Sarean oihartzun pixka bat izan du egun pare
batean egindako ekimenak: Mandelaren omenaldian Zarautzen film bat espainolera
bikoiztutako bertsioan emango zutela jakin, eta erronka hartu film horretako
azpidatziak euskaratu eta euskaraz proiektatzera. Abenduaren 28an Igor Susaetak gaiari
buruzko erreportajea egin zuen BERRIAn, hari horri tiraka. Elkarrizketan esan nizkionak eta azpidatzien beharrizana nabarmentzen duten beste zenbait argudio hemen
bildu ditut zabalago.
Printzipioz, blogean Zarautzi idatzitakoak adibide
izan gura zuen euskaraz ikusentzutekoetan behar duen bidea azpidatziak direla
nabarmentzeko. Urtean bikoizten diren filmak hiru, lau, bost aldiz gehiago
balira ere, herren geundeke oraindik, herritar arruntak ikusten dituen filmen, ikusentzuteko kontsumoaren zati txiki bat baino ez litzateke.
Baten batek galdetu dezake nondik datorkidan
azpidatzien obsesioa. Benetan uste dut garrantzi txikiegia ematen ari zaion
gaia dela. Euskaratu dugu twitter, baita interneteko beste hainbat kontu ere, eta
harro gaude; euskarak esparru berriak behar dituela aldarrikatzen dugu,
onartzen dugu eskolatik aisialdira eraman behar dugula euskara. Eta aisiaren
zati handiena, gaur eta hemen, telebista ikusten egiten da. 2012an ia lau orduz
ikusi zen telebista Bizkaia, Gipuzkoan eta Araban, eta gorantz ei doa datua
(Nafarroako datu zehatza ez da ematen, “resto” taldean urtuta baizik).
Eguneko lau ordu, asteko 28, ehuneko 90ean espainolaren uretan plisti-plasta.
Txosten osoa gura duenak, hemen du PDFa.
Euskararen arnasguneetan ere, eskatzen ditugu auzitegi
euskaldunak, mediku euskaldunak, baina han ere behar-beharrezko da espainola
bizitzeko. Europa mendebaldeko gainontzeko herritarren antzera bizitzeko,
gutxienez, antzeko kultur-kontsumoa izateko. Literaturan egin dira ahaleginak,
punta-puntako nazioarteko literatura, klasikoa eta berriena, gurera ekartzeko.
Bai, kioskoak eta autobus-geltoki zein aireportuetako dendetan BERRIA aurkituko
duzu doi-doi, ez bilatu euskarazko alerik aldizkarien edo best-selleren
artean. Eta ikusentzutekoetan antzeko utzikerian dihardugu, administrazioak edo
ETBk dena konpondu behar baligu legez.
Gure aurrekoek Casablancako "siempre nos quedará París" eta "tócala otra vez, Sam" ikasi zuten. Eta Godfather-eko "Te voy a hacer una oferta que no vas a poder rechazar". Eta joan ziren urteak, eta esaldi gehiago utzi dizkigu zinemak memoria kolektiboan:
- ET, mi casa, teléfono ("E.T. phone home.").
- Le haré una oferta que no podrá rechazar ("I'm going to make him an offer he can't refuse.")
- Pongo a Dios por testingo que nunca más volveré a pasar hambre ("As God is my witness, I'll never be hungry again".
- ¡Buenos días, princesa! ("Buongiorno principessa!")
- Tonto es el que hace tonterías ("Stupid is as stupid does".
- En ocasiones veo muertos ("I see dead people").
- Que la fuerza te acompañe ("May the Force be with you").

Nork ezagutzen ditu esaldi horiek euskaraz? Eta jatorrizkoan? Eta benetan uste dugu euskara normalduko dugula euskaldun petoenak ere, euskaltzale suharrenak ere, mundu globalizaturako espainolaren makulua darabilen artean? Los Angelestik Berlinera edo Estokolmora, mundu guztiaren memorian dauden esaldiak dira, baina guk Murtzia eta Cadizkoekin soilik erabil ditzakegu, horien mundu-ikuskera dugunez. Ezin Baionara ere iritsi, gure memoria kolonizatuarekin.
