2006-04-09

Piratak

Berrian 2006-IV-9an argitaratua
Itakara heltzea baino nabigatzea zela beharrezko irakurri genuen. Bizitza bada nabigatzea, helmugara heltzea heriotza izan liteke. Baina heriotza izan daiteke helmugarik gabea ere, itsasoak berea eskatzen badu. Itsasoa lehorretik baino ezin da mitifikatu. Arrantzaleak, marinelak eta pirataren bat edo beste txikitatik ezagutu ditugu, baina esklabo-ontziak ez hainbeste. Gure kontzientziei erasaten die.
Hesiak altxatu eta ontziz datoz, eta azkenean Mendebaldeko Afrikako kosta-lerroa buruz ikasiko dugu. Maroko, Mendebaldeko Sahara, Mauritania orain. Afrika beltza dator jarraian, Senegal, Ganbia, Gineak, Sierra LeonaƉ Esklaboen kosta ere deitu izan zaio, Senegaldik Nigeriaraino dozenaka gotorleku daude, mendetan esklabo-merkantziarako erabiliak. Ameriketarantz abiatu aurretik ikusten zuten azken Afrika zatia. Amerika ametsa baino Babylon zela entzun genuen, baina gehienen nabigazioa itsasoan amaitu zen.
Eta orain atzera entzun dugu esklabo-ontzia dabilela Atlantikoan. Gure pasaportearen arabera dagokigun itsaso-zatitik uxatu dituzte, beraz, ardura gutxi. Zeinen politak Karibeko irudiak, eta piratak, eta rona, eta zeinen sinpatikoak beltzak, azentu dantzari horrekin. Eta zer erantzungo diozu, beltz horren neba, arreba, ama, alaba, galdezka datorkizularik: zer egin zenuen gure senidea ez itotzeko? Gaur hesia isilik gainditu gura duenak bihar bertan behera bota dezake, eta kontuak eskatu.

1 comment:

Anonymous said...

Hey! Very Nice! Check out this website I found where you can make extra cash.
It's not available everywhere, so go to the site and put
in your zipcode to see if you can find something. I found something and make
and extra $900 a month!

http://www.degree-programs-online.info/extramoney.htm