Ukrainan gertatutako istorio guztian badago Euskal Herriarekin lotura
kezkagarri bat: eskualde errusieradunak eta ukraineradunak aurrez aurre
jartzean, Euskal Herriko hizkuntza-maparen antzeko bat ikusten dut,
gurean ere independentismoaren indarra parekoa izan baita. Azalekoa da
antzekotasuna, badakit: Errusiak zapaldutako herrietan eskuindarra izan
ohi da nazionalismoa, eta mendebaldean ezkertiarra. Badago beste
ezberdintasun garrantzitsuago bat: herritartasuna eta naziotasuna argi
bereizten dituzte ekialdean, eta hori onerako izan badaiteke ere,
bereizketa etnikoa betikotzen du: borondatearen gainetik determinismoa
dago, eta demografiak baino ez du aldatzen estatuaren banaketa etnikoa.
Jakin dugu Krimeako ehuneko 58 errusiarrak direla eta herena ukrainar
eta ehuneko 12 tatariar, elkarrengandik bereizitako konpartimenduak
balira legez. Gurean ez gara gutxiengo etnikoez mintzatzen, eta ondorioz
—zorionez—, ez dugu bereizten Euskal Herrian zenbat diren espainiarrak
eta zenbat... euskaldunak? euskotarrak? Hitzik ere ez daukagu «euskal
etnikoa» izendatzeko. «Euskal herritar» asmatu genuen euskaldun eta
erdaldunez osatutako herri honetako biztanleentzat, baina ez daukagu
bereizketa etniko hori egiteko berbarik. Ezta beharrik ere. Oso
garrantzitsua da modu inklusiboan ulertzea gure herria. EH11Kolorek
eztabaida beharrezko hori planteatu berri du. Baina gaitik pixka bat
urruntzen ari naiz.
Irakurleei galdetuz gero, euskal estatuko
hizkuntza ofiziala euskara izango dela esango lukete ziur aski. Ez al
dugu urtetan eskatu, bada, euskara Euskal Herri osoan ofiziala izan
behar dela? Euskal konstituzioan hitz ederrekin aldarrikatuko da
«berezko hizkuntza», «euskal nazioaren zutabea» edo horrelako zerbait.
Badakigu horrelako izendapenak eremu sinbolikoan geratzeko arrisku
handia dagoela, Irlanda adibide. Sobietar Batasun ohiko estatu
gehienetan ere, errusiera da oraindik hizkuntza nagusia, estatuko
hizkuntza ofiziala bertakoa izanda ere. Hizkuntzok gaelikoa baino
indartsuago daude, baina diglosiari ezin bueltarik eman,
independentziatik bi hamarkadara. Hortik nire kezka: espainierak izango
du aitortzarik euskal estatuan?
Viktor Janukovitx errusieraren
aldeko hizkuntza-legea egitear zela 2012an, hala ziostan Refat Txubarov
tatariar buruzagiak Krimean: «Errusierari babesa emateak ukrainera
mehatxatzen du. Denok dakigu errusieraz azken batean, eta absurdua da
Hizkuntza Gutxituen Europako Gutuna aipatzea, hizkuntza mehatxatuei
baitagokie. Errusierak ez dauka inolako mehatxurik».
Katalunian
ere bada eztabaida hori. Oriol Junqueras ERCko buruak aspaldi esan zuen
espainiera ko-ofiziala izango dela Kataluniako Errepublikan. Berehala
egin zioten aurre, horren arriskuaz gaztigatzeko: espainiera legez
babestea katalanaren normalizazioaren oztopo izango da, hartarako
eskubide legala aldarrikatuko baitute aurkariek. Badago
planteamendu interesgarriagorik: Espainia kopiatu barik, Kataluniak ez
dezala hizkuntza-ofizialik izan. Aldiz, estatu-hizkuntza katalana izango
da, Parlamentutik epaileetara eta Poliziara. Administrazioak hizkuntza
horretan lan egingo du. Herritarren hizkuntza-eskubideak aintzat hartuko
dira halaber, beste hizkuntza batzuk (espainola zein beste edozein)
mintzatzen diren lekuetan. Bi mezu, bakarrean: espainierak ez du babesik
behar, baina espainiera-hiztun, zaude lasai; herri hau denona da eta
beste herritarren pareko eskubideak dituzu. Sezesiorako ezin dituzu
herritarrak uxatu. Ez eta engainatu ere.
Euskal Herrirako
abiapuntu izan daiteke. Dagoenetik abiatuta, jakinik hainbat udalerritan
hamarkadatako bidea dagoela euskalduntzeko, bai; alde batetik
administrazioa euskaraz ari dela, eta bestetik herritarrei nahi duten
hizkuntzan aritzeko askatasuna emanda.
Kataluniako estatua
jaiotzean, automatikoki, bertako biztanle guztiak Kataluniako herritar
bihurtuko dira. Hala izango da Euskal estatuan ere, automatikoa eta
unibertsala, euskaldun zein erdaldun izan. Hortik aurrera, baina,
zehaztu beharko da zelan lortu herritartasuna, gainontzeko estatuek
egiten duten legez: katalan nazioa Estatutik harago doanez, edozein
valentziar edo mallorcarrek Estatu katalaneko herritartasuna hartu ahal
izatea proposatu dute, moldaviar askok errumaniarra daukan legez. Euskal
estaturik sortzekotan, Espainiako estatutik bereizita sortuko da, baina
bermatu beharko lioke herritartasuna hala nahi lukeen lapurtarrari.
Diasporarako ere mekanismoak bideratu beharko dira.
Baina
hizkuntzak ekarri nau hona. Euskaraz jakitea eskatuko al zaie euskal
herritartasuna nahi duten biztanle berriei? Hala egiten dute estatu
askok, Espainiak zein Frantziak esaterako. Baina ez dut uste
hizkuntza-azterketarik behar denik. Ez dugu esan administrazioa euskaraz
ariko dela? Bada herritar berriei «proba» euskaraz egingo die. Horrek
hurrengo puntura garamatza. Antton Lukuk dioenez, «euskalduna zira?»
galdetzean ez gara jatorriaz ari, bost axola Gernikan zein Dakarren jaio
zaren. Euskal estatuak ezingo lioke herritartasuna ukatu ezein
euskalduni. Hau da, euskara jakitea ez da baldintza, bermea da
herritartasunerako. Bestela esanda, ez litzateke azterketarik behar
euskal herritar izateko; kafe bat, bost minutuko solasaldia euskaraz,
aski da euskal errepublikako herritartasuna lortzeko.
Europako
herritar bihurtzeko ate nagusia euskara ikastea izanen litzateke, hala.
Eta gure leku erdaldunduetan espainolaren hegemonia hautsiko da hura ez
dakiten baina beste dozenaka hizkuntza, ohitura eta sineskera
darabiltzaten herritar berriekin. Denak ere euskararen zubiak lotuta.
BERRIAn argitaratua
2014-03-23
2014-03-16
Kataluniako Bide-orria 2015eko Sant Jordi egunera
Aipatu dizuet behin edo behin: ez naiz behin ere egon Katalunian Diada
Nazionalean, baina katalan adiskideekin ospatu dut azken urteotan.
Belgraden 2011n, esaterako. 2012an, Korean. Iaz, Islandian animatu
gintuzten lagunek gure giza-katetxoa egitera.
Euskal eta katalan PENeko lagunak batu ginen Belgradeko hartan. Josep Maria Terricabras irakasle eta ERCren Europako hautagaiak azken hilabeteetako mugimenduak aipatu zizkigun, zenbat hitzaldi egin zituen Girona aldean eta Kataluniako beste hainbat lekutan, eta esan zigun hurrengo urtean aurkeztuko zutela egitasmo osatua. BERRIAn munduko begirada hauekin hasi berria nintzen, baina laster usaindu nuen Terri-k iragarritakoa 2012ko martxo hartan, ANC Kataluniako Biltzar Nazionala aurkeztu zuenean. Distantziak eragotzi egiten zigun kontatzen zigun haren dimentsioa baloratzea: eremu intelektualean egindako urratsak ote ziren, mugimendu independentistak indarrak biltzeko ekimena ala zer. Eta «ala zer» erraldoia zen, inondik ere. Hasierako sekretu haietatik gaur artekoa ezaguna da: milaka hitzaldi, agerraldi eta kolore guztietako ekimen, manifestazio erraldoia eta giza-kate sinestezina, eta Katalunia independentziara zuzen eta abiada bizian jartzea. Urte biko balantzea da hori. Badakigu hori guztia ez datorrela hutsetik, Auzitegi Konstituzionalaren sententzian hasi eta udalerrietako galdeketetara, egungo egoera azaltzeko baldintzatzaile asko daudela.
Aitortu behar dut plangintza haren seriotasunak eta epe zorrotzek —sei hileko tarteetan eginda, 2012ko martxoaren 11n abiarazi, urte erdira Diada eta hortik aurrera— eskemak apurtzen zituztela, helburua argi markatuta zeukalako: Kataluniako estatuaren aldarrikapena 2014 honetako Diada egunerako. Ez da zehazki horrela izango, baina ezin uka 24 hilotan oso zehatz joan direla gainditzen markatu zituzten mugarriak. Beraz, plangintza doituz joan dira, baina era berean protagonismoa irabazten, eta katalan politikako akuilu transbertsal indartsuena bihurtu da ANC.
Hala, data egokitu dute: 2015eko apirilaren 23a. Nekez data ederragorik. Esan dut Diadan ez naizela egon Katalunian, baina Sant Jordi egunez bai, bizpahiru aldiz, eta berez ederra bada, zer esan literaturazaleontzat, inbidia magiko bat pizten du liburu-egunak Bartzelonan. Ordurako joana izango da 2014 hau, jakingo dugu zer erabaki duten eskoziarrek, eta atzean geldituko da azaroaren 9a, Espainiako debekuarekin eta horri aurre egiteko erabilitako hautuarekin, izan hauteskundeak zein beste edozein. Egiaren ordua iristen den horretan beraz, «unplug» unean, zilbor-hestea mozteko orena iristean, eskuak zikintzea dator, norbaitek atera behar du entxufea.
ANCk ez du bazter utzi gaia; politagoa da, noski, indarrak biltzea, musika-emanaldiak, manifestazioak zein giza-kate erraldoiak antolatu eta kudeatzea, baina helburuaren perspektiba galdu barik: estatua sortzeak sezesioa gauzatzea dakar halabeharrez. Asko dira independentzia-aldarrikapena egin dutenak, Palestinan hasi eta han-hemengo protesta talde zein indigena-erakundeetara. Baina begi bistakoa da inork ez duela zinez gauzatu. Besteak beste, egiaz independente izateko, hori egiaztatu egin behar delako, hau da, lurralde hori ez dela gehiago lehengo Estatuaren «dependente». «Full de ruta» edo Bide-orriak hamasei orrialdetan jaso ditu independentziarako lau bideak: galdeketa adostua, adostu gabea, hauteskunde plebiszitarioak edo, autonomia ere kenduz gero, udal-ordezkarien biltzarra. Unea iritsita, lurraldearen kontrola herritarrek hartzea aurreikusten du, segurtasunetik hasi eta muga eta portuetara, eta datozen asteetan hasiko den lanaren bidez, argi erakustea munduari lurralde burujabea dela. Besteak beste, herritar gehienek zergak Katalunian utziko dituztelako. Krimearekiko konparazioak eskatu dituztenak, ez bilatu gaurko galdeketan, katalanek hori baldintza demokratikoetan egin gura dute eta: bilatu lurraldea kontrolpean eta ordura arteko Estatutik bereizita izateak —nahiz eta inbasio baten bidez izan Errusian— dauzkan ondorioak.
Hautsak harrotu ditu Espainian ANCren egitasmoak. Errepresio-eskari gogorrak ohi bezala egunkari ultretan hasi dira, eta zirimiria bezala Gobernuraino iritsiko delakoan nago. Geroz eta serioago joan, prozesua edo Gobernua kolpatu baino lehen, ANC bera jarriko dute jomugan. Euskal Herrian balitz, egon ziur, aspaldi legoke Auzitegi Nazionaleko epaileren batek debekatua. Eta buruzagiak espetxean. Katalunia hain hurbil, eta Estatu beraren menpe egotea, euskaldunok sekula eskertu ezingo dugun zortea da.

2014-03-09
Krimea eta irredentismoa
Demagun datorren asterako Krimean deitu duten bozketa antzeko gauza
zabar hori zinezko erreferendum bat dela, behar besteko bermeekin,
garaiz deituta, aldeko zein aurkako taldeei aurrekontu eta denbora-tarte
bera emanda, eta abar. Eta gutxienean, Kievekin negoziatu ostean beste
aukerarik ez dagoela ondorioztatuta.
Inbasio eta anexio zuzena izan ordez, benetako erreferenduma balitz ere, galdera pare bat egin litezke: Stalinek agindutako tartariarren garbiketa etnikoaren eskutik dator lehena, eta ez du berehalako erantzunik. 80 urtera, demografiari buruzko kontuak baloratzea ez da erraza: tartariar haiek —zeinak bizirik dauden biktimetako asko— konponbide eskatzen daramate 20 urte baino gehiago, behin ere ez dira saiatu Stalinek kendu eta egun errusiarrak bizi diren euren etxeak berreskuratzen. Galdera izan liteke, bidegabekeria bat noiz bihurtzen den atzeraezina: Stalinek Europako mapa berrehun kilometro ekialderantz bota zuen; horrek gaur ez du atzera bueltarik. Armeniarrek ez dituzte Turkiako lurraldeak berreskuratuko. Baina horrek esan nahi ote du palestinarrek edo Tindufeko sahararrek etxera —edo gurasoen etxera, askotan— itzultzea ahaztu behar dutela? Ariel Sharonen jarrera ei zen txakur gaiztoarena: «Nahi dutena dei diezadatela, baina nire lorpenek atzera bueltarik ez». Marokoko zein kolonok leukake boto-eskubidea Sahara mendebaldean? Bosnia-Herzegovinako Srpska errepublikari ez zaio aitortzen Serbiarekin bat egiteko aukera, horrek besteak beste Srebrenicako genozidioa justifikatuko lukeelako. Arau orokor bezala, erabakitzeko eskubidea lurralde bateko biztanle guztiei dagokiela onartu behar dugu, baina arau horrek garbiketa etnikoaren muga daukala onartu ere bai.
Edozelan ere, bigarren auzia da interesgarriago Euskal Herritik begiratuta. Krimeak Errusiarekin bat egiteari «sezesio», «separatismo» eta antzekoak deitu zaizkio. Teknikoki, Krimea ez da sezesionista, ez akademian hitz hori erabili den eran gutxienez. Sezesioak estatu berri baten sorrera dakar. Gutxitan gertatzen da, baina badira hainbat adibide: Hego Sudanek 2011n gauzatu zuen Sudanekiko sezesioa, Nazio Batuetan aulkia lortu duen azken estatua da.
Irredentismo deritzo Krimeak egin duenari. Argudia daiteke Krimea Errusia izan dela luzaroan, Sobietar Batasunaren baitan egindako muga-aldaketaren ondorio dela, biztanle gehienek hori nahi dutela, eta denak dira egia. Baina egia da, halaber, munduko ordenaren zutabeetako bat estatuek elkar aitortzea dela, elkarren arteko mugetan. Hala egin zuten Ukrainak eta Errusiak 1992an. Beraz, Sebastopolgo basearen erabilerarekin batera, Errusiak Ukrainari aitortu dio Krimearekiko subiranotasuna.
Erabakitzeko eskubidearen alde dagoenak esan dezake beti dagoela horren alde, erabakia edozein delarik ere. Baina alde nabarmena dago. Autodeterminazio eskubidea eta lurralde batasuna aurrez aurre jarri ohi diren eskubideak dira, biak ere Nazio Batuek onartuta. Hagako Auzitegiak Kosovori buruz emandako ebazpenean argi dakar aldea: lurralde batasuna estatuen arteko harremanari dagokio, Nazio Batuetako 2625 erresoluzioan eta Helsinkiko 1975eko IV. Artikuluan jaso legez: «Estatu parte-hartzaileek estatu parte-hartzaile bakoitzaren lurralde-batasuna errespetatuko dute».
Auzi teknikoak bazter, errealitatea da irredentismo kasu asko egon zirela Europan II. Mundu Gerrara arte... eta bakar bat ez dela egon ordutik. Gertatu dira sezesioak, baina ez estatu bateko lurraldea beste estatu batera igarotzea. Londresek aitortu dio eskubide hori Ipar Irlandari, baina ez da egundo gauzatu. Ondorioz, sezesioa edo irredentismoa detaile txikia iruditu daiteke ikuspegi politikotik, baina ez da hutsala. Ez Ukrainan, ez eta Euskal Herrian lehenengo lurralde bat «askatzea» eta gero besteak etorriko direla diotenentzat. Euskal estatu bat sortzea oso zaila da. Estatu horrek auzo-estatuen lurralde berriak bereganatzea, ia ezinezkoa.
Alemania naziak Austriaren Anschluss edo lotura gauzatu zuenekoa konparatu da egunotan. Ez da egokiena, ziur aski. II. Mundu Gerra aurreko azken muga-aldaketa beste bat izan zen, Txekoslovakiako Sudeteak bereganatu zituen Alemaniak, bertako biztanleen bozkariorako. Chamberlainek horrekin munstroa baketuko zela pentsatu zuen, eta Churchillek asmatu aseezina zela. Mendebaldearen orain arteko jarrerak izan du orduko utzikeriaren antzik; abendutik izandako hanka-sartzeak, manipulazioak eta ukrainar ultrak hauspotu dituela onartu ezinik. Gerraostetik Italiarenak ziren Dodekanesoko uharteak eskuratu zituen Greziak 1946an, eta Frantziak kendutako —baina estatuan integratu gabeko —Sarre Alemaniara itzuli zen 1957an. Estatu berri asko sortu dira hamarkada hauetan: Maltatik Estoniara, hogei inguru. Baina ez da behin ere gertatu estatu batek beste baten lurraldea hartzea, Alemaniaren batasuna hala hartu ezean. Gauza asko gertatu dira egun gutxian: astelehenean, Putinek Krimea anexionatzeari ezetz ziotson, eta hara gaur. Datozen zazpi egunak ere zorrotz aztertu beharko dira.

2014-03-02
Lagun izateko, independentzia
Egunotako gertakizunek etxetik urrun harrapatu naute. Kuban nahi baino
egun gutxiago eman ditut, kazetari eta adiskide espainiar baten
ezkontzan. Hantxe bildu gara Espainia aldeko zenbait kazetari adiskide,
euskaldun hau, hiruzpalau latin amerikar eta zenbait kubatar kulturgile.
Euskaldun bezala joanda, gutxitan esaten didatena ikusi dut,
espainiarrei uhartearen agintea izan zutela gogorarazten diete
bertakoek. Eta gero kantak datoz, mambi matxino independentistak,
matxeteak, borroka-kantak, eta bake-kantak («kantuko mutil gizajoa
espainiarren aurka ari zen borrokan», eten zuen kantariak gitarra,
azalpena emateko). Irribarre bat, txantxaren bat, ziriari beste ziriren
bat, baina aldarte onean joan da dena. Inori ez zaio otu esatea «hara
zeinen ondo egongo zineten orain espainiar izanda». Hizkuntza bera,
ondarea, kultura, itsasoaren alde bateko eta besteko emigrazioa...
lotura handiak daude, baina ez da zalantzan jarri independentzia. Gogoan
izan behar da, etsipen historiko handienetakoa ekarri zuela Kubako
independentziak Espainiara. «Gehiago galdu zen Kuban», duela ez asko
arte oso ohikoa zen esaldia da; eta 98ko belaunaldia deitu zitzaion
1898an Filipinak, Guam, Puerto Rico eta Kuba, azken koloniak galdu
ostean piztu zen mugimenduari. Baina uneko espantuak gaindituta, zauria
itxi eta aurrera egiten da. Ondo konparatu izan da sezesioa
dibortzioarekin. Mingarria izan ohi da, batentzat gutxienez, bientzat da
konplikatua gehienetan bakarrik bizitzen hastea, baina gehienetan
onerako da zauria itxi eta aurrera egitea.
Kanadara bidean hegazkina Bahametan gelditu da, eta New Providence uharte nagusia bisitatzeko aprobetxatu dut. Kanada zein Bahamak, biak ere loialismotik sortutako herrialdeak dira, Estatu Batuetako independentziaren gerran Londresi lotuta segitzea erabaki zutenen aldetik. Kanada zein Bahamak estatu dira gaur. Nassauko kutxazainek independentziaren 40. urteurrena ospatzen duten leloak dakartzate. Ez haiek bakarrik. Ronaren nazioarteko festibalean giro ederra dago, Antilletako pattar ezagunenaren aitzakian. (Esklabotzak azukre-kanabera, azukre-kanaberak rona. Haitiko kreolerazko doinuak beti hunkigarri, munduko herrialderik duinena behar zuenak, lehen errepublika beltza, mundu guztiak jipoitua). Aldameneko standetan, bertako rona eta piraten memoria. Parranda berotzen doa. Bahamar batek turista bati Union Jack txiki bat kendu eta bandera astindu du. Ilehoriak ez dio muzin egin txantxari: «Aizu, bandera hori nirea da, ez zurea. Baditu berrogei urte independente zaretela, ezta?». Gau giro ederra Antilletan. Uste dut beste trago bat ron hartuko dutela, independentziagatik, edo laguntasunagatik.
Roger Scruton filosofo kontserbadoreak Ingelesok ez al dugu zeresanik Eskoziako independentziaz? artikulua idatzi berri du. 1968ko Parisen boterearen alde zegoela erabaki zuenetik estetikaz eskuindar jarreretatik arduratu da, eta honakoan ere erreparorik gabe mintzatzen da eskoziarren aurka. Baina halaxe dakar artikuluaren amaierak: «Pentsa dezagun ingelesoi azkenean onartzen zaigula hitza auzian (Eskoziako independentzia), zer bozkatuko nuke nik? Ez daukat zalantzarik. Ingeles independentziaren alde bozkatuko nuke, gure herrialdeen laguntasuna indartzeko urrats gisa. Independentziaren esker izan ziren gai estatubatuarrak aitortzeko haien herrialde zaharrarekiko (Ingalaterrarekiko) lotura, eta bi mundu gerretan guri laguntzera etorri ziren. Independentzia da benetako laguntasunak behar duena. Eta beste horrenbeste, eskoziarren eta ingelesen kasuan legez, elkarren ondoan bizi direnentzat».
Desarmearen argazkiko Picassoren Gernika aipatu du egunotan Fredi Paiak, arrangura historikoez ohartarazteko. Zauriak ixteko modurik egokiena da, are bakarra, askotan dibortzioa.

2014-02-23
Zipre, independentzia eta 'enosis'-a
Joan den astean, Mediterraneoko uharte handienetan bigarrenaz mintzatu
ginen, Sardiniaz, eta independentismoaren gorakadaz. Handienetan
hirugarrena estatu independentea da, independentismorik ia inoiz izan ez
badu ere. Duela ia hamar urte bisitatu nuen Zipre, 2004ko udan.
Balkanetara, Ekialde Hurbilera edo turkiar lurraldeetara egin nuen lehen
aldia zen. Libanotik Greziatik baino hurrengo, geografikoki ez genuke
Turkia baino europarragoa dela esango... nola ukatu europartasuna
greziarrez osatutako nazioari? Turkia Europa ez dela argudiatzen
dutenentzat: 1923an populazio trukea deitu zioten krimen
izugarria egin arte, greziarrak Egeo itsasoaren alde bietan bizi ziren,
egungo Grezian bezainbat Asia Txikian. Inork ukatu ote lieke Europa
direla?
Bidaia haren berezitasuna, uharte osoa bisitatzeko aukera izan zen. Ordura arte, alde greziarrean edo turkiarrean egon behar zenuen; gehienez ere, egun bateko baimena lortzen zen iparraldera joateko. Baina, 2004an, EB 15 herrialdetik 25era igaro zen. 1973tik bereizi dagoen uhartea batzeko Kofi Annanen ahaleginak porrot egin zuen orduan, turkiarrek erreferendumean baietz esan arren greziarrek ez baitzuten onartu NBEko idazkari nagusiaren proposamena. Baina nazioarteak Zipreko errepublikari uharte osoarekiko legitimitatea ematen dionez (hegoaldearen kontrola soilik izan arren), teknikoki uharte osoa da EBko zati. Ondorioz, Zipreko (greziar) estatuak ez dauka eragozterik 1973an Turkiak inbaditu eta 1983an Zipre Iparreko Turkiar Errepublika aldarrikatutako lurraldera.
Mende bat lehenago hasi zen Zipreren ibilbide berezia: 1878an britainiar inperioak bereganatu zuen otomandar inperiotik. Ondorioz, Turkiak izandako ibilbidetik bereizi zen. II. Mundu Gerrako deskolonizazioan, EOKA gerrilla abiarazi zuen uharteko greziar gehiengoak; britainiarrak kanporatzeko, bai, baina ez Zipreko estatua eratzeko: «Enosis» pintaketak oraindik ere ikus daitezke Zipreko mendietan. Batasuna esan nahi du; Greziarekin bat egitea, alegia. Greziarren estatua 1820ko hamarkadan sortu, eta hurrengo ehun urteetan hazi zen, otomandar eta potentzia kolonialen lurralde eta uharteekin, baita ia greziarrik gabeko eremuak bereganatuta ere (Salonika edo Mazedonia, artean nagusiki eslaviar zirela). 1947an, Dodekanesoko uharteak Italiari eskuratua lortu zuen Greziak gaur daukan lurraldea.
Baina Italia Mundu Gerrako galtzailea zen. Deskolonizazioa hasi zen laster mundu osoan, hainbat estatu sortu ziren, baina irredentismorik ez da ia-ia gertatu. Hau da, bereiztea zilegi da, baina ez beste estatu bati atxikitzea. Britainiarrek, ohi bezala, gutxiengo turkiarra armatu zuten EOKAri aurre egiteko, eta gatazka etnikoa hauspotu. 1960an lortu zuen independentzia Ziprek, eta estatua sortu zen, baina etxe bakar baten ez dut bandera ofiziala ikusi, greziarra edo turkiarra baizik. Inork eskatu gabeko estatua zen. Britainiarrek alde egin, eta gatazka sektarioa utzi zuten, beste hainbat lekutan legez. Gerokoa ezaguna da: 1974ko estatu kolpea, Greziarekin bat egiteko saioa, Turkiaren inbasioa eta biztanleria etxeetatik kanporatzea, eremu turkiar eta greziarren sorrera, eta gaur arteko bereizketa. Orain, saio berria dator, Estatu Batuek bultzatuta, eta Israel ere hurbiletik begira: Zipreko ur eremuan agertu den gasa gozoki itzela omen. Ezin esan zer ekarriko duen. Ñabardura askorekin, Kosovo edo Hego Osetiaren antzeko gatazka izoztua eta aitorpen gabeko estatua da Ipar Zipre. Argi geratu dena, baina, enosis edo Greziarekin bat egiteko ideia baztertu egin behar izan dutela Zipreko greziarrek.
Bidenabar, britainiar inperioa baino zenbait mende lehenago, beste ingeles batek inbaditu zuen Zipre: Richard Lionheart-ek (Lehoi-Bihotz), Lur Santuko gurutzadetatik itzulian, Isaac Commenus uharteko agintaria kanporatu zuen, gatibu hartutako emaztegaia askatzeko. Nafarroako Berengaria zen emakume hura. Limassolen ezkondu ziren, oraindik ere zutik den gazteluan. Handik gutxira, Antso VI.a Berengariaren aitak erresumako mendebaldeko lurrak galdu zituen. Zipren ez bezala, gurean independentzia eskatzen da, baina mundu guztiak dauka buruan mendebaldeko lurraldeekin enosis a. Eta argi izan beharko litzateke sezesio bat gertatzen denean, estatu berriak nekez izango duela lurralde zabalagorik, are gutxiago auzo-estatu bati lurra kenduta.

2014-02-16
Sezesioaz eta lurraldetasunaz
2013ko irailean Euskal Nazionalismoa masterrerako egindako lana. Sezesioari buruzko teoriak bildu, ahal bezala sistematizatu, eta azken puntuan Euskal Herriari buruzko aplikazio posible batzuk jaso nituen. Lurraldetasunaren garrantzian kateatzen da azken kapituluan, Euskal Herriko korapilo nagusia delakoan. Gura izanez gero, hemen eskuragarri.
SEZESIOAREN TEORIAK ETA PRAXIAK (laburpena)
Eta tesina bera:
SEZESIOAREN TEORIAK ETA PRAXIAK: APLIKAZIOAK EUSKAL HERRIAN ETA MENDEBALDEAN
HASIERA .................................................................................................................... 3
SARRERA ................................................................................................................... 5
1. SEZESIOAREN DEFINIZIOA .............................................................................. 7
2. SEZESIOA NORK. SEZESIOAREN PROTAGONISTAK ................................. 13
3. NOIZ GAUZATZEN DIRA SEZESIOAK ............................................................ 23
4. NOLA GAUZATU SEZESIOA DEMOKRATIKOKI: AUTODETERMINAZIOTIK
PRINTZIPIO DEMOKRATIKORA ........................................................................... 29
5. SEZESIOA NON: LURRALDETASUNA ............................................................. 40
6. ZERGATIK: SEZESIORAKO ARGUDIOAK, AUKERAK .................................. 46
7. ONDORIO BATZUK ETA ZENBAIT APLIKAZIO EUSKAL HERRIAN........... 55
BIBLIOGRAFIA........................................................................................................... 67

Independentistak Sardinian
Mediterraneoko uharte handienak Italian daude. Italiarenak dira, hobe
esan. Sizilia Italiako zati irudika dezakegu, botaren puntaren aurrean,
baina Sardinia ez da Italia. «Italiaren Irlanda da», zioen The New York Times-ek
herenegun; Erromak uhartearekiko izan duen jarrera koloniala gogoan,
eta uharteak Italiari emandakoa ahaztu barik: Antonio Gramsci
pentsalaria edo Grazia Deledda Literatur Nobel sariduna, besteak beste.
Jason Sorens ikerlearen Secession liburuan, teoria apurtzen duen adibidea da Sardinia: uhartea da, baztertuta dago, metropolitik urrun, hizkuntza propioa dauka… sezesionismoak indarra izateko ezaugarri asko, baina datuen arabera —azken hamarkadetako hauteskundeen emaitzak, funtsean— ez da halakorik gertatzen. Sardinieraren prestigio faltari egozten dio Sorensek sezesionismoaren indar apal hori —gaur ere italiera da nagusi alderdi independentistetan ere, sardinieraren edo uharteko beste hizkuntzen aurretik—. Baina gogora zekarren: «Sardiniako nortasun nazionala garatuko balitz, sezesionistek askoz arrakasta handiagoa izan lezakete». Une hori iritsi dela uste dute askok.
Gaurko hauteskundeetan ikusiko da. Michela Murgia idazle arrakastatsu eta independentista lehen lekuan ageri da hainbat inkestatan, zentro-eskuin eta zentro-ezker banaketa tradizionalaren gainetik. Kanpaina garratza izan da, zabarra ere bai: Murgiak «Schettino» izatea leporatu zion Ugo Cappellacci egungo gobernadoreari; hogeita hamar lagun ziren Costa Concordia kruzeroak hondoa jotzean alde egin zuen kapitaina, alegia. Cappellacci itsasontzi-konpainien pribatizazioan egindako iruzurrengatik kondenatu zuten, baina ez da isilik gelditu: Silvio Berlusconi miretsiaren pare, Murgia Costa Concordia dela eta haren moduan joango dela hondora esan du... aurkariari lodi deitzeko.
Hirugarren hautagaia zentro-ezkerreko Alderdi Demokratako buru Francesco Pigliaru da, orain arteko oposizio burua. Murgia independentistarekin botoa alferrik ez galtzeko diotse sardiniarrei, eskuinak berriz irabaztea ekarriko duela argudiatuta. Ikusteko dago Italiako azken gertakariek eta Enrico Lettaren dimisioak zein ondorio dakartzan Alderdi Demokratarako. Baina independentismoak inoizko babes handiena lortzear dirudi, Italian alderdi tradizionalekiko haserrea ere baliatuta. Ez da Sardinian soilik gertatu: Hego Tirolen aspaldikoa da Italiarekiko legitimazio-falta,eta berriki Trieste Libera mugimenduak ere indar handia hartu du. 1947an Jugoslaviarekin akordioa eginda Trieste Hiri Libre izendatu zutela gogorarazi dute, eta akordio horrek indarrean dirauela.
Udan hautagaia aurkeztu eta kanpainari ekin ziotenean —Laura Mintegi egon zen ekitaldian—, nekez pentsatuko zuen Sardegna Possibile koalizioak horrelako arrakastarik. Italiako politikan ohi denez, hainbat alderdi eta hautagai txiki ere badaude, autonomismotik independentismora eta eskuinetik ezker iraultzailera doazenak. Are gehiago, bi alderdi italiarrek babesle dituzte gutxienez autonomista eta sarritan independentista gisa ageri diren taldeak ere; Erromako sukurtsal izateak ez die eragotzi izan sardiniar politikariei independentismotik hurbileko diskurtsoa izatea.
Michela Murgiaren zerrenda indartsuaren aldean, ez zaizkio kritikoak falta independentisten artean. A Manca pro s'Indipendentzia talde iraultzailetik datorren Pier Franco Devias, esaterako, iaz Murgiaren taldetik bereizitako Fronte Independentista Batuko hautagaia da. Baina Sardinia independentearen hautua agerian daraman koalizio batek lehen aldiz jo du hain goian inkestetan. Arreta berezia mereziko du Sardiniak datozen egunetan, ehuneko bostera iristen ez zen independentismoak iragarri besteko astindua baldin badakar uharteko politikara. Ados, gaur-gaurkoz ez dago Sardiniako estatua sortzeko proposamen artikulatu bat, Eskozian edo Katalunian egon daitekeen legez —bidaia ugari egin dituzte azken asteotan Bartzelonara, eta ezin ahaztu Sardinako l'Alguer herri katalan-hiztunaren konexioa—. Baina Erromatik bereizi eta Sardinia sardiniarren esku geratzea, azken urteotako umiliazioak astintzea —Silvio Berlusconi bera protagonista zela horietako askotan—, oso urrats garrantzitsua izan liteke.

2014-02-15
2014-02-09
Hilobietan eskiatzen
Tevfik Esenç-en hilobia sinplea. Hala dakar: «Tevfik Esenç-en hilobia.
Ubikh deitzen dioten hizkuntzaren azken hiztuna zen». Duela 110 urte
jaio zen Anatolia mendebaldean, eta hantxe hil zen berarekin, 1992an,
Europan galdutako azken hizkuntza. Wikipedian, hizkuntzen azken hiztunen
zerrendan, erronkariera hilobiratu zuen Fidela Bernaten hurrena dator
Esenç. Euskalki haren heriotzaren hurrengo urtean galdu zen Kaukasoko
hizkuntza interesgarrienetakoa; adiga edo zirkasiar enborreko
konplexuenetakoa omen zen. Georges Dumezil frantses hizkuntzalariarekin
emandako orduei esker, badugu Esenç-en ondarearen berri, eta Youtuben
ikusgai dira ubikherazko hainbat bideo.
Ubikherazko izena da Sotxi, 1864. urtera arte han bizi izan zen soatshe tribuak emana. Abkhaziarrak zituzten hegoaldean, shapsug zirkasiarrak iparraldean. Mila herrixka baino gehiago Itsaso Beltzeko kostan eta haranetan. Kaukasoko konkista egin zuen Errusiak orain mende eta erdiko udaberri hartan, eta Europan inoiz izan gabeko hondamendirik handiena jasan zuen herri batek. Europako herririk zaharrenetakoak. Ipar-mendebaldeko Kaukasoko hizkuntzek (zirkasiera, abkhaziera, abaza eta ubikhera zena), ez dute ahaide hurbilik. Ekialdetik, vainakh (txetxeniera) eta Dagestango hizkuntzekin lotura urrunen bat bilatu izan diete, eta hegoaldetik georgiera eta haren hurbilekoekin, baina Kaukasoko hizkuntza indigena eta ahaide gabeak izateak ekarri ei du gehiago hiru hizkuntza taldeak multzo bakarrean sartzea, hurbiltasun filologikoak baino. Itsaso Beltzetik mendebaldera, indoeuropar hizkuntzak gailendu ziren, Balkanetako greziar eta albaniarrak, lautadetatik etorritako eslaviarrak, germaniarrak, Erromatik Italiako penintsulara eta Mediterraneoan barna erromanikoak, kontinente osoan zabaldu ostean mendebaldeko irletan zokoratutako zeltak... Pirinioetako bazter batean iraun duen beste hizkuntza misteriotsuarekin topo egin arte. Badute ergatiboa, badituzte kontsonante mordoa eta sistema bokaliko pobrea gure moduan, eta aditzak bat egiten du objektu zuzen zein zeharkakoekin, subjektuaz gain. Ez ei da aski lotura ahaidetasunik frogatzeko, eta zientifikoen hitzari ez diot lilura erromantikoa erantsiko. Ez dugu zertan ahaide izan, esan izan dut sarritan, baina munduko ahaide antzeko lagun onenak ditugu Kaukasoko inguru horretan. Zirkasiar, georgiar zein txetxeniar arruntenak badu euskaldunon berri, unibertsitaterik sekula zapaldu gabe ere. Gehitu horri, dantza eta kanturako joera, armen zaletasuna (ai, gure ehiztariak eta txapliguen ordez Urteberriari eskopetekin ongi etorri egiten dieten azken herritxo euskaldunak), eta munduko menditar kultura gehienek duten askatasun grina.
Garesti ordaindu zuten grina, mundua aldatzen ari zen sasoian: Estatu Batuek beren genozidio propioa gauzatu zuten kostaldetik kostalderako bidean, Errusiak Erresuma Batuko inperialismoarekin egin zuen topo itsaso beroetarantz zihoala, Indiako perla zela kausa, eta Euskal Herrian ere tiroz eta odolez isilarazten ari ziren mundu bat, bere lege zaharrekin, Espainia bakar bat eratzeko asmotan.
Orduko kronikek erretako herrixken berri ematen dute. Gosez hildako familiak. Otomandar Inperiorantz kanporatutakoak, ontziak gainezka Itsaso Beltzean hondoratutako milaka zirkasiar. Laurehun mila hildako, tsarraren artxiboen arabera, milioi eta erdi baino gehiago beste ikerketa batzuen arabera. Kaukasoko herri oso bat erauzia. Gero, Sobietar Batasuneko datxak, langile finenen opor-leku kuttunak, eta mende berrian Vladimir Putin Txetxeniako harakinari bihotza bigundu zion txokoa, berriz konkistatu zuen Kaukasoko atseden gunea. Halaxe ekarri ditu Olinpiar Jokoak Errusiako lekurik epelenera, ustelkeriak inoizko Jokorik garestienak egitera.
Lerrook idaztera, hasi berri dira jokoak. Egin dute zeremonia Sotxin, eta, hiritik hasi eta Elbrus mendiaren magalera, berrogeita hamar zirkasiar atxilotu dituzte Zirkasia zaharraren geografian. Geopolitika esan dizuete batzuek. Sotxi zirkasiar izena dela gogoratzeaz, aski da. «Ez da hilen, ez da hilen, Erronkariko uskara» kantatzen genuen. Zirkasiera ere ez da hil, diaspora biziari esker. Baina Kaukason genozidioaren hobi komunen gainean ari dira eskiatzen.

2014-02-02
Suitzatik kantoiak etorri dira
Joan da Genevako konferentzia, eta lorpen handiena, bizirik amaitu
izana. Baxar al-Assaden gobernua indartzeko balio izan du, funtsean
proposamenak egiteko gai den alde bakarra baita. Zer eskain dezake
gerrari Istanbulgo hotel batetik behatzen dionak? Genevan izan den
oposizioak ez dauka jokatzeko kartarik. Datorren aste osoan oposizioko
aktore gehiago biltzen saiatuko omen dira, nolabaiteko legitimazioa izan
dezan ordezkaritzak. Presaka eta korrika Washingtonek egindako presioek
lortu zuten Geneva II-n norbait egotea mahaiaren beste aldean, baina
laster konturatu dira bide hori mugatuegia dela.
Matxinoetako batzuk, ISIS, Al-Nusra eta Al-Qaedarekin lotutako taldeak, besteak beste, ez dira ekuazioan sartzen. Beste muturrean dagoen matxinada, laikoa bezain demokratikoa, berdin-berdin baztertu dute. Kurduek argi erantzun dute: Genevatik etor litekeena ez da loteslea izango beraientzat, bertan parte hartzea blokeatzen dieten artean. Errusia izan da kurduei babes pixka bat eman dien herrialde bakarra, eta une batez Genevan kurduen ordezkaritza egotea ere defendatu zuen. Salih Muslim PYD Batasun Demokratiko Alderdiko buruak ekarri zituen Moskuk esan ziena: «Ez atera auzi kurdua orain. Utz ezazue beste bilera batzuetarako». Sherwan Ibrahim kazetari kurduak gogora ekarri duenez, «beti esan izan du ezin garela errusiarrez fidatu».
Errusiarekin historikoki izandako harremanaren laburpena, azken batean. 1946an Mahabadeko errepublika, lehen estatu kurdu independentea, Stalinen babesean sortu zen, britainiarrek kontrolatutako Iranen aurrean. Urtea amaitu baino lehen hondora joan zen dena, Sobietar Batasunak babes hori kenduta. Gerora, antzera gertatu izan da PKKrekin: laster egon ziren akordioak Moskuren eta Ankararen artean, «lurralde batasunari eusteko eta terrorismoari borroka egiteko». Kurduak eta txetxeniarrak zapaltzeko alegia.
Siriako gerran ere, Damaskok, Iranek eta Errusiak karta kurdua baliatu dutela esan izan da, matxino islamistei ageri-ageriko babesa ematen zien Turkia ahultzeko. Estatu Batuek iradoki ere egin dute PYDko ordezkaritza Al-Assaden Gobernuaren aldean joan beharko litzatekeela Genevara. Badago kurduen beste plataforma bat, Kontseilu Nazional Kurdua, tirabira eta gorabeherekin PYDrekin akordioak izenpetu izan dituena, kurduek ahots bakarra izateko. Labur esanda, PYD Abdulla Ocalan PKK-ko sortzailearen ideologiaren jarraitzaile da, eta KNCn dauden alderdi eta buruzagiak Hego (Irakeko) Kurdistanen agintean den Barzani familiaren Alderdi Demokratiko Kurduaren (KDP) babesa dute. Gauzak pixka bat konplikatzeko, KDPk geroz eta harreman hobeak ditu Turkiarekin, petrolio-negozio oparoak baitauzka. Horrek, bide batez, Bagdadeko aginte xiita amorrarazten du. Tira, bada, KNCk, azken orduan, onartu zuen Genevan egotea, oposizioarekin batera, handik kurduen eskaerak egingo zituztelakoan.
Azkenean, PYDtik salatu bezala, kurduez ez da berbarik izan Genevan, nahiz eta Siriako iparraldeko eremu zabala duten kontrolpean. YPG miliziek (Herritarren Babes Taldeak), hau da, PYDren indar armatuek, askatu dute Rojava (mendebaldea esan nahi du, Kurdistan mendebaldea alegia), eta KNCren eragina murrizten joan da.
Paradoxikoki, Genevak siriarrei poztasun gutxi ekarri badizkie ere, ospakizun handiak izan dira Rojavan. Qamixlo hiriaren inguruan aldarrikatu zuten lehendabizi autonomia, Irak eta Turkiako mugan den eremu zabalerako Jazira kantoia sortuz. Kurduen gobernu soila izan beharrean, eskualdean diren talde etniko eta erlijiosoak ere ageri dira: asiriar kristauak, esaterako. Jihadisten erasoen aurrean, YPGen babesa bilatu dute milaka siriar kurduk zein kurdu ez direnek, eta badituzte milizian, besteak beste, talde kristauak ere. Hurrena Kobaniko kantoia etorri zen, eta Efringoa azkenik, basamortutik urrun eta Mediterraneora hurbiltzen diren olibondoz betetako mendietan. Lau hilabeteren buruan hauteskundeak egiteko asmoa daukate, eta erabat zibil eta laikoa den gobernua eratzeko: besteak beste, administrazioko postuen ehuneko 40 gizonentzat eta beste 40 emakumeentzat erdi bana egitea aurreikusten du. Genevan itxitako ateak etxeko lanak bizkortzea ekarri du. Ohi bezala, nazioarteak bizkarra eman die. Nahiz eta mendebaldean sinpatia handiena piztu beharko lukeen antolakuntza-mota egin duten. Betikoa, lagun bakarrak, mendia (eta kalaxnikova). A, Salih Muslim Euskal Herrira etortzekoa da aurki. Ea beste inon ez duen babesa gurean behintzat aurkitzen duen.

2014-01-30
Espainieraz, derrigor
Cine invisible - zinema soziala festibalerako filmak jasotzeko epea zabalik da. Oinarrietara jo dugu, eta hara, 7. puntua:
Zalantzarik balego, euskarazko bertsioan letra lodiz jarri dute. Babesle, Jaurlaritza, Bizkaiko Aldundia, EHU, Bilbo eta Mungiako Udalak...
Lehen ere aipatu dugu: egunotan Zinegoak festibala amaitu da Bilbon, eta Euskal Herriko hainbat herritan ikus daitezke egunotan filmak. Aurreko baten idatzitakoaren ondotik, Festibaletik jakinarazi digutenez, aurrekontuaren zati bat film horiek itzuli eta azpidaztera doa. Espainieraz azpidaztera, alegia.
Batean, beraz, zinemaldia espainiera sustatzeko baliatzen da, eta euskara ez da aintzat hartzen. Hau da, liburuxka badago euskaraz, antolatzaile eta babesleen artean udal, erakunde zein elkarte aurrerakoiak daude, euskarari leku duina eskaini izan diotenak. Bigarrenean, antzeratsu esan genezake, baina hor ere, espainierazko azpidatziak jartzen dira baldintza legez. Eta bai, webgunea, zinemaldiaren aurkezpena, liburuxka, horiek guztiak badaude euskaraz, akats askodun euskara batean, baina hor daude.
Baina edukia bera, espainieraz da. Hau da, filmak bere hizkuntzan datoz, baina jendearengana helarazteko modua espainiera da. Eta kezkatzeko kontua da zer nolako naturaltasunez onartzen duen udalerri independentista batek, elkarte aurrerakoi batek, euskara zokoratu beharra dagoela, horrelako ekimenak euskaldunok espainieraz jaso behar ditugula. Behinola, dirua zein aitzakia, baina ikusi dugu diru bera behar dela horiek azpidazteko. Besteetan, banatzaileek horrela eginda dauzkatela filmak, baina hor ere ikusi dugu badagoela espainierazko azpidatziak exijitzea.
Baina euskararekin, utzikeria erabatekoa da. Hau ez da salaketa bat, horra ere ez da iristen, tamalez. Konstatazio soila da, euskara ez dela inongo erakunde edo alderdirentzat irizpide. Homofobiaren edo sexismoaren aurkako borrokak, oraindik egiteko bide luzea izanda ere, gutxieneko batzuk lortu dituzte: inork ez luke onartuko homofobia sustatzen duen film bat, eta gizonek soilik edo nagusiki betetzen dituzten argazkietan, laster egoten da iruzkinen bat emakumeen presentzia eskasa salatzen. Hala behar du, onargarriak ez diren adierazpenetan atentzio deitzea dator. Agian zuzentasun politiko soila da, hipokrisia nahi baduzue, baina euskararekin azal-azalean geratzen da hori, aurkezpen elebiduna egin eta kito.
Nik dakidala, inor ez da arduratu hainbat udal abertzaleren babesarekin egindako ekimenetan, inor ez die konturik eskatu Mungia, Durango, Elorrio, Errenteria, Sopela edo Donostiari, batzuk aipatze aldera, euren herrietara espainol hutsezko kontuak eramateagatik. Aurreko post batzuetan esan dugun legez, euskarak eta espainolak azpidatzien bidez elkarrekin bizitzea duten eremuan, gainera.
Ez luke hain zaila izan behar. Ez da euskarazko kultur ekimen gehiago behar, euskaldunak pozik egon gaitezen, euskara sustatzeko edo nik zer dakit zertarako. Dauden ekimenak euskaraz izatea behar da. Eta edozein planteamendutan genero-ikuspegia lantzen den gisan, era berean neurtzerik ez badago ere, euskarak egon behar du ekimen guztietan. Ez ekimenaren hamar saiotatik hiruzpalau euskaraz izatea, ez, denetan edo gehienetan euskara -ere, gutxienez- egon dadila.
"Para todas aquellas obras cuyo idioma original no sea el castellano, deberán estar
subtituladas o dobladas en este idioma".
"Jatorrizko hizkuntza gaztelera ez dutenek azpitituluak eduki beharko ditu, edo
hizkuntza horretara bikoiztuta".

2014-01-26
Rajoyren plana
Kataluniarako plana daukala esan du asteon Mariano Rajoy Espainiako
presidenteak. Ohi bezala, Moncloako bizilagunak ez du gehiagorik esan,
baina biharamunean eskuin muturreko egunkari batek jaso du ustezko plan
horrek dakarrena. Konstituziora eta Espainiako legeetara mugatu ordez
—baina horiek baztertu barik— eremu politikora jauzi egitea ebatzi ei du
PPko buruak. Horretarako, bere gobernu osoa jarriko du lanean, gai
ekonomikoetan dihardutenak batez ere, independentziaren ondorio txarrak
nabarmentzeko: gainbehera ekonomikoa, pentsiorik ez, eta imajina
ditzakezuen beste hainbat hondamendi.
Bartzelonara joan da Rajoy bera, hainbat ministrorekin batera, Kataluniako PPren biltzarrera. Eta independentziaren aurkako dozena bat argudio azaldu ditu. Aspaldi egin behar zuena egin duela, alegia. Baina, horrekin batera, betiko ezetza: «Erreferenduma ez da egingo eta Espainia ez da zatituko». Lehenago ere esan du egunotan, presidente den artean ez dela independentziarik izango. Eta hori erraz uler daiteke, Kataluniak sezesioa gauzatzean presidentzia utzi beharko du.
Ñabardura erretorikoak eta bular-kolpeak bazter utzita, zer egin ez dakien gobernu baten etsipenaren bidea da. Geldirik badago, aurrera doa independentismoa, eta mugitzen bada, hitz egiten badu, berdin ugaritzen dira independentistak. Kataluniari buruz izan duen jarrerak ekarri du hori. Espainian gehiengo absolutua inoiz baino bizkorrago hondatu duen Gobernua sinesgarritasunik gabe geratu da, baita Gaztelako leku eskuindarretan ere.
Hortxe arazo nagusia. Duela urte bi ekin balio erretorikari, argudio unionistak baliatzeari, sedukzioari, katalanak limurtzeari, Espainian nazio bezala izan dezakeen lekua aitortzeari, askoz zailago iritsiko zen Katalunia gaurko lekura. Agian iritsi ere ez zen iritsiko. Baina datorren astean, katalan bezain espainiar sentituta ere independentista egin diren Súmate elkarteko aurkezpenean UPyD eta PPko hautagai ohi bi izango dira. Horixe Espainiaren lorpena.
Urte bian agindutako ia guztia apurtu duenak sinesgarritasuna falta du. Zer mezu ekonomiko eman dezake, pentsioez zein mehatxu egingo du lan-erreforma egin duenak, pentsiodunak ere beldurtuta dituen gobernuak? Mezu argia: konponbidea, gobernu honetatik eta are, Estatu honetatik libratzea da. Espainiarrek eurek, Estatu berria behar dutela geroz eta argiago dutelarik, zein argudio erabil dezakete katalanak egungo Estatuan gera daitezen? Ezer ederrik badakar Kataluniako prozesuari jarraitzeak, eraikiko duten estatu berriari buruzko hausnarketak, proposamenak dira. Ametsak nahi baduzue: zein hizkuntza erabiliko den, nor den herritar, nola antolatuko den lurraldea... ekintza kolektibo historiko eta itzel baten partaide sentitzearen ilusioa da hori. Horren aurrean, ezetza, ukoa eta mehatxua dira Espainiaren eskaintzak.
Hor ere badago, Espainiaren eta Erresuma Batuaren —edo Frantziaren, guri hurbil dagokigunez— arteko aldea: lehenak independentziaren ondorio kaltegarriez mehatxu egin behar du, elkarrekin egotearen propaganda positiboa berak ere sinetsi ezinik. Londresek eta Parisek, bere miseria guztiekin, nor badiren estatu garrantzitsuetako zati izatea eskaintzen dute. Eta horrek badu pisua, Edinburgon zein Baionan.
Azken detaile bat, egunotan bisitatu gaituzten Europar Batzordeko adituek berretsi digutena: guztiz zentzugabea litzateke egungo Europako Batasuneko mapan bi zulo egitea, Eskoziako arrantza edo Mediterraneo mendebaldeko portu garrantzitsuena galtzea. Europako estatuen jarrera, ahalik bizkorren eta pragmatikoen konpontzea litzateke. Salbuespen bakarrarekin, noski. Baina beste egun batean komentatuko dugu zelan dabilen arduratzen Berlin, salbuespen hispanikoaren purrustadekin.

2014-01-23
Horrela ez goaz inora
Badira idatezteko mingarriak diren post batzuk. Hau da horietako bat, minduta idazten diren horietako bat. Sentsibilitate bereziena beharko luketen ekimenetan, euskaldunon aurkako bazterkeria eta utzikeriagatik, esaterako.Zinema Ikustezina edo Zinegoak dira sentsibilitate bereziarekin egiten diren festibaletako bi. Munduari beste begi batzuekin begiratzen laguntzen digute, artea ohiko parametroetatik kanpoko prismatik egiten dela erakusten digute. Baina beti baldintza batekin: euskaraz ez begiratzea. Euskaldunok geurea baztertu eta espainolez begiratzen dugun neurrian ahalko dugu horren guztiaren berri izan.
Zinema Ikustezinaren datuak aurreko post batean eman nituen. Egunotan Zinegoak festibala daukagu Bilbon, eta euskara berriz ere katakunbetan dago: katalogoan ingelesaren antzeko trataera du, hau da, hizkuntza arrotzarena, espainieratik itzulita dena, eta hainbat akatsekin, "luzemetraiak" edo "laburmetraiak" izendatzea, esaterako (hizkera arruntean erabiltzen da oraindik, baina zinemaldi batek jakin beharko luke "film luze" eta "film labur" dela zuzena). Gero, arte eszenikoen atalean, euskarazko ipuin-kontalari bat ageri da. Beste hiruzpalau ekimenetan ez da hizkuntza ageri; espainolez izatea gauza normala baita. Azken emanaldi bat ingelesez iragartzen da, espainolezko azpidatziekin.
Filmetara joandakoan, desagertu egiten da euskara: 71 film zenbatu ditut guztira, dokumentalak, laburrak zein luzeak, espainolez gutxi batzuk, munduko hainbat hizkuntzatan besteak, beti espainolezko azpidatziekin. Euskaraz, baten batek ihes egin ez badit, zero patatero.
71 film, euskaraz bat ere ez. Espainolez ez direnek, espainolezko azpidatziak dituzte. Tarteka, azpidatzi bikoitzak ere bai... espainolez eta ingelesez.
Inoiz aipatu dut, Bilbo gisako hiri aski erdaldundu baina milaka euskaldun dituenarentzat (Euskal Herrian euskaldun gehien omen dituen hiria... baita erdaldun gehien dituena ere), azpidatzi bikoitzak aukera egokia izan daitekeela. Badakit, azpidatzietara ohituta ez dagoenarentzat, hasieran batez ere, azpidatzi elebidunak are erokeria handiagoa irudituko zaio. Baina alternatiba, euskararik ez izatea da (edo espainolezko azpidatzirik gabe egitea, baina praktikan badakigu zer gertatzen den). Zinegoak-eko film gehienak ez dira espainolez, eta halakoetan, espainolezko azpidatziak dauzkate. Tarteka, hara, azpidatzi bikoitzak ere badaudela ikusi dut... espainolez eta ingelesez, filma alemanez edo beste hizkuntza batean izanik. Eta euskaraz ezer ere ez. Zero. Euskaldunok badakigu espainolez, beraz, ez omen daukagu zinema euskaraz gozatzeko aukerarik (baina argudio horrekin, ez hartu katalogoa euskaratzeko nekerik ere). Horixe errealitatea: katalogoaren amaieran Kalderapeko taberna euskaltzalearen publizitatea, eta Durango, DonostiaKultura, Hernani, Igorre, Errenteria, Leioa, Portugalete, Sestao, Sopela... hainbat udalen babesa, horietako askok udal-gobernu independentistak dituztenak, euskararik gabeko festibalak sustatzen. Bai, katalogoa euskarara ere itzulita badago, baina horixe da, opari-papera euskaratzea, eta oparia espainol hutsez ematea.
Baten batek esango du, ez ote dagoen kritikatzeko gauza garrantzitsuagorik, kolektibo berezi bati ekin ordez. Baliteke, baina orduan euskarazko gauzak euskara sustatzeko baino ez ditugu baliatuko, eta eguneroko gauzak, espainol hutsez, opari-paper elebidunean bildu arren. Batzuetan, gehiegitan, molestatu egiten dugula ematen du, bizitza errazago litzatekeela euskaldunik gabe. Edo erreserbetan, euskararen aldeko ekimenetan. Ez dugu euskararen aldeko festibal, jardunaldi edo ezer gehiago behar, egun dagoena euskaraz (ere) izatea da behar duguna. Homofobiaren aurkako festibal batek, bazterkeriaren aurkako festibalak, ezin du euskara eta euskaldunon aurkako zinemaldia izan.
2014-01-19
Abian da trena
Kito, Katalunian bota dute ontzia, igorri dute usoa, egin dute galdea.
Urtea ekimen esanguratsu batekin abiarazteko ohiturari heldu diote: iaz
ere burujabetza-adierazpena egin zuen Bartzelonan Parlamentuak
urtarrilean. Eta pentsa liteke, zeure burua subirano aldarrikatu ondoren
inori baimena eskatzea erreferenduma egiteko zentzugabea dela, baina
aski lotuta daude biak.
Are gehiago, burujabetza-adierazpenak, behar-beharrezko tresna izan badaiteke ere, funtsean hori da, adierazpen bat. Horregatik da absurdoa Espainiako Auzitegi Konstituzionalak berehala ezarri zion suspentsioa, baina Estatutuaren nazio-izaerarekin legez, adierazpen politiko bati debeku juridikoak eragin handirik ez. Espainiak hizkuntza izaera ere ukatu izan zion katalanari, baina katalana ez zen Konstituzioarekin sortu.
Egunotan berriz, adierazpenen politikatik erabakitzeko eskubidea egikaritzera doan bidea urratzeari ekin dio Kataluniak. Hortik aurrerakoak iragarri ditugu behin eta berriz, baina asteotan esan izan dugun legez, oso esanguratsua da zelan Espainiak ez duen lortzen inork ukatzea Kataluniaren independentziarako eskubidea. Obamak eman dizkio kalabazak azken egunotan Mariano Rajoyk egindako bisitan. Bai, Jose Manuel Durao Barrosoren karta dauka Espainiako Gobernuak, Azoreetako argazkian ageri zen laugarren piezarena, baina horrekin bakarrik, bide luzerik ezin egin. Bidea urratu ahala ikusiko da zer dakarren berri; orain trena abian da, eta Espainia bide guztiak ixten hasiko zaio berehala. Ateak itxita, zein eta zelan apurtuko duen ikusi beharko da. Autonomiaren suspentsioak geroz eta oihartzun handiagoa dauka.
Oso bestelako estrategian ibilita ere, Londresek datu ugari helarazi dizkie eskoziarrei, nolabait Edinburgoren Liburu Zuri independentistari aurre egin nahian. Lehendabizi, aste hasieran, Estatuaren egonkortasunaren alde egin zuen, hartzekodunen aldetik piztutako kezkak baretzeko: edozer gertatuta ere, Londresek ordaindu egingo ditu egoten diren zor guztiak. Sarean badabil txiste bat: «Katalanok, independentzia eskuratuz gero, zorraren zuen zatia asumitu beharko duzue» diotso batek, eta besteak galdetu, «eta ez badugu eskuratzen?», «orduan zuen zatia eta gurea». Lehendik ere Alex Salmondek iragarri zuen bidetik doa: estatuak daukan zorraren zati proportzionala hartzea baldin badagokio sezesioa gauzatu duen estatu berriari, pasiboen zatia legez aktiboena ere bereganatu beharko luke, hau da, estatuak dituen ondareak. Esaterako, zorra legez aldarrikatu lezake Eskoziak Erresuma Batuaren enbaxaden ehuneko hamar berari dagozkiola. Funtsean, beti bezala, geroko negoziazioetan adostu beharreko elementua da. Eta beste horrenbeste Europan. Espainiaren mehatxuei oihartzun pixka bat egin diote Londresen ere, independentziak Europarekiko loturan izan dezakeen ondorioei buruz. Baina beti esan dugu, pragmatismoak nekez onartzen du zure baitan dagoen eremu bat kanporatzea, eta Europako bihotzean bere arau, kontrol eta legedietatik kanpo geratzen den estatu berri bat egotea. Asteon egon den beste adierazpenak oihartzun txikiagoa izan du, baina Europako Parlamentuak Kosovoren independentzia onar dezala eskatu dio Espainiari. Beldurraren estrategiara etortzea Londres ez da ezinbestean seinale txar Eskoziarako. Eta Salmond da abiletan abilena horrelako jukutriak biluzteko.
Azkenik, Europatik kanpo ere herrialde berri bat jaio da. Ez independentea, egia da, baina milaka neska-mutilen borroka eta sakrifizioari esker eutsi dioten lurraldean konstituzioa aldarrikatu dute kurduek Sirian, Rojavan (mendebaldea). Herenegun ia berrogei gazte kurduri egin zieten agur Qamixlo hirian. Kurdistan multietniko eta multierlijiosoa jihadisten itsukeriatik askatu guran hil dituzte egunotan. Datorren astean, dagokien lekua eskatu dute Geneva-II negoziazioetan. Marka da, AEB oposizioa xaxatzen ibiltzea Suitzan egon dadin, eta Siriako eremu laiko, antijihadista eta demokratikoenaren ordezkariei atea ixtea. Kanpaina indartsua ari dira egiten kurduak, Lausanarik onartuko ez dutela esaten (1923ko hitzarmena hondamendia izan zen kurduentzat). Errusia alde dute eta bada nor gerra honetan. Baina gehiegitan galdu dute kurduek diplomaziaren mahaian borroka-zelaian herriko seme-alaben odolez irabazitakoa.

2014-01-16
Hizkuntza-eskakizunen aurka
Azken hiru urteotan ETBko oposaketetan buru-belarri ibili naiz. Kritikatzeko mila kontu egongo dira, baina badago oso ondo egin den eremu bat ere: kazetari izatea bai, baina euskarari buruz ez zaigu inolako agiririk eskatu. Ez PL2, ez EGA ez ezer. Eta geroz eta konbentzituago nago, administrazioa eta beste hainbat esparru euskalduntzeko probetan egiten ari garen akatsetako bat hizkuntza-eskakizunetan dagoela.
Gure kasuan, lehenengo egunean, proba hasi berritan alde egin zuen neska batek. Burgos edo Kantabria aldeko kazetari bat zen, nonbaiten oposaketa-deialdia ikusi eta izena eman zuen. Gero, probako zati bat euskaraz zela konturatzean, jaiki eta alde egin zuen. Neska agian haserretuko zen, inork ez ziolako esan euskaraz jakin behar zela. Baina hala zen: TVEn espainol-agiririk eskatzen ez den legez, ETBn ere ez zen euskara-agiririk eskatu. Ez zegoen beharrik.
Hizkuntza-eskakizunak ezinbestean marra bat ipintzea dakar: lanpostu honek behar du, beste honek ez, hemen euskara maila altua behar da, hemen erdipurdikoa, hemen ez da behar. Eta beti eztabaida dakar: euskaltzaleok haserre, X edo Y lanpostuak ez delako euskararik eskatzen, edo oso maila apala eskatzen delako. Baina erdaldun asko haserre, halaber, baztertuta sentitzen direlako, "euskara jakitea lana ondo egitea" baino garrantzitsuagoa delako, eta abar. Badakit absurduak irizten diegula jarrera horiei, baina susmoa dut euskararen aurkako jarrera gehienak hortik datozela. Eta kontsentsu sozial handia daukan esparrua da euskara, gure giro politiko gaiztotuan, baina ez dakit betiko izango ote den horrela. Harritu egiten naiz Irlandan gaelikoari buruzko albisteak irakurri, eta zenbat jende dabilen haserre, "ezertarako balio" ez duen horretan hainbeste diru erabiltzeagatik. Gurean politikoki zuzenak ez diren jarrerak, naturaltasun handiz irakur daitezke Dublingo egunkarietan. Esan bezala, kontsentsu sozial handia dagoela uste dut. Baina aurkako jarrerak, motibo identitarioak dituen zati txiki bat salbu, hizkuntza-eskakizunekin lotuta daudelakoan nago. Hau da, onartzen dugu euskarak babesa, sustengua, e.a. behar duela, euskarazko esparruak sortu eta sustatzea, baina ni ez behartu mugitzera. Eta kontuz ibili beharko genuke inoren bizitza pribatuan sartze horrekin. Alegia, nik ez dizut eskatuko euskara jakitea -are gutxiago erabiltzea-. Esan nahi dut, ez dudala hori dioen araurik edo legerik aterako. Sinpleago egingo dut: euskaraz egingo dizut. Alemanian alemana eskatzen ez den bezala, edo Espainian espainola: Estatuak alemanez eta espainolez egiten dizu, eta probak espainolez dira Espainian eta alemanez Alemanian. Zu, herritar bezala, ez zaude alemana jakitera behartuta, baina Estatuak bere deialdiak alemanez egiten ditu.
Hizkuntzak jakitea geroz eta baliotsuagoa den sasoi honetan, euskarak diskurtsoa alde beharko luke. Baina esparru hori burokratizatzen dugunean, logikoa dena aurka bihurtzen zaigu. Zergatik eman Xri 10 puntu euskaraz jakiteagatik, eta Yk, lana hobeto egin arren, ez? Ez didazue niri erantzun behar, baina euskararen aurkako jarrerak desaktibatzeko bide errazena, hizkuntza-eskakizunak kendu eta proba elebidunak egitea delakoan nago.
Horrelakoa izan da ETBko oposaketa: testa hizkuntza batean, hurrengo proba bestean, albiste bat euskaraz idatzi, beste bat espainolez. Baten batek esango du, praktikan euskara jakitera behartzen dela, baina legalki ez dago horrelakorik, normaltasun batean jokatzea baizik. Azken finean, gizartearen isla da: batzuek espainolez eta besteok euskaraz. Bada, proba batzuk euskaraz izan beharko dira, eta beste batzuk espainolez. Eta lanpostu batzuetan, galdera batzuk ingelesez ere izan beharko dira, edo frantsesez, mugaldean aritzeko batez ere.
Edozein oposaketatan, galdetegi osoa euskarara itzultzen (jatorrizkoa beti espainolez) eta elebitasun sinboliko batean egin ordez, praktikoagoak izan beharko genuke: galdera batzuk, demagun erdiak, euskaraz, eta beste batzuk, espainolez. Eta horrela, kito hizkuntza-eskakizunak. Inork ez du lanpostua lortuko euskarak puntu gehiago ematen dituelako. Gizartearen eskakizunei hobeto moldatzen delako baizik.
Bide horretatik jo beharko genuke beste eremu batzuetan ere: unibertsitatean beti izan gara euskaldunok kexu, euskarazko ikasgaiak edo irakasleak falta genituela. Elebidunak kexu, eta elebakarrak lasai, nola da posible? Arazoa euskaraz jakitea da; euskaraz ez jakiteak lasaitasuna ematen du, bizitza askoz errazagoa da. Erdaldunak, lasai uzten duzun bitartean, aitortzen dizkizu eskubideak, baliabideen arabera joan dadila unibertsitatea euskalduntzen. Baina ez ukitu bere eremua. Eta bada sasoia arazoa non dagoen erakusteko: euskal adar "problematikoa" eta erdal adar "lasaia" izan ordez, ikasle guztiak, ikasgai batzuetan gutxienez, elkarrekin egon daitezen. Bai, min emango digu ikasgai bat edo beste espainolez hartu behar izatea. Baina erdaldunari mingarri ez, ezinezko zaio gaurkoz euskarazko ikasgairik hartzea. Bada ispiluaren aurrean jartzeko sasoia; feminismoak landu duen bidetik, batzuek empowerment soilaz gain, hegemonia duenak hori galtzeko prest egon behar du, etengabeko kristalezko sabaiarekin topo egingo ez bada. Geroz eta karrera gehiagotan ikasgairen bat edo beste ingelesez izaten da, eta denok normal eta onuragarritzat dugu, unibertsitatean nazioarteko hizkuntza nagusiaren ezagutza bat beharrezko delakoan. Bada, hori horrela bada, baita espainolarekin (zeina denok dakigun) eta euskararekin ere, ezta?
