Inoiz aipatu dudala uste dut, Xuan Bello asturiar idazlearen istorioa:
Bretainiara doan autobus batean kokatzen du, hainbat asturiar abertzale
barruan. Paimpol izeneko herrian bat egiten dute bretainiarrek,
euskaldunek, galiziarrek, katalanek, eskoziarrek, korsikarrek,
frisiarrek, irlandarrek, palestinarrek eta sioux indiar batek, «zeinak
dakota hizkuntzaz, Allen Ginsberg eta Jack Kerouacen lanak imitatzen
zituzten eleberri historikoak eta poemak idazten zituen». Honela
laburbiltzen du kontua siouxak: «Hemen gaude borrokarik sekula irabazi
ez dugunok».
Antzeko ekimen ugaritan egon naiz, gure inguruko
herriekin edo urrunagokoekin. Asteon, askorentzat guztiz ezezagunak
diren herrien bilera egokitu zait Krimeako penintsulan, Itsas Beltzean.
Asia Erdialdeko kirgizak, kazakhak, Txinak zapaldutako uigurrak,
Tartaristango tartariarrak eta Krimeako tartariarrak. Denen babesle,
otarteko euroasiarraren ogi zati biak, Finlandia eta Japoniako PEN
zentruak egon dira. Ingelesez egin dute horiekin eta euskal
gonbidatuekin, eta harrituta ikusi dugu zelan elkar ulertzen zuten
gainontzekoek nork bere hizkuntza turkikoa erabilita. Uigurrei esker
egin dute auzoa ulertzeko ahalegina, osterantzean aski dute errusiera.
Baten batek errusieraz gusturago diharduela ere aitortu digu. Sobiet
Batasuna desegitean azken gelditu ziren herriak dira, independentziarik
inoiz eskatu ez zutenak eta marra administratiboak estatu-mugak
bihurtzean sekulako korapilo etnikoak aurkitu dituztenak. Tartaristango
tartariarrek aldiz, independentzia aldarrikatu zuten, baina Errusiako
zati zirenez atzera egin behar izan zuten. Eta atzera beharrean aurrera,
Stalinek 1944an deportatutako Krimeako tartariarrek, lau mendez Itsas
Beltzeko potentzia izandakoen ondorengoek, Uzbekistandik itzultzea
erabaki zuten 53 urte beranduago. Oraindik dauzkaten arazoen berri eman
digute: Ukrainan egon arren Krimean errusiarrak dira nagusi, baita
agintean ere. Tartariera erabat baztertuta dago, eskolak geroz eta
gutxiago, eta urtetan etxerik gabe egon diren tartariarrek nekez lortzen
dute eraikitzeko baimenik. Tartariarren erdiak hil ziren deportazioan.
Itzultzea ez da askoz errazagoa izan.
Euskaldunon esperientziak
arretaz entzun dituzte. Aipatu diegu zer gelditu zen gaur duela 75 urte,
Bilbo jausita, 'Eguna' itxita, Lauaxeta fusilatuta. Gutxi-asko, egin
dugu zeozer ordutik. Bilera ostean egun pare bat hartu ditut Itsas
Beltzean ekialderantz egin eta Krimea utzita Errusiara sartzeko.
'Zirkasia' ageri da mapa zaharretan. Gaur Kubango lautada deritze; ibai
horrek markatu zuen luzaroan tsarraren aginte eremua. Hegoalderantz
kaukasiar basatien lurraldea zen, astiro-astiro kosakoak hedatzen joanda
ere. Lautadak mendi harroei egin die leku Sotxira iristerako. Errusiako
hiri turistiko nagusia da, baina baita euskaldunokiko lotura berezia
sentitzen duen herri baten hiriburu historikoa ere. Zirkasiarren ehuneko
90 itsasontzietan kanporatu zituzten 1864an inperioak konkistatzean,
denak ez ziren Turkiara iritsi. Egun, hamabost mila lagun dira doi-doi
milioitik gorako eskualdean. Baina asimilaziotik urrun, harro eusten
diote nortasunari eta hizkuntzari, turistei txerkeskak eta papakha
txanoak jantzita argazkiak egiten dizkieten bitartean. Azken
borrokaldiaren lekuan, Olinpiar Jokoak egingo ditu Errusiak urte bi
barru, genozidioaren abiapuntu izan zen Krasnaya Polyana eski estazioan.
Kexu dira zirkasiarrak, bertako herriarekiko inongo begirunerik, are
aitorpenik gabe antolatuko dutelako. Turkia eta Ekialde Hurbileko
diasporak boikota ere eskatu du. Orain arte oihartzun txikia izan du,
baina asteon deialdiarekin bat egin dute hainbat siriarrek, Al-Assaden
babesle eta arma hornitzaile nagusia baita Mosku. Jokoak antolatzea uste
baino nekezagoa suerta dakioke Errusiari.
«Leku guztiek
zirkasiar izenak dituzte», diost Sotxiko batek, «baina herri askotan ez
da zirkasiarrik, eta egungo biztanleek, ez dakite leku-izenek zer esan
gura duten ere». Kantatzen ditu Ruper Ordorikak Joseba Sarrionandiaren
berbak: Jendeak misterio aire batekin ahoskatuko ditu izen zaharrok.
BERRIAn argitaratua
2012-06-24
2012-06-17
Puxa Asturies!
Agian beste herrialde batzuetakoek oker nabilela
esango didazue, baina susmoa dut mendebaldeko euskaldunek daukagula
auzoekiko harreman txarrena. Arabarrak eta errioxarrak bat eta ia bera
dira Ebro ertzean, Zuberoa eta Biarnoa lausotu egiten dira mugaldeko
herrietan, Erronkari eta Anso edo Erribera eta Aragoiko Bortziriak
zeharo antzekotzen dira. Baina Bizkaitik mendebalderantz gauzak
konplikatu egiten dira: orain Kantabria deritzona Santander izan da
duela gutxi arte, eta montañesak bertakoak, goitarrak. «Kukuak» deitu
izan diete Meatzaldean, soldadutzatik libratzeko Bizkaira ei zetozelako
erditzera. Egia da Enkarterrik ere hartzen duela arkitektura montañes
horretatik, baina Euskal Herria eta Espainiaren arteko muga argienetakoa
Lanestosa eta aldameneko Ramales de la Victoria artean aurkitu izan
dut: haran berean egonagatik, Agirre Lehendakariaren etorbidea da
Bizkaiko herriko lehena, eta bigarrenean askorik ibili gabe topatuko
duzu Mola jeneralaren eta enparau faxisten kaleak. Norbaitek arrazoi
etnikoak ematen zituen ezinikusirako: hasierako eskualdeak euskarak
galdutako eremuei dagozkie, baina mendebaldean askoz txikiagoa izan da
euskararen atzerakada, eta horren ondorioz zinezko nortasun etena
legoke.
Paradoxikoki, mendebalderago joanda oso sintonia berezia pizten da beti. Asturiesek badu Kantabrian nabari ez den nortasun indartsua. Euskaldunoi sarritan esaten digute ez garela Europako mendietatik mendebalderantz joaten; eta han baitira, herrialdearen erdialdeko haranetan, meatzari-eskualdeak eta langile mugimenduak zinezko indarra izan duen eremua. Bizkai mendebaldetik konexio berezi hori aspaldikoa da, industriaren historia paraleloak lagunduta. Sagardo-lehiak folkloretik izango du, baina edozein herrixkatan giro jatorrean biltzeko tokiak dira sagardotegiak Asturiesen ere.
