2005-11-13

Lehen orduak Borinkenen

20 ordu etxetik abiatu garenetik, izerditan blai aireportuan, EHn goizaldeko hirurak dira hemen gaueko hamarrak izan arren, afaldu ez, eta zer demontre nabil oraindik itxura handirik ere hartu ez diogun uhartetxo honetatik?

Inbidia apur bat eman guran agian. Polito jaitsi dira tenperaturak Euskal Herrian? Santo Domingon egindako eskalan aurretiaz ezagutzen dugun asfalto beroaren usaina heldu zaigu berehala, haize ufada sargoria. Aduanan, berehala erreparatu diogu dirurik ez ematea zekarten afixei. Duela hiru urte egon ginen hemen, eta muga nagusia, aireportua aski itxurosoa da. Baina honek ere badu atzeko atea, Haitira hurbildu ahala ikusi genuenez. Azkenean 100 pesoko eskupekoa eskatu poliziak tramiteak arintze aldera. Eta Haitiko itzulera besteren baten kontatuko dugu. Gaurkoa eskala laburra baino ez da izan. Puerto Ricoko sarrera gogortu dute, AEBen kolonia (Estatu Librea...) izateak daukan prezioaren zati txiki bat. Aurpegiko argazkia egin, atzamarren fitxa poliziala, eta europarrak izanik, Welcome, ez dugu bisatu beharrik.

Hemendixik entzun ditugu Markinako saioko bertsoak, hura amaitu eta ordu gutxira, sarean. Eta hemendik egingo dugu ahalegina inprobisatzaile borikuen berri emateko. Datorren astean Yauco hirian daukate finala, eta bestelako ezustekoren bat ere aipatu dit Euskal Etxeko Tomasek.

Bada bai, azkenean egin dugu afaltzeko txangotxoa. Kapitalismo basatia eta antiinperalismoa, gizarte yankia eta latinoamerikarra, denek bat egiten dute Puerto Ricon. San Juanen lehen gaua dugu, Euskal Etxekoak bila etorri ostean. Oraingoz, aste pare honen hasieran zertzeladatxoak baino ez, hezetasun izugarria, bero sapa, autoak nongura, 24 orduz zabalik dauden supermerkatu eta kafetegiak ostatu inguruan... oso ohikoa da turismo bulegoek "kontrasteen lurraldea" deitzea herrialde bati, baina hemen etengabe agertzen dira: pobrezia izugarria eta munduko hotelik garestienak elkarrengandik hain hurbil, hotelean ingelesa baino ez eta k alean beste Antillako berotasuna igarri dugu espainiera erabilita kafetegian.

Rosario Ferreren Maldito amor liburua hartu dut liburutegian, eta ezin Borinken eder honetan ordu batzuk daramatzanak hobe azaldu zein den borikua hauen izaera. Ez daukat oran bertan itzultzen hasteko indarrik:

"No creo que exista otro país latinoamericano donde la definición de la nacionalidad constituya un problema tan agudo como lo es hoy todavía en Puerto Rico. La nación se debate en un constante autoexamen que recuerda la obsersión de los novelistas españoles del noventa y ocho con el qué somos y el cómo somos. ¿Somos latinoamericanos o norteamericanos? ¿Seremos Estado de la unión, Estado libre asociado o país independiente? ¿Base nuclear y militar, o puente conciliador entre las dos culturas? ¿Cordero pascual del escudo de los Reyes Católicos o chivito estofado de San Juan Bautista? ¿Piragua de papel en aguas de piringa o peñón de Gibraltar perdido en el Caribe? ¿Gallito kikirikí guapetón o veleta vertiginosa, que cuando apunta hacia el Sur nos dirige hacia el Norte y cuando apunta hacia el Norte nos dirige hacia el Sur? ¿Paraíso del perito político o perrito lingüístico? País esquisinfrénico con complejo de Hamlet, nuestra personalidad más profunda es el cambio, la capacidad para la transformación, para el valeroso transitar entre dos extremos o polos".

Mutur bien artetik autoak batera eta bestera San Juanen, hemen izkinara joateko ere hartzen dutela autoa esan digu Eduardok. Nafarroa baino txikiagoa eta lau milioi biztanleko uhartean horrek dauzkan ondorioak erraz imajinatu daitezke. Hip-hop eta reggaeton tonuak nagusi autoen burrunban, eta telebistan ehun kanaletik gora, bertako zaborra, Iparraldekoa, eta programa duinen batzuk tartean, telepredikatzaileak espainolez, morboa, esandakoa, denetik, eta halako batean ikusi dugu: Residente Calle 13, uneotan dagoen reggaeton sortzaile arrakastatsuenetakoa. "Se vale to" izan da bere kanta ezagunena, baina polemika "Querido FBI" kantarekin ekarri du, gura duenak Indymedian jaitsi dezake. Filiberto Ojeda Riosen hilketaren ostean idatzi zuen duela hilebete, baina datozen egunetan jakingo ditugu horren gaineko kontu gehiago.

Bihar gehiago.


1 comment:

Anonymous said...

Beno, Mr. Urtzi UV,kontuz Borinquen-eko arriskuekaz, besteak beste KFC eta Pizza Hut-eko kakalarriak, "perreo", Mayagüez eta Ponce-ko neskak... Bienvenido al Caribe...