurdueraz), autonomia behin betiko finkatzen laguntzeko. Nazioarteko laguntza eskatu dute. Berriki zenbait kaxa botika iritsi zitzaizkien Nafarroatik.
Sirian bertan bada gutxiago ezagutzen den gutxiengoa. XIX. mendean Errusiak Kaukasotik kanporatu eta otomandar inperioan sakabanatu ziren zirkasiarrak, Zirkasia hutsik gelditu zen, biztanleen ehuneko 90 galduta, bertan zein Itsaso Beltzean hilda edo deportatuta. Hala sortu zuten Amman hiria esaterako, egun Jordaniako hiriburu. Siriako zirkasiarrek berriz, arbasoen lurraldera itzultzea eskatu dute. Ehunka gutxi batzuei baino ez die Moskuk utzi, ordea. Etzi, maiatzaren 21ean, Zirkasiako konkistaren eta zirkasiar nazioaren suntsiketaren 149. urteurrena gogoraraziko dute. Krasnaya Polyana izeneko zelaian izan zen azken borrokaldia 1864an. Urte bakarra falta mende eta erdirako, eta orduan Krasnaya Polyanako zelaietan egingo dituzte Sotxiko Neguko Olinpiar Jokoak. Berariaz ezkutatu du orduko sarraskia Errusiak, zirkasiar kulturari ez dio oihartzun txikiena eman, ezta folklorikoki ere. «Gure arbaso sarraskituen hilobien gainean ibiliko dira eskiatzen» salatu dute diasporako zirkasiarrek.

2013-04-07
Herritartasuna
Behinola idatzi nuen Larrepetiten: Istanbulen kazetari
izateko akreditazio-paperak hartu nituenean, izen-abizen, jaiotze-data
eta ohiko datuekin batera, bi laukitxo zeuden, elkarren desberdinak: bat
herritartasunari zegokion (citizenship), eta naziotasunaz
galdetzen zuen bigarrenak. Lehena Estatuari zegokion, zure pasaporteak
adierazten duenaren arabera, Turkiako, Espainiako, Frantziako edo beste
edozein estatutako herritar izango zara. Horren aldamenekoa, baina,
erlijioa legez, pertsonala da, eta ez du zertan Estatukoarekin bat egin.
Hortik dator «gutxiengo» (minoría) kontzeptua.
Frantzian eta Espainian gauzak nahasi ohi dira. Alemania adibide duen nazionalismo etnikoaren aldean, sarri goraipatzen da frantsesaren nortasun zibikoa. Baina aski agerikoa da gauzak ez direla ez zuri ez beltz. Munduko leku gehienetan, oso erraz ulertzen da Estatuko herritar izatearen eta norbere nazioaren arteko aldea. Inperioek denak zapaldu izan zituzten berdintsu, baina ez ohi zuten Estatu modernoaren —frantses nazionalismoa eredu, berriz ere— asmo berdintzailerik izan. Estatuko herritar guztiak berdin dira, denak citoyen(ne), baina Estatua nazioaren pare bihurtzen da. Estatua berdin nazioa bada, herritar horiek guztiek naziokide bihurtu behar dira. Bihurtzea... asimilatzea, alegia. Alemaniak bazeukan herria XIX. mendea baino lehen, baina hainbat printzerri eta inperiotan zatituta, estatua falta zuen. Berdin Italiak. Frantziak eratu zuen Estatua, baina nazioa falta zuen. Eta bi mende eman ditu frantsesak sortzen. Euskaldunak eta bretoiak asimilatzen, aljeriarrak galiartzen, antillarrak frantsesten. Aleman herriko ziren alsaziarrak Frantziako herritar baziren, frantses behar zuten. Asimilazioa ia burututa, ukabila pixka bat zabaltzeko tenorea izan liteke. Alsaziak erreferendumera joko du gaur.
Turkia ere Frantziaren ispiluan sortu zuen Mustafa Kemalek, Ataturk turkiarren aitak (horregatik «naziotasuna» esatean ez dago «kurdu» jartzerik, turkiartasunean urtu baitzituen; baina bai musulman ez diren «armeniar» edo «greziar», hori ia estigma onartzea beste izan arren). Otomandar inperioaren errautsetatik eraiki zuen Turkia Ataturkek. Bazuen Espainiarekiko antzekotasunik: galdutakoaren mina baino gehiago, munduko konplotaren sentipena. Grezia, Errusia, britainiarrak, armeniarrak, kristauak oro, denak zituen etsai Turkiak. Denek nahi zuten Anatoliako lurra berentzat. Indarraren bidez eutsi zieten 1915ean, 1923an. Turkiak Estatuko ia hizkuntza guztiak desagerrarazi ditu. Baina kurduek aurre egin diote asimilazioari, belaunaldi berrietan hizkuntzak galera izugarria jasanda ere.
Kurdistanen zabaldu den prozesuan garrantzitsuak izan litezke Gobernutik esan berri direnak: Turkiako errepublika herri ugariren bilgune bada, inor ezin dela behartu turkiar izatera. Batzuetan galdetzen didate zergatik independentismoa ez den azalerazten Kurdistanen. Muga-aldaketa tabu handiegia da Ekialde-Hurbileko liztor-habian. Baina gurean are tabu handiagoa da Estatuak onartzea ez dagoela zertan espainiar edo frantses izan Espainia edo Frantziako herritar izateko. Ñabardura oso garrantzitsua da, Turkiaren izaera bera goitik behera erauzten du. Mendebaldean oso barneratuta daukagu herritarren berdintasunaren ideia, baina berdintasunaren nortasun zibiko horrek Estatuaren baitan herri ugari daudela ukatzea ere badakar. Edo Espainiako absurdura, herri eta nazio bakarra dagoela esan, eta gero zer den ondo definitu ez daitekeen zerbaitera onartzera. Turkiako Konstituzioan aldaketa semantiko horrek kurduei independentzia ematen die, kurduak Estatura asimilatu beharrean Estatua kurdu (ere) bihurtzen da. Horrek ez du zerikusirik Espainiako autonomia batekin.

2013-03-24
Edinburgo eta Diyarbakir
Eskoziak independentzia prozesuaren lehen detaileak argitaratu
zituenean, duela urtebetetik gora, euskal independentista batek baino
gehiagok galdetu zuen ea olatua hartzeko gai izango zen. Inplizituki,
ezetz zioen erantzunak, ordura arteko olatuak, Quebec eta abar, hartu ez
ziren legez. Kurduentzat historikoa izan den Newroz egun berean
Edinburgon azken kartetako bat argitu dute: independentzia erreferenduma
ez da 2014ko udagoienean izango, uda amaitzear dela baizik, irailaren
18an, ostegunarekin.
Entzun dut Abdulla Ocalan, ikusi ditut kurduak hunkituta, eta entzun dut Alex Salmond. Inbidia ematen du, baina ez duela urtebete beste. Kurdistan Ekialde Hurbilean dago, ustez hain urrun, eta, bertaratzean, gugandik uste baino askoz hurbilago dagoen nazioarekin egin nuen topo: ez gerrilla armatuagatik, horren balioa onartuta ere, estatuaren aurka bezainbat tradizio feudalaren eta patriarkatuaren aurka. Hizkuntzaren defentsak, ukazioak, berehalako zubia eratzen du. Baina begi bistakoa da 2013ko Euskal Herriak hurbilago beharko lukeela Eskoziako prozesutik Kurdistanen zabaldu denetik baino. Areago, Kurdistan bera Euskal Herriko urratsen arrastoan suma daitekeelarik.
Eskozia ere ez dut urruneko. Are hurbilagoko beharko luke, baina gaur-gaurkoz Kurdistanen dirudi begiak —gatazken konponketan, bakegintzan—, Eskozian baino gehiago —sezesio-prozesuan—. Berriz diot, maite dut Kurdistan, eta pozgarriak dira azken hilotan Euskal Herritik eta Euskal Herrirantz dauden loturak. Bakegintzan zer ikasia baldin badago, bikain. Kurduentzako gure lezio handiena gaur bertan eman dezakegu, Baionan, hamaika egunez egin dugun korrikaldian. Baina begiradak Edinburgon behar zuen, eta Newrozen suak liluratuta geunden.
Katalunian aurkako kasua daukate. Han Eskoziatik urrundu beharra nabarmendu dute, baina ez data goizegi delako, beranduegi baizik. Hala adierazi du Oriol Junquerasek, galdeketa 2013an bertan egitea proposatu duelarik. Katalanentzat gaur Londresek dauka interesa, ez Edinburgok.
Errezeloa handitzen ari da independentisten artean, Artur Masek ez ote duen isilpeko planik Madrilekin negoziatzeko. Estu hartu beharko dute. Urrunegi joan dira honezkero gutxienez, atzera egiteko. Joan den astean ANC Biltzar Nazional Katalanak argi erantzun zion aurtengo Diadako erronkari: iazkoa bikaina, perfektua izan zen, alferrik saiatuko lirateke —ai, euskaldun demazaleak— hura hobetzen, jende gehiago erakartzen. Giza-katera deitu dute. Hasieran manifestazio erraldoia baino gutxiago dirudi. Baina 1988an Baltikoko ekintza sinboliko garrantzitsuenetakoa izan zen, Vilniustik Tallinnera osatu zuten bi milioi laguneko giza-katea. Handik etorri zen independentzia aldarrikapena. Galdeketarako ate oro itxiz gero, Kataluniari ere geratuko zaion bide bakarra Parlamentuaren aldarrikapena izango da. Halaxe gertatu da gehienetan, azkena Kosovon, baina aurretik ere sarritan. Katalanak 1988ko Lituaniara begira, eta ni 1988ko Halabjara.
Galdeketa 2014ko maiatzaren 31 baino lehen egitea eskatu du ANCk; Europako hauteskundeekin batera izatea ere iradoki izan da. Urte bereko irailean erantzungo diote eskoziarrek «Eskoziak herrialde independente bihurtu behar al luke?» galderari. Galdeketa sezesionista bien artean, hirugarrena, beste bide bat planteatzen duena: 2014ko uztailaren 20an Belgikako hauteskundeek azken dibortziorako emaitza garrantzitsua ekar dezakete. N-VA Flandriako Aliantza Berriak argi esan du bozak irabazita ere ez duela independentzia aldarrikatuko. Baina iragarri ditu Walloniarekiko azken loturak eteteko asmoak: Gizarte Segurantza, fiskalitatea eta enplegu-politika Belgikatik Flandriara pasatzea nahi du N-VAk. Urratsez urratseko bide horri begiratu beharko dio halabeharrez Euskal Herriak, beste bi nazioen erritmoari jarraitzerik ez badu. Non eta, lehen galdeketa ez den Euskal Herrian bertan egiten, Nafarroako biztanleei hitza itzulita. Bakegintzaren ondoan lurraldetasunaren auzia baita oztopo nagusi, euskal alderdiak gerarazten dituena, prozesu independentistarik abiarazteko.
BERRIA-n argitaratua

2013-03-22
Egun berria hasi da
Donostian dozena erdi kurdu, lau aldetakoak,
Udaletxean jarritako banderaren pean. Juan Karlos Izagirre alkateari
nork bere egoera azaldu dio. Handik gutxira heldu da mezua Kurdistandik.
Hunkidura. Malkoak. «Bi anaia desagertuta dauzkat», esan du batek.
Galdutako senideak ekarri ditu gogora beste batek. Isiltasuna. Malkoak
eta itxaropena.
Bi milioi lagun Ameden, Diyarbakirren, hamarkada askoan debekatutako Newroz edo Urte Berria ospatzen. Horia, gorria eta berdea nagusi, eta sua, Kawa errementariak kurduak Zuhak asiriar tiranotik duela 27 mende askatu zituela gogoan. Mendietan piztutako su haren bidez jakin zuten amaitu zela tirania, martxoak 21 zituela eta egun berria bazetorrela. Martxoak askatasuna dakar. Aurtengoak aro berri bati bidea zabaldu nahi izan dio. Ez dira hamabost hilabete Roboskiko sarraskitik, baina Kurdistanek bestelakoa dirudi.
Zein izan da Abdulla Ocalanen mezua? Su-etenaz harago doa, uste bezala. Besteak beste, gerrillaren erretirada gauzatzeko estatuak eman beharreko urratsak ere zehaztu behar dira, eta balizko desarmea behatuko dituen batzordea eratu. Hortik aurrera, prozesua abiatu liteke. Baina oraingoz ez dago prozesurik. BDP alderdi kurduak prest du Konstituzio berri baterako zirriborroa, eta ezinbestean jaso beharko lituzkeen oinarriak.
Kurdistan independentea edozein kurduk aitortuko dizun ametsa da, konfiantza pixka bat hartutakoan. Denek daukate, etxean edo paparrean eskegita, lau estatuetako lurraldeak batzen dituen mapa. Baina gaurko Ekialde Hurbilean, Irakeko esperientziari jarraiki —zeina, euskal autonomia baino askoz zabalagoa den, erabateko burujabetza baitute kurduek Irak federalean, euren mugak kontrolatzera arte—, estatuen baitan dagokiena eskuratzea da lehen urratsa. Turkian bereziki. Estatuaren laurdena dira, hogeitaka milioi lagun, gutxieneko eskubiderik gabe. Recep Tayyip Erdogan lehen ministroak ez du, azken urteotan bereziki, interes berezirik agertu auzia konpontzeko. Baina Turkiak ezin du estatu demokratiko izan biztanleen laurdena miserian, baztertuta eta arrazismoaren menpe dituela.
