2005-11-06

Aranjuezko kontzertua

(Berrian 2005-XI-6an argitaratua)

Kaierarako? Bai, Bilbotik pasatzen denean ekitaldian egoterik duzun edo...» Bertso-eskolako kideak ziren atzo 18/98 + ekimenari ongietorria ematen egondako bost lagunetatik hiru. Ez zen bertsorik izan, horratik. Bertsoa ez da ezinbestean ekitaldi guztietan egon beharreko zerbait. Gaur hitzordu polita dago Hendaian, urte osoan dauzkagu afari eta bazkariak, saio arruntak eta ez hain arruntak...

Hala ere, batek edo bestek bertsoaren falta nabari. Eta bertsolariak? Beste nonbaitetik txapelketa «politikoki zuzenagoa» (edo zuzenegia) dela irakurri dugu. Bertsolariak ondo jakin ohi du zein den bere lekua, oraindik ezetz esaten askorik ikasi ez arren. Konpromiso falta ezin zaio leporatu. Konpromisoa panfletoan baino ikusten ez duenak izango du arazorik agian, baina bertsolaria plaza-pertsona da, hizkuntza du lanabes eta herria entzule. Ezinbesteko du komunikazioa, konplizitatea. Konpromiso sendoagorik!
Atzo ez zen erraza Bizkaian bertsolari askorik topatzea. Aranjueztik itzuleran zeuden, konpromisoa kazetetan agertzetik baino haratago doanez. Beste ehunka lagunen gisan, ez gehiago ez gutxiago, Herio Gaztelako bide-ertzean egongo ez den esperoan. Besarkada laburra Peruri hormen beste aldetik eta beste bostehun kilometro etxera. Lekeitiotik Hendaiara joateko ez dadin Aranjueztik pasa behar. Beratik Hendaiara ez dadin nazioarteko mugarik egon Sorian, sardea eskutan.

No comments: