Zuzen eta gordin, Gaizka Arangurenek
inork gutxik heldu gura dion auziari egin kosk, Euskal Herriko lurraldetasunaz. Diagnostikoan
bete-betean asmatzen duela iruditu zait:
Artikuluan dioenez, EAJk hasieratik egin zuen apustu
autonomia erkidegoaren kudeaketaren alde. Neurri batean, erakundea
bera alderdiaren luzapen bat da, sinbologian, terminologian, eta
abar.
Ezker abertzalearen ziaboga. “Ezker
Abertzaleak autonomia erkidego espainiarrei zilegitasuna
ukatu zien hasieratik(...) Lehen EAE
«Baskondagak» ziren Ezker Abertzalearentzat. Eusko
Jaurlaritza «Gasteizko Gobernua » zen
eta «Gasteizko Parlamentua» EAEko legebiltzarra. Duela 25 urtetik
honat hona Ezker Abertzaleko hautetsien ahotan kontzeptu horien
erabilera nola aldatu den ikusi bertzerik ez dago. Zatiketaren bermea
izateagatik zilegitasuna ukatzetik, erabaki eremutzat jotzera. Hor
dago jauzia eta ez da nolanahikoa".
Esan bezala, diagnostikoan bete-betean
asmatzen duela iruditzen zait. Baina ñabardura pare bat ere egingo
nizkioke:
Patrimonializazioa. Gaur egun
ageri-agerikoa da euskaltasuna autonomia erkidegora mugatzeko joera,
eta horren ondorioak, batez ere Nafarroara begira (Ipar EHra baino
gehiago, esango nuke). Hau da, euskaltasuna auzo-komunitatearen
ezaugarri denez, ezaugarri “autonomiko” bihurtzen da, eta hortik
abian sustatu den UPNren diskurtsoa oso ondo elikatu da erakunde
autonomikoaren jardunarekin. Inkestek agerian jartzen dute
“vasco/a”ren definizioa: EAEn lortu du herritartasun unibertsal
bihurtzea, baina ifrentzua Nafarroan, abertzaletasunaren ezaugarri
bihurtu da. Zorionez, “navarro/a” ezaugarria unibertsala da.
Sarritan aitortu zaio ezker abertzaleari euskal politikagintzako
hiztegia markatu izana, gatazka, autodeterminazioa, eraikuntza eta
antzeko berbekin. Baina espainolismoak lurraldetasunaren auzi honetan
garaitu duela aitortu beharko da. Duela 25 urte nekez entzungo zenuen
kazeta abertzalerik “Euskadi y Navarra” esaten, gaur EAJtik
hurbilenekoek sarri darabilte. Eta jeltzaletasunetik kanpo ere, “CAV
y Navarra/Nafarroa” geroz eta ohikoagoa da, Hegoalde edo Hego EH edo
beste zerbaiten ordez. Oraindik ez da “Euskadi” esaten, baina
lurraldearen zatiketa asumituta dago. Ariketa sinple batekin ikus
daiteke: google-n “CAV y Nafarroa” idatzita, zer agertzen den
ikusi.
Ipar Euskal Herrira begira, sakonago
aztertu beharko litzaioke abertzaletasunari zein eratan eragin dion
EAEk erakunde legez, baina susmoa dut askoz txikiagoa dela eragina. Kaltegarriagoa izan
da, ziur aski, Hegoaldeko abertzaletasunak Iparraldekoarekin jokatu
izan duen gurasokeria. Hori erabat desagertu ez bada ere, Ipar Euskal Herrian mugimendu
propio, autonomo eta XiLaBako bizitza politikoan erabat
txertatutako abertzaletasun bat garatu da azken hamarkadetan, zorionez. Bistan da, ez dela EAEren "arrisku-mezurik" ere
saldu frantses unionismoaren aldetik, ziur aski arriskurik paratzera
ere ez delako iritsi Hegoaldeko abertzaletasuna, 80ko hamarkadatik
honantz. Muga aski sendoa da oraindik, Espainiako lurrikarek nekez
dute erreplika edo astindu minimorik Errepublikaren oinarrietan.
Honaino ñabardura txikiena, EAEk
Euskal Herriko gainontzeko lurraldeei zelan eragiten dien. Gaizka Arangurenek begi
bistan dagoena adierazten duela iruditzen zait. Lanean egunero
ikusten dut: adin bat dugunontzat, baita betiko jeltzale edadetuari ere, zail samar zaio “Euskadi”
deitzea EAEri; eta Bilduko boto-emaile gazteenak natural samar onartzen
du zatiketa. Hego Euskal Herria bi eremutan ikusten du, eta ez lau
herrialdetan. Bilbotik Irun "hemen" da, eta Altsasu "han".
Baliteke 35 urte askorik ez izatea
nazio baten historian, baina nazio horretako pertsonen baitan
belaunaldi bat baino gehiago da. 80ko hamarkadan ikastolan ibili
ginenok hiru lurraldeen mapa ikusi eta berehala oldartzen ginen,
mapari berari zilegitasun oro ukatuta. Orain badirudi beste mapa zahar hori baino ez
zaigula geratzen, mapa bat, ia inork sinesten ez duen lurraldetasun
batean, nola Irlandako uharte zatitua.
Izan ere, erakundetzeak erakunde horrekiko
lotura ere badakar. Herritarrek zergak ordaindu, agiriak jaso eta beste mila
harreman izaten dituzte erakundeekin. Jule Goikoetxeak ederto aztertu du
hori. Eta ondorioa, argia da: egun Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako
herritarrengan gehien eragiten duen erakundea Autonomia Erkidegoa da
ziur aski. Udala ere hor dago, baina bien artean dagoen aldundia da
lekuz kanpo sumatzen dena, fiskalitatea gora-behera. Nazioaren zatiketarako EAE kaltegarri izan den
bezainbat, geratu den zatiaren kohesioan eragin argia du. Bizkaitar,
arabar edo gipuzkoar bezainbat, edo gehiago, “basko” dira EAEko
herritarrak. “Basko” horren definizioan denak bat etorri ez
arren.
Ez dut horrekin esan gura
probintziakeria erabat urtu denik euskaltasun autonomiko baten;
bistan da oraindik indarra dutela, eta zenbait hedabidek
desberdintasuna hauspotzeko ohitura ere badu, izan futbolean zein
bestela. Baina neurri baten, EAEko erabakitzeko-eremua onartu samar
dagoela esango nuke. Areago, baliagarri ere izan daitekeela eremu
hori bere osotasunean hartzea eta ez zatitzea hiru zatitan. Saiatuko
naiz zergatia azaltzen.
1.- Motibo Praktikoena.
EAE egitate bat da. Zatiketaren logikatik sortua, baina ibilbide bat izan du, eta onartu behar zaio legitimazio bat irabazi duela, batzuek EHren zatiketan izandako eragin argi ikusten dugun arren, eta beste batzuk ahaztu nahi badute ere. Gaur egun, aldundietatik abiatzeak, Nafarroarekin batera lauron arteko egitura bat osatzeko, teorian logikoa dirudi ikuspegi abertzale batetik. Ziur aski ezker abertzaleak planteamendu horren antzekoren bat izan du historikoki, EAEri legitimitatea kenduta. Baina EAE errealitatea da, milaka langile ditu, herritarrei zerbitzuak ematen dizkie eta herritarrek lotura zuzena daukate erakunde horrekin. Gaur gaurkoz, ezinezkoa da erakunde horren zerbitzu guztiak aldundietara “jaistea” (EAEko biztanle gehienok bateratuta izanik, gainera), ez eta “gorantz” bateratzea Nafarroarekin. Eta horrekin batera, bistan da abertzaletasunaren bi hanketatik batek gutxienez, atxikimendu handia diola, EAJk bere-berezkoa duen erakundea da. Ez da erreala planteatzea prozesu bat, EAJri eskatzen EAEk erakunde bezala desegin behar duela.

2.- EAEren onurak: “Araba” eta beste.
Zazpigarren alaba beti mehatxu gisa erakutsi ohi da (eta Arabak erabakiko balu...). Gutxiespen bezala erabili dute larregitan halaber: Gasteizko gobernua, Lakua... ez leku horiekiko amorruz, baina bai ondorio gisa, onartzen ez zituen erakundeen sinonimo gisa. Eta hala ere, sinetsita nago EAEk, erakunde legez, Araban egin duela miraririk handiena. Europako hauteskundeetan ikusi genuen, belaunaldi aldaketak arabarren aldaketa soziologikoa ere ekarri du. Gaur Araban abertzaletasuna hegemoniko ageri da, Gasteizen eta Hegoaldeko mugaldean baino ez du ageri unionismoak indar pixka bat. Gaur Araban euskararen miraria gertatu da, basamortuan oasiak agertu dira, eskualde batzuetan 30 urtez beherako biztanle guztiak euskaldunak dira, duela ez asko ehuneko zero izanda. Badakit, ez da EAEren ondorio soil, lehendabizi arabarren euren borondatea eta Euskal Herriaren eta euskararen aldeko apustua dago. Baina antzeko errealitate behinola erdaldunei begira (Oion/Viana, Kanpezu/Los Arcos...) desberdintasunak agerikoak direla uste dut. Eta hor aitortzaren bat egin beharko zaio EAJk egindako apustuari, Gasteiz hiriburua izatea abertzaletasunaren mesede ere izan dela onartzeko, adibidez... batez ere EH Bildu izango delako, ziur aski, apustu horren onuradun, berandu baino lehen.

3.- Zilegitasun demokratikoa (eta lurraldetasun-ñabardura)
Honekin ez dut esan nahi lurraldeek ez luketenik erabakitzeko gaitasunik izan behar. Baina abiapuntu bat dago: Gernikako estatutua hiru lurraldeek bozkatu zuten, eta hiruretan botoen % 83tik gora (eta zentsuaren erdia baino gehiago) lortu zuen baietzak. Beraz, zilegitasuna daukan erakunde bat da. Besterik da – nik hala uste dut – prozesu sezesionista bat berak bakarrik abiatzea akats larria litzatekeela: lehen ere esan dut, prozesu horrek arrakasta baleuka, gaurko EAE estatu bihurtuko litzateke, eta beraz, nazioarteko muga berri bat izango luke, Irundik Oionera. Gaur badaukagu muga bat Pirinioetan zehar, Ipar eta Hego Euskal Herria banatzen. Pentsa EAEk osatutako errepublika horrek Espainiaren onarpena lortu -hori da prozesu sezesionista baten arrakasta, estatu berriak eta zaharrak elkar aitortzea- eta beraz elkarren mugak aitortzen dituztela: EAE libre da, Espainiak aitortzen dio independentzia eta ez du beretzat aldarrikatzen estatu berriaren lurraldea... baina gauza bera egin behar du estatu berriak, bistan da. Hau da, ezin dio Espainiari bere lurraldetasuna zalantzan jarri. Beraz, uko egiten dio Nafarroarekin batera estatu bat eratzeari, eta nazioarteko muga bat adosten dute bi estatuek. Egun Sakanatik Arabara sartzean “Euskadi” seinalea mingarri bazaigu batzuei (Gipuzkoako sarreran ez dago horrelakorik), pentsa zer litzatekeen Goizuetara bidean “Espainia” dakarren Europako izarren seinale urdina aurkitzea.

Harira etorrita, baina, Arabaz
geniharduen. EAEk badu, nire iritzian, erabakitzeko zilegitasuna. Ez
du zertan lurraldeei eman gaitasun hori, hala erabakiz gero.
Zehaztu dezagun: hiru lurraldeek elkarrekin egotea adostuta daukate,
Espainiako erkidego autonomiko baten. Erakunde horrek hartzen dituen
erabakiak, lurralde oso horri dagozkio. Eta beraz, sezesio-prozesu
baten zilegitasun bera izan dezake EAEk osotasunean harturikoa, zein
lurraldeek banan-banan. Zehazten jarraituta: ukatu egiten ote diegu
beraz, lurraldeei erabakitzeko-eskubidea? Ez, demokrazia eta
parte-hartzea beti sustatu behar direlakoan nago. Lurraldeak
eskubidea du EAEtik edo egun dagoen beste edozein erakundetatik
irteteko. Baina barruan baldin badago, zilegi da halaber batasun
horren erabakia aitortzea.
Adibide argi eta ergel bat: hiru
lagunetatik bik etxe handiagora joan gura dute. Hirugarrena gustura
dago gaurko etxean. Bozketan, bistan da gehiagok joan nahi dutela
etxe handiagora, baina era berean hirugarrenari ezin zaio hartara
behartu. Hirugarren horrek, baina, erabaki berri bat hartu behar du:
etxe zaharrean bakarrik geratu, ala, bere lehen asmoa hori ez bazen
ere, beste bi lagunekin jarraitzea hobetsi eta haiekin batera joan.
Ez inposatu, ez eragotzi. Araba, Erribera, Enkarterri, nahi dugun
eremu mugakidea har dezakegu ideia horretarako: ideia orokorraren
aurka ebatziko balute, bigarren hautu bat egin beharko lukete
aurrerago, edo eurenari eutsi eta ordura arteko lurraldetik bereizi, edo
etsi eta batuta segi.
Ñabardura horiek, bistan da, galdetu aurretik
hartu behar dira. Nire iritzian, logikoena eremu bakar bateko botoak
osotasunean zenbatzea. Hori baita dagokion eremuari egiten zaion
galdera, eta hori, bilatzen den erantzuna. Konbentzituta nago
lurralde historiko guztiek baietz esango lioketela Espainiatik
bereizitako estatu berri bat sortzeari. Baina ez diot beldurrik
demokraziari ere; independentziari baietza nagusitu arren, gerta
liteke lekuren batek ezetz esatea, eskualde edo udalerriren batek
adibidez. Eredua, Espainian gertatu denaren aurkakoa egitea dela uste
dut: oraingoz, erabaki orokorrak eragingo dizu, hau da, baietzak
irabazi baldin badu, estatu berriko zati izango da udalerri hau ere.
Baina udal horretako gehiengoak, aurreraxeago, erabakiz gero ez duela
estatu horretan egon nahi, (argi izanda horren ondorioa ordura arteko
lurraldetik bereiztea dela), ez nioke oztoporik jarriko herritarrei
galdetzeari. Zer esan, Bastidak edo Fiterok, esaterako, estatu berria
utzi eta Araba/Nafarroatik irten gura dutela? Oztoporik ez aldaketa
txiki horiei. Nahiago Espainiak ere jarrera bera balu antzekoekin,
mugako herriren batek estatu berrira sartzea hautatuz gero, alegia.
Berriz diot, konbentzituta nago ia ez litzatekeela horrelakorik
egongo, eta printzipioz independentziaren aurka leudekeenek ere
hobetsiko dutela beren lurraldean segitzea, estatu berri baten izan
arren. Nazioarteko esperientziak hala adierazten du, eremu
administratibo nagusiek osatzen dituzte estatuak, eta horien
lurraldeak osotasunean.
4.- Laburbilduz: izena behar du EAEk
honaino iritsita, errazago iruditzen zait Nafarroako Foru Erkidegoak EAErekin hitz egin, negoziatu eta hitzarmenak lotzea, lau aldundiek erakunde berri bat sortzea baino. Areago, Espainiatik bi estatu desberdin bereiztea lehendabizi (bi sezesio-prozesu paralelo) eta gero konfederatzea (1+1, eta ez 1+1+1+1). Baina horrek abiapuntura garamatza, EAEren patrimonializaziora.

EAE errealitate bat dela esan
dugu; baina euskaraz, izanak izena eskatzen du. Eta EAE akronimo bat
da, Bizkaiak, Gipuzkoak eta Arabak osatutako erkidegoak ez dauka izenik. Izen faltan, "Euskadi" ari da nagusitzen. Gaizka Arangureni
bezala, akats larria iruditzen zait patrimonializazio hori. Agian ez du atzera bueltarik,
baina erakundearen orain arteko izen-faltak (edo izen horren legitimazio-faltak) badu balore bat. Izena behar duela
erakunde horrek, oraindik ere. Erakunde hori egon egongo da. Baina erakunde hori
egon liteke, gaur bezala lanean, euskal nazioaren proto-estatua
eraikitzen eta bizkaitar, gipuzkoar eta arabarrei hala dela sinestarazten (eta herritarrak eurak eraikitzen estatu hori), eta era berean munduari ideia hori ematen. Edo
egon liteke, gaur bezala erakundetzean sendotzean, balizko estatu
baterantz abiatzen, baina izenez, argi uzten osotasun baten zatiak
osatzen duela proto-estatu hori, nazioaren alde bat baino ez dela.
Nik aspaldi bota nuen nirea, erakundeari eutsi baina izenak zatiketa argi adierazteko: behinola Ipar Euskal Herrirako “Euskadi Norte” legez,
“Mendebaldea” erabiltzea. “Mendebaldeko EH/Euskadi”, Western Basque
Country, EH/Euskadi Oeste/Occidental, e.a. Egungo erakundeari eusten dio, ez dakar
aldaketa sakonik, baina marka geografiko argia du berekin. Gaurko errealitate bat da EAE, Euskal Herriko mendebaldea hartzen duen erakunde juridiko-politiko bat. Euskadi izenaren eta euskal ikurren patrimonializazioak onura gutxi (legitimazioa? hori herritarrek ematen dute nagusiki, ez sinboloak norbereganatzeak), eta kalte ugari eta nahasmen handia dakar Euskal Herrian hedatuko den estatuan sinesten dugunontzat.
No comments:
Post a Comment