Zer diren paradoxak: Katalunian iragarri duten gisako erreferenduma Eskozian nahi zuten, devo-max
proposamena hautatzeko —Britainiar Estatuaren barruan geratzea, baina
herrialde burujabe bihurtuta, zerga subiranotasunarekin—. Katalunian,
berriz, gehiengo handi batek «eskoziar» galdera gura zuen. Behinolako
federalista gehienak, gainera, independentista bihurtu ditu Espainiak
urteotan. Baina oso argazki indartsua lortu dute: mahaiaren bueltan
negoziatzen ageri diren hori, UDCtik CUPera.
Bigarren paradoxa: ostegunean heldutasun handia azaldu zuten Kataluniako alderdiek. Noizbait idatziko dute azken egunotako zurrunbiloa zer izan den, ERCko eta ANCko buru nagusien ohartarazpen eta guzti. Prozesuak benetako arriskuan zirudien, kontsentsurik lortu ezinik, zertarako eta, egingo ez den erreferendum baten galdera adosteko. Lorpen itzela da. Hasieran, niri ere proposamen urardotua iruditu zitzaidan bi itaunen eskema, baina jokaldi bikaina da: askoz errazagoa da Bai-Bai erantzutea, Bai-Ez baino.
«Nahiko banu ere —eta ez dut nahi—, ezin dut» esan du Mariano Rajoy Espainiako presidenteak egunotan. Espainiako presidentearen aginte-gaitasuna gorabehera, estatu horrek zeinen demokrazia estu eta mugatua daukan adierazten dute berbok. Eskubideak bermatu beharko lituzkeen konstituzioak berak, eragotzi egiten du herritarrek botoa emateko eta erabakitzeko eskubidea. Tenperatura igo egingo da aurki, eta agerian geratu konstituzioaren bermea ez direla ez espainol herria ez demokrazia; haren atzean, funtsean, armada dagoela. Espainiaren obsesio eta mamuak ezin ageriago daude, 1898tik inoiz ez bezala. Motibo gutxiagorekin inbaditu dute Bartzelona historian zehar. Askoz gutxiagogatik ere egon dira estatu kolpeak Espainian.
Galdeketa Madrilera joango da, Kataluniako Parlamentuan onartu ostean. Tramite hutsa da, baina ez hutsala: Katalunia zaku bete ezezko ari da biltzen, sezesiorako argudio ezin indartsuagoak direnak. Otsail-martxoetan izango ei da Madrilgoa. Juan Jose Ibarretxe gizajoaren irudia baino hobea lortu beharko du Artur Masek, lintxamenduari aurre egiteko. Kontsulta legeak ere ziurra du helegitea eta suspentsioa, beste bat zakurako. Laburbilduta, Espainiako legedian diren ate guztiak jo behar dira lehendabizi, denak itxita daudela jakinda ere. Ezinbesteko tramitea da Espainiaren izaera antidemokratikoa nabarmentzeko, nazioartera jotzen denean. Behin eta berriz negoziatzen saiatu arren, beste biderik ez dela egon argi uzten duten argudioak.
Info7 irratian argi zioen Quim Arrufat CUPeko diputatuak: «Ez digute utziko galdeketa egiten. Baina borondatea utzi, eta determinaziora jo beharra zegoen. Gatazka demokratikora jauzi egingo dugu». Martxelo Otamendik ostiralean azaldu zuen alternatiba: hauteskunde plebiszitarioak eta independentzia aldarrikapena. Hala egin zen Kosovon, baina alde garrantzitsu bat dago: 2008an Kosovo bazen independente, hau da, ez zen Serbiarekiko dependente. Kataluniako lurraldea, baina, Espainiaren menpe dago gaur. Eta hilez hil soldatak ordaintzeko dirua Madrildik dator. Baina hauteskunde horiek ere bertan behera uztea gerta liteke.
Autonomia bera kentzea da azken karta. Senatuak eta auzitegiek ez diote oztopo handirik jarriko Rajoyren Gobernuari. Baina okupazio militarraren esangura bera dauka, eta Espainiako autonomien estatuaren amaiera. Milioika katalanek aurre egiten dietenean, orduan bai, Europak ezingo du entzungor egin. Balkanetako memoria hurbilegi dago. Ukazioen zakua ondo beteko du Kataluniak. Sinetsita nago diplomazian ere sukalde lana ederto dabiltzala egiten.
Espainiatik inor ez da askatu bakebidez. Baina Madrili askoz zailago zaio Katalunia jotzea euskal independentismoa baino. Horregatik, Euskal Herrian ilusioa eta zuhurtzia, biak behar dira. 1898tik ataka larrienean dago Espainian, historiako hilabeterik garrantzitsuenetakoak izan ditzake aurrean. Kataluniatik hurbilen Nafarroa dago, eta ez geografikoki soilik. Usteldutako erregimen batekiko amorrua eta aldatu beharra, nafarrek adierazten dute argien asterik aste, mobilizazioetan. Erabakitzeko eskubidearen dinamikak ere egunez egun ari da hauspotzen, Durango-Iruñea giza katerako urte erdi falta dela oraindik.
Alfonso Alonso Alderdi Popularreko bozeramaileak ostiralean esan zuen galdeketak legearen harresiarekin egingo duela talka. Berlingo Harresiak ere sendo zirudien duela 25 urte, 1988 amaieran. Hamaika hilabete baino ez zuen iraun. Azaroak bederatzi zituen orduan ere.
BERRIAn argitaratua

No comments:
Post a Comment