Urteak bide erdia egin du gaur. Kataluniako sezesio-prozesuan
mugarrietako bat behar zuen datak Artur Masek Espainiako Gobernuari
erreferendumerako baimena eskatzeko epea baitu. Nola-hala, betetzat jo
dute urrats hori, Erabakitze Eskubidearen Aldeko Itun Nazionala eratuta,
eta hor adostutakoa Madrilera bidaliko dutela iragarrita. Solidaritat
alderdi independentistak kritika egin dio Masi eta ERCri, Gobernu
itunean dakarrenaren arabera («Espainiako estatuarekin negoziazio eta
elkarrizketa-prozesua irekitzea, erabakitze-eskubidea egikaritzeko,
erreferendumera deitzeko aukera ere barne duela»), erreferendumeko
galdera honezkero egon beharko litzatekeela iritzita. Datozen sei
hilotan egingo ei dute urrats hori, kontsulta bera iragartzeko unean.
Basquitis deitu izan diote katalanen euskaldunokiko lilurari. Katalanitisa ere puztu da gurean aspaldion. Euskal Herriak daukan lagunik onena non dagoen zalantzarik balego ere, bart Nou Campen izan dira Gorka Knorr eta Fermin Muguruza, jendetza bildu duen ekitaldian. Hausturaren edo deskonexioaren unean basquitis edo euskal suhartasun pixka bat beharko dutelakoan daude geroz eta gehiago. Espainiari lotzen dituen entxufea ateratzeko uneaz ari dira, zero momentu hori zelan landu.
Duela urtebete ANC Kataluniako Biltzarrak aurkeztutako plangintzan ameskeria zirudien 2014ko irailean erreferendumera deitzea. Egun, epe luzeegia dirudi, adituren batek adierazi legez: ezin da herria etengabe mobilizatuta egon. Herri-ordezkariek ere beren lana egin behar dute. Kataluniako herriak bultzatuta, ERCk babestuta, Artur Masen gobernuak agindutako urrats kolektiboak bete ditu orain arte. Madrilekikoak Masek berak egin behar ditu, herria atzean eta aurkaria aurrez aurre duela, konfrontaziora doala jakitun. Espainiarekin negoziatzea alferrik baina egin beharrekoa dela jakinik. Galdeketa legezkoa izatea zail du; beraz, legitimitatean dago gakoa. Auzia gero nazioartean jokatzen baita. Zuk lana txukun egin baina inork aintzat ez bazaitu hartzen, alferrik ari zara. Espainiak daukan karta garrantzitsuenetakoa da hori.
Kataluniako herria prest eta gogotsu dago 2014an estatua eratzeko. Sinetsita dauka egungo arazo askoren konponbidea estatu horretan dagoela. Europan eskualdeak haurren patioa dira, erabaki ezinik, eta nagusien patioa, estatuena begi bistan dauka Kataluniak. Badaki horra joan behar duela, are gehiago, atea zeharka dezakeela uste du. Eskoziak, estatu burujabeen zelaian jokatzeko, erreferenduma irabazi behar du atea zeharkatzeko. Hala adostu du atezainarekin, eta etxekoak konbentzitzea dator orain. Hori da ideala, galdeketa lasaia, eta irabaziz gero trantsizio epe labur bat, agintea eskutik eskura pasa, banderak jaistearen protokoloa eta hori guztia. Erresuma Batuak inork baino gehiagotan egin du hori XX. mendean mundu zabalean.
Baina Espainian, denik eta amesgaizto handiena da bandera jaiste hori. Kataluniak etxea konbentzituta dauka, baina ateaz beste aldera joateko Espainia abusatzailea dauka, pasatzen ez uzteko. Mas lehendakariak garbi eta aratz sartu nahiko luke estatuen klubean. Atera hurbiltzen ari da Katalunia, eta ziur aski atezainari bultza egitea eta arineketan irtetea beste biderik ez du izango. Sakada bakar baina irmo bat abusatzailea botatzeko; altxatzen denerako, kanpoan egongo dira, agian Islandia edo antzeko herrialderen baten oniritziarekin. Guk ere atezainik ez dagoen une horretan irten beharko genuke, behingoan «gu» nor garen adosten badugu.
Horrek praktikan esan nahi du Kosovon bezalako Aldebakarreko Independentzia Adierazpena egitea (UDI, ingelesez). Une horretan, eskuak zikintzea dator, eta Espainiako Estatua neutralizatzea Katalunian. Izan ere, independentziarako lehen neurria zure lurraldearen gaineko kontrola da, gurean kontrol berdeek behin eta berriz argi uzten diguten legez. Lurraldearen kontrolik gabe UDI bat inork ez du serio hartuko. Katalunian are zailago dute, Madrilek finantzaketa etenda.
Lurrikara unea da hori, bai. Ahalik laburrena izan behar du, baina lurrikara dakar zure territorioaren kontrola hartzeak, Estatuko ordezkaria indargabetzeak, esaterako. Une horretara arte, nazioarteak ez du atzamarrik mugituko. Gero Europak, beti bezala kontserbadore, gatazka eragoztea izango du lan nagusi; une horretan lehen aldiz, aintzat hartuko ditu bi subjektuak, Espainia eta Katalunia.
Hirugarren subjektua zelan izan geu? Euskal Herrian ere ari gara erabakitze-eskubidean eta gizarte-aktibazioan lanean. Aurrez aurreko elementua falta zaigu, ordea: Bartzelona, Generalitat-a, president bat. Iruñea, Gasteiz, nork bideratuko du hori? Elkarrekin egingo duzue? Planifikazioak beharrezko dira, baina jakin behar da karta guztiak ez daudela zure esku. Eta urtebete barru Espainia KO egon liteke, 1898tik egon ez den legez, Kataluniak independentzia aldarrikatuta eta Europaren presiopean, negozia dezan. Pentsatu beharko da Gasteizek, Iruñeak, biek ala bietako batek, nork gidatzen duen herri hau handien patiora. Agian abusatzailea berriz jaiki eta atea beste 116 urtean itxiko du eta.
BERRIAn argitaratua

No comments:
Post a Comment