Zergatik orain, zein interes dauka Turkiak? Ez da Europari erakusteko neurri kosmetikoen sasoia, baina mendebaldeak, AEBek bereziki, pisu handia daukate Ankaran oraindik ere. Amets neo-otomanoa inoiz baino indartsuago dago, Turkiak eskualdeko potentzia izan nahi du. Baina uste baino ahulagoa dela ikusi du. Golkoko erregimen sunitekin bat egiteak, eta Teheran-Bagdad-Damasko ardatz xiitaren aurka, barne etsaia hauspotu dio. Eta kontraesanak agertu. Bagdaden aurka Hego Kurdistango Gobernuaren aliatu leial bihurtu da, petrolio-hornitzaile du Erbil, eta Masud Barzani lehendakari kurduak mehatxu bezainbat balizko independentziarako berme dauka Ankara. Kontraesanetik mehatxura, bere mugetan PKKren aliatu bat, Siriako PYD, Kurdistan autonomo berri bat sortzen ari dela ikusi du Turkiak, izututa. Barzaniren babesarekin, gainera. Turkiak arabiar matxinoekin ez bezala, Damaskok ez du kurduak armatu beharrik izan. Kurdistandik erretiratzea aski izan du Al Assadek Turkiaren ahultasuna agerian uzteko.
Lautik bat zen libre, eta bigarrenak bere burua askatu du. Iran urduri dago, hauteskundeak ditu aurki. AEBek Israelen ostean eskualdean daukaten aliatu garrantzitsuena da Turkia, eta ezin dute utzi, Iran jomugan dutela, horrelako barne-gatazkek ahultzea. Ankarak aukera historikoa dauka auzia konpontzeko. Kurduek ere esperientzia berriak izan dituzte gatazka-konponketan. Goizegi da dena jakiteko, baina ez da inongo sekretua Europan kurduek bilatu duten babesa. Sinn Feinekin, Brian Currinekin. Atzo ere ez zen euskal ordezkaririk falta Ameden. Inoiz baino libreago zela aldarrikatuko zuen Ipar Kurdistango hiriburuak. Zer gerta ere, ez dadila hildako gehiago egon, adierazi du Abdulla Ocalanek. Armak isilduta, politikaren ordua da. Zorionak, Egun berria da, Newroz pîroz be.

BERRIAn argitaratua, 2013ko Newroz eguneko adierazpenaren biharamunean.
2013-03-17
«Sagar usaina zegoen»
Badator udaberria. Sua piztu, eta kantu eta jauzi
ospatzen dute Asiako eremu zabal batean Egun Berri edo Newroz deitzen
diote martxoaren 21ari, Mediterraneotik Himalaia eta Txinako
basamortuetaraino. Islamaren aurreko sinesmenean oinarrituta
—zoroastrianismoaren adarretarik— eguzkia gurtzen dute kurduek eta
eskualdeko beste hainbat herrik. Ospakizunaren berri dakarte idatzi
zaharrek, duela urte pare bat euskaratu genuen Mem eta Zin epopeiak esaterako.
Baina udaberriak natura biziberritzea dakarren legez, heriotza eta txikizioa ere adierazi izan du. Ismail Kadarek azaltzen digu Hiru Eresi Kosovorentzat lanean, zer izan den udaberria mendietako jendeentzat, hala Balkanetan nola Kaukason: «Inork gerrarako prest ziren armadak bere begiekin ikusi zituela zin eginda ere, menditarrak gailur elurtuei begiratu eta burua astintzen zuen. Elur kuttunak han goian zirauen artean, ez zegoen armadarik bidean ez gerrarik hastear. Udaberrian ziurtasun hori guztia birrindu egiten zen eta gesaldutako urekin batera aldatzen ziren pentsamenduak».
Udaberriaren poza eta beldurra Kurdistanen ezagutzen dute inongo ondoen, ziur aski. Ostirala zen 1988ko martxoaren 16a. Egun osoz bonbardatu zuen Halabja hiria Irakeko armadak, harik eta arratsean hegazkinetatik bestelako bonbak erori ziren arte. «Sagar usaina zegoen» diote han izan eta bizirik irten zirenek. Heriotza zen, sarin eta ziape gasekin, eta VX nerbio gasarekin, zianido bonbekin. Berehala hil ziren batzuk, beste batzuk barrezka, beste asko oinazezko agonia amaigabean. Irandar tropek hildako hiria aurkitu zuten, kalean, etxeetan, sotoetan, Pompeia bezperan hondoratu balitz legez. Kazetariek zabaldu zuten haren berria. Kaveh Golestan argazkilariak gogora ekarri zuen zelan hurbildu zitzaizkien herritarrak ospitalera, umeak ospitalera eramateko erregutzen: «Kazetari bakoitzari ume bat eman ziguten. Aireratu bezain laster, likidoa irten zitzaion nire neska txikiari ahotik eta besoetan hil zitzaidan».
2007an egon nintzen lehenengoz Halabjan. Duela hiru urte berriz ere. Ez zen udaberria, argazkietako inguru berdea hautsak hartuta zegoen. Hilerria salbu. Laurehun gorpu adierazten zituen hilobi batek. 1.200 beste batek. Erasoan bost mila lagun hil ziren. Beste ehunka edo milaka hurrengo asteetan. Milaka gehiagok gaur ere jasaten dute Halabjaren ondorena, zauri sendaezinekin daude, eta hala jaiotzen zaizkie seme-alabak ere. Handik hamabost urtera munduan protestan zebilen Iraki gerra ez egiteko. Kurduak ez. Badakite AEBek ez dutela interesik euren laguntzan, Washingtonek bereak eta bi egin zituen sarraskia isilarazteko, Iranek egin ote zuen ere iradoki zuen. «Nahiago genukeen Norvegiak edo Suitzak askatu bagintu, baina AEBak baino ez ziren etorri». Ez ziren euskal abertzaleak ere Franco botatzeko edonoren laguntza bila ibili 1940ko hamarkadan?
«Gernika kurdua» deitu zion Fermin Muguruzak Halabjari. Eta Kurdistanen hasiko du munduko bira, Diyarbakirgo udalarekin egin ditugun harremanei esker. Kurduek Gernika asko izan dituzte, horratik. Azkena Roboski izan zen, duela urtebete pasa, asteazkenean argitaratu genuen legez. Estatuak pobrezia eta estraperloa ezarri zien, eta hegazkinez heriotza ekarri zieten inoiz aitortu ez duten Hego-Ipar Kurdistango mugako herritarrei. Gernika aipatu zuen Cengiz Candar turkiar politologoak, sarraski horrek kurduen memorian izango duen oihartzuna gogorarazteko. Iaz Gernikako 75. urteurrena gogoan, Dersim hiri ezkertiarrean 1937an izandako genozidioa ere gogora ekarri genuen.
