Datorren ostegunean prentsa-askatasunaren eguna daukagu. Euskal Herrian
egunotan egin diogu gorazarre Gernika munduratu zigun George Steer
Times-eko berriemaileari. Bestelako mezurik ere jaso dugu, Elgetan.
Iraina eta umilazioaren mezua, zenbaiten iritzian, horren gainetik
terrorea hedatzeko asmoa irakurri dut nik, «egin genuen eta formal ez
bazabiltzate nahi dugunean egingo dugu berriz ere». Baina terrorea
lehendik ere bazegoen seinale, mundu guztiak mugikorrean argazki kamera
daroan sasoiotan militarren irudirik ia ez izatea da: Europa
demokratikoan poliziak inongo ardurarik gabe jartzen dira kamerak
dantzan, Berlingo manifestazioetan kameralariaren atzetik arineketan
ibilia naiz, hura polizia baten aldamenera zihoala, mutil bat atxilotzen
zebilenean. Eta poliziak berak ostentzen zuen bere burua, kamera
aurrean ez agertzeko. Burutik pasa ere ez kazetariari agindurik ematea.
Gurean, istripuz sutea egon den etxe baten atarian grabatu eta
udaltzaina etorria zitzaidan irudi eske, duela ez hainbeste urte.
Udaltzainak lizentzia horiek hartzen dituen demokrazian, nork grabatu
militarrak.
George Steer omendu da, eta prentsa-askatasunaren
egunotan oroitu beharko dira Steer eta besteen lanerako ezinbesteko
ziren bertako laguntzaileak ere. Luxuzko fixer, Lauaxeta. Prentsa-askatasunaren lehen biktimetarik gurean. Eta Gernikaren ondoren, Eguna, euskarazko lehen egunkaria jaio eta hil zutela ere 75 urte dira.
Horiez
gutxi entzungo dugu datorren astean, eta asko Iranez eta Kubaz eta
Siriaz. Baina asteon bertan Hondurasen beste kazetari bat hil dutela,
eta estatu-kolpearen ondoren azken urte biotan 18 hil dituztela, inork
gutxik nabarmenduko du. Afrikako azal beltza eta Antilletako indigenen
garinagu hizkuntza duten garifunen irratia isilarazi zuten iaz, baina
kazetari-elkarte ezagunek oihartzun gutxi horiei, Egin-eko
kazetari eta langileez ahazten diren legez. Jabier Salutregi, Teresa
Toda eta gainontzekoek lau urte eta erdi bete dituzte preso dagoeneko.
Bahrain,
Siria, Etiopia, Tunisia, Nepal, Israel, Azerbaijan aipatuko dira
maiatzaren 3an. Ez dira konparatzekoak agian, bizia arriskatu eta
galtzen duten berriemaileak (bertakoak gehienak, Siriako sunita zein
Bahraingo xiita, eta gutxienak mendebaldetik bertara doazenak), eta
prentsak dituen ibat edo bi galtzeak itxiera dakarkio. Hizkuntza
Gutxituetako Telebistei buruzko jardunaldiak egin ziren Bilbon abenduan,
eta galeserazko BBCko eta Irlandako telebista gaelikoko arduradunek
hausnartzeko datuak bildu zituzten. «Nola esango diot erreskatea jasan
duen gure herriko biztanleari, Nazioarteko Diru Funtsak agindu bezala
hogei ospitale itxi behar direla, baina telebista estrategikoa dela?»,
eta herritarrei emandako zerbitzuez, eta zuhurtziaz egin zigun berba.
Telebistak bizi dira, ez ordea gaelikozko Lá egunkaria (hark ere «eguna» esanahi), eta galeserazkoa sortzeko egitasmoa ere ez zuten inoiz burutu.
Gurean,
antzeko aitzakiez Nafarroako irratiak eta telebistak desagerrarazi
dizkigute, ito-larrian daude hainbat hedabide, eta ez da inoiz berandu
kazeta honek berak behar duen ziztada aldarrikatzeko. Armez ixterik izan
ez zutenak oihartzun eta elkartasun olatua ekarri zuen, baina horien
neurriko arriskuei aurre egiteko unea ere bada.
Une zailetan,
ikusten ari gara diskurtso xenofobo eta aldarrikapen miserableenak
irteten dira, Hendaiatik Estrasburgora Fronte Nazionaleko bozen ehizan.
Hiltzaile islamista bat ibili da Tolosan, baina arrazismoa hauspotzeak
dakarrena ere badakigu: Anders Breiviken epaiketa adibide. Eta horren
esaldi gorrotagarrien aurrean, Norvegiako herriaz oroitu naiz.
Hiltzaileak kultur aniztasunagatik salatutako Ostadarren umeak kantatzera irten dira Oslora. Ahotsa hartu dute, berba eta doinua. Kanta dezagun guk ere, Elgetatik Gernikara.
2012-04-29
2012-04-22
Beste Gernikez
Poemak eskatu ditugu Euskal PEN Klubean, Gernika gogoratzeko, beste
Gernikez oroitzeko. Ekintza xumea izan da, han-hemenkako lagunen artean
banatua, saretik hedatua, eta ez du emaitza txarra izan: berrogeita
hamarren bat poema helarazi dizkigute. Herena-edo, euskaraz, ez denak
Euskal Herritik, egun kontinente guztietan aurki ditzakezu euskaldunak.
Gainontzekoak, dozena bat hizkuntzatan iritsi zaizkigu: ingelesez, italieraz, txekieraz, arabieraz... eta hortik aurrera, hizkuntza gutxituetan: uigurrek, kurduek, bretoiek, Mexikoko nahuatek... Danimarkan erbesteratutako Noufel Bouzeboudja kabiliar poetak idatzi zigun, Aljeriako triskantzez, amazigh herriaren gaitzez: «Udaberri gorriak, beltzak / Heriotzari muxuka ari gara oraindik».
Azken poema Kaukasotik jaso dugu, 1864ko adigeen hondamendia («txerkes» edo «zirkasiar» deitu diete ingelesez, errusieraz eta turkieraz) gogorarazten: Errusiak Kaukasoko Itsaso Beltza konkistatzeaz bat, hango biztanle indigenen ehuneko 90 kanporatu zituen, Otomandar Inperiora. Haien ondorengoetako askok ez dute arrainik jaten oraindik, hondoratu ziren ahaideez gomutan. Hizkuntzalari askok baztertu dute lotura —froga aski ez, oraindik gutxienez— hizkuntzalaritzaz harago, teoriek, okerrak izanagatik, sortu dute laguntasunezko harreman luzea. Topatu dut txetxeniarrik Bilbon, georgiar mordoa bizi da gure artean, baita Kaukasoko beste hainbat herritakoak ere. Eta adige edo zirkasiarrek, Gernikak 75 baditu eurak genozidioaren mende eta erdia gogoraraztear daudela idatzi digute. Irainari gradu bat igotzeko, hondamendiaren lekuan, azken gatazka gertatu zen lekuan bertan, 150 urtera, Sotxiko Neguko Olinpiar Jokoak egin asmo ditu Errusiak. Webgunean badakartza handik pasatu diren dozenaka herriren berri, greziarrekin hasi eta eslaviarretara, baina jatorrizkoez berbarik ez. «Historia denboraren lanbroan nahasi da / Adigeak; gertatu den guztia / Gure ama hizkuntzan salatuko dut / Adige arima bat kanta ahoskatzen. // Nire ama lurrean ere, / Hilarria ere erauzi didate / Ez al dugu gogoan adigak garela?/ Oroimena galdu ote dugu?» diosku Luba Balagovaren idazlan indartsuak.
PEN Kurduko lehendakariak ere bidali digu: «Zer gertatuko litzateke noizbait jakingo bazenu / Inoiz ez duzula hori aita izan? / Zure sentimenduak iratzartzean, / Txori askatu berrien saldo bat bezala / Zuzenean Kurdistanera hegan?», baita Siriako kurdu batek ere, «Erruki zaitez, Zianuro jauna, / sufrezko ziapea, / prozedura kimikoak… / Erruki zaitezte ume kurduen gorpuez». Irakeko Halabjaz dihardu, Fermin Muguruzak «Gernika kurdua» deitu zion hiriaz, 1988ko sarraskia gogoan.
Maseual Sentiopilek «Lora daitezela egun berriak» izenekoa bidali digu nahuatleraz; Mexikotik munduko beste muturrean, Txinako asimilazioari aurre egiten dion uigur herriko Aziz Isak, «Eragotzitako emozioak» igorri digu: «Tarim ibaiaren arro zaharreko nire apopiloa, / Bizirik al zaude oraindik nire argipean? / Taklimakan-go basamortua lotan al da oraindik?».
Etxekoez ezin ahaztu, noski, Joxeaustin Arrietatik Urtzi Urkizura, alfabetikoki, baina mundura begiratzeko txokoa dugu hau. Behingoan, mundutik guri begiratu digutenen berri ere ekarri gura nizuen, 75 urte bete diren honetan. Madrilgo Reina Sofia museoan baino Nazio Batuetako Segurtasun Kontseiluaren atarian dagoen erreplika muralean jar ditzagun begiak. Hurrengo urteurren biribilean Euskal Errepublikako ordezkariren bat egongo delakoan berbetan Picassoren irudiaren aurrean New Yorken.
BERRIAn argitaratua

2012-04-15
Gure gazta zatia
Hegosudandar beltzak sudandar arabiarren aurka borrokatu dira egunotan,
Hego Sudanek Hegligeko petrolio gunea berari dagokiola ebatzita.
Khartumek, berriz, Kordofan hegoaldeko matxino beltzei laguntzea egotzi
dio Jubari. Independentziak ez du arabiar eta beltz animisten arteko
gatazka ezabatu, baina inori ez zaio otu lehengoratzea eta denak Sudan
bakarrean bizitzea.
Tuaregak Azawadeko eremu zabalean ibili izan dira ahuntz eta dromedario taldeekin. Gaur jeep asiarretan arma modernoak darabiltzatela esan nahi diote munduari, basamortuko eremua beraiei dagokiela. Iparrera, Frantziara eta Aljeriara begiratu beharko dugu haizeak zer dakarren jakiteko. Baina Afrika mendebaldeko estatuek muturra sartzera, pentsatu beharko lukete, Nigerrek bereziki, etxeko tuaregak ere matxina dakizkiokeela.
Itsaspeko lurrak dardara egin du berriz Indiako Ozeanoan, eta Aceh hor dagoela jakinarazi, Sumatrako muturrean. Tsunamiak independentzia gerraren amaiera eta bake hitzarmena ekarri zuen. Urak gora egin ahala espetxetik ihes egitea lortu zuen Irwandi Yusuf independentista egon da ordutik agintean, Zaini Abdullah gerrillakide ohiak hauteskundeak irabazi arte. Eta Indonesiako beste muturrean Papua Askeko Mugimenduak.
Afrika mendebaldetik Asia ekialdera, tamilak, balutxeak, kurduak, uigurrak, tibetarrak, riftarrak, kabiliarrak, Myanmarko katxin eta karenak, Nigerko deltako ogoniak... Munduak hartu duen abiadan, zail dago zail hurrengo estatua non sortuko den iragartzea. Baina sortuko dela erraz esan daiteke, asmakeriatan ibili barik ere.
Ez dago urrun Nazio Batuetako Batzar Nagusian 200. aulkia jarriko den eguna. Hamarkada honetan, badaude lauzpabost galdeketa iragarrita, eta etorriko dira gehiago. Arma eta indar bidez askatu dute bere burua gehienek. Norvegiak 1905ean beste bide bat erakutsi zuen, Suediatik bereiztea bozkatu ondoren.
