2008-06-03

Hewler-en

Erbilen inoizko bero sapa gogorrena, eta hemen dioten legez, "arabiarren lurra" datorkigu. Basamortuko haizeak hiriari tonu horixka ematen dio, arabiarren lurraldeetatik datorren lurrak eraginda.

Puntual iritsi ginen goizaldeko hiruretan Erbil edo Hewlergo aireportura, zenbait kurdu, eta atzerritar GKE, kazetari eta CIAkoak-edo behar zuten hainbat mendebaldarrekin batera hegazkinean. Gero, kurduen abegikortasunak lehertu beharrean jarri nau, bazkari eta afaritzarrak etengabe, iraina kanpotarrak gonbidatzea edo gutxienean berea ordaintzea. Euskal Herriko hainbat lagunek pasatako kontaktuengana jotzen luze joan dira lehen egunak, egoeraren berri izateko. Kurdistanen segurtasunaren seinale, etengabe dabilen jendetza, kale guztietan. Porlana ere negozio itzela da oraindik berreraikitzeko hainbeste daukan herrialdean, eta hiria, ezin esan ederra denik, ziutadelaren xarma dago, baina hor ere turismorako prestaketak. Turismoa Kurdistanen!

2 comments:

Anonymous said...

kaixo!

Anonymous said...

Kaixo Urtzi!

Iruñako bikote bidaiari bat gara eta Uztailan Georgiara goaz 15 egun igarotzera. Abkhazian,Ossetian eta Tibiliseko Unibertsitateko irakasle egin zenituen elkarrizketak egin eta gero piztu zitzaigun herri hori ezagutzeko nahia.
Interneten, Georgiari buruzko informazioa bilatzen egon gara eta ‘Lonely Planet’-en atera berri den gida gure esku dago.
Ongi iruditzen al zaizu emailen bidez zenbait galdera bidaltzen baldin badizkizugu?
Gustatuko litzaiguke herri hontan bizi izan zenuen ezperientzia kontatzea.
Milesker aunitz arretarengatik eta zure erantzunaren zain gaude (maebb@hotmail.com)
Agur bero bat.