Korsikara zihoan ferry batean daukat lehen irudia, ez
dakit zergatik; agian zorroa fakturatu egin nuen eta ordura arte ezin
atera. Dena dela, Bastiara ginderamatzan ferry harekin lotzen dut
BERRIAren lehen zenbakia. Pozik, harro baina kezkaz ere atera genuen ale
hura motxilatik, beste inork ulertzen ez zuen dokumentu arriskutsua
balitz legez. Hala zen, neurri batean. Lau hilabete lehenago ikusi
genuen zeinen hauskorrak ginen, zeinen babesgabe geunden. Euskarak herri
bat zeukan atzetik, euskal erakunde gehienek —abertzaleek baino ez,
hasiera hartan— protesta egin zuten, elkartasuna adierazi. Baina
hareazko gaztelu baten gisan ikusi genuen geneukan hura txikitu
zigutela.
Korsikako bazterretan inbidia sumatu genuen. Urrun zekusaten horrelako zerbait egiteko aukera. Harrotasun berarekin inbidia bera sumatu dut munduko bazterretan, Ameriketako herri indigenetatik Europako hizkuntza gutxituetara.
Oso gutxi dira eguneroko egunkaria daukaten hizkuntza gutxituak. Kurduen Azadiya Welat, Turkiaren erasoetan dozenaka kazetari galdu dituena, eta kito. Europan bertan, Midas elkarteko zerrendari begiratuta, auzo herrialdean estatu hizkuntzak dira nagusi: alemanak Italian, hungariarrak Errumanian, suediarrak Finlandian eta abar. Katalanak dira salbuespen bakar egunkari bat baino gehiagorekin. Eta hortik kanpo? Galizierak duela urte bi galdu zituen Galicia Hoxe eta A Nosa Terra, PPren Xunta glotozidak itota. Irlanderak La Nua galdu zuen. Galeserazko Y Bid egitasmoa jaio ere ez.
Euskara eta katalana kenduta, bi hizkuntza gutxituk baino ez dute egunkaria Europan, biak ere aski txiki eta, gehienentzat, ezezagunak: Alemania ekialdeko sorabiarrek Sorbske Nowiny dute, Alemaniako Errepublika Demokratikoaren garaian lortutako eskubideei esker, erakunde publikoek finantzatuta. Suitzan bizi diren erromantxera hiztunek ere La Quotidiana daukate, Konfederazioak eta Grisoniako kantoiak ordainduta.
Beste inork ez dauka egunkaririk. Arazoa ez da hizkuntza edo hiztun kopurua, gutxitu izaera baizik. 300.000 hiztun dituen islandieraz badira sei-zazpi egunkari, eta 50.000 hiztuneko faroerak ere baditu egunkariak. Hegemonia da gakoa. Irakurleak faroeraz edo islandieraz irakurtzen du; hortik aurrera helduko dio danieraz edo ingelesezkoari. Baina inoiz ez alderantziz. Estatua izanda eta hizkuntza normalizatzeko neurri zorrotzak egin dituzten Estonian eta Letonian, milioia pasatxo hiztunekin, badituzte dozena bat egunkari, eta errusierazkoak ere badauden arren, estoniera eta letonierazkoak dira jarraitzaile gehien dutenak. Ez dute euskarak baino askoz hiztun gehiago, baina hegemonia bai. Estatuak ematen duen hegemonia. Livonierak aitorpen ofiziala dauka oraindik Letonian, sinbolikoa agian. Livoniera ama-hizkuntza zeukan azken pertsona egunotan hil da, eta ikasi dutenak dozena batzuk dira.
Euskaldunon grina gogorarazi dit BERRIAren urteurrenak. Livonierak, okzitaniar auzoez oroitarazi nau. Atlantikotik Alpeetaraino arnasa hartzeko lekurik ez. Tira, bat bai, Pirinioetan bera. Aran ibarra Kataluniako zati da, eta pribilegioa da hori. Horri ere erreparatu baitiote estatu berria horrenbesteko mimoz landu dutenek. Ibarra Kataluniako eremu burujabe izango da, hala nahi balu estatutik bereizteko gaitasunarekin, egoki deritzon burujabetzarekin eta hizkuntza politikarekin. Aranerak Katalunia independentean dauka etorkizuna segurtatuen. Okzitaniako eremu libreena izango da Aran ibarra.
BERRIAn argitaratua

No comments:
Post a Comment