Europan izan dira gero ere erreferendum gehienak, baina baita odoluste handiak ere, estatuaren mugak noraino iristen ziren ebazteko. Herriek bere burua gobernatzera tematuta jarraitzen dute, eta estatu tradizional, itxi eta atzerakoiek hori eragoztera. Geroz eta gehiago, horratik, iparraldeko haize demokratikoak hartzen dituenak, herritarren borondatea aintzat hartzekoa dela sinetsita. Nork esan behar zigun asteon Le Monde-n agertutakoak irakurriko genituela: Azawaden hasi eta Ipar Euskal Herriko Lurralde Elkargoarekin amaitu.
Jon Maiak bildu du hori guztia Gazta zati bat dokumentalean: mundua gazta handi bat bada, denok izan dezagun geure zatia. Aralarko artzain-borda batetik Eskoziako erreferendumeraino eroango gaitu Idiazabaldik abiarazitako Nazioen Munduaren bidetik. Larunbatean da estreinaldia, eta izango du segidarik han-hemenka. Eskozian piztu dute eztabaida, Katalunian bete-betean erantzun, Flandrian mahai gainean dago auzia, Irlandan ere jarri diote data, Faroeetan hurbil dute, eta Euskal Herriak ere bere gazta zatia behar du. Nork berea. Norbere gazta bakea ere bada, ingelesezko piece (zati) eta peace (bake) hitzekin jolas eginda. Afrikan, Europan zein Asian, herri bakoitzak bere bidea hautatzeko aukera izatea lasaitasunerako eta bakerako bidea da. Arbizun berriki arte egon den pintaketa batek zekarrenez: Hau zerbaiten hasiera da.

Labels:
Aceh,
autodeterminazioa,
azawad,
berria,
Eskozia,
Gazta Zati Bat,
hego sudan,
Irlanda,
Islandia,
Jon Maia,
karen,
katalunia,
katxin,
leku-lekutan,
Myanmar,
Nazioen Mundua,
Papua,
tuareg
Marta Ter: «Moskuk Al-Qaeda aipatu arren, gatazkaren arrazoiak ez daude kanpoan»
Luis Jauregialtzo/Argazki Press |
Kaukasoko herrialdea eta hango herritarrak ondo
ezagutzen ditu Marta Terrek, eta baieztatu du etsipenak bultzatuta
joaten direla gazteak mendira: erabateko kontroletik, langabeziatik eta
tortura zein heriotza ekar ditzakeen Poliziaren zigorgabetasunetik
ihesi.
Txetxenia. Apur dezagun isiltasuna kanpainako koordinatzailea da Marta Ter (Ribes de Freser, 1974) Katalunian. Bilbon egon berri da Kaukasoko herrialdeari buruzko hitzaldia egiten.
Moskun izan berri zara, hauteskundeetan begirale. Zer gertatu da?
Vladimir Putinek irabazi arren, bigarren itzulia eragozteko egon da iruzurra. Kaukason lotsarik gabe puztu dituzte emaitzak; Txetxenian %99 eman diote, eta %107ko parte hartzea. Hala ere, izan du alde onik, atzera egin dute azken urteotako zenbait neurritan. Nabarmenena, eskualdeetako agintariak berriz ere demokratikoki hautatzea onartu duela, orain arte Putinek izendatu baititu gobernadoreak. Hau da, Euskal Herrian edo Katalunian lehendakaria Espainiako presidenteak hautatuko balu legez.
Txetxenia gutxi aipatu da Mendebaldean azkenaldian. Ahaztuta dago Errusian?
Anekdota bat kontatuko dizut: taxilari batek esan zidan ez zuela bozkatuko, inork ez zuelako Txetxeniako auzia «konponduko». Eta «konponbidea» omen zen txetxeniar guztiak hiltzea. Stalin goresten zuen, badakizu 1944an txetxeniar guztiak, haur, heldu zein zahar, deportatu zituela Kazakhstanera eta hiru biztanletik bat bidean hil zela. Moskuko lagunek onartu zidaten, ñabardurak ñabardura, errusiar gehienek antzeko iritzia zutela. Telebistako mahai inguruetan, oposizioaren mezua zen Txetxenian denak bikain bizi zirela. Human Rights Watcheko arduradunak esan zidan, eta Anna Politkovskaiak ere hori idatzi zuen, txetxeniarrei kosta egiten zitzaiela gertatutakoa kontatzea. Agian errusiarren aurrean zuten jarrera zela esan genien, guri tragedia guztiak kontatu zizkiguten. Stalinen deportazioa oso presente dute. Gure etxean bertan, ama 7 urterekin deportatu zuten, gurasoak hil zitzaizkion, gero hirukiez erditu zen eta denak hil zitzaizkion. Lau ume gehiago izan zituen, eta azken gerran biloba eta suhi bi hil dizkiote.
Zelan sartu zineten haraino?
Apal-apal joan ginen, txetxeniarrak bezala jantzita, zapiak buruan; gainera, badakigu errusieraz. Etxekoak argi esan zigun ez jartzeko inorekin harremanetan, gure telefonoa eta posta elektronikoan zelatan ibiliko zirela eta. Uste dut garrantzitsua dela norbaiten etxera joatea. Behin ere ez zigun utzi bakarrik ibiltzen. Ramadan amaiera zen, eta familiaz familia ibili ginen bisitan. Hor ikusi genuen gizonak falta zirela, eta astiro-astiro denek kontatu zizkiguten istorio izugarriak. Etxekoak hilda ere, Ramzan Kadirov presidentearekin ageri zen argazkia zeukan etxeko nagusiak. Hori da negozio batek aukeraren bat izateko era bakarra, eta kontaktu asko izatea. Gure ostalariak bazituen ministroak lagun, ezagutu genituen, eta Tsentoroira [Kadiroven herria, espetxe eta tortura gune sekretuak daudela salatu izan da] joatea ere proposatu ziguten, baina hor beldurtu egin nintzen.
Errusiaren aldeko ministroak?
Ofizialki bai. Nik uste nuen independentzia ahaztua zutela, baina ministroek eurek esaten ziguten Kadirov itxurakerian zebilela. Ez zuten onartzen Errusiaren agintea. Badakite bakea edo dena delako hori oso hauskorra dela. Gure etxea erabateko gotorlekua zen, eraikitzen zuen hirugarren aldia zen. Garrantzitsuena sotoa zen, eta etxe barruko ur putzua. Gero, hormigoizko horma lodiak eta ate blindatuak zeuzkaten gelarik gela joateko era, eta ate guztiek giltzaz ixteko sarraila. Behar-beharrezko zaie. Arreba etxean zegoela armadunak sartu, eta seme biei egin zieten tiro. Bat larri zauritu zuten, eta bestea, Adam izenekoa, hil egin zuten, Reuters agentziarako hainbat material filmatu eta atera zituelako. Erakutsi zigun materiala, izugarria, soldaduak erabateko zigorgabetasunarekin sarraskiak egiten, batean emakume talde bati tiro egin eta bertan hiltzen dituzte, inongo motiborik gabe, aurpegiak agerian. Hurrengo batean berriz eraso eta senarra hil zioten.
Txetxeniar armatuek?
Bai, horretan aldatu da gatazka. Gaur denek gorroto dute Ramzan. Umiliazioa du arau, edukaziorik gabea da, baina hogei mila gizon armatu kontrolatzen ditu, eta Vladimir Putinen babesa du. Eta salatu behar dut urtebetetze eguneko ospakizunetan egon zirenen artean La Fura dels Baus Kataluniako antzerki taldea egon zela. Tamalgarria da, horrelako diskurtso aurrerakoi eta demokratarekin ibiltzeko.
Auzi islamista da Txetxenia?
Kadirovek, teorian, islam tradizionala ordezkatzen du, arabiar herrietako salafismoaren aurka. Ez nuen sinetsi nahi, baina neure begiz ikusi dut nola galdu duten emakumeek estatusa. Kexu gerraren gizon-kultura horrek ekarritako hondamendiaz, bakea aldarrikatzen dute. Arabiar wahabismoa urrun ikusten dute Txetxenian. Mendi aldera joan ginenean ministro bati txantxetan galdetu genion zer egingo zukeen gerrillako buru Doka Umarov agertuko balitz. «Ez izorratzeko eskatuko nion; nirekin zaudete, eta ez du minik egiterik». Abegikortasuna oso garrantzitsua da txetxeniar tradizioan, islamaren aurrekoa. Umarovek berak ere esan berri du aurrerantzean ez dutela joko errusiar zibilen aurka. Islamismo sui generis bat adierazten du.
