Leku txikia hartu zuen BERRIAn; gainontzeko egunkarietan ikusi ere ez
dut egin albistea. Azerbaijanek estatuaren izena aldatuko du! Karlos
Zurutuzak (zorionak Argia sariagatik!) eta biok sarri egiten dugu
txantxa horrelakoekin: Bilboko kaleetan ez dago beste gairik, Athletic
eta Azerbaijanek izena aldatzea. Eta zein izen jarriko diote estatuari?
Ez da munduko originalena, baina aski esanguratsua bai: Azerbaijango
errepublikaren ordez Ipar Azerbaijango Errepublika deitzea proposatu
dute Parlamentuan. Eta Ipar Azerbaijan badago, Hego Azerbaijan ere
badagoen seinale, ezta?
Ali eta Nino duela ehun urte
Kurban Saidek, Bakuko idazle juduak alemanez idatzitako eleberri
zoragarria da. Liburua hiriko eskola batean hasten da, Errusiatik
bidalitako irakaslearen lezioarekin. «Iparrean, Hegoan eta Mendebaldean
Europa itsasoz inguratuta dago [...] Europako ekialdeko muga Errusiako
Inperioko Ural mendien luzeran doa, Kaspio itsasoan zehar eta
Transkaukasian barna. Hemen zientziak ez du azken hitza esan. Zenbait
adituk diote Kaukaso mendien hegoaldera dagoen eskualdea Asiari
dagokiola; beste batzuek, berriz, uste dute Transkaukasiako kultur
garapenari begira batez ere eskualde hau ere Europa zati gisa ikusi
behar dela. Zuen jarreraren arabera izango da beraz, nire umeak, gure
hiriak Europa aurreratuaren ala Asia atzeratuaren zati behar lukeen».
Ikasle ia guztiak azerbaijandarrak dira (liburuan tartariar deitzen
ditu, turkiar jatorrikoak, funtsean), eta pozarren aldarrikatzen dute
asiartasuna.
Joko geoestrategikoen bilgune horiek bereziak izan
dira historikoki. Izenaren auzia Balkanetan ere aski garrantzitsua da:
Greziak behin eta berriz ezarri dio betoa Mazedoniari, muga heleniarren
baitan izen bereko eskualdea dagoelako. Azerbaijandar «nortasuna» legez,
aski berria da mazedoniarra ere. Albin Kurti albaniar abertzaleak
ziostan «Titok sorturiko sasi-nazioa» zirela mazedoniarrak, hizkuntzaz
ere bulgarieratik nekez baitute desberdintasunik. Baina Greziak badaki bere
Mazedonia XX. mendean konkistaturiko eslaviar lurraldea dela, duela
ehun urteko mapek ageri dutela Balkanetako entsaladan ez zegoela
greziarrik Mazedonian, eta bai eslaviarrak, turkiarrak, albaniarrak eta
istorio guztietako galtzaile diren aromunio etniako latinoak. Gero
etorri zen Grezia eta Turkiaren state-building bortitza: Asia
Txikiko biztanleria trukatzea (garbiketa etnikoa, alegia), iparraldeko
lurrak Asiako greziarrez populatzea eta, II. Mundu Gerraren ondoren
gerra zibilean komunistak garaituta, milaka mazedoniar Jugoslaviara
kanporatzea.
Azerbaijanek badauka motibo indartsurik izen
aldaketarako: Iranen menpe dagoen Hego-Azerbaijanen bizi dira hiru
azerbaijandarretik bi. Luzaro egon dira bereizita, oso inperio
ezberdinetan: iparrekoak, erresuma kristau ortodoxoan lehendabizi eta
komunista ateoan gero; hegoaldekoak, britainiarren eta gero
estatubatuarren txotxongilo zen estatuan aurrena eta errepublika
islamiarrean gero. Pertsiar gehiengoaren ondoren, Irango gutxiengo
nagusia dira azerbaijandarrak, biztanleen ia laurdena. Musulman xiitak
izanik, gainera, ondo egokitu dira errepublika islamiarrean, kurdu edo
balutxe suniten aurkako errepresioarekin alderatuta. Mir-Hussein Musavi
oposizioko burua bera (egun atxilotua, baina lehen ministro izana)
azerbaijandarra da.
Iparreko azerbaijandarrak ere xiitak dira.
Baina ahaidetasun behinena Turkiarekin daukate, bien arteko Armenia estu
hartzeko (Karabakh Garaiko gerratik Azerbaijanek ez du lurraldearen
ehuneko hogei kontrolatzen). Eta, bide horretatik, Israelekin eta Estatu
Batuekin ere lotura sendoa dauka. Baita Europarekin ere: gas eta
petrolioa hornitzearen truke ezikusi egiten dio alievtarren
autoritarismoari. Aliev aita-semeak egon dira boterean 1991ko
independentziaz geroztik.
Urteetan ahaztutako hegoaldeko
azerbaijandarrei begira hasi dira orain. Detailea izan liteke, baina
Iranerantz gertatzen diren oso gauza gutxik dirudite orain bertan
kasualitate. Gerra noiz izango denentz baino gehiago, noiz izango den,
horixe jakin-min bakarra askorentzat. Egunotan izan da uda gerra sasoia
izaten dela dioen aditurik. Leon Panettak (Obamaren defentsa idazkaria,
ez ahaztu) udaberria ere aipatu du. Obamak bozak maldan gora balitu
batez ere.
BERRIAn argitaratua
Showing posts with label karabakh. Show all posts
Showing posts with label karabakh. Show all posts
2012-02-05
2010-05-02
Kanpoko ereduak
Armeniar genozidioaren urteurreneko ekitaldiak aprobetxatuta, Kaukaso aldean eman ditugu egun batzuk. Izoztutako gatazka deiturikoetan bakarra falta nuen bisitatzeko, eta Armenia eta Azerbaijanen arteko Nagorno Karabakh-en ibili naiz beste zenbait kazetarirekin. Sobietar Batasuneko gerra latzenetakoa sufritu zuen eskualdeak, eta hamabost urtez gerrarik gabe baina bakea erdietsi ezinik dihardute, alde bietan milaka iheslari dituztela etxera itzuli ezinik.
Azerbaijango hiriburuan jaio eta hazitako armeniarrekin bildu gara. «Armeniar ginela ia ohartu gabe hazi ginen, errusieraz bizi izan ginen, eta egun batetik bestera alde egin behar izan genuen etxetik». Baku kosmopolitaren ordez Nagorno Karabakh menditsu eta hotza dute gaur bizileku, seme-alabek gurasoek baino hobeto dakite armenieraz, eta errusierak atzera egin du eskualdean. Inork aitortzen ez dien eta egiaz ia inork nahi ez duen estatu independentean bizi dira. 1988an eskualdea Armeniako errepublikako zati izatea eskatu zuten, betiere Sobietar Batasunaren baitan, aldaketa administratibo erraza izango zelakoan. Gutunetatik manifestazioetara, azerbaijandarren aurkako protestak, lehen sarraskiak, Sobietar Batasuna erortzea eta gerra betea, azkenik. Hura irabazi, auzoa etsai bihurtu, kanporatu, eta independentziak nahi zuenetik gutxi ekarri die: Armeniarekin bat egin ordez, estatua aldarrikatu behar izan dute, osterantzean Azerbaijanek Armeniari bere lurraldea okupatzea leporatuko lioke eta.
«Nazionalismoek hauxe dakarte» ondorioztatu du espainiar kazetariak. «Herritarrek hitz egiteko aukera dutenean, askatasunaren alde egin ohi dute. Herritarren erabakia ukatzeak dakar hau, Karabakhen zein Txetxenian» gaztigatu diot. «Espainiak ez ote lituzke tankeak bidaliko?». Harrituta begiratu dit, Espainian horrelakoak pentsaezinak balira legez. Baina gogorarazi diot, gogorarazi diodanez, Egunkaria-ren itxieratik zazpi urtera haserretzeak ez duela balio.

Subscribe to:
Posts (Atom)