2006-09-21

Eta kitto Urruzuno...

Lo gutxi eginda amaitu ohi dira Urruzuno lehiaketako egunak, eta halaxe ekin diot nik ere, urruzunotarrak Frankfurtera bidean egon behar duten honetan. Vilniusen gelditu naiz bakarrik, aukera aprobetxatu eta inguruko herrialde ezezagun horretatik txangoa egiteko asmoz. Baina bakardadearen zama ere ez da erraza hamar egunez gauak eta egunak eta bisitak eta parrandak eta literatura ahalik ondoen elkarbanatzen ahalegindu ostean. Badirudi isiltasun handi batek hartu duela Vilniusko txoko hau, bisatua noiz amaituko zain nagoela. Bitartean, erraz irudikatzen ditut hegazkineko barre eta malkoak, oroitzapenen jiran. Urnieta, Lekeitio, Oiartzun, Vilnius, gaur gaua euskalkiz eta azentuz jantzi da, luze jo du, nekea aldean. Eta irribarrea egun eder horiengatik, geuk eman behar genuelakoan, neka-neka, zelan indarberritzen garen ikusiz, egite hutsean sormena zelan lehertzen den so. Ea zer dakarren mugaz bestaldeak.

6 comments:

Anonymous said...

estonia,letonia,lituania...eguna eta gaua, irribarreak eta malkoak.Hitzak,kantak,begiradak,emozioa,hasperenak...azken urtea izan da niretzako urruzunotar bezala, hirugarrena eta azkena.Ez dut inoiz ahaztuko zer izan den urruzuno; zenbat ikasi dudan,nola sentitu naizen,nola sentiarazi nauten eta nork daki zenbat gauza.
10 egun,bizitza...
10 eguneko bizitza izan da, beste mundu batera egin dugu ihes eta beste errealitate batean bizi izan gara; etxetik urrun baina etxean bezala. Orain bai, bakoitza bere etxean( Urtzi,zuk hortik galduta jarraitzen duzu), lagunen hitzetz beteriko sagastiberria eskutan, masailen kontra olatu gaziak kolpatzen direlarik, triste baina irribarretsu. literaturarengatik,batu gaituenarengatik,egin dezagun topa!TOPA!

Anonymous said...

Eguerdiko ordu biak markatzen zuten esnagailuaren orratzek. Nire gelako, nire mesadenotxeko, nire esnagailuak. Zer esanik ez, nire gelan iratzartu naizela, handik urrun. Niri ere burura etorri zaidan lehenengo gauza, amets bat izan delakoaren pentsamendua izan da. Galduta sentitu naiz, nire ohean, ingurura begiratu eta ametsa bukatu egin dela konturatzean.

ToPa!

MAGABILA said...

Iepa Urtzi!

Hernanitik agurtzen haut, hi bizi haiz hi. Minsk eta abarretan izan hadi esponja. Ondo pasa eta ondo izan,

Sexbeer/jOn Kixote

Anonymous said...

labas!

Anonymous said...

Ez da erraza izaten hitz egokiak bata bestearen atzean jartzea, baina sarritan gure sentimenduak paper gainean itsasteko gogoa edo beharrizana izaten dogu,nik behintzat bai.Horrek errealitatetik urruntzen laguntzen didala uste dut.Sentimenduak zeharo nahasirik ditut,batean zuria...bestean beltza...Sentipen berdinarekin milaka kritika egiten saiatzen da nire burua,baina hiztegia falta zait.buruan ditudan milaka pentsamenduk definizio bat behar dute.Denborak jartzen ohi du bere tokian...eta esaldi honek izatez, badu bere egiazko zatia,baina esatetik gertatzeraino...badago bide luze eta deseroso bat ibiltzeko...

Anonymous said...

Iepa Urtzi!
Zelan bueltie? Lantzien behin etorten nai hona, baie ez dozulez idazten... Jaso neban zure e-maile: eskerrik asko.

Ba gu kilometruetan batu ginen, ta hori, ederto baten pasa gendun. elegante! jeje. Olaz eta Anen kontzertue ikusi gendun. Ta imajineko dozun modure, total emozionantie izan zan.

Bueno, ba espero dot laster ikustie! Ondo ibili ba! Ta idatzi urruzunoko blogan zozertxu!!!!!!