Baina salafistak ere badaude.
Bai. Baina badakizu zein duten diru sarrera nagusia matxinoek? Iraultza zerga. Poliziek esan digute ordaindu egiten zutela ez ditzaten hil; eta soldatak Moskutik datoz. Matxinada Errusiak berak ordaintzen du zeharka. Dena dago araututa, baita ustelkeria ere: milioi bat errublotik, erdia ez omen da Moskutik irteten. Txetxeniara iristen denaren zati handiena Ramzan eta haren jendearengana doa, eta azken zati txiki bat izaten da benetan onartutako egitasmorako. Errusiak beti esango du Al-Qaeda dagoela, baina ez dira kanpoan bilatu behar gatazkaren arrazoiak. Gazteak etsipenagatik doaz mendira: dena dago kontrolatuta, langabezia izugarria da, eta Poliziak erabateko zigorgabetasunarekin torturatu eta hil dezake.
2012-04-08
Azawad, gerra eta diplomazia
Bosnia eta Herzegovina Jugoslaviatik bereizi eta gerra
piztu zela hogei urte bete diren honetan, operazio militarren amaierara
deitu zuen Azawadeko Askapeneko Mugimendu Nazionalak (MNLA), «Azawadeko
lurraldea erabat askatu ondoren, eta nazioarteko komunitatearen eskari
irmoa aintzat hartuta». Biharamunean, Frantziatik deskolonizazioa hasi
eta mende erdira, ametsa bete zuten tuaregek herenegun, eta
independentzia aldarrikatu zuten.
Duela hiru hil esan baligute 2012an independentzia-aldarrikapenen bat egongo zela, hamar herrialdeko zerrendan ere ez genuen Azawad aipatuko gehienok. Maliko lurraldearen heren bi hartu ditu. Afrika mendebaldeko gosete eta kaos urteen ondoren, Malik demokrazia eta egonkortasun eredua zirudien, Boli Kostak hondoa jo ondoren batez ere. Eta aste gutxian desegin da estatua, hareazko gaztelu baten gisan. Tuareg matxinadak Saharako oasiak eta kasernak hartu zituen urtarrilean, eta otsailean, Libiako gerran pilatutako armekin (esanguratsua, halaber, MNLAk Gaddafigandik urruntzeko egindako ahalegina, borrokalari gehienak orduko oposizio eta egungo agintearekin egon zirela argudiatuta. Mendebaldeari egindako lehen keinua izan zuten, eta ez azkena).
Baina duela aste biko estatu kolpeak dena astindu du. Maliren aurkako bahimendua indarrean zela, Kidalen ondoren, Gao eta Tonbuktu hartu dituzte, eta Douentza hiriraino iritsita, Azawad osoa askatu dutela ebatzita, independentzia aldarrikatu dute. Bigarren keinua, Moussa ag Assarid bozeramailearen ahotik: «Malirekiko muga Douentza da. Eta gainontzeko mugek bere horretan diraute, hau da, Burkina Faso, Niger, Aljeria eta Mauritaniarekikoak. Ez daukagu urrunago joateko asmorik». Horietako guztietan bizi dira tuaregak, eta Nigerren duela urte bi amaitu zen azken matxinada. Agenda politiko landua darabilte, Europa eta Afrika lasaitzeko asmoz. Frantziari begira nagusiki. Ez alferrik, Nigerko Arliten, tuareg herriaren bihotzean, uranio meatzeak Areva frantses konpainiak ustiatzen ditu eta.
Boli Kostan bildu ziren ostegunean Afrika mendebaldeko estatuak, eta ez zuten ezkutatu militar kolpistez baino arduratuago zeudela tuareg independentistez. «Bileraren helburua herrialdean legaltasun konstituzionala itzultzea da, baina baita, eta batez ere, lurralde batasuna bermatzea», esan zuen Paul Koffi Koffik, Boli Kostako Defentsa ministroak. Eta, horretarako, eskaera egin die Afrika mendebaldeko herri txirotuei, «egutegi eta aurrekontua osa dezaten, Malira tropak bidaltzeko».
Bistan da, Afrikako Batasunak ez du ontzat eman independentzia aldarrikapena. Frantziak eta Europako Batasunak ere ez, «baliogabea» omen Afrikako herrialdeek aintzatetsi ezean. Afrika Beltzak ez du berehala onartu iparraldeko «zurikoen» bereizketa. Bai, tuaregak, azal beltzaran edo oliba kolorekoak dira, nomadak eta beltzen etsai historikoki. Eta herri beltz askok esklabo merkataritzaren memoriarekin lotzen ditu oraindik tuaregak.
Lortutakoa eustearekin batera, diplomazia lana dagokie Azawadeko agintariei. Alain Juppe Frantziako Atzerri ministroak keinu bat egin zien ostegunean: solaskide gisa onartu, eta Maliko estatuari negozia zezala eskatu zion. Bidenabar, Al-Qaedari lotutako taldeekiko marra ezarri zuen. Eta MNLA marraren alde «onean» dago. Jaso dute erronka tuaregek, erakunde laikoa direla azpimarratu dute, eta printzipio demokratikoei lotua. Jihadistekin inolako harremanik ez dutela nabarmentzeaz bat, Al-Qaeda Saharan indartu izanaren erantzukizuna Bamakori egotzi diote. Moussa ag Assarid bozeramaileak honela esan du: «Azawadeko lurraldean hamar urtez jardun dute Magreb Islamiarreko Al-Qaedak, droga trafikatzaileek eta beste trafikatzaile batzuek. Orain, terrorista horiek kanporatzeko borrokatuko gara, baina baita trafikatzaileen aurka eta kanpotik erasotzen digunaren aurka ere». Beste keinu bat Mendebaldeari: «MNLA da Al-Qaedari borroka egin diezaiokeen bakarra. Ezagutzen dugu lurraldea, gure etxea da, eta gure bizia, gure herritarren biziak babestu behar ditugu».
Inork ez die aitortu independentzia. Baina lurraldearen jabe dira, kanpoko arriskuak arrisku. Handiena, oraingoz, aldamenean izan dituzten jihadistak gailentzea. Tonbuktun MNLAko bandera kendu eta Ansar Dine erakunde islamistakoa ezarri zuten. Omar Hamaha buruzagiak independentismoari mesede egin diezaiokeen adierazpenak egin ditu: «Gerra santua daukagu, islamaren izenean eta Azawadeko independentziaren aurka». Ikusteko dago barruko etsaiari eta kanpoko etsaiari, biei batera, eusteko gai diren independentistak. Oraingoz, aldarrikapena onartu gabe ere, Frantziak egin die keinurik bidea erakusteko.

afrika,
al qaeda,
amazig,
azawad,
berria,
independentzia,
leku-lekutan,
Mali,
tuareg
2012-04-01
Independentzia Afrikan
Tuareg independentistek Kidal hiria hartu berri duten honetan, Afrikako
marra kolonialak handik eta hemendik etengabe higatzen ari direla ageri
da. Basamortuaren gainean erregelaz marraztu zituztenek behin ere ez
dute balio izan Azawaden goiti-beheti zebiltzan tuaregentzat. Etxean
dagoenari alferrik ezarriko zaizkio aduanak eta muga-lerroak hareatzan.
Azawad Askatzeko Mugimendu Nazionaleko (MNLA) independentista laikoek ez dute ezkutatu Ansar Dineko islamistekin batera dihardutela Bamakoren aurka. Eta mendebaldea larritu egin da. Mahaian kolpea jotzeak hori dakar, nahi duzun fitxa baino zerbait gehiago mugi daitekeela. Zorionez, politika ez da beti erabakitzen Washingtongo sotoetan, CIA eta ezker muturreko konspirazioen zaleak ideia horretara bildu arren. Bengazin lagundutako matxinoek mendebaldearen adiskide izandako diktadorea kanporatzeaz gain, joko-mahaia goitik behera astindu du basamortuaren bi aldeetan, Sahelen, Magreben eta Saharan bertan.
