Berrian 2005-X-30ean argitaratua
Ez nengoen fisikoki akitua, ez beste edozein lanegunetan baino gehiago. Beste edozein bidaiari bezala tratatzeko eskubidea neukala sentitzen nuela izan zen ez altxatzeko benetako arrazoia». Ez zen Rose Parks izan autobusean zuriei aulkia ez uzteagatik atxilotu zuten lehena, 1955 urte hartan bertan beste emakume beltz bi atxilotu zituzten arrazoi berarengatik. Baina NCAAP beltzen eskubideen aldeko erakundeak pentsatu zuen bera zela euren borrokarako sinbolo egokiena, sasoiko hizkeran esanda, beltza ez eze «tatxarik gabeko emakumea» baitzen.
Urtebetez egin zioten beltzek autobusez bidaiatzeari boikota, lege arrazistak bertan behera utzi arte. Gorka Torre demoak adibide hura jarri zuen orriotan, SNCFren jarreraren aurrean zer gehiago egin zioten galdetuta. Lehengoan Lonely Planet bidaia-liburuen argitaletxearen erreportaje bat ikusi nuen. Frantziako hegoaldea izenburupean, Okzitanian barna egin zuen bidaia aurkezleak, Euskal Herrian ere geldialditxoa eginez. Folkloriko samarra, bai, baina euskaraz eta egoera politikoaz zertzeladaren bat edo beste ere bai... amaieran, Baionako tren geltokian sartu da aurkezlea, esanez frantsesak hizkuntzetarako oso iaioak izan ez eta komeni dela hitz batzuk ikastea. Eskatu du frantses trakets hartan tren-txartela eta SNCFko leihatilakoak... euskaraz erantzun! Zeinen politak diren arratsaldeetako erreportajeak, siesta egin baino lehen.
1 comment:
Lagun batek lehengo egunean zuk diozuna esan zidan, telebista ikusten zebilela eta harrituta geratu zela erreportai horretan Euskal Herriari eman zioten tratamenduarekin. Onerako, jakina.
Pozteko ustekabe txiki eta xumeak izaten ditugu lantzean behin, ze demoniƱo!
Zorionak blogarengatik, gero eta gehiago gara, eta frikien aldean batzuk kategoriako idazleak zarie :-)
Post a Comment