Espainiaren helburuekin bat egin arren bestelako irakurketa egiten duten artikulu bi aipatu nahi ditut gaur. Miguel Gonzalez El País egunkariko kazetariak, argumentu berririk ez, eta katalan lagunei ohiko
mehatxu zerrenda egiten die —EBtik kanpo, eta abar—. Baina segidan
aitortzen du: «Hau guztia esaten diet [...] Baina badakit ez ditudala
konbentzituko, urteotan zulatu dugun mesfidantzaren amildegia hain baita
zabala ze, ez dut ikusten zubiak berriz eraikitzeko erarik».
Independentzia atzera bueltarik ez daukan zerbait bezala onartzen du: «Ziur aski beranduegi da. Ezkontzeko, beharrezko da bik nahi izatea, baina dibortziatzeko aski da batek etsitzea. Eta ezin diozu atzera eginarazi argumentu arrazionalekin, desamodioak ukitu duenean. [...] Beraz, orain bazoazela badirudi-eta, zu gerarazteko asmorik gabe, egindako akats-mukuruaz jakitun baina baita elkarrekin daukagun guztiaz ere, maite zaitudala jakin dezazun nahi dut». Kazetariak ederto darabil dibortzioaren konparazioa, harremana amaitzen denean nagusitzen den tristuraz eta porrot sentimenduaz.
Katalunia badoa. Espainiak berak botata. Gonzalezen moduan, Katalunia gehiago maite eta errespetatzen duten espainiar gehiago egon balira, 2014an ez litzateke independentzia erreferendumik egongo. Independentistak egongo ziren, noski, baina beti izan direnak gutxi-asko, ez urteotan estatua sortzea irtenbide bakar ikusi duten milaka katalanak. Kazetariak berak iradokitzen du Katalunian bizi zenean lagun zituenak independentista aurkitu dituela; hau da, lehen bestela uste zuen jendea aldatu egin dela. Eta ez du esaten kazetaria bera ere han geratu izan balitz, ziur aski, independentismoaren lerroetan legokeela gaur egun, Espainiak behartuta.
Espainiako kazetari onenetakoak —El País-etik kaleratua— antzeko tonua darabil Gibraltarri buruz. Ramon Lobok 1969tik 1982ra muga ixtearen ondorioez dihardu: «Espainiak ez zituen soilik Harkaitza, portua eta bestelakoak galdu, gibraltardarrak ere galdu zituen. Gaur Harkaitzean agintari den belaunaldia isolamenduan hazi zen. Hesia itxita (espainiar) hizkuntza galdu zen, ingelesak irabazi zuen».
Amarru ezaguna da etxeko miseriak ezkutatzeko kanpoko etsaia bilatuta esentzia nazionalistak xaxatzea. Baina munduko bosgarren armada indartsuena (eta Europako lehena) daukan eta NBEko Segurtasun Kontseiluan beto-eskubidea daukan estatuaren aurka joatea ez da oso zuhurra. Ez da, egoera arruntean; zure estatuaren lurraldetasuna sezesio-prozesu baten atarian dagoenean, burugabea da. Katalunia eta Gibraltar Espainiaren jarrerak batzen ditu: gorroto duen zerbait (Gibraltar/Katalunia) bere nahi du, eta horretarako, limurtu ordez, ahal duen okerren tratatzen du.
Kataluniak ez ei dauka autodeterminazio eskubiderik, ez delako kolonia. Gibraltarri, berriz, deskolonizatzea dagokio, baina Londresek egin behar du hori, gibraltardarrek ez daukate autodeterminatzerik. Auzia nazioarteko auzitegietara, Justizia Gortera eramateko mehatxua egin du Madrilek. Eta atoan gogorarazi dio Gibraltarrek hori beti eskatu izan duela eta Espainia izan dela arriskurik gura izan ez duena. David Cameronek bat egin du, eta tonua igo: «Autodeterminazioak lurralde-batasunak baino gehiago axola du». Ez du Gibraltar aipatu. Agian ez zen Gibraltarri buruz soilik ari. Herenegun Europari dei egin zion, udazkenera itxaron barik bidal ditzan behatzaileak.
Sezesio-prozesu gehienak potentzia handiren baten interes edo babesean gertatu dira, tamalez. Katalunia ere hasi ei da nazioarteko lanean: Islandia edo Eskandinaviako tradizio demokratikoan lehen aitorpena bilatzen estatua aldarrikatzean eta, era berean, Alemaniari independentzia «erostea». Hau da, Espainiako zorrari dagokion zatia eta are gehiago ordaintzeko prestutasuna agertzea, eta lasaitasuna ematea bidenabar Europar Batasunari.
Eta hara zelan Espainiaren baldarkeria tradizionalak, miseriak ezkutatzeko trikimailuak, are potentzia garrantzitsuagoa hurbilarazi dion Kataluniari. Aliatu interesatua, baina gutxienekoa da hori, jokoan hainbeste dagoenean. Eskoziak 2014ko irailaren 18an dauka erreferenduma. ERCk data horren aurreko bi igandeetako batean egin nahi du. Eskoziar foroetan ere gustuko dute ideia, Katalunian independentziak alde handiz irabaztea mesedegarri izango zaielakoan.
Katalunian badakite EB estatuen kluba dela eta inor ez dela Espainiarekin aldez aurretik etsaituko. Londres aski urrun iritsi da honezkero adierazpenetan. Baina ohiko jarrera Espainia ez haserraraztea izango da... Kataluniak independentzia gauzatu arte. Gero, uste baino interes handiagoa izan lezakete estatu batzuek Europako estaturik ustelenetakoa, buruko min handienetakoak dakarzkiona, pixka bat txikiagoa izan dadin.
BERRIAn argitaratua

No comments:
Post a Comment