Frantziako zentralismoak mugimendu independentisten
radarretik atera ohi du errepublika Erresuma Batuaren edo Espainiaren
aldean. Baina Frantzia da urtetan independentzia-erreferendum bat
adostuta izan duen Europako estatu bakarra. Noumeako akordioen arabera,
Kaledonia Berriak 2014 eta 2020 bitartean gauzatuko du Frantziaren menpe
jarraitu ala bereizi erabakitzeko galdeketa. Horri esker, Ozeaniako
artxipelagoa Nazio Batuetako autogobernurik gabeko lurraldeen
zerrendatik kendu zuten.
Joan den astean, berriz, Pazifikoko estatu txikiek bultzatuta eta estatu indartsuenak —Frantzia bera, AEB, Erresuma Batua— aurka egon arren, Polinesia Frantsesa lurralde ez-burujabeen, hau da, deskolonizatu beharreko lurraldeen zerrendan sartu zuen Nazio Batuetako Biltzar Orokorrak. Erreakzio sutsua berehalakoa izan da, bai Parisen bai Tahitin, independentistei boterea kendu berri dieten autonomisten artean. Izan da gogora ekarri duenik denbora luzeago duela Polinesiak Frantziako zati, Hexagonoko zenbait lurraldek baino: Savoia eta Niza 1860an sartu ziren Errepublikan. Giusseppe Garibaldi Nizako seme zen. Historiak baino, ikerleek saltwater test edo itsaso-froga deritzena dago, azkenean: horren arabera, kolonia-izaera, eta horrek dakarren autodeterminazio-eskubidea, metropoliak itsasoaz haraindi dituen lurraldeei legokieke.
Paradoxa bat: 2004tik bost aldiz izan da lehendakari Oscar Temaru independentista, baina ezin izan du erreferendumera deitu, autodeterminazioa kolonia-egoeran daudentzat erreserbatuta dagoelakoan. Maiatzaren 15ean Gaston Flosse autonomistari eman zion aginte-makila, hil hasierako bozak irabazi baitzituen. Baina handik egun bira NBEren erabaki garrantzitsu hori gertatu da, eta hara zelan itzuli den Temaru New Yorketik Tahitira heroi gisa. Berehalako ondorioa izan du: «Deskolonizatu beharreko herrialdea, Jainkoarren! Ahalik bizkorren amaitu behar da horrekin», esan du Flossek. Eta zer hoberik NBEk agindutako autodeterminazio-eskubidearen aldeko ebazpena egitea baino, «gogorarazteko polinesiar herriak daukan eskubide ukaezina Frantziako Errepublikaren baitan bizitzeko». Independentziari ezetz esateko nahi du Flossek, hain zuzen ere, galdeketa.
Ipar Irlandan ere unionista batek baino gehiagok begi onez ikusi zuen Sinn Feinen proposamena, 2016an Irlanda batzeari buruzko erreferenduma egiteko. Hori irabazteak auzia belaunaldi baterako atzeraraziko duela sinetsita daude. Konparazioa aski erraza da: Nafarroaren borondatea argi dagoela esan ohi dutenak behin ere ez dira saiatu nafarrei horren argi zegoena galdetzen. Galdeketa hori irabazteak euskal abertzaletasunaren estrategia guztia hondora bidaliko luke, behin betiko garaipena litzateke espainolismoarentzat, baina ez dira behin ere ausartu.
Aurkako helburuekin izan arren, konponbidea herritarrei galdetzea dela argi dute Polinesiako autonomistek zein independentistek. Auzia hortxe dator, ordea: nortzuk dira herritarrak, zein da subjektua? Egoera kolonialetan ohi denez, independentistek ez dute uste metropolitik denboraldi bat egitera datozenek bozka dezaketenik. Oscar Temaruk argi esan du: «1966tik, saio nuklearren ondoren heldu diren guztiek ez dute bozketan parte hartzeko eskubiderik. Sakoneko aldaketa hori gurean saio nuklearrak egiteak ekarri baitu. Europako Justizia Batzordeak onartu du Kaledonia Berrian hamabost urtez bizi izana (bozkatu ahal izateko). Ni urrunago joango nintzateke; orain, eztabaidan jarri behar da». Gaston Flossek ezetz erantzun du, hori bazterketa litzatekeela.
Hara non, maiatzaren hamazazpian Frantziako oinarrietarik bi astindu ziren. Parisen ia espanturik sortu gabe, bidenabar. Korsikeraren ofizialtasunaren alde bozkatu zuten Aiacciun. New Yorken Polinesia Frantsesa kolonia bat zela aldarrikatu zuten. Heldu den astean autodeterminazio-erreferendumaz mintzatuko dira Tahitin. Aiacciu zein Tahitiko erabakiak, bistan da, Parisa doaz segidan. Lehenak zail du, bigarrenak erraz.
Parisek deskolonizazioa, Errepublikako beste hizkuntzak eta herritarrei hitza emateari buruzko ebazpenak mahai gainean izanen dituelarik, on litzateke Euskal Herritik ere mezurik igortzea. Eta argiena, heldu den larunbatean Baionako karriketan jendetza biltzea Lurralde Elkargoaren alde. Sekula une aproposagorik.

BERRIAn argitaratua
1 comment:
Hi great reading yourr post
Post a Comment