NON ETA NOLA AZPIDATZI
Gertatzen da, gainera, espainolak guztiz bere duen
esparru horretan urratsak eman litezkeela. Zarauzko adibidea erraz zabal liteke
hainbat eremutan. Bi esparru bereiz litezke: batetik, era
amateurra, kultur elkarte edo gaztetxeetan baliatu daitekeena filmak
euskaratzeko. Luistxo Fernandezek aspaldi abiarazi zuen azpitituluak.com
webgunea. Ziur eremu honetan askoz gehiago badagoela egitea, baina hasi
behintzat, hasita dago, Luistxoren urteotako adibideak, edo Zarautzen egin
berri dugun esperientzia xumeak ageri duenez. Gasteizen EHUn Itzulpengintza
ikasten dihardutenentzat ere trebatzeko eta euren eskualdeetako taldeekin lan egiteko
aukera eman lezake.
Bigarren eremua askoz gutxiago landu da. Arlo
profesionala, noski. Adibide bat: BERRIAk umeentzako bost DVDren eskaintza egin
du egunotan, euskarara bikoiztuta, Gipuzkoako Aldundiaren laguntzarekin.
Zergatik ez antzeko egitasmo bat landu BERRIA, EIZIE eta erakundeen artean,
zinemaren historiako 25 edo 50 film garrantzitsuenak banatzeko egunkariarekin
astean bizpahiru aldiz? Interesgarria litzateke jatorrizko audio-bertsioarekin
eta euskarazko azpidatziekin batera, Euskal Herriko erdara nagusietan ere
egotea azpidatzi horiek (DVDan ikusteko aukeran, ez derrigor pantailan egon
behar), geroz eta garrantzi handiagoa daukan segmentu batentzat: familia
mistoak, erdaldunak eta euskaldunak elkarrekin bizi diren familiak.
Bide bera telebistan ere landu liteke, bi
azpidatzi lerro jarrita. Hala egiten dute hainbat leku elebidunetan (Finlandiako eskualde suediarretan, Bruselan...) Hori da, esaterako MUTelebistak darabilen bidea. Hara bideo hau:
ETXE MISTOAK
Baten batek konplikatu iritziko dio sistemari, baina gure gizartea ere konplexua da. EHUko NorTaldekoek grafiko dinamiko ezin interesgarriagoa egin dute euskal eta erdal etxeen tipologia aztertzen, 1991tik 2006ra. Horren arabera, 1991n hiru euskaldunetatik ia bi (% 63, edo 323 mila lagun) beste euskaldun batzuekin bizi ziren, eta % 37en etxeetan baziren erdaldunak ere. 2006rako, pixka bat behera egin zuen euskaldunak baizik bizi ez ziren etxeetako euskaldun kopuruak, baina etxe mistoetako euskaldunen hazkundeari esker, hamar euskaldunetatik seiren etxeetan erdaldunak ere bizi ziren, eta % 40 baizik ez dira etxean euskaldunak baizik ez dituztenak.
Euskarari arrisku eta erronka dakarkion egoera da, noski, baina normalizaziorako ezinbestekoa. Ezin dugu, alabaina, bizilagun guztiak euskaldunak dituzten etxe horietarako soilik telebista egiten jarraitu. Hobeto esanda, ziur aski horri eutsi beharko zaio, baina pentsatu beharko dugu euskarak irabazi dituen hiztun berri horiek, gaur egun EAEko euskaldunen % 60 diren horiek, zelan mantenduko dituen euskaldun. Etxeko mistoetako euskaldun horien tipologia erraz asmatu baitaiteke: gazteak, guraso erdaldunak, espainolez askoz hobeto moldatzen dira, eta euskara eskolarako dute nagusiki (edo soilik). Ez dute arazorik euskarazko film edo telesaio bat ikusteko, baina ohitura eta pizgarririk ere ez: gurasoek telebista espainolez ikusi dute beti, etxeko hizkuntza espainola da, eta ez dago bien arteko zubilana egiteko modurik oraingoz. Gura bada, hortxe sistema bat, azpidatzi bikoitzekin. Ez da post honen gai nagusia, baina etxe mistoetarako telebista-eredua ere ahalik bizkorren landu beharko da.
TELESAILAK
ELKARTASUNA DENEKIN, ETXEKOEKIN SALBU
- Bi film euskara hutsez. Beste hirutan euskaraz gain arabieraz, espainolez edo katalanez egiten dute. Bost horiek espainolezko azpidatziak dituzte.
- Hamabost film hizkuntza arrotzetan, ez euskaraz ez espainolez. Beste hamar film eleanitz, espainola tartean dela (euskarazko goiko hirurez gain). 25 film horiek espainolezko azpidatziak dituzte.
- 31 film espainol hutsez. Azpidatziak ingelesez batzuetan (baita espainolez ere bizpahiru filmek!), besteetan bat ere gabe. Euskarazkorik ez.
- Elkarrizketarik gabeko bost film.
DBHko zazpi mila ikasle bizkaitar eroan ditugu film sozialak ikustera, Elorriotik Portugaletera. Erdiak espainol hutsez ziren. Besteek espainolezko azpidatzidak zituzten. Euskarazko azpidatziak, zero. Haiti, Mozanbike, edo India ezagutzeko espainola behar da. Ikasiko zuten jarrera sexistez, zapalkuntzaz, indigenen eskubideez, ekologiaz, miseriaz eta beste mila balorez. Baina baita euskara ikasgelan geratzen dela ere. Mundua espainolez jaso dezagun. Adibide bat baino ez da, gurean egiten diren dozenaka festibaletako bat hartuta. Sentsibilitate handienetakoa adierazi nahi duena, baina euskaldunokiko oso txikia adierazten duena halaber.

Esan
dugu: euskarak eskolatik irten eta aisialdia eskuratu behar du; eta
aisialdiko lau ordu telebistari ematen dizkiogu. Mendebaldeko
herrialdeetan gutxienez,
geroz eta garrantzi handiagoa dauka fikzioak telebistan. Telesailek, besteak beste. Gaur eguneko telesail ugarik, AEBetatik
datorren zinemari ere aurre hartzen diola iritzi izan diote. Baina euskaldunok galdutzat
daukagun esparrua da, Homeland, Game of Thrones, CSI, House, Lost, Breaking Bad edo beste edozein
serieren denboraldi bakarra bikoiztearen kostuaz jakitun. Eta zer esan telesail
bakarraren ordez AEBetan urtean egiten diren ekoizpen garrantzitsuenak osotasunean aintzat
hartuz gero. Telebista goitik behera aldatu zuten hamar telesailen artean, bakar bat ez daukagu euskaraz ikusterik. Baina ikusten ditugu telesailok, Espainian edo Danimarkan bezain globalizatuta gaude, eta han beste ezagutzen ditugu pertsonaje eta trama garrantzitsuenak.
Aurtengo iraileko Emmy sarietako irabazleak Europa
osoko telebistetan daude ikusgai, edo aurki egongo dira. Euskaldunok nahiko
genuke horiek ere euskaraz egotea, mundua etxera euskaraz ekartzea.
Baina ez zaigu beharrezko. Eta ez gainontzeko europarrengandik
desberdinak garelako, telebista edo telesailak maite ez ditugulako,
espainola daukagulako baizik. Euskaldunon hizkuntza-eskubideak
aldarrikatzen ditugu, baina gure etxeko supazterreko behinolako
tximiniaren lekua hartu duen telebistarekin lau ordu ematen ditugu
egunero, horietako hiru eta erdi gutxienez espainolez. Euskararen
mehatxu edo ordezkatzaile den hizkuntzan ematen dugu aisialdiaren ia
erdia, baita euskararen arnasgune den edozein herritan ere.
