2007-01-28

Gerra bat pizten denean

Berrian 2007-I-28an argitaratua

Hirugarren munduko herrialde txikiek benetako interesa pizteko aukera bakarra odola isurtzea erabakitzen dutenean da. Tristea da, baina hala da». Halaxe amaitu zuen Ryszard Kapuscinskik Futbolaren Gerra liburua; Hondurasen eta El Salvadorren artean 1970ean egondako gatazkan bildutako kronikekin osatu zuen lana. Hil baino hilabete batzuk lehenago izan genuen beraren berri ostera ere, Bagdadera iritsi eta berehala alde egingo zuela jakinarazi zuenean. Egun ez dago gerra baten berri ematerik, ez Irakekoaz behinik behin, inbaditzaileen baldintza eta iragazkiekin.

Ez dakit zein ikuspuntu izango zuen Kapuscinskik gure gauzaz. Ziur aski batera eta bestera ibiliko zen, hau eta hura elkarrizketatu eta haren berri emango zuen, ustez hain erraz eta gero mila interesek usteltzen duten ofizioari dagokionez.

Interes gutxi pizten dugu, eta odola isurtzea erabakitzen denean pizten da gehiena. Baina hemen ere badauzka mugak kazetaritzak, behin baino gehiagotan ikusi dugunez. Hemen, adibidez, ez dago beti gauzei bere izena ematerik. Eta iturriak babestuak ditugunez, batzuetan horiek aipatu behar ditugu iritzi orokorrak artez ez emateko. ETAren alde balego kazetariren bat, esan dezake baduela lagun bat ETAren aldeko eta gero lagun haren motiboak eman.

Pentsatzen dut dozena bat epaileri hiltzaile deitzea ere ez dela legezko izango. Baina nik badut lagun bat hiltzaile eta torturatzaileak direla dioena, eta dioena Espainian torturaz hiltzea legeztatuta dagoela.

2 comments:

Anonymous said...

Asko gustatu zait 'artikulu' edota 'kontakizun' hau...
Harritzekua zait, gauden mende honetan horrelakuakin jarraitzia.

Galdera bat, idazlia zara? Oso ondo idazten dozu. Suposatzen dot, kazetaria zarela.

AG said...

Kritika intelegentea. Aski ondo erreflexatzen du, egungo egoera. Injustua guztiz.