2018-01-31

Euskararen erregistroak



Hautsak pixka bat harrotu dira azken orduotan Iñigo Martinezen agur-oharraren harira. Batzuk nabarmendu dugu, espainolezko bertsioa espainol batu eta erregistro jasoan dagoen legez, euskaraz ere hala beharko lukeela, euskara batu estandarrean. Ondarroako euskararen transkribapen legez idatzi izana defendatu dutenek diote bere kanal pribatuan dabilela eta gura bezala egin dezakeela. Eta erdara hutsean dabiltzanen aldean zer nolako hautsak harrotu dituen azken horrek. Nire iritzian, kanal pribatua izanda ere, milaka jarraitzaile badituzu, eta agur formal bat egiteko unean, erregistro jasoan beharko luke. Ez dut uste esan beharra dagoenik, baina eremu formalean batuaren alde egoteak ez dakar bestelako eremuetan, ahozkoan batez ere, norberarenean egitearen kontra egotea, demagun herriko bilera edo emanaldi baten.

Neure argudioak, horraino. Kontra-argudioak, orain. Aiert Goenagarekin izan dut eztabaidatxoa, eta beste ondarrutarren bat ere minduta edo haserre igarri dut. Ez zen hori asmoa, baina ulertzekoa da azkenean norbere euskararen aurkako kritika bezala ulertzea. Eta agian ordu gutxian gaiak hartu duen dimentsioak –beti ere euskarazko sare sozialetako dimentsioak kontuan izanda, askotan eztabaida itzela iruditu zaiguna dozena erdi lagunen arteko solasaldia baino ez da eta-, iruzkina behar zuena neurriz kanpora ekartzea ere eragin du. Hau da: niri ez zait iruditzen erregistro hori egokiena denik, baina Aiertek dioen bezala, euskaraz eta euskaldunok dugun arazoetan hamar edo hamabosgarrena izango da hori. Eta inor ez da kexatzen euskararik erabili gabe mezuak erdara hutsez idazten dituzten jokalariengatik (Iñaki Williamsen kasua: milaka gaztetxorentzat idoloa, kanpotik etorritako askorentzat eredu, baina gure frakaso kolektibo baten adibide ere bada 1994an jaiotako euskal herritar batek euskaraz ez jakitea, Nafarroako erregimen zaharrari esker).

Badago beste datu kezkagarri bat ere: horrelako eztabaidak Ondarroako euskaraz egitean sortzea, baina ez erdialdeko hizkeren kasuan. Onerako zein txarrerako, ondarrutar, lekeitiar zein gernikar batek ondo daki bi erregistro oso desberdin direla bere etxekoa eta euskara batua (agian bizkaiera batuak egin zezakeen zubi-lan hori, baina beste baterako utz dezagun gaur hori). Ez dut probintziakeria gisa esaten, iruditzen zait Urola aldeko eta are Goierriko euskaran dihardutenek ere, batutik hurbilago egon arren, oso erregistro desberdintzat dituztela etxekoa eta batua, eta unean-unean bata ala bestea hautatzen dutela, kontzienteki. Aldiz, Beterriko euskararen kasuan gehiegitan nahasten direla iruditzen zait, “dihoa” eta “daramazki” euskara batuan direlakoan erabiltzeraino (eta aldiz “daroa” bizkaierari dagokiola). Euskal kulturaren erdigunean bizi dira, eta euskalki horren ezaugarriek etengabe zipriztintzen dituzte Euskal Herri osorako idatzi eta, batez ere, ahozko mezuak. Bertsolari txapelketan ikusi dugu berriki: elkarrizketatu lapurtarra zein bizkaitarra, dotore-dotore euskara batu jasoan, eta elkarrizketatzailea bere herriko euskara eta batua nahasten dituen molde horretan. Araua, oro har, kazetariak euskara batua egitea eta elkarrizketatua izatea erantzunak zein euskara-motatan eman gura dituen (arau malgua, garai baten hartua adineko jendearen aurrean batez ere konplexurik gabe bere euskara erabil zezaten, ez dakit zein neurritaraino den baliagarri gaur egun kulturgile gazte bati elkarrizketa egitean, baina oro har argi dago kazetariak/elkarrizketatzaileak duela euskara batuan egitearen ardura, elkarrizketatuak baino gehiago).