ELKARTASUNA DENEKIN, ETXEKOEKIN SALBU
Badugu ordua horri guztiari buelta emateko. Hasteko, erakundeek bultzatutako zinemaldi, kultur-aste, ziklo, dokumental eta ikusentzuteko gainontzeko ekitaldi guztiek euskarazko azpidatziak izatea aldarrikatzen. Zinema ikusezina izeneko zinemaldi ederra daukagu Bilbon eta Bizkaiko hainbat herritan. Film sozialak proiektatzen dira. Hainbat udal, aldundi, Jaurlaritza eta beste hainbat erakunderen babesa dauka, baina benetan ikusezina eta baztertua euskara da. Euren webean diotenez, aurten 66 film eman dituzte Bizkaiko dozena erdi herri eta hiritan, 11.600 ikusle egon dira, eta horietako ehuneko 60 DBHko ikasleak izan dira. Aukera paregabea ematen du munduko errealitateak geureganatzeko eta hainbat balore transmititzeko. Festibaleko katalogoa deskargatuta, baina dena ez du hain eder. Gai ezin interesgarriagoak, baina baita honako datuak ere:
- Bi film euskara hutsez. Beste hirutan euskaraz gain arabieraz, espainolez edo katalanez egiten dute. Bost horiek espainolezko azpidatziak dituzte.
- Hamabost film hizkuntza arrotzetan, ez euskaraz ez espainolez. Beste hamar film eleanitz, espainola tartean dela (euskarazko goiko hirurez gain). 25 film horiek espainolezko azpidatziak dituzte.
- 31 film espainol hutsez. Azpidatziak ingelesez batzuetan (baita espainolez ere bizpahiru filmek!), besteetan bat ere gabe. Euskarazkorik ez.
- Elkarrizketarik gabeko bost film.
DBHko zazpi mila ikasle bizkaitar eroan ditugu film sozialak ikustera, Elorriotik Portugaletera. Erdiak espainol hutsez ziren. Besteek espainolezko azpidatzidak zituzten. Euskarazko azpidatziak, zero. Haiti, Mozanbike, edo India ezagutzeko espainola behar da. Ikasiko zuten jarrera sexistez, zapalkuntzaz, indigenen eskubideez, ekologiaz, miseriaz eta beste mila balorez. Baina baita euskara ikasgelan geratzen dela ere. Mundua espainolez jaso dezagun. Adibide bat baino ez da, gurean egiten diren dozenaka festibaletako bat hartuta. Sentsibilitate handienetakoa adierazi nahi duena, baina euskaldunokiko oso txikia adierazten duena halaber.
NORMALIZAZIORAKO GILTZA
Tristeena da euskarak ia galduta daukan eremua merke eta
erraz antzean eskuratu dezakeela. Utzikeriaz daukagula galduta. Onartezina irudituko litzaiguke UEMAko udalerri
baten gaztelania hutsezko beste edozein ekimen, baina film zein dokumentaletan
etsita onartzen dugu, konponbiderik ez baleuka legez. Konponbidea badago,
horratik. Oso noizean behin film bat bikoiztuta, beti egongo gara espainolezko
bikoizketaren menpe. Baina azpidatzien aldeko apustu argia eginda, urrats
handia egingo genuke. Gaur zazpi-zortzi urtekoak, Finlandian edo Portugalen legez, filmetako aktoreak beren ahotsez entzutera ohituz gero, hamar urte barruko nerabe-gazte horiek ez dute berehalakoan onartuko bikoizketa. Eta bikoizketaren % 98 espainolez dugu gurean. Azpidatzietara ohituta,
a) aisialdirako euskarak esparru handia irabaziko du.
b) aisialdirako espainolak are esparru handiagoa galduko du.
c) Euskaratik espainola ez diren erdaretara, ingelesera nagusiki, zuzenean jauzi egiten ohituko gara, eta espainolaren hegemonia apurtuko dugu.

Euskarak alde du XXI. mendean nagusituko den ideia bat: hizkuntzan ezagutzan sakondu behar dugu, Europan batez ere. Elebakartasuna analfabetismoaren antzeko errealitate gisa agertuz gero, gainditu beharreko zerbait bezala, Euskal Herrian asko irabaziko dugu: euskaldunok ere ekingo diogu hirugarren, laugarren... hizkuntzak ikasteari. Baina erdaldunek euskaratik igaro beharko dute hirugarrenera iristeko. Analfabetismoa gainditzeko. Eta ezagutza orokortuta, erabilerari erreparatuko diogu. Baina gai hori beste baterako utziko dugu.