Dani, koadrilako laguna, Indian ezkontzen zaigula eta, aukera paregabea izan da gonbidapena Asiara etortzeko. Baina Delhiko zurrunbiloan murgildu orduko, egun pare baterako baino ez bada ere, tropikoko atoloi patxadatsu bat hartu dut geraleku Indiako Ozeanoan. Total, etxetik irteten hasita... Qatar Airways ia prezio berean eskaintzen zuen paradisu txiki honetarainoko hegaldia eta Delhikoa, eta ez genuen bada aukera pasatzen utziko.
Indiatik hegoaldera, Sri Lankatik mendebaldera dagoen atoloi multzoa dira Maldivak. Azken aldian nahasita dabil artxipelagoa. Hauteskundeak baliogabetu egin zituzten, eta alderdien kolore eta afixak alde guztietan daude. Bai Male hiriburuan, bai Maafushi uhartetxo honetan ere.
Ohiko irudi distiratsuan, kokondo eta harea zuriko hondartzak, arrezifea... baina luxuzko resortetatik aparte, nazioartera duela lauzpabost urte irekitako uhartea da Maafushi. Maldivarren herrixka da, aski konserbadorea berriki arte.
Male hiriburutik ordu pare batera dago ferryz, hegoalderantz. Turismoak irabazi du lekurik ordutik, zenbait ostatu eta hotel txiki ireki dituzte, baina lekuak oraindik ere badu naturaletik asko.
Islamari zorrotz jarraitzen diote (hau beroa, pentsatu dut ezinbestean buruzapi, galtzerdi eta mahuka luzeak ikusita emakumeei), baina badago arabiar munduan nekez aurkitzen den interakzioa ere gizon-emakumeen artean. Nolabait esateko, tropikalago, harreman naturalagoa-edo, irribarre bat hor, keinu bat han.
Eta bueltan, Male kaotikoan goiza, arrain-azokan, Barne-ministerio beldurgarrian (erregiomen autokratikoa izan dute dueela bost urte arte, eta oraindik ere tik autoritario lartxo), eta zapore mina nongura, gosaritik hasita.
Bisita laburra izan da, baina egiazko Maldivetako zipriztinen bat hartu dugu gutxienez. Resortetatik maldivarren uharteetara egun pasa joan ordez, alderantzizko bidea: nazio berezi honetako herrietan hartu ostatu (oso gutxi dira oraindik ere hartarako baimena dutenak), eta aukeran, txangoak inguruko arrezife, uharte eta, tarteka, resortetara hartu.
Edozelan ere, Indiako zurrunbilorako atari bikaina, alajaina.

No comments:
Post a Comment