Egunotan ez dut atzerriko albisteak nahi beste
jarraitzerik izan. Aski, lan kanpotik etorri direnei gurea erakusten.
Turkiako albiste kate garrantzitsuenetakoak ibili dira gurean, begirada,
nahi gabe ere, Kurdistanera zihoakiela. Txundituta ikastolekin. Munduko
kazetarien agendan uste eta nahi genukeena baino leku txikiagoa izan
ohi du euskal auziak. Baina foku handiak Iranen edo Palestinan dauden
gisan, badago Espainiako inongo gobernuk nahi ez duen foku txikiago
baina Madrilentzat aski deserosoa ere. Iberiar Penintsulako estatu
handiena hauteskunde kanpainan sartu da; eskuinaren gorakada eta
herrialdearen krisiarekin batera, Katalunia eta Euskal Herriko
abertzaleak dira munduko hedabideen hizpide nagusi. Arazo nazional edo
etnikoak dituzten estatuetan (Balkanetako guztiak), beti du interesa
Euskal Herriak. Turkian tabua eta delitua da separatismoa; bai alderdi
bai gerrilla kurduak sarri nabarmentzen dute ez dutela Turkia hautsi
nahi, harritu ditu independentismoaren indarrak. Horren sinple azaltzen
den hori, herritarrek erabaki dezatela, ez da beti erraza. PKK-k ere
adierazi berri du armak utziko lituzkeela Turkiak «Espainiak bezala
jokatu, eta autonomia emango balu». Gosez hiltzear denak ogia amets,
baina ez dakite askorik Gregorio Peces Barba Espainiako Konstituzioaren
aitaren adierazpenez, 1640ko katalanen eta portugesen matxinada zela eta
(«hobe litzateke katalanekin gelditu beharrean Portugalez jabetu
bagina», «historian sarri bonbardatu behar izan dugu Bartzelona,
uste dut orain konponduko dela Bartzelona bonbardatzeko beharrik gabe»).
Katalanak ere prest daude, ziur aski, trukerako, ez hainbeste
portugesak. Baina gera daitezela espainiarrak Madril eta penintsula
erdialdearen jabe, itsasora irteteko Afrikara begira.
Europa hegoaldeko penintsulek kontinentetik kanpo egotearen sentipen hedatua daukate. Mendebaldean bere borondatez isolatu dira espainiarrak, errealitateari begiak ixteko jarrera itsuan; ekialdekoek, Balkanek, otomanoen nagusitasun asiarra izan dute XIX. eta are XX. mendera arte. Europaren alde sakrifikaturiko martirien sentipena aski hedatua da serbiarren zein greziarren artean. Filosofiaren edo demokraziaren sortzaileetatik baino, hurbilago daude gaurko greziarrak mendeetako tradizio otomandarretik. Eta gutxik aipatu badu ere, Turkia dauka Atenasek ia helduleku bakar, Europako Batasunak kale eginez gero.
Izan du onurarik euroak (zergatik ez du inork aipatzen txanpon bera daukagula euskaldun guztiok historian lehenengoz?). Baina ezin horregatik Alemaniaren protektoratu bihurtu. Greziarrek II. Mundu Gerrako gobernadore naziekin konparatu dute, etxeko lanak ebaluatuko dizkieten ikuskatzaileen onarpena. Giorgios Papandreuk herritarren babesa behar duela plazaratze hutsak Europa astindu du. Eta aukera paregabea zuen Merkozy bikoteak galdera bakarrean bi auziak sartzeko: agerikoa da inposizioari ezetz diotsela greziarrek, noski, baina herritarren gehienak euroan jarraitzearen aldeko dira halaber. Gai biak lotzeko aukera zuten: «Onartzen duzu Greziak euroan jarraitzeko ezarritako erreskate baldintzak?». Ezetz esanda ere, nahikoa nabarmentzen ez den Islandiako adibidea dauka ekonomiaren burujabe den herrialdeak. Mexikok ere egin zuen duela hamabost urte, pesoa behar bezala baliatuta. Aski dramatikoa hastapenean, bai, gizarte osoaren pobretze orokor eta guzti, baina hutsetik askatasunez abiatzeko aukera halaber.
BERRIAn argitaratua

No comments:
Post a Comment