Katalunia ezin da estatu independente izan... eta
izaten bada, Europatik kanpo egongo da. Graduazioa ulertzeko esaldi biak
elkarren ondoan jartzea garrantzitsua da. Lehendabizikoak Diadara arte
nagusi zen jarrera adierazten du. Bigarrenak asteon zabaldu den mezua.
Eusko Jaurlaritzak legez, Europak ere zain egotea hobetsi du, eta
herrialde baltikoetatik iritsi diren hitzek —«Letonia prest legoke
aitortzeko...»—, Katalunia bera harritu dute. Goizegi delako. Egia da
nazioarteak, Europak, printzipioz, ez duela sezesiorik nahi. Mundua eta
nazioarteko erakundeak estatuek osatzen dituzte, eta estatuen
amesgaiztoa egonkortasun hori haustea da. Baina sezesioak gertatu egiten
dira. Sei urte, horixe Nazio Batuetan aulki berririk jarri gabe eman
duten tarte luzeena, 1984tik 1990era.
Kataluniako estatua Europar Batasunean egongo ote da? Interesgarria izan liteke eztabaida, hala balitz, eztabaida, analisia. Baina Espainiaren ahotan, mehatxua da. Sarritan esan diet espainiar adiskideei gustura eztabaidatuko ditudala horiek, ea futbol ligak baino argudio garrantzitsuagoak bilatzen dituzten, ea Katalunia edo Euskal Herri independenteaz legez Espainia berri eta txikiago horretaz hitz egiterik dugun. Maite dut hitza eta eztabaida, eta Europako gaia interesgarria da, baldin eta horrek Kataluniako estatua posible dela adierazten badu.
Hala dela onartzen badu Espainiak, Katalunia independentearen onurez eta oztopoez beldurrik gabe eztabaidatu dezakete. Eta hel diezaiogun, bada, Europari: pentsa daiteke, estatu berri bat sortzean, zero puntu batean dagoela, inolako harreman diplomatikorik edo nazioarteko itunik gabe. Auzi horiek adosteak osatuko du estatua, izan ere. Teoria da hori: jatorrizko estatuaren oniritziarekin jaio diren azken estatuek urrats horiek automatikoki egin izan dituzte (Montenegro, Hego Sudan, Ekialdeko Timor), eta aldebakartasunetik gertatu denean, luzeago jotzen du prozesu horrek.
Sezesioen kontua, Europako agirietan aurreikusi gabeko egoera da. Funtsean, estatuen auzia da. Atzo manifestazio jendetsua egin zuten Edinburgon. 2014an erreferenduma independentziak irabazten badu, urte eta erdiko prozesua iragarri dute estatua jaio arte. Bitarte horretan adostuko dute dibortzioa. Gerta liteke Londresek oharra bidaltzea: «2016an Erresuma Batua zatitu egingo da, eta bi zatiek Europan gelditu nahi dugu» —paradoxikoki, Eskoziak ia ziur baietz, Ingalaterrak zalantza gehiago ditu—. Inork sinesten du Bruselak aurka egingo lukeela? Edo Flandria eta Belgika frankofonoa bereiziko balira? Auzia ez da Europa, baizik eta Espainiak, historikoki egin duen bezala, Kataluniako independentzia oztopatzeko bereak eta bi egingo lituzkeela. Elkarrekin hobeto da unionismoaren leloa Eskozian: David Cameronek berak esan du badakiela Eskozia bizi daitekeela bakarrik, baina halaber sinesten duela indartsuagoak direla elkarrekin.
Beraz, onar dezagun: Kataluniak independentzia aldarrikatu eta bere lurraldearen jabe egiten bada, ezegonkortasun une bat etorriko da. Ondo bidean —eta hor Europak izango du zeresan handia — gatazka ez da armetara iritsiko, eta eremu diplomatikoan jokatuko da: Kataluniak nazioarteko herrialdeen onarpena lortu ahala, Estatu gisa indartuko da, eta Espainia ahuldu. Europar Batasunean blokeatu ahalko du aldi batez, baina estatuek nahi dituzten harremanak izango dituzte Kataluniarekin. Blokeo horrek dirauen artean zer? Espainia ere Europatik ia kontakturik gabe geratuko da, lotura bakarra Pirinioetan eta Irunen (?) dituela. Katalunia isolatzen saia litekeela? Espainiak Katalunia aldarrikatzen badu, onartu behar die katalanei pasaporte espainiarra erabiltzea (independentista bai, ergela ez); Katalunia isolatuta ere, lasai asko bidaiatu ahalko dute katalanek. Eta agiriak ukatzen badizkie, espainiar herritartasuna kenduz gero katalan naziotasuna aitortzen ari da.
Hipotesi lar dira, badakit. Horrelako mehatxu asko etorriko dira datozen hiletan. Vicent Partalek ondo ezagutzen duen esperientzia ekarri zuen gogora: 1991ko ekainaren 23an Jugoslaviaren batasunaren alde mintzatu ziren Europako gobernuak, eta Esloveniari gaztigatu, inork ez zuela aitortuko. Esloveniak handik bi egunera egin zuen independentzia adierazpena. Belgradek 27an eraso zion Ljubljanari, eta uztailaren 4an, Amerikako Estatu Batuek eta Alemaniak onartu zuten independentzia. Uztailaren 7an su-etena iritsi zen, eta laster gainontzeko aitorpenak iritsi zitzaizkion Esloveniari.

BERRIAn argitaratua
No comments:
Post a Comment