Kosovoko serbiarrek parlamentua eratu dute iparraldean, eta berriz argi
utzi Belgraden menpe nahi dutela, eta ez Pristinaren. Belgradek
berehala gaztigatu die neurri hori Serbiako estatuaren interesen aurka
doala, oztopoa ekar diezaiokeelako Bruselarekiko negoziaketetan. Kosovok
eta Serbiak eskumen zabalak lituzkeen udal serbiarren elkargoa adostu
zuten apirilean, Bruselak negoziatzera behartuta. Hori da Vetevendosje (Autodeterminazioa)
taldekoek salatzen dutena: Kosovo independentea da, bai, ez da
Serbiaren dependente, baina independentzia hori 1999an lortu zuen NATOri
esker, ez 2008an. Estatua eratzeak ez dio ekarri burujabetza, NBEn edo
EBren protektoratu da berez. Vetevendosjek protesta egin du Belgradekiko
itunagatik. 1995ean Daytonen gerra amaitzearen truke Bosnian sortutako
Srpska errepublika baten ernamuina ikusten dute, eta argi dago Bosniako
estatuak porrot egin duela.
Apirileko itunak eragiten dien serbiarrek ere ezetz esan diote udal elkargoari. Azkenean, Mitrovica iparraldeko serbiarrak eta Vetevendosjeko albaniarrak gatazkako estremista gisa erakutsi ditu nazioarteak, mendebaldeko presioei men egiten dieten pragmatikoen aldean. Elkarren etsai —sufrimendua hurbilegi daukate— baina elkarrengandik bereizi behar dutela argi dute lehen biek. Kanpoko neurrien ordez erabakitzeko eskubidea. Ohiko aitzakia jarri die munduak, horratik: aurrekaria litzateke. Pandora kaxa zabaltzea omen, serbiarrek Serbiara batuta egotea eta ez Kosovo albaniar horretan —zer esanik ez, Kosovok Albaniarekin bat egitea—, Bosniako serbiarrek eta Mazedoniako albaniarrek bide bera hauta lezaketelakoan. Erabakitze eskubiderik gabe sortu eta bizi den estatua da Kosovo. Pandora, betiko aitzakia, Errusiak Stalinek sortutako mugak ez aldatzeko, edo Frantziak Euskal Herriari aitorpena ukatzeko. Konparazio urruna izan arren, hizpide ditugun serbiarren udal elkargo eta parlamentuak egunotan Eneko Bidegainek lurralde elkargoaz eta Udalbiltzaz idatzitakoak ekarri dizkit gogora. Eta lerrook amaitzerako, Jakes Abeberrik elkargoaz erreferenduma proposatzen duelarik, ezin ahaztu hori bera egin zutela Kosovoko serbiarrek iazko otsailean, inoren aitorpenik gabe baina %99ko garaipena lortuz.
Kosovok utzi duen gauza garrantzitsuena Aldebakarreko Independentzia Aldarrikapenaren (UDI, ingelesez), eta orain hiru urte Hagako Nazioarteko Auzitegiaren ebazpena: nazioarteko legedian UDIak ez daude debekatuta. Are garrantzitsuago, estatuen lurralde batasunaz dioena: printzipio hori —mugak ezin ukitzea— estatuen arteko harremanei dagokie, inbadituko ez zaituen bermea dira estatuen lurraldeen aitorpenak. Zerikusirik ez estatu barneko sezesio-mugimenduekin. Baina badu ondoriorik, ordea, independentzia mailakatuak planteatzen dituztenentzat, «lehengo A askatu, eta gero etorriko da B».
Sezesio prozesu batek A du helburu bakar, horretara doa indar oro, B lurraldea ahaztuta. Euskal Herritik begiratuta, mendebaldeko autonomia erkidegoak lehendabizi estatua eratuko balu, helburu luke Espainiaren onarpena. Gogoan hartu, AEBren eta EBren babes eta guzti eta ehun herrialdek aitortu arren, Kosovo ez dagoela NBEn. Estatuen klubean egoteak klubean ez daudenei betoa jartzea ahalbidetzen du; Europak Belgradi presio egingo dio, baina Serbiak aitortu arte jai du Kosovok. Espainiak mendebaldeko euskal estatua aitortzearen truke, elkarri lurralde batasuna onartu beharko liokete, eta «Espainia» dakarten seinaleak ezarri Endarlatsan, Etxegaraten eta Lizartza zein Kanpezu irteeran.
BERRIAn argitaratua

No comments:
Post a Comment