Ahmed Alajmik uste du Bahraingo Gobernuak xiiten eta suniten artekoa balitz
bezala erakutsi duela bertako gatazka, baina gobernuan den monarkiaren
kontrakoa da, bere ustez: erlijiotik kanpokoa.
1976an atxilotu zuten Ahmed Alajmi, 18 urte zituela,
lehen poema liburua atera eta gutxira, ikasle sindikatuko kide zelako.
Legez kanpoko elkartea zen hura. Ez zen luze egon giltzapean, baina
pasaportea sei urtez kendu zioten. Hamahiru poesia lan idatzi ditu Ahmed
Alajmik, baita saiakera bat ere: Oxigenoaren zain gaude (2006),
horretan, arabiar historian demokraziarik ez dela egon ondorioztatzeko.
Iazko protesten ondorioz, berriz jasan du Bahraingo monarkiaren
jazarpena. Xiiten eta suniten arteko gatazkaren topikotik harago, eta
islamismoaren eragina baztertzen, garagardo baten bueltan mintzatu da
arabiar poeta.
Arabiar Udaberriaren kasuan, protesta gehientsuen eta oihartzun gutxienetakoa izan duen herrialdea da Bahrain. Zein da egoera gaur egun?
Azken protesten ondoren, denok gaude arriskuan, egunotan Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikasleei ere iritsi zaizkie notifikazioak epaitegira joan daitezen. Zergatik ez zaion axola inori? Oso leku berezian bizi garelako. Persiar golkoan petrolioa dago, eta Iran eta Saudi Arabiaren arteko gatazkaren erbidean gaude, biengandik oso hurbil, hurbilegi. Horregatik, gatazka ezkutatzeko ahalegin handia egin dute kanpotik, baina manifestariek eurek hartu diete aurrea: teknologiari esker kazetari bihurtu dira. Emakume askok pauso bat aurrera eman du, eta iraultzaren erdia baino gehiago dira. Giza eskubideen aldeko eta bestelako GKEekin harremanetan gaude. Urte eta erdiren ondoren, ezin dugu atzera jo; orain itxaropen handia dago: hilabeteetan ez bada, urte gutxiren buruan izango da.
Bahraindik informazio gutxi iristeko motiboen artean, manifestariak xiitak direla esan ohi da, eta erregimena sunita, Siriaren alderantzizkoa.
Ez da egia erlijio gerra denik; ez gara erlijiosoak, liberalismoa nahi dugu, etorkizunean erlijioa gobernutik eta estatutik aparte egon dadin. Konponbidea hor behar dugu, eta eskualde osorako eredu izango gara askatasunaren eta demokraziaren bidean. Inor saiatzen bada aurka egiten, borroka egingo diogu. Gure herria eraikitzeko, demokrazia nahi dugu. Gurean xiitak dira gehienak, baina ez dugu estatu erlijiorik nahi. Ezin dugu erlijiotik hurbildu protestetara; kultura nahasia daukagu: atzerritar asko bizi da gurean.
Zergatik uste duzu haizatzen dela islam xiitaren auzia?
Kanpotik esan da xiita iraultza dela. Gobernuak jokatu nahi duen karta da hori, erlijioarena eta elkarren aurka jartzearena. Atzean dagoena argi dago: zeinen leku estrategikoa den Bahrain, zeinen hurbil dauden Golkoko erregimenak; eta gurean iraultzak irabazi eta demokrazia baletor, eragina leukakeela noski Saudi Arabiako eta Arabiar Emirerrietako dinastietan.
Iranen arriskua ere aipatu izan da zenbait hedabidetan.
Ekialde Hurbileko tragedia da aktore gehiegik parte hartzen dutela, eta joko hori darabilte bertakoez arduratu barik.
Badago suniten eta xiiten arteko gerra pizteko arriskurik?
Gobernua horretan saiatu da: armak ere banatu ditu. Baina sunita asko oso behartsuak dira, iraultzarekin bat egiten dute. Ibrahim Xarif, esaterako, preso dago, eta sunita da. Lortu dugu protesta baketsuak egitea, iraultza baketsua izaten ari da, eta ez dugu uste besterik izango dela. Baketsu baina irmo, agintariak bota arte.
Zein erregimen dago Bahrainen?
Monarkian nagusi den dinastia kanpotik etorri zen, eta odolez gailendu, duela 300 urte. Bahrainek ez zeukan armadarik. Familia hura iritsi zelarik, erregeak dena kendu zien bertako biztanleei, asko hil zituzten, etxaldeak, lurrak kendu zizkieten. Gero Erresuma Batuak okupatu eta familia horren alde egin zuen. Gure historian okupatzaile asko izan ditugu; 1970ean britainiarrek alde egitean, Iranek Bahrain beretzat eskatu zuen, eta bahraindarrok ezetz esan genuen. Ez gara persiarrak, arabiarrak gara. Ondorioz, erregeari baietz esan zitzaion, baina demokrazia zen baldintza. 1973an, parlamentua lortu genuen; handik bi urtera, ordea, erregeak kendu egin zuen, Larrialdi Legea aldarrikatuta.
Horregatik matxinatu zarete orain?
Ez, 1992an ekin genion iraultzari, eta etengabe egon ginen 2000. urtera arte. Demokraziarako akordioa izenpetu genuen, 1973an legez. Elkarrizketa nahi izan dugu, baina ez da posible izan. Hala, 2011ko otsailaren 14an iraultza hasi zen. Orain, mugimendu handia da, arabiar udaberriarekin bat egin zuen. Hura piztu eta hilabetera, Saudi Arabiako militarrek inbaditu zuten Bahrain, eta Larrialdi Legea ezarri zuten berriz ere. Jende asko atxilotu zuten, hilketak izan ziren kalean eta espetxean, paramilitar maskaradunak, hamabost laguneko taldeak etxeetan sartu ziren, emakumeak bortxatu, meskitak txikitu, urrea eta dirua ostu... Baina Bahrainek ez zuen etsi, atzerriko ikerketa taldea etorri zenean ondorioztatu zuen Bahraingo biztanleria gobernuaren aurka dagoela. Baina gobernuak berean dirau, langileak, irakasleak kaleratu ditu, eta erregimenaren aldeko ezjakinek dihardute irakasle.
Kokatzeko, oso uharte txikia da Bahrain, ezta?
Lurralde txikia da bai, ez ditu mila kilometro koadro ere, nahiz eta itsasoari hartutako lurrekin azalera horretara hurbildu. Uharte txiki asko ere baditu; eta eremu horretan, erregeak lurren %60 ditu, eta guk, herritarrok %35. Errege familiak eta bestelako petroliodun milioidunentzat dira gure lurrak.
Protesta baketsuak aipatu dituzu. Poeta gisa, zein bide hartu duzue kulturgileek?
Bahraingo Idazle Elkarteko buru naiz. Gure jendea arabiar udaberriaren alde agertu zen hasieratik, eta Larrialdi Legea heltzean, iazko martxoaren 16an, asko kanporatu zituzten, espetxeratu ere bai, eta beste askori, neu barne, jazarri zitzaizkigun. Nire eta beste askoren aurpegiak telebistan zirkulu baten barruan erakutsi zituzten, wanted jarrita, atzerriko agente garela, traidoreak garela esaten, bai idazleak, bai kazetariak. Orain ia ez daukagu Bahraingo aldizkarietan idazterik. Ez dut ezkutatuko, tamalez, gobernuak beste idazle batzuk ere erosi dituela gure aurka idatz dezaten.
Zein konponbide izan daiteke urte eta erdiko protesten ondotik?
Orain ez dago akordiorik izaterik errege familiarekin. Hasieran monarkia konstituzionala eskatzen zuten manifestariek, eta hala nahi dute batzuek. Baina familia osoa ustel dauka, eta ezin diogu horrela eutsi. Joan beharra daukate. Ez gara gehiago haiez fio.

No comments:
Post a Comment