2006-01-16

Orain bai, bagoaz!!!!!

Lehen eguna, Bilbon, 2006-I-16an
Kito hainbeste asteko prestakuntza guztiak. Express zaharra ondo kargatu eta bagoaz berehala, beti Hegoalderantz, autoari amaiera ederra ematera. Espainia handia daukagu aurretik, Maroko eta Sahara ondotik, kilometroak eta kilometroak Afrikan barna, Europako negutik urrun. Antzinako asmoa da, ikusiko dugu hainbeste galdera, prestakuntza, internetako foro eta bidaia-liburuk zenbaterako balio digun, ahal dugun egin dugu abenturatxoa prestatzen. Eta ahal dugunero kontatzen jarraituko dugu. Eskerrak eman beharrean ezertan hasi orduko IƱigo Azkonari, Cheikhi, Sandra Kloff-i, Oier eta Mikelakoei, Egoitz Basagureni, Danieli, M'lompetik Durangora etorritako Galo Valereri, Simoni, Cabayoti eta Bakintari, eta paper kontuek Badajozen Euskal Herrira etorri ezinik daukaten Basi.

Aurtengo Dakarra amaitu dela entzun duzue hor nonbait? Bada, guretzat hasi baino ez egin!

3 comments:

Anonymous said...

Biaje mundiala, Urtzi! Kontau kontuek, ni hemen egongo naz-ta zain, zuen barri eukiteko!

Laostia, ez zarie geldi egotekuek e? Animo!

Anonymous said...

emongo dotsegu alta-boza zure ahotsari, zure letra bakoitzari.

irrikaz, irakurtzeko eta kontatzen jarraitzeko.

nortzuk zarie bidaideak?

gero arte.

pts

Anonymous said...

bi gabiltz bidaian, urtzi eta goretti, eta ederto portatzen dabilen renault expressa. egunotako kontuak koadernoan daukadaz apuntatuta baina ostatuan itxi koadernoa! ea bihar gatozen eta kontuok idazten doguzan, mauritaniako hiriburuan egun pare bateko atsedenaldia hartuko dogu eta, afrika baltzeraa heldu orduko (bai, basamortuko zati handiena zeharkatu dogu honezkero!!!!)