Inoiz aipatu dudala uste dut, Geografia klase bat: Anglo-normandiar
uharteak mapan adierazterik bai? Izenak berak ematen du pista nahikorik,
egia esan. Hortxe, Bretainiatik iparrera eta Normandiatik
ipar-mendebaldera dauden puntu txiki horiek dira. Frantziatik jauzi
txiki batera, baina britainiarrak. Normandiera —frantses mintzaira—
biztanleen ehuneko hiruk dakite doi-doi, gaur egun, baina uharteek
burujabetza maila handia daukate: ez dira Europako Batasunean, ez eta
Erresuma Batuko kide ere, Koroaren dependentzia baizik, Irlandako
itsasoan den Man uhartea legez. Arrantzan eta turismoan oinarrituriko
ekonomia izan zuten uharteok, harik eta 60ko hamarkadan abantaila
fiskalak eskaintzen hasi eta hainbat enpresaren aterpe bihurtu zen.
Kaiman uharteak edo Gibraltar bezain ezagun izan gabe ere,
Anglo-normandair uharteek eta Manek dirua zuritzeko zerrenda beltzetan
lekua izan dute luzaroan.
Azkenaldian, horratik, britainiar
auzitegiek galga jarri diote uharteotako zenbait praktikari. Eta
berehala piztu da eztabaida: «Herrialde txiki asko daude munduan ez eze,
baita Europan ere, gu baino nabarmen txikiagoak, eta ondo moldatu dira
burujabetasunarekin. Erresuma Batuarekiko lotura apurtzea onuragarri
bazaigu, horretarako prest egon beharko genuke». Jersey uharteko
ministro baten berbak dira. Ez ei dago independentziaren alde, eztabaida
eta erreferendumaren aurka aztertzearen alde baizik. Oihartzuna Man
uhartera iritsi da berehala: «Ez dut uste Erresuma Batuarekikoak eten
beharko genituzkeenik. Baina, noski, Manentzako onena dena eztabaidatu
behar dugu». Eta Zuberoaren erdia ez diren uharteotako hedabideetan
independentziaren aldekoak eta aurkakoak irakur daitezke: burujabetzak
eskuak libre izatea dakar, baina baita britainiar pasaportearen
abantailak galtzea ere, Europako Batasunetik urruntzea...
Eskoziak
berez dakarren eztabaida da. Galesko Plaid Cymruko Leanne Woodek esan
du: «Eztabaida ez dago iraganera (historiara) begira. Potentziala
etorkizunean dago. Eskoziako erreferenduma aukera zirraragarria da, ez
uharteotako nazioen arteko harremanak baztertzeko, harremanok
berraztertzeko baizik».
Benetan inbidia ematen du zer motatako
eztabaidak ari diren jazotzen erreferenduma horren barneratuta dauden
herrialdeetan. Shetland uharteek Eskozia independentean zein leku
luketen aztertu dute. Londres edo Edinburgo biak dituzte oso urrun. Eta
beste inork baino hurbilago Norvegia, 500 urteko ondare bikingoaren
ondorio.
Britainiar liberalen kontuak direla pentsa liteke.
Baina Europaz kanpo ere berdin-antzera dihardute. Ez Malvinetan soilik.
Karibeko Turk eta Caico artxipelagoa Bahamen ondoan dago Ameriketan.
Atzerri Ministerioko Commonwealtheko idazkari Henry Bellinghamen berbak:
«Itsasoz Haraindiko Lurraldeek Erresuma Batutik onura jasotzen dutela
uste dugu; bientzako onuragarri den lotura da. Baina argi utzi dugu,
halaber, herritarren etorkizuna haien esku dagoela; autodeterminazioan
sinesten dugu, ez gara neutralak horretan». Parlamentuan gehiengoa
balego, erreferenduma egingo dute, eta hala bozkatuz gero, independente
bihurtuko dira Turk eta Caico uharteak. «Oso erraza da, Turk eta Caico
uharteetako herritarrek independentzia gura badute, haiei dagokie;
horixe bera da autodeterminazioa».
Egia da, mundu osoan ez dago
jarrera bera: indarkeriak gora egin du Papuan azken hiletan.
Independentistek negoziatzeko dei egin diote gobernuari. Berba egiteko
prest dagoela erantzun du Susilo Bambang Yudhoyono Indonesiako
lehendakariak, baina mezu argia ere bidali die: «Papuaren
independentziaren gaineko bozketari buruz hitz egin nahi baduzue, ez
dugu ezer hitz egiterik».
Batzuetan hurbilagoak zaizkigu hirugarren munduko erregimen militaristetako berbak, hurbileko demokrazietakoak baino.
BERRIAn argitaratua
Showing posts with label Man. Show all posts
Showing posts with label Man. Show all posts
2012-07-08
2012-02-05
Eskoziaren ondoren, nor?
XXI. mendean hiru estatuk lortu dute aulkia Nazio Batuen Biltzar
Orokorrean: Ekialdeko Timorrek (2002), Montenegrok (2006) eta Hego
Sudanek (2011). Beste hiruzpalau herrialdek independentzia aldarrikatu
dute, baina onarpen osorik ez, eta ez daukate ordezkaritzarik NBEn.
Kosovo da ezagunena, estatu gehienen onarpena daukana, baina asko dira
onartzen ez dutenak oraindik. Asteazkenean galdeketa antolatu dute lau
serbiar udalerrik: «onartzen dituzu Kosovoko errepublika deiturikoaren
erakundeak?». Denak dituzte aurka, albaniarrak ez ezik, baita Brusela
eta Belgrado bera ere, Europako Batasunean sartzeko oztopo direlakoan.
Europa Hegoekialdeko Egonkortasun Itunerako koordinatzaile ohi Erhard
Busek izan da denek buruan dutena adierazi duen bakarra: partizioaz,
estatuaren zatiketaz negoziatzen hasi beharko lukete Pristinak eta
Belgradok. Kosovo iparra Serbiara itzuliko litzateke, eta Serbiaren
menpe dagoen Presevo albaniar harana Kosovora. Akordioa lortuta, mundu
osoko errezeloak jausiko lirateke, Kosovo NBEn sartuko litzateke eta
Serbiak EBrako argi berdea jasoko luke. Are garrantzitsuago, bateko eta
besteko herritarren borondatea beteko litzateke.
Baina horrek mugak aldatzea dakar, eta halako dardarizoa dute batzuek horrelakoa irudikatze hutsarekin. Mundu hispanikoak dauka nabarmenen muga zurrunen, eta aberriaren defentsa sutsuaren jarrera hiperbolikoena. Guatemalak ez zuen Belize britainiarra onartu, Venezuelak Guyanako lurraldearen erdia baino gehiago aldarrikatzen du, eta Malvinak edo Falkland uharteak berriz daude titularretan. Buenos Aires Londres baino hurbilago dute, baiki. Baina britainiarrak dira biztanle guztiak, Argentinarekin inongo loturarik gabe. Motibo gehiago leukake Espainiak Gibraltar aldarrikatzeko. Baina ez dira hamar urte horretaz galdetu zutela, eta Espainiari ezetz esan zion herritarren %98k. Argi esanda: Espainiak ez du kilometro bakar bat lortu bertakoen borondatez. Ingalaterraren inperio erraldoiaren ondorio dira kolonia zahar horiek, baina duela hiru mendeko gerra batek argudiatu ote dezake egungo biztanleen estatusa?
Pragmatismoz jokatu ohi du Londresek. Bermudak ez bereiztea ebatzi zuen 1995ean. Gibraltarrek antzeratsu 2002an. Malvinetako biztanleek nahi balute, berehala lirateke argentinar. Eta Eskoziaren ondoren Ipar Irlandak Hegoaldeko errepublikarekin batzeko txanda dela jakinarazi du Martin McGuinnessek. Ez dute espanturik egin unionistek ere, beldur handiagoa diote orain Eskoziaren independentziari. Eskoziar sustraiak dituzte, ez ingelesak, unionista askok. Eztabaida luze doa. Denek dute argi Westminsterren baino hobeto egiten dituztela gauzak etxean. Eta Eskozia gabe, Ingalaterrak bostehun diputatu izango ditu 550 aulkiko Parlamentuan. Zein leku luke Galesek horrelako Erresuma Batuan? Galesko abertzaletasuna hizkuntzan oinarritu da historikoki, Eskoziakoa ez bezala. Eta paradoxa horri aurre egin behar dio: galeserak independentzia behar du, baina galeseraren aldarrikapenak ez dakarkio botorik Hegoaldeko industrial eta ingeles-hiztunean. Man uhartea aspaldi da burujabea, eta «guk ere bai» esan berri dute independentistek. Kornuallesek ere Ingalaterrako konderri izateari utzi eta bereizitako herrialdea izatea eskatzen duten abertzaleek geroz eta babes handiagoa daukate (baita Plaid Cymruren sostengua ere).
Eskoziak ilusio handia piztu du Europako hainbat herritan. Eta Euskal Herrian? Jeltzale bat baino gehiago liluratu da, zer esan abertzale suharragoez. Eskozia eta Euskal Herria dira independentziaren aldeko faktore gehien dituztenak, Karlos III. Unibertsitatearen ikerketaren arabera. 2014 Eskozia bada, 2016 Euskal Herria? 2018? Paradoxikoa dirudi, baina Independentistak Sareko kide batetik iritsi da ur hotza, «Benetan uste dugu independentziaren atarira iritsi garela?» zioen duela astebete. Lurraldetasuna omen lehentasun, «subjektua osatu eta indartu behar dugu euskal herritarrok eta katalanek, beste urratsik eman aurretik». Katalanek jaramon gutxi egin diote, eta prest dute Biltzar Nazionala, martxoaren 10ean aurkezteko eta 2014ko independentzia prestatzeko. Ondo dakite, dena ala ezer ez galdetzean, ezer ez izaten dela ia beti. Eskoziako olatua har lezakete Irlandak, Faroe uharteek, Kataluniak zein Groenlandiak. Baina ez Euskal Herriak, independentistek eurek onartzen badute oraindik ez dela unea. 1991ko olatua joan zen, eta 2014koa ere lehorretik ikusiko ei dugu, ontzia noiz beteko zain, duela bost mendeko batailak gogoratzen.

Subscribe to:
Posts (Atom)