Europa osoa harrituta dabil, egunik egun Espainian ezagutzen diren
ustelkeria kasu larriek inongo ondorio politikorik ez dutela ikusita.
Betiere urruneko begirada horretatik, eskandaluaz harritu eta lasaitu
puntu bat ere hartzen dute: Rajoyren alderdiak Madrilgo kongresuan
gehiengo absolutua izateak egonkortasuna dakar, Bruselak eta Berlinek
agindutakoa gutxienez otzan-otzan betetzeko. Arazoa, ordea, alderdi
horren barrutik dator, bere sektore ultrenetik, Jose Maria Aznar
lehendakari ohiak ordezkatuta, baita itxura liberalaren pean gupidagabe
astindu duen El Mundo egunkaritik ere. Oposizioaren oldarrari
erraz eusteko moduan legoke Mariano Rajoy, ukazioaren eta ezer ez
egiteko orain arte daukan estrategiarekin. Edozein herrialde
demokratikotan onartezina izan arren, horrela egin du agintaldi osoa
orain arte Rajoyk. Baina etxe barruko zafraldiez libratzea ez da hain
erraza.
Giro nahasi horrek Katalunian zein ondorio izan dezakeen ere aztertu dute azken egunotan. Espainian gertatzen dena zerbait arrotza balitz legez, eta interes bakarra, horrek zelan eragin dezakeen independentzia-prozesuan. Ebidentzia bat dago: bidea ukatzen dizun estatua geroz eta ahulago izan, orduan eta hobe estatu horretatik bereizita sezesioa gauzatzeko. Aspaldi, hamarkada askoan ez da egon Espainia horren jota. Horrekin ohartarazi dugu askotan: euskal abertzaleak batzeko ahaleginak, gizartea erabakitze-eskubidera ekartzeko ekimenak, horiek guztiak ezinbesteko eta beharrezko dira. Aspaldiko ilusio handiena piztu dute, gainera. Baina horrekin batera, ringean erdi zonbi dabilen inperio zahar hori part jaus daitekeela ere aintzat hartu behar da. Kataluniak bere estatua eratzeaz herritarrei galdetzea baino ez du nahi. Baina KOrako azken ukabilkada izan daiteke Espainiarako.
Vilaweb-ek iradoki du 2014ko irail hasieran izan daitekeela galdeketa. Datozen bost hiletan argitu beharrekoa da, bai eguna bai galdera, eta, hedabide berak dioenez, CiUk eutsi egiten dio ERCrekin izenpetutako hitzarmenari. Vicent Partalek dioenez, ezin da jakin «bonba lehertzean zein paisaia geldituko den: izan liteke PPk, eskuin muturretik irtetea, bai eta harrigarriki irteera liberalagoa egitea, katalan prozesuarekiko hurbilketa zibilizatuago batekin». Azken horretan ez nuke lar sinetsiko, historiari begiratuta, Espainiak/Gaztelak ez du sekula bere menpeko lurralderik «galdu», tartean gatazkarik —aski odoltsuak gehienetan— egon gabe.
Katalan katedradunen batek gerra arriskuaz ere ohartarazi du. Baina, oro har, ezinegona da nagusi, esango nuke. Ezin esan zer gertatuko den bihar. Orain arteko jarrera ezer ez egitea zuen Rajoyk, egon eta egon, jaramonik ez, auzitegietara bideratu adierazpenak, eta judizializazioarekin kudeatu —ezen ez konpondu— auzia. Baina galiziarraren eskuinerantz daudenen presioak arrakasta balu, zer? Eskuin muturra noraino irits liteke herritarrei galdetzera tematuta dagoen Kataluniako Gobernu eta Parlamentuaren aurrean?
Horren aurrean, karta garrantzitsua daukate katalanek. Ez da nahi luketen bidea, baina behar bada hori baino ez zaie geldituko: Espainiako erasoaren aurrean, UDIa, aldebakarreko independentzia aldarrikapena. Erraz asko irabaziko lukete Parlamentuan bozketa. Esandakoa, asmoa herritarrei galdetzea da, ahal dela legalki, baina bestela ere bideren bat aurkituta. Baina bide guztiak ixtean, aldebakartasuna baizik ez da geratzen.
Euskal Herrian ere, bakegintza, lurraldetasuna eta bestelako auziak dirudite estatua eratzearen aurretik ezarrita. Baina azken hilabeteotan ere argi samar geratu da planifikatutako guztia ez dela betetzen, eta beharrezko dela aldebakartasunean sakontzea. Pentsa, Kataluniak atea ireki eta beste ehundik gora urtean itxiko balitz.
BERRIAn argitaratua

No comments:
Post a Comment