Siria azken edo azken-aurreko kapituluan sartzen ari
ote da? Badira seinale bat baino gehiago hori adierazten. Oposizioak
onartu du, zati batek gutxienez, armak hartu dituela, eta orain arteko
eraso bortitzenaren berri eman dute egunotan. Ezin egiaztatu bertsiorik,
horratik. Libiako auziko konplexutasunek zenbait kontraesan agerian
utzi zituzten, Siriak, berriz, horiek denak bideraktzen ditu. Badu
petroliorik —Kurdistanen nagusiki—, baina behingoan, inork gutxik dauka
urre beltza hizpide. Herrialdearen garrantzia geoestrategia, ideologia,
munduko gatazka garrantzitsuenen bihotzean egotea... Ekialde Hurbileko
mapan gurutzea irudikatuko bagenu, Hego-Ipar —Arabiako Penintsulatik
Itsaso Beltzera— mendebaldearen aliatu diren herrialde sunitak topatuko
genituzke, eta ekialdetik mendebaldera, Irandik Mediterraneora, xiismo
antimendebaldarra. Artean, elkarren etsai diren bi teokrazia (Iran eta
Saudi Arabia), NATOko kide bat, NATOk erauzitako erregimen sunita baten
ondoren nagusitutako erregimen xiita —Irak—, hamarkada luzetan bere
buruari eusten aski lan izan duen monarkia —Jordania—, eta horiek
guztiek bat egiten duten Libano. Eta denen erdian, Siria (eta
Kurdistan).
Gaur oposizioaren babesleku nagusi den Turkiak —Libanon ere badaude Siriako Armada Librearekin bat egin duten oposiziokideak—, ez du beti jarrera bera izan. Protesta hasi eta zenbait astez isilik egon ondoren joan da lerratzen manifestariekin. Hamarkada batean Ankararen politika berriaren —«zero arazo auzoekin»— adibide garbiena zenari bizkarra eman lehendabizi, eta orain aurrez aurre jarri zaio. Mendebaldeko herrialdeen erasoa baztertuta, Turkiak dirudi, inork egitekotan, balizko erasotzaile bakar. Hala eskatu dio oposizioaren zati batek, Istanbulen urrian sortutako Siriako Batzorde Nazionaletik zehazki. Ez dirudi berehalakoan Turkiako armadak urrats hori egingo duenik. Siriako Armada Librea babestea «errazagoa» da. Daniel Iriarte espainiar kazetariak egunotan Libanoko mugan desertoreekin bildutako testigantzek, hiru lerro irudikatzen dituzte kaleetan errepresioan; horren arabera, atzeko militarrek aurrealdeko soldaduak hilko lituzkete aginduak bete ezean. Eta irandar frankotiratzaileak, denaren begirale. Bada dena gezurra dela dioenik; horretan laguntzen du Bashar al Assaden itxitasunak. Baina sarraskien egiazkotasunerako argudio garrantzitsu bera ere horixe da, eta ez dira gutxi horren testimonioak, egiaztatzeko modu zehatzik egon ez arren.
3.500 hilketaren ondoren, gatazka fase berri batera sartu dela. Gerra zibilaren fasea izan litekeela ohartarazi dute bai Errusiak bai AEBek ere. Itxuraz oposizio armatua eta kanpoko erasoaren aldeko Siriako Batzorde Nazionala indartu dira, edo horiei eman die ahotsa Mendebaldeak eta Arabiar Ligak (Anaia Musulmanak daude Batzordean, besteak beste). Marka da horrenbeste erregimen ustel dituen erakundeak inor kanporatzea giza eskubideak hausteagatik. Baina orain arteko urratsik mingarrienetakoa ere bazaio Al Assadi, zeinen bakarrik gelditzen ari den erakusten du.
Etxeko lanak etxean egitea aldarrikatzen duen eta kanpoko esku hartzearen aurkako den Koordinazio Nazionaleko Batzordea —oposizio ezkertiarragoa— ahulago ageri da. Arraultzak bota zizkieten berriki Kairon «traidore» deituta. Batzorde horretan daude, besteak beste, PKKren aldeko Siriako kurduak. Argi utzi dute ez dutela Turkiaren inbasiorik onartuko. Alderdi kurdu txikiagokoetako kideak Istanbulen sortutako batzordean daude, eurak gabe aldaketa demokratikorik posible ez dela jakitun. Eta alderdietatik kanpo milaka gazte kurdu ari dira manifestatzen. «Kurduek baldintzatuko dute Siriako iraultzaren arrakasta», idatzi du asteon Henry Jackson Society think tank eskuindarreko Michael Weiss adituak. Bateko eta besteko, Siriako kurdu guztiak Batzorde Kurdu Nazionalean biltzea lortu zuten urrian. Datozen egunetan berriz bilduko dira Irakeko Kurdistanen. Fitxak mugitzeko unea da.
BERRIAn argitaratua

No comments:
Post a Comment