Gaddafiren sarraskien, tortura gelen eta biktimen berri luzaz izan genuen. Sirten matxinoek egindako ankerkeriez askorik ez, baina artean gerra amaitzear zegoen, eta izan zen hango txikizioa dokumentatu zuenik. Joan da denbora, itzali da fokua Libian, Siria eta Iranera eta orain Malira iritsi da. Tarteka, tantaka, informazio lausotuak datoz, beltzen aurkako zapalkuntzaz, xariaren gehiegikeriez edo Nafusa mendietako amazighen protestez berriz ere baztertu dituztelako. Egunotan, Libia hego-ekialdeko basamortuan dozenaka hildako izan direla ere, ez da ia oihartzunik iritsi. Tubu afrikar herri beltzeko matxinoek ukazioa aurkitu dute berriz ere, amazighen antzera. Gaddafik naziotasuna kendu zien, Txadekoak zirela argudiatuta, eta tubu herrixkak eraisten hasi zen 2009an. Sasiezkerreko panarabismotik islamismo arabiarrera igaro dira. «Tubu frontea berriz aktibatu dugu (Gaddafi erorita desegin zuten frontea), tubuak garbiketa etnikotik babesteko, eta, beharrezko bada, nazioarteko interbentzioa eskatuko dugu, eta Hego Sudan bezalako estatu bat», adierazi zuen ostegunean Abdelmajid Issa Mansour tubu buruzagiak. Txad, Niger eta Libia artean sakabanatuta dago tubu herria, eta Nilo-Saharako familiako hizkuntza daukate, arabierarekin inongo ahaidetasunik gabea. Zwiya arabiar tribuari egotzi diote sarraskia.
Deskolonizazioa ia amaituta, egun dauden estatuetatik bereizita sortuko dira balizko estatu berriak. Hala izan da Hego Sudango kasuan, hala izango da Europan ezagutzen ditugun prozesuetan, Eskoziatik Euskal Herrira, edo Faroeetatik Kataluniara, eta baita Afrikan ere. Etxea etxetik hobeto gobernatzen den ustea aski zabaldua da. Barotseland irakurri dut egunotan, eta AEBetako film bateko errepublika imajinarioa zela pentsa zitekeen, edo horiek islatzen duten gizarte ezjakineko zati zela lerrook idazten dituena. Baina egon badago, Afrika hegoaldean, Zambiako hego-mendebaldean. Britainiarren aginte garaian protektoratua izan zen, eta Zambiako zati bihurtu zen 1964an. Baina bertako lozi herria haserre dago Lusakako agintariekin, eta asteon Clement Sinyinda Barotselandeko lehen ministroa honela mintzatu da: «1964ko hitzarmenak ez ditu bete Zambiak. Guk, Barotselandeko herriak, Barotseland bere autodeterminazioa eta etorkizuna bilatzeko askea dela aldarrikatzen dugu. Zambiako gobernuarekin bereizte baketsua lortu nahi dugu». Zambiaren ezetza berehalakoa izan da, eta Sinyinda atxilotu egin zutela zabaldu zen hasieran; gerora, gobernuak ukatu egin du hori. Eztabaida berehala piztu da: Ipar Rodesia eta Barotseland batzetik sortu bazen Zambia, bereizteko eskubidea ere izan lezake bietako batek. Baina aurkakoek diote lozi herriko biztanleek soilik nahi dutela independentzia, eta badirela Barotselanden Zambiaren baitan bizi nahi duten bertako herriak ere. Quebecen antzeko zerbait gertatu zen: iparraldeko eremu zabaleko cree eta inuit herriek diotenez, ez dute onartzen muga berririk ezartzerik Kanadako beste probintzia bateko herrikideekiko. Eta eztabaidak luze jotzen du. Ipar Amerikatik Afrika Beltzera.

libia,
Mali,
tuareg,
zambia
Subscribe to:
Posts (Atom)