Duela ez asko, lagun kurdu batekin berbetan irten zen gaia, gurean geroz
eta ohikoagoa zela alkate, diputatu edo edozein kargu publikok
homosexualitatea adieraztea. Besterik da oraindik gizonak izatea
gehienak, eta karguduna bikotekidearekin —emaztea, ia beti— agerraldi
publikoetan taularatzeko ohitura anglosaxoniarra heterosexualitatera
mugatu izana orain arte. «Nik ez dut ezer aurka», izan zen bat zetorrela
esateko bere modua. Esaldi bera, gurean, kontserbadoreek desenkusatzeko
erabili ohi dute, baina bestelako kutsua dauka Kurdistango hiriburuan.
Istanbulen zein Europan jarrera irekiagoak egon ohi dira, Ekialde
Hurbileko bihotzean, ordea, herririk aurrerakoienak ere aurreiritzi eta
presio sozial handiari egin behar dio aurre. Berriki, lehen gay
elkarteak ateak ireki ei ditu Ameden. Urrats txikia deritzonari, ezin
ahaztu Bilbo aski irekian ere duela aste bi egondako eraso lesbofobo
larria.
Eta hara non, Barack Obama ere gay ezkontzaren alde
agertu den. Noiz eta, hauteskunde urtean, urrats eta esaldi bakoitza
guztiz neurtuta dauden sasoian. Pentsa zitekeen, taktikoki, irabazita
zeuzkanak baino gehiago ez zituela lortuko neurri horrekin, eta agian
baten bat uxatu ere egingo zuela. Baina kalkuluak, nonbait, besterik
dio. Espainian argien, eskuinaren kexu eta espantuak gorabehera, boterea
eskuratu eta bere horretan dirau homosexualen ezkontzak. Auzia epaileei
utzita garbitu dituzte eskuak. AEBetan legez, erlijioa gidari jartzen
delarik, onetik ezin askorik atera. Euskal kazetariren batek dioen
legez, alferrik azalduko dizkiozu zure argudioak bereak izan ordez fedea
eta fedea baino ez daukanari.
Antzeko zerbait gertatu da munduko
beste puntan ere. Ekialde Hurbilean jazo dela esan genezake, edo Asian,
baita Europan ere. Ez alferrik, Eurovision bera hartuko du Azerbaijanek
hamar egun barru. Baina Iran ez genuke Europan sartuko, ezta? Bada
hantxe ere bada Azerbaijan, are gehiago, Kaukasoko estatu independentean
baino biztanle gehiago dira Irango Azerbaijanen. Tabriz hiriburuan
protesta egin dute asteon iparraldeko ahaideen aurka, Bakuk
mendebaldearekin daukan harreman ona dela eta. Bietan turkiar herri
xiita izan arren, islamismoa estu hartu dute Aliev aita-semeek, Sobiet
Batasuneko garaitik egon diren lehendakariek alegia. Eta Eurovision
Bakun ospatzea, Kaspioko petrolioarekin nahasita, Mendebaldeari keinu
egiteko era da. Iranek hori salatu du, Bakuk Israelekin daukan
laguntasuna bereziki (aurtengo otsailean hainbat kazetarik
argitaratutako El retorno de Eurasia —Eurasiako itzulera—
liburuan zehatz azaltzen dute lotura bitxi hori). Baina Irango
islamistek zergatik protestatuko eta «Israelek hauspotutako gay martxa»
egingo omen dela Bakun, musika jaialdiaren aitzakian. Bakuko gazte
mendebaldartuek, berriz, antzera egin dute protesta Irango enbaxadaren
aurka, Hego Azerbaijanen askatasuna aldarrikatzen bidenabar.
Bitxia, bitxirik izatekotan. AEBetako zein Espainiako lobby
ultrakristauak gay ezkontzen aurka, Jainkoaren berba argudio hartuta.
Israelen antzera egin izan dute urteotan, Jerusalemgo gay martxei
ultraortodoxoek eraso diete. Eta musulman sutsuak ere ez dira
juduengandik urrun horretan. Irango fundamentalistek homosexualak
aitzakia hartuta ekin diote Azerbaijanen aurka, Israelek kutsatutako
zerbait balitz legez. Marka da, gero. Elkar gorrotatzen dute, elkarri
gerra egiteko prest, eta elkarrekin mundu gris bera irudikatzen dute,
Jainkoa estakuru, nork, nola eta nor maite behar duen esateko ere.
BERRIAn argitaratua
Showing posts with label azerbaijan. Show all posts

2012-05-13
2012-05-06
Bozetara
Hau mundu zoro hau» aipatu genuen urtea amaitzean. Eta udaberriak
aldaketak dakartza gure eremu hurbilenetik inguru zabalxeagora.
Lapurditik Alsaziara, edo Guienatik Korsikara, Europako begiak adi
dituzue, otoitz edo vudu, eskuindarren desmasien amaiera delakoan.
François Hollandek irabazteak baino gehiago, Nicolas Sarkozyk galtzeak
irribarrea handia pizten du Europan barna. Eta hori ez gertatzearen
beldurra parekoa da.
Asteburuko menuaren hastapenean torien porrota zegoen, udal hauteskundeetan. Ken Livingstone laborista (benetako laborista esan nahi dugu, sozialista eta Irakeko gerraren aurkako, esaterako) Londresko alkatetzako ateetan gelditu da. Interesgarria izango zen Olinpiar Jokoetan hain pertsona osoa ikustea, baina Boris Johnsonen estrabagantzia populista doi-doi nagusitu da.
Kontinenteko beste fokua Balkanetatik dator. Greziatik, eskuarki. Esplikazioa ez da hain zaila ere: denak egin du porrot, eta porrotera eraman dutenek porrot egingo dute. PASOK historikoari eta eskuindarrei botoa ematea Angela Merkeli emandako txeke zuria dela jakitun, beste norabait joango dira hautesleak. Eskuin arrazistak gustura egiten du igeri testuinguru horretan, baina inkestek komunisten eta oro har ezkerraren gorakada nabarmendu dute.
Greziaren nortasunetik hurbilen dagoen herrietako bat ere bozetara doa gaur, Serbia. Boris Tadic Europaren kuttunak ia Espainiaren pareko langabezia ekarri dio eslaviar herriari, eta Tomislav Nikolic (behinola erradikal eta Europaren aurkako, aspaldion diskurtso moderatuxeagoz) izan liteke EBrekin eta Kosovorekin negoziatu beharko duena aurrerantzean. Oposizio gutxi izango du, gutxienez.
Eta ekialderako? Europako mugak geografikoak edo kristautasunarenak diren, Armenia sartu edo ez, lehendaria hautatuko dute Kaukaso hegoaldean ere. Errusiaren aliatu historikoak badu aski lan Turkia eta Azerbaijanen artean irauten, azken horri 1993an gerra irabazi eta lurraldearen ia bostena kendu bazion ere. Baina Kaukasoz berba egiteko aitzakia nuen, datozen urte parean geroz eta gehiago agertuko baita hedabideetan: Dagestanen berriz ere atentatu odoltsuak izan dira, Vladimir Putin estatuburu bihurtzetik egun gutxira. Putin izango da Sotxiko 2014ko Neguko Olinpiar Jokoetan presidente, baina Kaukasoko beroa era arriskutsuan ari da hara ere hurbiltzen.
Egiptoarrak egunero ari dira ikusten Mubarak faraoia kanporatzea demokrazia ekartzea baino errazagoa izan zela. Mediterraneoaren iparraldean edozer pentsatuta ere, Magrebeko herrialde askotan demokraziak, gaur-gaurkoz, bizardunak agintera joatea dakar. Marokon gertatu da neurri batean, Tunisian gertatu da, Libian bozik gabe ere gertatu da eta bozen ostean gertatzeko zantzuak badira. Eta horixe Egiptoko gakoa (baita Sirian ere). Irabazi behar lukeena, jendearen babes handiena daukana, lehiatik kanpo uztea seinale txarra izan ohi da. Aljerian hori bera egin zutenean hondamendia ekarri zuen. Ordutik bi hamarkada joan, eta Egiptorekin batera Afrika iparreko herrialde garrantzitsuenean (Mali eta enparauetako auzietarako ezinbesteko pieza), datorren asteko hauteskunde historikoetan ere islamistak faborito. Eta Libian zein Aljerian zein Marokon, gehien borrokatu diren amazighak, jokoz kanpo. Ez dut esango berdin denik ezkerra zein eskuina, baina amazighei, euskaldunei, kurduei edo txetxeniarrei begira, eskumako inperialista baten antz handia duena ezkertiar panarabista bat da. Lagunak Washingtonen, Caracasen, Moskun zein Pekinen izan.

Labels:
Aljeria,
amazig,
azerbaijan,
balkanak,
berria,
Egipto,
grezia,
Kaukaso,
Kosovo,
leku-lekutan,
serbia,
Siria,
Sotxi,
Vladimir Putin
2012-04-29
Adierazpen askatasunaz
Datorren ostegunean prentsa-askatasunaren eguna daukagu. Euskal Herrian
egunotan egin diogu gorazarre Gernika munduratu zigun George Steer
Times-eko berriemaileari. Bestelako mezurik ere jaso dugu, Elgetan.
Iraina eta umilazioaren mezua, zenbaiten iritzian, horren gainetik
terrorea hedatzeko asmoa irakurri dut nik, «egin genuen eta formal ez
bazabiltzate nahi dugunean egingo dugu berriz ere». Baina terrorea
lehendik ere bazegoen seinale, mundu guztiak mugikorrean argazki kamera
daroan sasoiotan militarren irudirik ia ez izatea da: Europa
demokratikoan poliziak inongo ardurarik gabe jartzen dira kamerak
dantzan, Berlingo manifestazioetan kameralariaren atzetik arineketan
ibilia naiz, hura polizia baten aldamenera zihoala, mutil bat atxilotzen
zebilenean. Eta poliziak berak ostentzen zuen bere burua, kamera
aurrean ez agertzeko. Burutik pasa ere ez kazetariari agindurik ematea.
Gurean, istripuz sutea egon den etxe baten atarian grabatu eta
udaltzaina etorria zitzaidan irudi eske, duela ez hainbeste urte.
Udaltzainak lizentzia horiek hartzen dituen demokrazian, nork grabatu
militarrak.
George Steer omendu da, eta prentsa-askatasunaren egunotan oroitu beharko dira Steer eta besteen lanerako ezinbesteko ziren bertako laguntzaileak ere. Luxuzko fixer, Lauaxeta. Prentsa-askatasunaren lehen biktimetarik gurean. Eta Gernikaren ondoren, Eguna, euskarazko lehen egunkaria jaio eta hil zutela ere 75 urte dira.
Horiez gutxi entzungo dugu datorren astean, eta asko Iranez eta Kubaz eta Siriaz. Baina asteon bertan Hondurasen beste kazetari bat hil dutela, eta estatu-kolpearen ondoren azken urte biotan 18 hil dituztela, inork gutxik nabarmenduko du. Afrikako azal beltza eta Antilletako indigenen garinagu hizkuntza duten garifunen irratia isilarazi zuten iaz, baina kazetari-elkarte ezagunek oihartzun gutxi horiei, Egin-eko kazetari eta langileez ahazten diren legez. Jabier Salutregi, Teresa Toda eta gainontzekoek lau urte eta erdi bete dituzte preso dagoeneko.
Bahrain, Siria, Etiopia, Tunisia, Nepal, Israel, Azerbaijan aipatuko dira maiatzaren 3an. Ez dira konparatzekoak agian, bizia arriskatu eta galtzen duten berriemaileak (bertakoak gehienak, Siriako sunita zein Bahraingo xiita, eta gutxienak mendebaldetik bertara doazenak), eta prentsak dituen ibat edo bi galtzeak itxiera dakarkio. Hizkuntza Gutxituetako Telebistei buruzko jardunaldiak egin ziren Bilbon abenduan, eta galeserazko BBCko eta Irlandako telebista gaelikoko arduradunek hausnartzeko datuak bildu zituzten. «Nola esango diot erreskatea jasan duen gure herriko biztanleari, Nazioarteko Diru Funtsak agindu bezala hogei ospitale itxi behar direla, baina telebista estrategikoa dela?», eta herritarrei emandako zerbitzuez, eta zuhurtziaz egin zigun berba. Telebistak bizi dira, ez ordea gaelikozko Lá egunkaria (hark ere «eguna» esanahi), eta galeserazkoa sortzeko egitasmoa ere ez zuten inoiz burutu.
Gurean, antzeko aitzakiez Nafarroako irratiak eta telebistak desagerrarazi dizkigute, ito-larrian daude hainbat hedabide, eta ez da inoiz berandu kazeta honek berak behar duen ziztada aldarrikatzeko. Armez ixterik izan ez zutenak oihartzun eta elkartasun olatua ekarri zuen, baina horien neurriko arriskuei aurre egiteko unea ere bada.
Une zailetan, ikusten ari gara diskurtso xenofobo eta aldarrikapen miserableenak irteten dira, Hendaiatik Estrasburgora Fronte Nazionaleko bozen ehizan. Hiltzaile islamista bat ibili da Tolosan, baina arrazismoa hauspotzeak dakarrena ere badakigu: Anders Breiviken epaiketa adibide. Eta horren esaldi gorrotagarrien aurrean, Norvegiako herriaz oroitu naiz. Hiltzaileak kultur aniztasunagatik salatutako Ostadarren umeak kantatzera irten dira Oslora. Ahotsa hartu dute, berba eta doinua. Kanta dezagun guk ere, Elgetatik Gernikara.

2012-02-05
Azerbaijanen izena
Leku txikia hartu zuen BERRIAn; gainontzeko egunkarietan ikusi ere ez
dut egin albistea. Azerbaijanek estatuaren izena aldatuko du! Karlos
Zurutuzak (zorionak Argia sariagatik!) eta biok sarri egiten dugu
txantxa horrelakoekin: Bilboko kaleetan ez dago beste gairik, Athletic
eta Azerbaijanek izena aldatzea. Eta zein izen jarriko diote estatuari?
Ez da munduko originalena, baina aski esanguratsua bai: Azerbaijango
errepublikaren ordez Ipar Azerbaijango Errepublika deitzea proposatu
dute Parlamentuan. Eta Ipar Azerbaijan badago, Hego Azerbaijan ere
badagoen seinale, ezta?
Ali eta Nino duela ehun urte Kurban Saidek, Bakuko idazle juduak alemanez idatzitako eleberri zoragarria da. Liburua hiriko eskola batean hasten da, Errusiatik bidalitako irakaslearen lezioarekin. «Iparrean, Hegoan eta Mendebaldean Europa itsasoz inguratuta dago [...] Europako ekialdeko muga Errusiako Inperioko Ural mendien luzeran doa, Kaspio itsasoan zehar eta Transkaukasian barna. Hemen zientziak ez du azken hitza esan. Zenbait adituk diote Kaukaso mendien hegoaldera dagoen eskualdea Asiari dagokiola; beste batzuek, berriz, uste dute Transkaukasiako kultur garapenari begira batez ere eskualde hau ere Europa zati gisa ikusi behar dela. Zuen jarreraren arabera izango da beraz, nire umeak, gure hiriak Europa aurreratuaren ala Asia atzeratuaren zati behar lukeen». Ikasle ia guztiak azerbaijandarrak dira (liburuan tartariar deitzen ditu, turkiar jatorrikoak, funtsean), eta pozarren aldarrikatzen dute asiartasuna.
Joko geoestrategikoen bilgune horiek bereziak izan dira historikoki. Izenaren auzia Balkanetan ere aski garrantzitsua da: Greziak behin eta berriz ezarri dio betoa Mazedoniari, muga heleniarren baitan izen bereko eskualdea dagoelako. Azerbaijandar «nortasuna» legez, aski berria da mazedoniarra ere. Albin Kurti albaniar abertzaleak ziostan «Titok sorturiko sasi-nazioa» zirela mazedoniarrak, hizkuntzaz ere bulgarieratik nekez baitute desberdintasunik. Baina Greziak badaki bere Mazedonia XX. mendean konkistaturiko eslaviar lurraldea dela, duela ehun urteko mapek ageri dutela Balkanetako entsaladan ez zegoela greziarrik Mazedonian, eta bai eslaviarrak, turkiarrak, albaniarrak eta istorio guztietako galtzaile diren aromunio etniako latinoak. Gero etorri zen Grezia eta Turkiaren state-building bortitza: Asia Txikiko biztanleria trukatzea (garbiketa etnikoa, alegia), iparraldeko lurrak Asiako greziarrez populatzea eta, II. Mundu Gerraren ondoren gerra zibilean komunistak garaituta, milaka mazedoniar Jugoslaviara kanporatzea.
Azerbaijanek badauka motibo indartsurik izen aldaketarako: Iranen menpe dagoen Hego-Azerbaijanen bizi dira hiru azerbaijandarretik bi. Luzaro egon dira bereizita, oso inperio ezberdinetan: iparrekoak, erresuma kristau ortodoxoan lehendabizi eta komunista ateoan gero; hegoaldekoak, britainiarren eta gero estatubatuarren txotxongilo zen estatuan aurrena eta errepublika islamiarrean gero. Pertsiar gehiengoaren ondoren, Irango gutxiengo nagusia dira azerbaijandarrak, biztanleen ia laurdena. Musulman xiitak izanik, gainera, ondo egokitu dira errepublika islamiarrean, kurdu edo balutxe suniten aurkako errepresioarekin alderatuta. Mir-Hussein Musavi oposizioko burua bera (egun atxilotua, baina lehen ministro izana) azerbaijandarra da.
Iparreko azerbaijandarrak ere xiitak dira. Baina ahaidetasun behinena Turkiarekin daukate, bien arteko Armenia estu hartzeko (Karabakh Garaiko gerratik Azerbaijanek ez du lurraldearen ehuneko hogei kontrolatzen). Eta, bide horretatik, Israelekin eta Estatu Batuekin ere lotura sendoa dauka. Baita Europarekin ere: gas eta petrolioa hornitzearen truke ezikusi egiten dio alievtarren autoritarismoari. Aliev aita-semeak egon dira boterean 1991ko independentziaz geroztik.
Urteetan ahaztutako hegoaldeko azerbaijandarrei begira hasi dira orain. Detailea izan liteke, baina Iranerantz gertatzen diren oso gauza gutxik dirudite orain bertan kasualitate. Gerra noiz izango denentz baino gehiago, noiz izango den, horixe jakin-min bakarra askorentzat. Egunotan izan da uda gerra sasoia izaten dela dioen aditurik. Leon Panettak (Obamaren defentsa idazkaria, ez ahaztu) udaberria ere aipatu du. Obamak bozak maldan gora balitu batez ere.

iran,
Israel,
karabakh,
Kaukaso,
leku-lekutan,
Obama
2010-05-02
Kanpoko ereduak
Armeniar genozidioaren urteurreneko ekitaldiak aprobetxatuta, Kaukaso aldean eman ditugu egun batzuk. Izoztutako gatazka deiturikoetan bakarra falta nuen bisitatzeko, eta Armenia eta Azerbaijanen arteko Nagorno Karabakh-en ibili naiz beste zenbait kazetarirekin. Sobietar Batasuneko gerra latzenetakoa sufritu zuen eskualdeak, eta hamabost urtez gerrarik gabe baina bakea erdietsi ezinik dihardute, alde bietan milaka iheslari dituztela etxera itzuli ezinik.
Azerbaijango hiriburuan jaio eta hazitako armeniarrekin bildu gara. «Armeniar ginela ia ohartu gabe hazi ginen, errusieraz bizi izan ginen, eta egun batetik bestera alde egin behar izan genuen etxetik». Baku kosmopolitaren ordez Nagorno Karabakh menditsu eta hotza dute gaur bizileku, seme-alabek gurasoek baino hobeto dakite armenieraz, eta errusierak atzera egin du eskualdean. Inork aitortzen ez dien eta egiaz ia inork nahi ez duen estatu independentean bizi dira. 1988an eskualdea Armeniako errepublikako zati izatea eskatu zuten, betiere Sobietar Batasunaren baitan, aldaketa administratibo erraza izango zelakoan. Gutunetatik manifestazioetara, azerbaijandarren aurkako protestak, lehen sarraskiak, Sobietar Batasuna erortzea eta gerra betea, azkenik. Hura irabazi, auzoa etsai bihurtu, kanporatu, eta independentziak nahi zuenetik gutxi ekarri die: Armeniarekin bat egin ordez, estatua aldarrikatu behar izan dute, osterantzean Azerbaijanek Armeniari bere lurraldea okupatzea leporatuko lioke eta.
«Nazionalismoek hauxe dakarte» ondorioztatu du espainiar kazetariak. «Herritarrek hitz egiteko aukera dutenean, askatasunaren alde egin ohi dute. Herritarren erabakia ukatzeak dakar hau, Karabakhen zein Txetxenian» gaztigatu diot. «Espainiak ez ote lituzke tankeak bidaliko?». Harrituta begiratu dit, Espainian horrelakoak pentsaezinak balira legez. Baina gogorarazi diot, gogorarazi diodanez, Egunkaria-ren itxieratik zazpi urtera haserretzeak ez duela balio.

Subscribe to:
Posts (Atom)