Siriako kurduek arrisku eta ilusio uneak dituzten sasoiotan, Halabjarekin batera Qamishliko sarraskia gogora ekarri dute egunotan. 2004an ez zegoen gaurko banaketarik suniten eta alauien artean. Arabiarrak bat zetozen kurduen aurka egiteko. Amorratuta zeuden Iraken lortu zuten burujabetzarekin. Egun Sirian kurduek hartu duten jarrera ezin uler daiteke Qamishli aintzat hartu gabe.
Saddam Hussein exekutatu zuten, Halabjagatik inoiz epaitu baino lehen. Baita Ali Hassan al-Majid kimikaria ere. Anfal kanpainaren antolatzaileak izan ziren, zeinean 180 mila kurdu hil baitziren 80ko hamarkada amaieran. Baina nekez burutuko zuten horrelakorik munduko handien babesik gabe. Singapur, Herbehereak, Alemania zeuden gas kimiko horien hornitzaileen artean. Holandako auzitegi batek Frans van Anraat hamabost urteko espetxera zigortu zuen 2005ean, Saddamen erregimenaren hornitzaile izateagatik, eta lehen aldiz aipatu zuen «genozidio» hitza. Irakeko gobernuak bere egin zuen, eta hala egin dute Suediak eta Erresuma Batuko parlamentuak berriki.
Kanadak gizateriaren aurkako krimentzat jo du Halabjako erasoa. Nortzuk ziren hornitzaile? Herbehereak, Alemania, India eta arabiar herrialdeak.
Euskal Herria korrika dela iritsiko da udaberria, eta 2013ko Newrozek aspaldiko oihartzun handiena izango du gurean. Baionan gaur ospatuko dute, eta Donostian eta Bilbon datozen egunetan. Gernikatik hizkuntza debekatura, lotura uste baino handiagoa baita. BERRIAn argitaratua.

2013-03-13
Ferhat Encu: «Roboski kurduen erresistentziari emandako erantzuna da»
Ferhat Encu gazte kurduak anaia eta dozena bat senide
galdu zituen 2011ko abenduan Turkiako armadak airez egindako erasoan.
Mugaldeko Roboski herriko 34 ume eta gazte hil ziren, Hego Kurdistanetik
itzuleran zetozela. Gerrillariekin nahastu zituztela esan zuen hasieran
Ankarak, baina berariaz egindako sarraskia izan dela salatzen dute
familiek. Eusko Legebiltzarreko Giza Eskubideen Batzordean egon da.
Zer da Roboski, eta zer gertatu zen 2011ko abenduaren 28 hartan?
Roboski 90eko hamarkadan jaiotako herrietako bat da. Armadak milaka herri txikitu zituen gerrillaren aurkako borrokan, eta desplazatuekin sortutakoa da. Sasoi batean gobernuak behartutako korucular edo zaindariak ere baziren, mehatxatuta asko, gerrillaren aurka. Gaur Roboski sufrimenduaren eta traumaren sinbolo bihurtu da.
AEBetako droneek, pilotu gabeko hegazkinek, Turkiako informazioa pasatu eta F16 hegazkinekin eraso omen zieten zuen senideei.
Militarrak lehendik zeuden jakinaren gainean, bazekiten gure senideak joan zirela eta jarraitu egin zieten. Argi daukagu berariaz egindako sarraskia izan zela. Gobernuak «istilu» deitzen dio; gezurretan dabil, ondo planifikatutako sarraskia izan zen. Operazio militarren bat baldin bazegoen, lehen ere poliziak inoiz esan izan zigun: «gaur gauean ez joan»; baina gau hartan ez zuten ezer esan. Bestalde, 90eko hamarkadatik PKK-k ez du inguru hori erabiltzen, ez dago ekintzarik, ia ez daukate helburu militarrik; mendien arteko eremua lauegia da gerrillarako. Nahita eginiko sarraskia izan zen; militarrek hiru bideetatik bi itxi egin zituzten, bakarra geratu zen. Bi talde ziren, eta berrogeita bost minutu izan ziren bonbardaketa batetik bestera. Militarrengandik ehun metrora pasatuta, bazuten bigarren taldea geraraztea. Lehen taldea iritsi baino lehen airera tiro egin zuten, hegazkinei abisu emateko, noiz eta nondik ari ziren pasatzen herritarrak. Froga asko ditugu.
Benetan uste izan balute gerrillariak zirela, militarrak joango ziren ikuskatzera nor ziren, zauriturik ote zegoen, atxilotzeko, edo armak hartzeko gutxienez. Baina erretiratu egin ziren, eta herritarrek jakin zutenean, militarrek bidea oztopatu zieten, ez zieten lagundu zaurituekin. Asko hotzagatik eta odolustuta hil ziren.
Non zeunden zu?
Laguntza bati esker, Adanara unibertsitatera joatea lortu nuen. Gutxieneko adin bat izan nuenetik, nire lehenbiziko lana izan zen, diru pixka bat lortzeko era bakarra baitzen herrian; bederatzi ginen etxean. Hil zituzten 34etako askorekin joaten nintzen, tartean anaiarekin, noski. Goizeko lauretan aitaren deiak esnatu ninduen. Lurrikara izan zela esan zidan; gero jakin nuen zer gertatu zen: anaia, osabak eta hainbat senide hil zizkidatela. Shock egoeran oihuka hasi nintzen, telefonoari ere eutsi ezinik. Telebistan ez zuten ezer esaten, kanal baten soilik aipatu zuten istiluren bat izan zela eta hildakoak zeudela. 12-14 ordu daude Adanatik Roboskira; ez dago hegazkinik; beraz, autobus geltokira joan nintzen. Eguerdira arte gobernuak ez zuen ezer esan; orduan bozeramaileak onartu zuen erasoa, eta ikerketan ari zirela gaineratu zuen.

Berehala argi geratu zen ez zirela gerrillariak, estraperloan
zebiltzala.
Guretzat hori ere ez da. Mugaldean bizi garenoi galdetu barik zatitu zuten Kurdistan, baina gure senideak dira Irakeko aldekoak ere, eta beti hornitu gara bide horretatik. Mugak eta eskualdeko utzikeriak ere badakarte krisi ekonomikoa eta perspektiba falta. Askotan ez da estraperloa ere, mugaren alde batean oso garesti dauden gauzak beste aldetik ekartzea baino ez, etxerako beharrezko gauzak. Eta bidaia horietako batean gertatu zen erasoa.
Zer-nolako bidaia da, zenbat irabaz dezakezue?
Ez dago mugarik guretzat, 15 zenbakia dakarren harri bat baino ez. Animaliekin eta gauez egiten dugu bidea, militarrengatik arriskutsua baita. Irina, olioa, gurina, tabakoa edo gasolina ekartzea da, Turkian oso garesti dauden produktuak. Hamar ordukoa da joan-etorria. Dena ondo joanez gero, militarrik gabe, taldeko 50-75 lira eta pertsonako 25 inguru (hamar euro) irabazten dituzu; tabakoarekin, zerbait gehiago. Astean, 3-4 aldiz zoaz, gehien jota; askotan, behin baino ez, eta esku- hutsik zatoz. Ikasleak dira asko, ikasketak ordaintzeko, ez baitago beste bizibiderik.
Zergatik egin zuten orduan?
Roboski 30 urteotako kurduen erresistentziari emandako erantzunaren sinbolo da: «Nahi dugunean hil zaitzaketegu, inolako ondoriorik gabe». Horren baitan daude hainbat debeku: hizkuntza debekatzen digute, edo senideak mugaz beste aldean bisitatzea, eta gutxieneko garapen ekonomikoa. Denak dira errepresio eta asimilazio politikaren zati.
Senideok zein bide hartu duzue?
Ez daukat esperantzarik gobernuan; horregatik, presioa nazioartera eraman nahian nabil azken urtean. Estatuak auzipetu beharko lituzke errudunak, baina ez du asmorik. Senideekin hartu dudan konpromisoa da behar den lekura joatea. Ez nator elkartasun bila soilik Euskal Herrira, baita justizia bila ere, zuek ere bai baitakizue zer den sufrimendua. Europako Parlamentuan egon nintzen lehendabizi, eta Euskal Herria dut bigarren geltoki.
BDP alderdi kurduko zuzendaritzan zaude. Zertan da prozesua?
Orain elkarrizketa dago, bi alderantz, baina prozesurik ez. Estatuaren aldetik, zerbitzu sekretuak Abdullah Ocalanekin bildu dira, eta bestetik, diputatu kurduak ere joan dira Imralira (Ocalan preso dagoen uhartea). Turkiako gobernuak ere pausoak eman behar ditu. Horien artean errazenak lirateke KCK operazioetan atxilotu dituen zibilak, alkateak, abokatuak, idazleak, sindikalistak-eta askatzea, eta Roboskiko sarraskiaren benetako ikerketa egitea. Oraingoz ez dago horrelakorik. Gu aspaldi ari gara Kurdistanen konponbide iraunkorraren bila.
BERRIAn argitaratuaGuretzat hori ere ez da. Mugaldean bizi garenoi galdetu barik zatitu zuten Kurdistan, baina gure senideak dira Irakeko aldekoak ere, eta beti hornitu gara bide horretatik. Mugak eta eskualdeko utzikeriak ere badakarte krisi ekonomikoa eta perspektiba falta. Askotan ez da estraperloa ere, mugaren alde batean oso garesti dauden gauzak beste aldetik ekartzea baino ez, etxerako beharrezko gauzak. Eta bidaia horietako batean gertatu zen erasoa.
Zer-nolako bidaia da, zenbat irabaz dezakezue?
Ez dago mugarik guretzat, 15 zenbakia dakarren harri bat baino ez. Animaliekin eta gauez egiten dugu bidea, militarrengatik arriskutsua baita. Irina, olioa, gurina, tabakoa edo gasolina ekartzea da, Turkian oso garesti dauden produktuak. Hamar ordukoa da joan-etorria. Dena ondo joanez gero, militarrik gabe, taldeko 50-75 lira eta pertsonako 25 inguru (hamar euro) irabazten dituzu; tabakoarekin, zerbait gehiago. Astean, 3-4 aldiz zoaz, gehien jota; askotan, behin baino ez, eta esku- hutsik zatoz. Ikasleak dira asko, ikasketak ordaintzeko, ez baitago beste bizibiderik.
Zergatik egin zuten orduan?
Roboski 30 urteotako kurduen erresistentziari emandako erantzunaren sinbolo da: «Nahi dugunean hil zaitzaketegu, inolako ondoriorik gabe». Horren baitan daude hainbat debeku: hizkuntza debekatzen digute, edo senideak mugaz beste aldean bisitatzea, eta gutxieneko garapen ekonomikoa. Denak dira errepresio eta asimilazio politikaren zati.
Senideok zein bide hartu duzue?
Ez daukat esperantzarik gobernuan; horregatik, presioa nazioartera eraman nahian nabil azken urtean. Estatuak auzipetu beharko lituzke errudunak, baina ez du asmorik. Senideekin hartu dudan konpromisoa da behar den lekura joatea. Ez nator elkartasun bila soilik Euskal Herrira, baita justizia bila ere, zuek ere bai baitakizue zer den sufrimendua. Europako Parlamentuan egon nintzen lehendabizi, eta Euskal Herria dut bigarren geltoki.
BDP alderdi kurduko zuzendaritzan zaude. Zertan da prozesua?
Orain elkarrizketa dago, bi alderantz, baina prozesurik ez. Estatuaren aldetik, zerbitzu sekretuak Abdullah Ocalanekin bildu dira, eta bestetik, diputatu kurduak ere joan dira Imralira (Ocalan preso dagoen uhartea). Turkiako gobernuak ere pausoak eman behar ditu. Horien artean errazenak lirateke KCK operazioetan atxilotu dituen zibilak, alkateak, abokatuak, idazleak, sindikalistak-eta askatzea, eta Roboskiko sarraskiaren benetako ikerketa egitea. Oraingoz ez dago horrelakorik. Gu aspaldi ari gara Kurdistanen konponbide iraunkorraren bila.
2013-01-13
Kurdu-ehizan Europan
Françoise Hollandek Afrikan gerra berri bati argi
berdea ematen zion unean, Azawadeko tragediari konponbide koloniala
emateko, etxeko sukaldean hiru militante kurdu tiroz hil zituzten.
Parisko bihotzean jo dute hiltzaileek. Frantziako Gobernuak harridura
eta haserrea agertu ditu; kolonia zaharretara gerra egitera joatea gauza
bat da, baina inork ez du maite bere hiriburu dotorera etor daitezen
bazterrak nahastera. Eta, hala ere, kurduek lehen unetik salatu dute:
«Turkia hiltzaile, Hollande laguntzaile». Mugimendu kurduak zelatatuen
daukan etxera inork ikusi gabe sartzeko eta horrelako sarraskia egiteko
baliabide asko behar dira.
Ez da kurduen buruzagi bat Europan hiltzen duten lehen aldia. Parisen bertan dago ehortzita ekialdeko (Irango) kurduen buruzagirik kuttunenetakoa. 1946an sobietarren babesean Mahabadeko errepublika aldarrikatu zutenean nerabe zen Abdulrahman Ghassemlou. Laster hartu zuten hiria irandarrek, kurduera debekatu eta Qazi Muhammad lehendakaria urkatu. Egun Iraken menpeko Kurdistan autonomoko lehendakari Masud Barzani errepublika hark iraun zuen garaian jaio zen, Mahabaden.
Abdulrahman Ghassemlou hondamendi haren lekuko izan zen hamasei urterekin. 1979ko iraultzaren ondoren Irango Kurdistango eremu zabala kontrolatu zuten, Iran eta Iraken arteko gerra piztu arte. Hura amaituta, Teheranek kurduekin negoziatu nahi zuela sinetsita zegoen Ghassemlou. Paristik Vienara joan zen negoziazioetara. 1989ko udan beste bi laguntzailerekin batera hil zuten, bilduta zeuden etxean. Haren lekukoa hartu zuen Sadegh Sharafkandi 1992an hil zuten Berlingo Mikonos jatetxean, berriz ere laguntzaile birekin. Parisen ehortzi zituzten haiek ere. Austriarrek hiltzaileetako bi atzeman zituzten, baina libre utzi zieten etxera itzultzen. Alemaniak irandar agente bi atxilotu zituen, eta espetxera zigortu, baina hortxe amaitu zen dena. 2007an askatu eta Iranera bueltatu ziren. Manuel Martorell nafar kazetari eta Kurdistani buruzko adituak gogora ekarri duenez, «Frantziari dagokio orain eraginkortasuna erakustea».
Egia da Iran eta Turkia oso estatu desberdinak direla, kurduen aurkako inperialismoak soilik batzen dituena. Ankara Teheran baino askoz europarzaleagoa izan da eta ez du era horretako hilketarik egin izan (New York Times-ek dioenez, Estatu Batuetako Ankarako enbaxadoreak aitortu du gerrillako buruzagiak mendian hiltzeko proposamena egin zuela Washingtonek, Osama Bin Ladenen antzera, eta Turkiak ezetz esan zuela). Beharrik ere ez, NATOko kide da eta bezero ezin hobe Alemania, Frantzia zein Espainiako arma industriarako. Aski du norbait atxilotzeko agindua ematea, berriki Espainiak egin bezala. Kanarietara iritsi berritan Firat Demirkiran erbesteratua atxilotu zuen, Alemaniak errefuxiatu politikoaren estatutua eman arren. Ez zen Espainiak berdintsu egiten zuen lehen aldia. Remzi Kartal eta Eyyup Doru buruzagi kurduekin berdintsu egin zuten hiru urte. Atxilotu, estradizioa aztertzeko hainbat hilabetez espetxeratu eta gero, halabeharrez —«Europako asiloa dut»— libre utzi.
Turkiak eskuak garbitzen ditu, eta mihia zorroztu. Barne-hilketaren iraina berretsi zuen ostiralean Recep Tayyip Erdogan lehen ministroak, ordurako mugimendu kurdu osoa batuta egon arren hilketak salatzeko. Egia da aipatu zituela bestelako indarrak ere, turkiar faxismoa indartsu dabil-eta Estatuko aparatuetan. Dozenaka jeneral espetxeratu ditu Erdoganen gobernuak, baina zainak luze oraindik turkiar nazionalismoak. Ostegunean Twitterreko trending topic zen Turkian «Gaur Paris ederrago dago» esaldia.
Nor baino gehiago, zertarako galderak eman dezake erantzunik. Abdullah Ocalan buruzagiaren eta Estatuko ordezkarien arteko balizko hitzarmena filtratu dute egunotan, bakezko konponbidea lortzeko. CHP oposizioko alderdi errepublikano turkiarzalea ere ez da negoziazioen kontra agertu. Eta kurduek dute inork baino interes handiagoa konponbidean. Ezin ahaztu mila lagun baino gehiago hil direla azken urte eta erdian. Roboskiko sarraskiko 35 biktimak gogorarazi berri dituzte. Kurdistango eremu baztertueneko zein Paris erdiko hilei egin diezaieketen omenaldi onena da kurduak errespetatuko dituen bakea lortzea. 90 urteko zapalkuntzaren ondoren, zer gutxiago.

BERRIAn argitaratua.
2013-01-11
Hiru emakume
Laguna goizetan seietan iratzarri dute, eta badakigu
goizeko seietan ez dela ezer onik izaten. Hiru gorpu Parisen, Poliziak
etengabe zelatatzen duen Kurdistango Informazio Bulegoan. Mugimendu
kurduaren etxe ezagunenean hil dituzte Sakine Cansiz, Leyla Soylemez eta
Fidan Dogan. Sarritan gertatzen da kurduekin, berbetan hasi eta etxeko
kontu ilunenak gogora ekartzea.
«Turkiako Gladio izan da, noski, estatu sakona». Zehatz adierazterik ez den eta hala ere oso ondo uler daitekeen hori da estatu sakona; militarrek, elite ekonomikoek, Fetullah Gulen erakunde erlijiosoak (Turkiako Opus Dei), honek eta hark osatzen dute. «Estatu sakona izan da, baina estatu sakonak lagun asko ditu Frantzian». Urrun dira Danielle Mitterranden babes ekimenak. Aurreko gobernuak Turkiarekin bat egin zuen «terrorismoaren» aurka. Manuel Valls agertu da hilketaren lekuan. Urrian Adem Uzun atxilotu zuen haren Poliziak. KNK Kurdistango Kongresu Nazionaleko buruzagietako bat da Uzun, eta, are larriago, 2009tik 2011ra Oslon Turkiako Gobernuak eta Kurdistango mugimenduak eramandako negoziazioetan izan zen. Kurduentzako elkartasun mezua zekarren atzo Vallsek. Ez luke oso urrun jo beharko hiltzaileak aurkitzeko.
Sakine Cansiz da Kurdistango mugimendu nazionala desberdin egiten duena Ekialde Hurbileko beste edozein erakundetatik. Siria, Libia, Palestina, Egipto... ez dugu ikusi emakumerik armatan. Kurdistango Langileen Alderdiaren sorrerako bileran izan zen 1978an. Preso zen 1980ko iraileko estatu kolpean, eta Diyarbakirgo espetxeko izugarrikeriak jasan zituen. Kurduen Rosa Luxembourg deitu dio Gulten Kisanak BDP alderdiko lehendakariak. «Espetxean Kenan Evren jeneral kolpistari aurpegian tu egiteko ausardia batu zuen». Hamabi urteko espetxealdiaren ondoren, Cansiz ez zen etxera itzuli. Mendira jo zuen, Turkiako armadak lau mila etxe txikitu eta milioika iheslari eragiten zituen urteetan. Gerora milaka neskak egin dute bide hori, Turkiaren zapalkuntzari ihesi, bai, baina baita irauli beharreko tradizio feudalari ere. «Iraultza emakumezkoa da», zioen espetxetik Abdullah Ocallanek 2010ean: «Sozialismo errealarekin eta askapenerako borroka nazionalarekin alderatuta, emakumeen liberazioa klaseen edo nazioen liberazioa baino garrantzitsuagoa dela deritzot».
Ez da erraza Mendebaldean, eta gutxiago Ekialde Hurbilean, erakunde militar batean. Lehenengo gerrillariek kontatzen dute zelan jarri eta kentzen zuten mahaia, eta gizonezko burkideei platerak erretiratu, ohituraz. Sakine Cansiz eta gisakoen ekina etxe barrukoa ere bazen; ez da erraza gizonezkoen gerrillari taldeak emakumezko buruzagia dutela onartzea. Eta hori ere erdietsi zuten.
Dersimdarra zen Cansiz, saminaren paradisukoa. 1937-38an genozidioa jasan zuten, eta 75 urte beranduago militarrez josita daude mendiak, eta meskitak hutsik. Zapi gutxi buruan dersimdar emakumeek. Cansizen feminismotik edan du mugimendu kurduak. Gerraren gorian, behin eta berriz bonbardatutako Licetik Mersin hirira ihesi joandako jazidi familian jaio zen Leyla Soylemez, eta Alemaniako etorkin komunitateetan hazi. Islamaren aurreko sinesmen zaharra da jazidismoa, gaur kurdu gehienak, ofizialki, musulmanak izan arren. Gazterik sartu zen mugimendu kurduan. Fidan Dogan Marasen jaio zen, turkiar faxistek 1978an ehun kurdu baino gehiago hil zituzten barrutian, eta Frantzian hazi. Nerabe zela gazte eta emakume taldeetan hasia, Kurdistango Kongresu Nazionaleko ordezkari zen Parisen.
BERRIAn argitaratua«Turkiako Gladio izan da, noski, estatu sakona». Zehatz adierazterik ez den eta hala ere oso ondo uler daitekeen hori da estatu sakona; militarrek, elite ekonomikoek, Fetullah Gulen erakunde erlijiosoak (Turkiako Opus Dei), honek eta hark osatzen dute. «Estatu sakona izan da, baina estatu sakonak lagun asko ditu Frantzian». Urrun dira Danielle Mitterranden babes ekimenak. Aurreko gobernuak Turkiarekin bat egin zuen «terrorismoaren» aurka. Manuel Valls agertu da hilketaren lekuan. Urrian Adem Uzun atxilotu zuen haren Poliziak. KNK Kurdistango Kongresu Nazionaleko buruzagietako bat da Uzun, eta, are larriago, 2009tik 2011ra Oslon Turkiako Gobernuak eta Kurdistango mugimenduak eramandako negoziazioetan izan zen. Kurduentzako elkartasun mezua zekarren atzo Vallsek. Ez luke oso urrun jo beharko hiltzaileak aurkitzeko.
Sakine Cansiz da Kurdistango mugimendu nazionala desberdin egiten duena Ekialde Hurbileko beste edozein erakundetatik. Siria, Libia, Palestina, Egipto... ez dugu ikusi emakumerik armatan. Kurdistango Langileen Alderdiaren sorrerako bileran izan zen 1978an. Preso zen 1980ko iraileko estatu kolpean, eta Diyarbakirgo espetxeko izugarrikeriak jasan zituen. Kurduen Rosa Luxembourg deitu dio Gulten Kisanak BDP alderdiko lehendakariak. «Espetxean Kenan Evren jeneral kolpistari aurpegian tu egiteko ausardia batu zuen». Hamabi urteko espetxealdiaren ondoren, Cansiz ez zen etxera itzuli. Mendira jo zuen, Turkiako armadak lau mila etxe txikitu eta milioika iheslari eragiten zituen urteetan. Gerora milaka neskak egin dute bide hori, Turkiaren zapalkuntzari ihesi, bai, baina baita irauli beharreko tradizio feudalari ere. «Iraultza emakumezkoa da», zioen espetxetik Abdullah Ocallanek 2010ean: «Sozialismo errealarekin eta askapenerako borroka nazionalarekin alderatuta, emakumeen liberazioa klaseen edo nazioen liberazioa baino garrantzitsuagoa dela deritzot».
Ez da erraza Mendebaldean, eta gutxiago Ekialde Hurbilean, erakunde militar batean. Lehenengo gerrillariek kontatzen dute zelan jarri eta kentzen zuten mahaia, eta gizonezko burkideei platerak erretiratu, ohituraz. Sakine Cansiz eta gisakoen ekina etxe barrukoa ere bazen; ez da erraza gizonezkoen gerrillari taldeak emakumezko buruzagia dutela onartzea. Eta hori ere erdietsi zuten.
Dersimdarra zen Cansiz, saminaren paradisukoa. 1937-38an genozidioa jasan zuten, eta 75 urte beranduago militarrez josita daude mendiak, eta meskitak hutsik. Zapi gutxi buruan dersimdar emakumeek. Cansizen feminismotik edan du mugimendu kurduak. Gerraren gorian, behin eta berriz bonbardatutako Licetik Mersin hirira ihesi joandako jazidi familian jaio zen Leyla Soylemez, eta Alemaniako etorkin komunitateetan hazi. Islamaren aurreko sinesmen zaharra da jazidismoa, gaur kurdu gehienak, ofizialki, musulmanak izan arren. Gazterik sartu zen mugimendu kurduan. Fidan Dogan Marasen jaio zen, turkiar faxistek 1978an ehun kurdu baino gehiago hil zituzten barrutian, eta Frantzian hazi. Nerabe zela gazte eta emakume taldeetan hasia, Kurdistango Kongresu Nazionaleko ordezkari zen Parisen.
2012-12-02
Hiru lurralde otomandar
Palestinak hartu du beste behin munduko albisteen oihartzuna. Izan dira
isilago pasatu direnak, Albaniako independentziaren mendeurrena,
esaterako. 1912an, gain behera zegoen otomandar inperioa. Balkanak galdu
zituen, gerra ostean Frantziak Siria eta Erresuma Batuak Irak eta
Palestina hartu zituzten, eta kurduei estatua agindu zieten.
Handik mende batera, kurduek estaturik gabe jarraitzen dute, Palestina sionismoak amestutako Israelgo Estatua da nagusiki, eta albaniarrek bi estatu dauzkate, bakarraren ordez. 2008an Estatu Batuen babesean sorturiko Kosovoko Estatua, Hagako Justizia Gorteak aldarrikapena ez zela legearen aurkakoa esan arren, ez da Nazio Batuetako kide, Errusia aurka baitu. Baina egon, badago Kosovoko Estatua. Praktikan bigarren albaniar estatua da, «Albania Handia» debekatu dietela ikusita. Irlandan ere, gaur-gaurkoz, errazago dirudi Ipar Irlanda independentea Irlanda batua baino. Eta euskal lurraldetasun auzirako B edo C aukera pentsatzeko pistak ematen ditu.
Harira etorrita, Palestinak ostegunean baino nabarmen aitorpen gutxiago lortu ditu Kosovok ia bost urteotan. Baina Kosovo badago, eta Palestinako estaturik ez. Israel «estatu judua» dela onartu behar ei dute palestinarrek, Benjamin Netanyahuk esandakoaren arabera. Israelen ikuspegi baztertzaile eta etnizista hori ahaztuta ere, zein lurralderekin onartu behar dute palestinarrek Israel hori? Nazio Batuei eta Palestinari betiko erantzuna eman die Israelek, kolonia gehiago. Geroz eta estuago Zisjordania, eta ondorioz, ia ezinezko bi estatuen konponbidea. Ikuspegi sionistatik, geroz eta lur gehiago bereganatu ditu Israelek. Baina horrek estatu bakarrera darama halaber, eta hor demografia oztopo zaio sionismoari. Horregatik behar du Israelek «estatu judu», eta ez Palestina-Israelgo lurraldeko biztanle guztiena.
