Duela hamalau urte argitaratu nuen Euskaldunon Egunkaria-n lehen
artikulua —baina orduko ondare gehiena legez, desagertuta dago saretik
2003tik—. Stephen Frears zinema zuzendariaren trilogiako bigarren filma
aipatzen nuen, The Van (Furgoneta). Lehendabiziko The Snapper-en —hegoaldean, Café Irlandés—
arrakastarik lortu ez arren, Dublingo langile auzo bateko uda kontatzen
duen film horrek badauka eszena gogoangarririk: Belfast balitz legez,
kaleak laranjaz, zuriz eta berdez margotuta daude, oldar abertzale batek
harrapatuta auzunea. Motiboa, Irlandako futbol selekzioa, ezustean,
Italiako Munduko Txapelketara sailkatu izana. Lehen faseko taldean
irlandarrei nor egokituko, eta Ingalaterra. Partida pubetik ikusten
dugu, irlandarren gola, anglosaxoniarren berdinketa. Azkenean, parra,
baina ospakizun izugarria daukate tabernan. Eta hooligankeria abertzale
betean entzuten diogu gizon serio xuhurrari: «Winston Churchill,
Arabiako Lawrence, Elton John, izorrai zuek guztiok!». Komedia sozial
batean politika bete-betean sartu zen, edozein herri txikiren gozagarri.
Une irrigarria da zinez, zentzumenik oinarrizkoenak piztuta futbolaren
eta selekzioen zurrunbiloan guztiz murgilduta. Inoiz baino argiago ageri
du eszena horrek berezko selekzioa izatearen garrantzia. Fribolitate
puntua onartuta ere, soziologo gehienak bat etorriko direlakoan nago,
masa fenomeno sozialak dituen aukerak ukatuak zaizkigula dagokigun
estatuarekin nazionalki bat egiten ez dugunoi. Fribolitate horren
ondorioz, selekzioen aldeko indar xahutzean uzkur ere izan naiz sarri.
«Selekzioa eduki daiteke estaturik gabe ere; hara Gales» argudioa
bestela bainekusan: estaturik ezean, edo hartara bideratutako egoerarik
gutxienean, zertarako selekzioa? Baina, berriz ere, gaur egun kirolak
—futbolak batez ere, tamalez— daukan botere sinboliko eta bateratzailea
aintzat hartu behar da ezinbestean. Bilboaldean alarma bat baino gehiago
zeuden piztuta, azken urteotako etorkinen seme-alabek —umeak ez dira
etorkin, asko hemen jaio dira eta besteak gurasoek ekarri dituzte; eta
noiz arte zaren etorkin galdetzera ere bagaramatza horrek, baina beste
baterako utz dezagun orain hori—, Real Madril eta Bartzelonako
kamisetak, garaileenak, zelan janzten zituzten; munduko talderik
berezienaren habian bertan. Athleticen aurtengo denboraldiak Euskal
Herriarekiko lehen lotura sentimentala eskaini die milaka euskal
herritar berriri Bizkaian.
Eta egunotan irakurri dugu 2020ko
Europako Futbol Txapelketa antolatzeko asmoa ere baduela Irlandak...
Eskozia eta Galesekin batera. Entsalada zeltiko ederra. Baten batek
esango du, berriz ere, kirola eta politika ez direla nahastu behar,
baina Hegoaldeko telebistetan, Eurokopa aitzakia sumatzen den
hispanokeriaren baitan, ez da kalterako begiratzea zer gertatzen den ez
hain urrun: Londresek —Ingalaterrak, Erresuma Batuak, Westminsterrek,
britainiar estatuak, deitu nahi bezala—, ez du berba erdirik esan
proposamen zeltikoaren aurka. Esaterako, zer demontretan ari diren bere
lurraldeko bi erregio atzerriko estatu batekin txapelketa bat
antolatzen. Hain gutxi Irlandak, noski, zertan ari den mendeetan zapaldu
dituen estatu bateko erregioekin elkarlanean kasu. Gales eta Eskozia
nazioak dira, nor bere autonomia maila, bere hizkuntza egoera eta
nortasun berezituarekin. Gales, Irlanda eta Eskozia dira, ez Bretainia
ordea. An Oriant, Brest edo Roazhon berdin-antzera leudeke Glasgow,
Cardiff eta Corken ondoan, kulturaz eta nortasunez. Baina Paris ez da
Londres. Eta Madrilek Paris amets, ez Gibraltar kendu eta burla egiten
dieten anglosaxoniar liberalak. Baina pertsonak botoa duela eta botoa
dela erabakitzeko tresna lar barneratu dugu, eta gutxiegi nazio
bakarraren kontua.
BERRIAn argitaratua
Showing posts with label Athletic. Show all posts
Showing posts with label Athletic. Show all posts
2012-05-20
2009-05-17
'Tot el camp es un clam'
BERRIAn argitaratua
Eguaztenekoa independentziaren alde egin izan bagenu. Gaur estatu ginateke» zioen Fredik herenegun. Partidan zehar baino, egun osoan zehar hartu genuen gozatua. Egun batez, Europa ultramendebaldartu honetatik urrunduta, arrazionaltasuna aparkatu eta autoetatik bozkariozko bozinak entzun genituen, leihoak jaitsita banderak astindu eta ezikusi egin zuten udaltzainek... eta ni Kosovoko egunez oroitu nintzen. Aurpegi arraroz begiratu zidan lagunak Pristinan, independentziako ospakizunetan futboleko ospakizuna zirudiela esan nionean. Baina Bilbok Pristina zirudien. Kontua da albaniarrek lortutakoa ospatzen zutela. Eta nazio ere ez den komunitatea zapaltzailetik zelan libratu eskarmentua eman zutela. Munduan lagunak ondo hautatuta, nazioarteko politikaren hipokresiaren jakitun izanda, kartak ondo jokatuta.
Georgia edo Moldaviako manifestazio txiki batek sekulako oihartzuna dauka mendebaldean. Poliziaren kargak egonkortu gabeko estatuon zutabeak astintzen ditu, mediatikoki egindako erabileraren arabera. Eta gurean, badago eskandalizatzen denik Francoren ondorengoari txistu jotzen diotelako. Tot el camp es un clam. Muga guztiak gaindituta, biluzik dagoela aitortzeko ezintasunean.
Gure antzeko galtzaileen artean bilatu ohi ditugu lagunak, baina. Alfonso Sastre kriminalizatu eta munduak jiraka jarraitzen du, egunkariak ixten, kazetariak espetxeratzen eta boto eskubidea ukatzen den demokrazia bikain honetan. Epaile espainolek Guantanamo ikertu gura dute, eta CIAri inork ez dio Unai Romanoren argazkia helarazi, espainolak barrabilak gehiegi ukitzen hasiko balira ere. Eskerrak Puyol daukagun ikurrina ateratzeko.
Alderdietatik futbol partidetara doaz ilegalizazioak. Eta hurrengo martxa datorren ostegunean da. Kopa baino gehiago dago jokoan. Greba ere kolosala izango da.

Subscribe to:
Posts (Atom)