Asturierak egindako urrats bakoitzari bertako eliteek bultzatutako atzerapausoa etorri zaio. Hizkuntzari nazionalismoak kalte egiten diola esan ohi dutenen paradigma izan liteke Asturies, mugimendu abertzalearen ahuldadeak asturierak dagokion estatusa lortzea eragotzi dio eta. Asturiar nortasuna indartsua izan arren, asturieraren eta asturiar nazioaren kontzientzia txikia izan da penintsulako beste nazioen aldamenean. Ez dute, gainera, auzo-herrien laguntzarik ere izan, galiziarrekiko ezinikusiak tarteko. Ez dira hainbeste urte asturierari buruzko erreportajeak idatzi nituela. Hura etsipena Interneteko foroetan asturiarrek galiziarrei eta alderantziz aurpegiratzen zizkietenak ikusita: galegoek Asturies mendebaldeko bi haran (Eo eta Navia) berentzat nahi zituzten, eta asturieraren mugimenduari bereak ez ziren eremuak asturiartu nahia leporatzen zien; asturiarrek enbidoari hordago, «badatoz berriz ere Galiziatik Asturies matxinoa konkistatzera», eta «berriz ere» horrek hartzen zuen indarra, berriz ere 1936ko gerra baitzen, eta faxisten erasoa Galiziatik. Galeuscako idazleen biltzar batean ere kidetzeko eskaria egin zuten; gainontzekook aurkakorik esan orduko galiziar idazleek esan zuten ezetz, horrek Galeuscaren zentzua erabat itxuraldatuko lukeela eta.
Baina bizkaitarrok, Bizkaia mendebaldekook, itsasoko jendeak, beharginak, berezkoa nabari du Asturiesekiko lotura. Kataluniatik kanpo, euskalduna etxekoen sentiarazten duten lekua da. Hizkuntza, nortasuna, ondare zaharra, Atlantikoko kultura herri zeltikoekin loturan... gauza askok lotzen gaituzte. Espainiako monarkiak eta inperialismoa hispanikoaren kontakizunak ere Asturies hautatu zuen arragoa, eta horrek ere zaildu dio izaera nazionala garatzea. Klase-kontzientzia, matxinadarako nortasuna baina, leku gutxitan legez gorde dute. Espainiako eltzeak nonbait lehertu behar zuen, eta nonbait Asturies da, non bestela, non gorde 1934ko urriko iraultzaren memoria, Asturiesen ez bada. Meatzariek heldu diote anestesiatutako gizarte honek eutsi beharreko matxinadari, Asturiesko errepideetan. Guardia zibila guardiazibilkerietan, eta asturiar matxinoak asturiartasun harroan. Nazioarteko analisirako tartea behar zuen txoko honek, baina tartean, analisia beharrean, nazioarte hurbileko sentipenak eta elkartasuna lotzeko zubi ere izan behar du. Eta Asturiesek merezi du horrenbeste.

2012-06-10
Azawaden etorkizuna
Berriz ere gerra danborrak piztu dira Sahelen. Arabiar
udaberriak Libiako gerra ekarri zuen, Libiako gerrak erregimen
aldaketa eta amazig nortasuna indartzea, aurretik Marokon, Aljerian eta
Tunisian bertan dagoen gutxiengoan gertatu legez. Muammar Gaddafirekin
harreman on samarrak izan zituzten tuaregek, berriz, Libiatik etxerako
bidea hartu zuten, basamortuaz hegoalderantz. Nigerren agertu ziren, eta
handik gutxira matxinada piztu Malin. Bi ñabardura: Libia-Niger-Mali
estatu eta lurralde ezberdinak balira legez irudikatzea ez da oso
zuzena, kolonialismoaren mapei begiratzea aski da ohartzeko eremu guztia
Saharako basamortua dela, tuaregen lurraldea edo Azawad alegia.
Bigarren ñabardura, arantzatsuagoa: kanpotik begiratuta Libiako gerraren
eta hango armategiak hustetik Maliko borroketara dagoen lotura argi
samarra den arren, MNLA edo Azawaden Askapenerako Mugimendu Nazionalak
ez du Gaddafirekiko esker onik adierazi, aitzitik, militante gehienek
oposizioarekin bat egitetik zetozela aldarrikatu zuten. Ezin uka Parisko
egoitzan askatasun handiz diharduen erakundea dela, eta Saharako
bihotzean jardunda ere nazioarteko politikaren klabeak ondo ulertu
dituen mugimendua dela. Inor ez haserrarazteko urratsak tentu handiz
egin behar dira, geopolitika tartean dagoelarik.
Interes eta aliantzen joko horretan mesede egin zien Afrika Beltzeko gobernuen ahultasunak, Malikoak eskuarki, baina ez Magreb Islamikoko Al-Qaedarekin lotura duten taldeen aldamenean burutzeak matxinada. Egunotan hainbat informazio nahasi, eta are kontrajarri, sortu dira. Lehendabizi, MNLAk eta Ansar Dinek akordioa lortu zutela zabaldu zen. Lehenak xaria biguna ezartzea onartuko luke (MNLAk behin eta berriz nabarmendu du izaera laikoa, eta mendebaldearen neurriko doinuan darabil diskurtsoa), eta jihadistek Azawadeko independentziarekin bat egingo lukete, gerra (eta xaria ezartzeko asmoa) Mali osora eroan barik. Laster iritsi zen MNLAko oharra, akordiorik ez zegoela esanez eta zatiketaren usaina zekarrena. Ostegunean, istilu larriak egon ei ziren Kidalen, tuareg matxinada piztu zen gunean. Xariaren aurka protestan irten ziren ehunka emakume tuaregen aurka oldartu zen Ansar Dine, eta biharamunean haien bandera beltzak baino ez zeuden hirian, MNLAko ikur independentistarik ez. Jihadistek independentistei leporatu zieten aste osoan herritarrak bultzatu izana protestatzera. MNLAk bazekien, bestalde, mendebaldeari esan bezala zinez taktikoa bazen Ansar Dinerekikoa (Maliko estatuaz libratzeko urrats gisa) uneren batean edo bestean islamistekiko etena gertatu beharko zela. Horiei gailentzea eta Afrika Beltzetik iristear ei den erasoari aurre egitea nazioarteak onar lezakeen Azawad baterako prezioa litzateke.
Basamortuaren beste muturrean, Tonbuktu mitikoan, independentziaren aurkako talde armatuaren berri ere izan dugu, Niger ertzeko herri beltzek osatuta: songaiak, eta bellak. Azken horiek tuareg kultura daukaten beltzak dira, aspaldi esklabo egindakoen ondorengoak. Gauzak horrela, Malin bertan ere gaiztotu da giroa: itxura guztien arabera, armadako kolpistak dira oraindik ere boterea kontrolatzen dutenak. Formalki Dioncounda Traore parlamentuko buruak presidente kargua hartzeaz bat bideratutzat jo zuten krisia apirilaren 17an. Baina Traore Parisen dago orain, maiatzaren 21ean kolpisten aldeko manifestariek emandako jipoitik osatzen. Mali presidenterik gabe, Azawaden aliatu ohien arteko borrokan, eta Afrika Beltzeko Ecowas blokeak iragarri berri du prest dagoela matxinoek hartutako lurraldea berreskuratzeko; Afrikako Batasunaren argi berdearen zain leudeke auzia Nazio Batuetara eroateko. Bien bitartean, kontaktuak eta diplomazia lana ei dabil Sahelgo muga artifizialetan barna. Tuaregak bizi diren gainontzeko estatuen biltzarra ere aipatu dute, Niger, Burkina Faso eta, batez ere, Azawadeko auzian egiteko asko daukan Aljeriarekin. Azawadeko krisian ez du askorik adierazi, baina basamortuko muga zorrotz zelatatzen du. Goizegi da esateko, baina beste behin ere, herriei hitz egin eta etorkizuna erabakitzen utzi ordez, armen bidez ebatziko dela dirudi. Bi hilabete iraun du XXI. mendeko lehen errepublika tuaregak. Eltzea surtan jartzeko unea iritsi da.

2012-06-03
Independentziaren aitorpena
Tomislav Nikolic-ek orain arteko mezu ultra leunduta irabazi zituen
Serbiako hauteskundeak. Gainontzekoa, Boris Tadic Europazaleak ekarri
zion, ia Espainiaren pareko langabezian baitago Balkanetako herrialdea.
Inkestak aurka izan arren, Nikolic gailendu zitzaion mendebaldearen
hautagaiari duela aste bi.
Presidente berriak ez du, horratik, erabateko trabestismo politikorik egin. Europako Batasunarekiko jarrera aldatu du, sartzearen alde, baina argi utzita ez dagoela Kosovoren independentzia negoziatzeko edo trukean onartzeko prest. Era sinbolikoan mintzatu zen, Serbia «bi atedun» etxea zela nabarmentzean: zabalik dago Europara begira daukan atea, baina ez du Errusiarekiko lotura historiko estua uzteko asmorik. Eta Moskura egin du lehen bidaia, presidente kargua hartzeko bezperan.
Nonbait 800 milioi dolarreko laguntza agindu dio Vladimir Putinek azpiegiturak hobetzeko. Eta Nikolicek, esker ona agertzeko, Georgiatik bereizitako Abkhazia eta Hego Osetia estatuak aitortzeko prest dagoela esan du. Parlamentura eroango ei du proposamena. Serbiar nazionalismoak Moskurekiko morrontza handia izanda ere, ez dirudi oso sinesgarri Putinek horrelako ekintza suizida bultzatzea. Besteak beste, Belgradi Europako ateak itxiko lizkioke ia inork aitortzen ez dituen estatu horiek babesteak. Egia da mendebaldearen aurka arrakasta txikia izan duela Errusiak, Hego Osetia eta Abkhazia txotxongilo gisa erabilita (horrek ez du esan nahi abkhaziar independentistek ez dutenik beren estatuan sinesten). Hurbileko herrialdeek (Siria, Bielorrusia, Kazakhstan) ez diote lagundu, sezesio gaiekiko beti errezeloz baitabiltza. Urrunera, Latinoamerikara eta Ozeaniara joan behar izan du, eta hor ere, asko kostata, Venezuelak eta beste hiru estatuk soilik onartu zituzten Abkhazia eta Hego Osetia. Estatuak zatitu eta berriak sortzearen artean, arrazoi indartsurik ezean, estatuek status quo-aren alde egiten dute.
«Kosovok Belgraden kontrolpean behar luke, baina Abkhaziak eta Hego Osetiak merezi dute independentzia», esan du Nikolicek asteon. Georgiak harrituta jaso ditu hitzak, eurak ere nazio kristau ortodoxoa direla gogorarazten, eta Europara begira daudela. Bi kasuek loturarik ez dutela esanda ere, ezinbestekoa da paralelismoa: 2008ko otsailean aldebakarreko aldarrikapena egin zuen Kosovok, eta mendebaldeak onartu. Errusiak George W. Bushen morroi bihurturiko Georgiari eraso eta Abkhazia eta Hego Osetiako independentziei babesa eman zien abuztuan. Kosovok hura ahalbidetzen zuela gogorarazi zuen Putinek. Lotura begi bistakoa da —are gehiago, Tbilisik, AEBren laguntasun eta guzti, ez du Kosovo onartu, kontraesana agerikoa litzateke eta—. Gero Hagak utzi zuen argi, duela urte bi, Kosovoren independentzia aldarrikapena ez zela legez kanpokoa, aldebakarrekoa izan arren.
Ordutik onarpenaren gatazkan daude gatibatuta, bai Kosovo, bai Abkhazia-Hego Osetia.
Aleksandar Pavkovic eta Peter Radanen Estatu Berriak Sortzen liburuan, historikoki sezesio guztiek dauzkaten lau ezaugarri laburbiltzen dituzte: lurralde zehatza, lurralde horretakoa (sentitzen) den biztanleria, biztanleok desberdinak direla nabarmentzen duen eta horien babesa lortuta independentzia aldarrikatuko duen mugimendua eta, hori gertatuta ere, aurreko estatuaren (host state ingelesez) edo nazioarteko estatu gehienen onarpena (recognition). Azken hori gertatu ez edo nahikorik gertatu ez den kasuetan gatazka izoztuak geratu dira. Independenteak dira de facto, estatua ere eratu dute inoiz, baina nazioarteko onarpenik gabeko linbo juridikoan daude. Horixe Azawaden dagoena, horixe Somaliland, Ipar Zipre, Abkhazia, Nagorno-Karabakh, baina baita, aldeak alde, Kosovokoa ere. Pristinak estatu askoren onarpena dauka, baina gehiago dira oraindik onartzen ez dutenak. Eta ez dute aitortuko Serbiarekin akordiorik izan eta ontzat eman arte. Ondorioak: Kosovo ez dago Nazio Batuetan, Kosovo ez da Olinpiar Jokoetan izango, beti Serbiaren betoarekin egingo baitu topo.

Subscribe to:
Posts (Atom)