2005-10-16

Afrikako idazle onenak

Columbiako unibertsitako African Studies sailean ikusi dut zerrenda, Afrikan XX. mendean egon diren idazle onenak dakartzana. Hiru ataletan banatzen dituzte egileak: Haur literatura, Creative Writing deitzen dutena (Sormenezko idazkuntza litzateke, baina guk fikzioko literatura esango genukeela uste dut), eta ez-fikzioa. Zimbabweko Liburu Azoka dauka iturri zerrendak, han egin baitzuten aukeraketa hainbat proposamenen ostean. Ia guztiek Europako hizkuntzetan (ingelesez, portugesez eta frantsesez) edo arabieraz idazten dute, eta gehienak gizonezkoak dira. Eta gehienak halaber, ezezagunak mendebaldekoontzat. Lehen begiratuan, aitortu behar dut emakume bakarra ezagutzen dudala (Nadine Gordimer), eta bakarra ez naizelakoan, hurrengo urratsa Afrikako 50 idazle onenak hautatzea da, 2007rako egin nahi dute eta proposamenak bidal daitezke. Euskaraz badugu zerbait: Germano Almeida ren Napomuceno da Silva jaunaren testamentua Txalapartak argitaratu zuen, Chinua Acheberen Things Fall Apart itzultzeko dago oraindik baina bertsio laburtua dugu euskara ikasten ari direnentzat, Amos Tutuolaren Mozkor bat sasirik sasi Pamielak eman zuen. Gainontzeko lanak ez dut uste daudenik, idazleetako batzuen beste liburu edo poema batzuk ordea bai: Leopold Sedar Senghor, Mia Couto, Jose Craveirinha, Ngugi wa Thiong'o, Coetzee, Tahar ben Jelloun, eta ziur bat edo beste ahaztu dudala.
Horra hor zerrendako "Top 12ak", hiru emakume eta bederatzi gizon:

  1. Chinua Achebe (Nigeria): Things fall apart
  2. Meshack Asare (Ghana): Sosu's call
  3. Mariama Ba (Senegal): Une si longue lettre
  4. Mia Couto (Mozanbike): Terra sonâmbula
  5. Tsitsi Dangarembga (Zinbabwe): Nervous conditions
  6. Cheikh Anta Diop (Senegal): Antériorité des Civilisations Nègres: Mythe ou Vérité Historique?
  7. Assia Djebar (Aljeria): L'amour la fantasie
  8. Naguib Mahfuz (Egipto): Kairoko trilogia
  9. Thomas Mofolo (Lesotho): Chaka
  10. Leopold Sedar Senghor (Senegal): Oeuvre poetique
  11. Wole Soyinka (Nigeria): Aké: the years of Childhood
  12. Ngugi Wa Thiong'o (Kenia): A Grain of Wheat

No comments: