2005-10-05

Lehena

Goizaldeko ordu txikietan, beste zereginik ez eta, bloga sortzen hasi naiz. Behar den bezala, plan estrategikoa abian jarri, merkatu-ikerketa egin eta aurrera. Urik dagoen begiratu barik, bainujantzirik daukagun jakiteke, salto uretara!
Goazen ohera, gauzak distantzia apur batekin begiratu eta ea pentsatu besteko zer esana ote daukagun ikustera.
Hara ba, neure buruari aurretiaz egindako urtebetetze-oparia.

No comments: