Gertaera argi bat: Siriako gerran gauza nazkagarri asko egin dira urte
biotan. Al-Assaden aldekoek hasieratik eta al-Assaden aurkakoek ere bai
azken hilabeteotan. Horietako gogorrena, ziur aski, Damasko ekialdeko
Ghuta auzunean bonba pozoitsuak jaurtitzea, ehunka hildako eragin zituen
eraso kimikoa. Orain, inork ez du zalantzarik eta denek onartzen dute
erasoa gertatu zela. Hildako umeekiko sentiberatasun txikienik erakutsi
gabe, Interneteko azalpen sasisemiotikoekin, sarraskia ukatu zuten
ustezko ezkertiar ezin aratzagoek, gezur horiek sarean barna errepikatu
dituztenek, hausnartu beharko lukete Gernika gorriek erre zuten
jarrera horrekiko erantzukizun bat dutela, ez dagokigula kazetarioi
soilik ematen dugun informazioa egiaztatzea. 12 laguneko palestinar
familia hil dute egunotan... baina Damaskon zeudenez, elkartasunik ez.
Ostiral arratsaldean artikulua idazterakoan, hasierako erasorako grina berreskuratu du John Kerryk, azken orduotako zalantzak uxatuta. Cowboy zaharra zaldi gainera igo da berriz ere, munduari eta Europari batez ere goitik behera begiratzeko: hilabeteak eskatzen eta orain konplexuak? Jendarme uniformea hartu du, antzezpenerako baino ez bada ere. Bikain laburtu zuen Ilya U. Topper kazetariak Mediterraneo Sur aldizkari digitalean: «Ez du askorik axola, (erasoaren egilea) nor izan zen jakiteak, ez dituelako hilak piztuko, eta interbentzioak ere ez du Siria berpiztuko. Kontua ez da erregimena aldatzea, dio Carneyk (Etxe Zuriko bozeramalea). Bestela esanda, erregimenak irautea dauka eta iraun behar du. Kontua beraz, erregimenari oreka ezegonkor batean eustea da, mehatxatuta baina erortzeko arriskurik gabe».
Asteazkenean Robert Fiskek galdetzen zuen: «Ba al daki Obamak al-Qaedaren aldean borrokatuko dela?» Arma kimikoak AEBen «marra gorria» esan bazuen esan zuen, eta hitzok gatibatuta dabil. Duela urtebete izan zen, orduantxe hasi ziren matxinoen lehen krimenen irudiak agertzen. Baina salbuespen gisa sal zitezkeen. Gogoan izan behar da, AEBetan bereziki, gerrak prestakuntza mediatikoa ere badakarrela, herritarren iritzia gerraren ezinbestekotasunera lerratzeko. Halakorik posible zen, iaz, duela urte bi, Libiako «garaipenaren» mozkorraldian, baina ordutik nabarmen ilundu dira gauzak, itsuskeria gehiegi. Aktore debekatu bat, batez ere: al-Qaeda. Hilei bost axola nork jaurti zien bonba, baina marka litzateke, Errusiak iradoki bezala, erasoa insurgentziatik baletor: krimena eta AEBen saria. Atentatu suizidaren formatuak garaipen itzela, eskala masiboan.
Esandakoaren gatibu, papar kolperen bat behar du Obamak, estatubatuar jendarmeak matxokeria erakustaldi gutxienekoa behar du. Siriak bost axola, Irani eman behar zaio abisua. Al-Assadek lortu du ez galtzea. Herrialdea Irak bezala odolusten uztea da orain alternatiba. Balantza al-Assaden aldera jarri dute atzerriko indarrek (Errusia-Hezbollah-Iran, AEB-Turkia-Qatar bezain atzerri dira, norbaiti ahaztu balitzaio ere), eta berriz ere heriotzaren oreka ekartzea da helburua. Besterik da eraso bati zelan ekin jakina dela, baina planifikatutako ondorioez gain ustekabeak ere izan ohi direla.
Triskantzaren erdian, albiste ona Londrestik, uda osoan egin duen antzera. Demokrazia eta parlamentarismo lezio bikaina iritsi da, agian ondorio praktiko txikikoa, baina estatu berri bat eraiki nahi duen edonorentzat eredu. Madrilen legez Gasteizen zein Iruñean, parlamentuak eta batzar nagusiak (eta udalak, gehienetan) eztabaida, iritzi-truke eta dialektikarako baino, konbentzitzeko lekua baino, administrazio kontseilu mediatikoa baino ez dira. Alderdiko gidoilariak emandako kortea ahalik ondoen interpretatu eta azken emaitzez zalantzarik ez dagoen lekua. Hauteskundeak egin eta hurrengo lau urteetako bozketek ia ez daukate aldaketarik Espainiako lurraldeetan. Areago, alderdiek ere sustatzen dute diputatuaren figuraren hutsaltasuna, herritarrek alderdia bozkatu dutela eta hari obeditzera behartuta dagoela argudiatuta. Ezetz esan dio Westminsterrek Cameroni. Ederra izan zen The Guardian-ek zelan jarraitu zuen eztabaida, batzuen eta besteen Twitter kontuetatik. Diputatu kontserbadore batenak hala zioen: «Siriako mozioa (nire barrutiko) auzokideei bidali diet iruzkintzeko. Babes apur bat baina aurkakotasuna nagusi. Beraz, aurka bozkatuko dut». Tradizio demokratiko luzeagoa daukate Ingalaterran. Baita Lapurditik Zuberoara, hain urrun joan barik. Notableen politika deituta deitoratzen duzue frantses pasaportea daukazuen abertzaleek. Baina eztabaidak badu lekurik, nahiko genukeen emaitzarik eman ez arren, zaborra eta errepideak ere lubaki sektarioetara eramaten diren eremu hispaniko honen aldean.
BERRIAn argitaratuta

No comments:
Post a Comment