Funtsean, administrazioak euskara, eskatu ez, egin egin behar du. Euskaraz eta espainolez, nahi baldin bada. Praktikoak izan gaitezen.

2014-01-12
Urratsez urrats
Kataluniatik Euskal Herrira dagoen bidea inoiz baino laburragoa izan zen
atzo. Ezingo dugu 2014ko 52 asteak urte historikoan gaudela esaten
eman, baina behin baino gehiagotan ezinbestean beharko du. Kataluniaren lobby-a
izan zein berariaz etorri, Europan ari da bere bidea egiten, eta
politika eta gizarte-zientzietako aldizkari garrantzitsuetan hasi dira
agertzen gaiari buruzko analisiak. Independentisten aurkako mehatxu
gehienen absurdua agerian uzten du: Europatik kanpo geldituko zara,
inork ez zaitu onartuko, automatikoa izango da... Bereizi gura duen
emazteari senarrak egindako mehatxuetan laburbil liteke: «Nora joango
zara zu ni barik ba?»
Lehengo astean esan bezala, Europan ez dio inork esan Kataluniari independentzia ezinezko dela, ez daukala bereizterik, Espainiak batuta egon behar duela. Ez diote horrelako babesik eman Madrili. Eskoziako erreferendum adostua hain hurbil egoteak ere lagundu egiten du: benetan uste du norbaitek Europako estatuek bost milioi biztanle kanporatuko lituzketela? Europar Batasunean egon nahi duten Europa aberatseko bost milioi lagun? Bada Katalunia are handiagoa da. Azken inkestetan, Erresuma Batuko biztanleen ehuneko 33k baino ez dute nahi EBn gelditu, eta alde egitearen aldeko dira % 50. Eta uharteko nazio europazaleena kanporatu? Egia da, ezinbestean, kide den estatu baten zatiketak eta estatu berri baten sorrerak eragin handia leukakeela Bruselan. Hau da, Martinika edo Guyana edo Karibeko beste koloniaren bat Frantziatik bereiziz gero, litekeena da Europar Batasunetik kanpo geratzea. Baina Eskozia eta Katalunia edo Euskal Herria edo Flandria, ez. Europarentzat ere absurdua litzateke-eta gaur hutsunerik gabe mapan horrelako zuloa sortzea. Sarritan ahazten da zenbat arazo dakartzan Errusiaren menpeko Kaliningraden estatus bereziak, Lituania eta Poloniaren artean. Ezer bada, pragmatikoa da Europa. Ez du horrek esan gura estatu berriak automatikoki bat egingo lukeenik. Baina kanporatu edo integratu dikotomian, zalantza gutxi, pragmatismoa gailenduko dela bai. Espainia haserretuta ere, jaramon gutxi egiten diote Kosovon.
Bide horretan, urrats txiki baino esanguratsuak izan dira egunotan. Eskozian, Alex Salmond lehen ministroak iragarri du hirugarren mailara arteko umeek dohainik bazkalduko dutela eskoletan. Mezua erraza bezain sinplea da: independentzia, hobeto bizitzeko. Erresuma Batuak, bide horretan, eztabaida erraztu ere egiten du, tory-ek eskuin muturrarekin Londresen daukaten lehiari esker. Ingalaterra geroz eta eskuinerago horrekin bizi, ala Eskandinaviako babes sozialera begira ari den Eskozian? Independentistak Sareak Eskoziari buruz argitaratu zuen liburuan, Salmonden jarrerari oztopo garrantzitsu bat antzematen zioten: independentzia hain era sosegatu eta patxadazkoan saldu nahi izatea. Hau da, gauza bat da herritarrei lasaitasuna ematea, unionistek iragartzen duten hondamendiaren aurrean, eta beste bat esatea denak berdin jarraituko duela. Zeren eta, berdin jarraitzeko, hobeto etxean gelditu. Beraz, polarizazio bat beharrezko du estrategia independentistak.
Katalunian polarizazio hori ez da ia bilatu ere egin behar. Biltzar Nazionalak 2014ko egitasmoa aurkeztu du, mezu argi batekin: independentzia ez bada lortzen, katalan herritarren erantzukizuna izango da. Hau da, oraindik ere kalera irten beharko da, inoiz baino gehiago, gainera. Inoiz ez dut sinadura bilketetan askorik sinetsi, baina asteburu honetan era masiboan egin dute, eta Katalunian egiten diren urratsetara sinetsi beharrean gaude, azken urteotan zenbat aldiz txunditu gaituzten jabetuta.
Bultzada horrek hurrengo pausu garrantzitsua datorren astean du. Ados, barregarri samarra da Espainiari erreferenduma egiteko baimena eskatzea. Baina eskatzetik askatzera doan bideko azken urratsetakoa da.

2014-01-05
Kataluniako gutuna
Esanguratsua da zein ezberdin ikusi izan den amaitu berri dugun urtea
Euskal Herrian eta Katalunian. Ekonomikoki datuak okerragoak dira
Mediterraneoan, baina ilusioa borborka darie, etsipena perspektibaren
gainetik ibili ohi den gure herriaren aldean.
Bartzelonan ekin diote atzerako kontaketari. Lehen erronka hamaika egun barru daukate: Espainiako konstituzioaren 150.2 artikulua baliatuta Madrilgo Parlamentuari erreferenduma baimentzea eskatuko diote. Hiru hil inguru joango ei dira hori gertatu eta ezetza jaso arte. Ordurako Europako hauteskundeen zurrunbiloan izango gara. Hor, ziur aski, elkarren aurkako interesak daude Euskal Herrian eta Katalunian. Euskal eta katalan independentisten koalizio batek potentzialitate handia dauka, EH Bildu eta ERC gutxienez barne hartuta —CUPek udaletatik maila nazionalera jauzi egiteko eztabaida asko izan zituen; ez dirudi Europako jokalekuan aritzeko asmorik daukanik orain bertan—. Baina arrisku bat ere bai: eskuin independentistari gailentzea, eta errezeloak eta zalantzak piztea CDC alderdian, hauteskundeak txarto irteten bazaizkie. Independentzia ekintza kolektiboa da, eta garrantzitsua da zalantzatia animatzea, hauspotzea gehien galduko duena —orain boterea daukana, esaterako—. ERC egiten ari den rola urtetan ikertu beharko da: CiUren Gobernuari babesa eta lasaitasuna ematen dio, baina zorrotz fiskalizatu ere bai bide independentistatik ez aldentzeko, geroz eta gehiago izango dituen tentazioei (txin txin, diruaren hotsa) muzin egiteko. Lan horrekin batera, baina, inkesta gehienek ematen dioten nagusitasunari uko egiten diote errepublikanoek. Artur Masek dauka aginte-makila, hari dagokio protagonismoa eta gidaritza. Ziur aski hortxe dago lezio handi eta eskuzabalena. Unean uneko botere kuota eta alderdikeriak baztertzea. Gasteizko Legebiltzarreko eguneroko miserietatik (ze ona Iñaki Iriondo kazetariaren txioa: «Independentistok utziko al diogu esateari EAJk zer egin behar duen eta sortu hori eginarazteko eskakizun soziala, Masi Katalunian bezala?»). Nafarroan aldaketa gauzatzeko ere ERCren lezioak aski baliagarri beharko luke abertzale suhar zein epelentzat: anbizio handieneko programa, alderdikeria txikieneko jarrera.
Kataluniako bidean, beraz, baimena eskatzea dator lehendabizi, alferrik izan arren. Baina horren aurretik egindako urratsa jakin dugu egunotan, eta ohi bezala sutu da Espainiako prentsa: Kataluniako Gobernuak Europako eta mundu osoko hainbat gobernuri bidalitako gutuna. Indartsua da. Artur Masek Angela Merkeli bidali dionak bospasei paragrafo ditu. Bertsio luzeak ez ditu bi folio betetzen (txostengintzan diharduzuenok, zailagoa baina praktikoagoa da orri bat edo biko komunikatu indartsua, bostekoa edo hamarrekoa baino): «Auzia politikoa da argi eta garbi, ez legalitateari buruzkoa (...) borondate politikoa baino ez da behar». Presidentearen agintea higatzeko Espainiatik egondako saiakerak salatzen ditu: «EBko kide izaten jarraitzea EBko estatuen erabaki politikoa izango litzateke». Hurrengo paragrafoan, gogora dakar Europako segurtasun-esparruan hutsune handia sortuko litzatekeela (Europako mapa batean oso argi ikus daiteke hori).
Espainiako erreakzioak, esperotakoak baina esanguratsuak izan dira. Haserre asko (zenbat egunkarik idatzi zuten ostiralean «traizio» hitza?), eta gutxietsi guran gehienak: «Inork ez dio jaramonik egin». Nazioarteak, Europak batez ere, geroz eta garrantzi handiagoa hartuko du, eta tentuz aztertu beharko dira adierazpen eta keinuak. Generalitat-eak dio gobernu batzuek erantzun dutela. Alemaniak, AEBk eta Erresuma Batuak berriz, gutuna jaso dutela esan dute, eta ez dutela ezer gaineratzeko gaiari buruz. Adierazpen labur hori ez da Kataluniako independentziaren aldekoa, baina aurkakoa dela esan ote dezakegu? Hau da, Espainiako Gobernuak nahiko lukeen mezua eman al du Berlinek, Kataluniako bidea hutsala dela eta ez duela independentzia onartuko? Horrelakorik ez dago arean. Espainiak martxan dauka diplomazia Kataluniako sezesioa geldiarazteko, eta «no comment» batzuk baino ez ditu lortu. Estatu onartu bat da Espainia; Katalunia Estatu horretako egitura autonomiko bat baino ez. Gaur gaurkoz, normala da auzia «barne-arazoa» dela esatea. Baina hori ez da Espainiarekiko inolako babesa. Ez dio aterik ixten sezesionismoari. Egin kontu, Kataluniak Espainiako legalitatearekin hautsi eta bere burua estatu aldarrikatzen duenean; talka une horretan, bitartekaritza lan soilak lehen aitortza ekarriko lioke Kataluniari. Eta ezusteko gehiago egongo direlakoan nago.

Subscribe to:
Posts (Atom)