Palestinarren aldarrikapenak onarpen zabala lortu du. Baina Kosovoren ifrentzu legez, aldarrikatu duten estatu hori ez da egiazki. Mahmud Abbasek zenbait udalerritan agintzen duen gobernu ahul bat baino ez dauka; arabiarren lilura Gazan dago.
Eta kurduak? Hiruretan nazio kontzientzia duten bakarrak dira («palestinarrak» sionismoaren emaitza dira, eta «kosovoar» naziorik ez dago). Iraken Kurdistan autonomo burujabea dago, baina Kosovori ez bezala, aliatu estatubatuarrek ez zieten utzi independentzia aldarrikatzen. Bagdadekiko loturak hausten ari dira, Kirkuk hiriarekiko eta petrolioarekiko etengabeko borrokan. Eta petrolio horrek aberastutako armada indartsuak osatu dituzte bai arabiarrek, bai kurduek. Paradoxikoki, Turkia dute aliatu Irakeko kurduek, Maliki xiitaren eta Teheranen itzalaren aurrean.
Otomandar inperio zaharra erupzioan dirauen sumendia da.

Abbas,
albaniarrak,
berria,
Irak,
kolonialismoa,
Kosovo,
Kurdistan,
kurduak,
leku-lekutan,
Maliki,
NBE,
Palestina,
turkia
2012-11-11
Hitzaren indarra
Gerra hotzaren irudi faltsu batekin ireki genuen
herenegungo BERRIA, mailu eta igitai handiekin azalean, eta gizonak
txiki, oso txiki, trajez, alkondara zuriz eta korbata gorriz (hiruzpalau
emakume zenbatu nituen, ez gehiago, alderdiko mahai nagusian). Aste
osoan izango dira Kongresuan, baina kolorerik ez Florida eta Ohio artean
ikuskizun betean eman genuen gau gringoarekin alderatuta (Puerto Rico
inor gutxik aipatu du, baina iragarri genuena jazo da: AEBak
anexionatzearen alde izan dira ia bi heren, baina Washingtonek iragarri
du ez duela balio. Boto zuri asko izan zirela, eta anexioaren aldekoak
ez zirela erdiak izan ondorioztatu du; anexioaren aurkako hautagaiak
irabazi ditu bozak gainera. Esan bezala, ez dute anaia pobrerik gura
berehalakoan. Ikusi beharko da hauteskundeetako lezioak boto
latinoarekiko jarrera aldarazten dion, bai Alderdi Demokratari baita,
batez ere, Errepublikarrari). Deitu freaky, baina Twitter eta
AEBetako telebista kateen artean jauzika gaua uste baino bizkorrago ere
joan zen. Ikusgarria NBCkoen muntaia Rockefeller zentrutik, izotz pista
gainean AEBetako mapa eta etxe-orratzean kolore gorri eta zuriak igotzen
zirela alderdi bata edo bestea 270era hurbildu ahala. Badakit, badakit,
horixe da guztia, ikuskizuna eztabaidaren eta hausnarketaren gainetik,
emozio azalekoa iritzi trukaketaren ordez. Eta azkenean, mundu guztiak
—Netanyahuk eta haren belatzek salbu— gura zutenak irabazi, zintzoa
garaile film onenetan legez. AEBen dekadentzia eta Txinaren gorakada
nabarmendu da, baina inperio baten gaitasun garrantzitsuetakoa erakutsi
du Washingtonek: garaian garaira egokitu eta inperio izaten jarraitu.
Datorrena datorrela, hura hartu eta irentsi, WASP ideiak kale egin duela
sinestarazi arte. Aldiz, ustelkeriak eta barne-eztabaidek higatutako
Txina ageri zaigu Alderdi Komunistaren kongresuan. Paradoxikoki,
ostiralez idazten ari naizela, Tibeteko ordezkarien txanda da, baina
immolazioek eta tibetarren eskubideek ez dirudi leku handirik hartu
behar dutenik.
Tibeten legez, etsipena borroka-indar bihur daiteke, denik eta beldurgarriena menturaz. Tibeten, Barakaldon zein Kurdistanen. «Kurduak alfabetatzeko eskola garrantzitsuena da egunkaria», zioskun Tayip Temelek BERRIAri emandako elkarrizketan. Orain hilzorian da, bihar bete behar ditu 60 egun baraurik. Eta Temelekin beste ehunka preso. Milaka, azken asteotan batu direnak. Urte eta erdi daroa isolamenduan Abdullah Ocalan kurduen buruzagi historikoak. Debekatua dute berba, debekatua Turkiako errepublikako bost biztanletik batek ama-hizkuntza erabiltzea. Urtetan egon dira ama elebakarrak seme-alabak espetxean isilean bisitatzen, kurduerazko lehen berba egiteak bisita amaitzea zekarren eta. Tayip Temelek ondotxo daki kazetaritza militantean diharduela: «Ocalanek esandako hitzak argitaratzea propaganda ei da. Baina nola izango gara egunkari kurdua eta ez idatzi kurduen arazoez? Gure irakurleek jakin gura dute». Soka luzea da: Musa Anter, kurdueraren sustatzaile handienetakoa Diyarbakirgo kaleetan bahitu eta bide-bazterrean tiroz hilda bota zuten 1992an. Europak duela bospasei urte zigortu zuen Turkia. Temel ez zen orduan ere —ustezko zabalkunde sasoian zen Tayip Erdogan lehen ministroa— Ankararen ekimena: «Ez dute konbikzioz onartu auzi kurdua, gure erresistentziak behartu ditu horretara. Ekimen demokratiko deitzen diote baina gerra egiten jarraituko dute, eta guk ere erresistitzen jarraituko dugu gure eskubideak izateko».
Esan dugu sarritan beste gatazka batzuen ondoan zeinen toki txikia daukan gugandik hain hurbil den horrek. Hizkuntzaren ukazioak batzen gaitu, elkar ulerrarazten gaitu. Baina txalotu ere egin behar da aintzat hartzen denean. Bihar da hitzordua, Bilboko Arriaga antzoki aurrean, Turkiari esateko mundua begira duela eta ez dagoela onartzerik ama-hizkuntzan bizi gura duten presoak hiltzen uztea. Bihar lehena, eta ostegunean hurrena, Idazle Espetxeratuen Nazioarteko Egunean, arratsaldeko seietan Donostiako Bulebarrean, Europan kazetariak espetxeratzen dituzten bi herrialdeak gogoan izateko: Turkia eta Espainia.

Subscribe to:
Posts (Atom)