Horregatik, ulertzen dut ondarrutar bat baino gehiago mindu izana. Euskarak mila arazo baditu, Ondarroa ez da horien artean egongo, konponbideen artean baino; kostako zaigu herri jatorragorik topatzea. Ezin uka: gure hedabideetan hegemonikoa den euskara moldetik urruntzen den hizkera biziak entzutean, ia automatikoki piztu ohi dira iruzkinak euskara mota dela eta. Positiboak gehienetan, Ur Handitan-en Bermeoko euskararen kasuan (iruzkin bat: azpidatziak ere erregistro baliagarria dira eta ez litzateke inor irainduta sentitu beharko, ingelesezko telebistek askotan egiten dute Antilletako edo ingeles estandarretik urrun samar dabiltzan hiztunen kasuan), eta gehiegizko kritikan beste batzuetan, ondarrutar bat baino gehiago mintzeraino: banakako kritikak izan arren, mordo bat izan garenez iruzkina egin dugunok, azkenean mingarri ere bada, espainol hutsez edo beste euskalki kasu batzuekin alderatuz gero.

Laburbiltzen: anekdotikoak dimentsio handiegia hartu du denbora laburrean. Euskararen erregistroak bereiztea komeni da, baina zentrotik hasita: euskara batutik urrunen dagoena beti da kontziente zein erregistrotan ari den, baina eremu honetan arazo nagusia, hurbil egotearen aitzakian etxeko euskalkia eta batua nahastuta eta ezin bereizita ibiltzea da, “deu/dezute” denek ulertzen duten aitzakian “dugu/duzue” sekula esaten ez duten kazetari zein unibertsitate irakasleena, eremu formalenean ere erregistroak bereizteko gai ez direla esaten dutenena, nahiz eta gero arazorik ez izan goitik beherako diskurtsoa egiteko espainolez zein ingelesez. Etengabe entzuten eta hedatzen den erdi batu/erdi beterriera horrek denok zipriztintzen baikaitu, eta horrek badu eraginik Gasteizen edo Barakaldon euskara batua txukun ikasi eta hedabide zein eskoletan etengabe beste eredu hori entzuten dutenengan.

Euskara batuak 50 urtean bide luzea egin du, ona gehienean, baina albo-kalteak ere hor ditugu: euskararen ustezko erregistro jaso eta formalak ez dauka beste hizkuntza batzuetan erregistro formalak daukan prestigiorik, ez da sentitzen imitatu beharreko elitearen hizkuntza legez, euskalkirik ez dutenena edo besterik ez dakitenena bezala baino. Arazoa ez da euskalkidunena bakarrik, euskarak oro har daukan menpekotasun-rola dago oinarrian, baina larria da erregistro jasoak prestigiorik ez izatea. Batentzat batua artifiziala bada eta ahoz –eta are, idatziz, ikusi berri dugun legez – bere herrikoa badarabil milaka lagunei zuzentzeko, bere askatasunetik dihardu, noski, baina ideia edo irudi orokor bat ere ari da hedatzen. Unibertsitate-eskolak eman nituenean esan izan nion bere herriko euskara transkribatu nahian idatzi zidan ikasle bati hori ezin zela izan ikasketetan darabilen erregistroa. Eta ez idatziz bakarrik, ikasleei ahozkoan ere euskara batua erabiltzeko ahalegina eginarazi beharko litzaiekeela iruditzen zait, irakasleei galdetzerakoan zein aurkezpen bat egiterakoan. Zer esanik ez, soziologia edo arkitekturako unibertsitate-irakasle batek ez luke eskolarik eman beharko bere euskalkian, etxeko hizkera euskara batutik oso hurbil dagoela iritzita ere: zaku handia da euskara batua (bai, "gura" eta "bertze" eta "berba" eta "ele" ere zilegi dira), baina aditzean eta deklinabidean baditu arau estuxeagoak; "de(g)u/dezute", "dihoaz" eta "zeramazkin" ez daude zaku horretan, "dogu" eta "daroadaz" ez dauden legez.

Bistan da, jarrera hau, kontrakoa legez, erabaki politikoa ere badela, euskaraz bizi den Euskal Herri batek erregistro jaso formal bateratua behar duelakoan, eta gure geografiaren zati handienean gehienen hizkuntza espainola dela kontuan izanda –batzuentzat hizkuntza bakarra, beste batzuek euskaraz jakinda ere espainola dakarte etxetik. Hau da, erraztasuna eta naturaltasuna argudiatzen dutenek eremu formalean bere etxeko hizkera erabiltzeko, zein mezu helarazten diote erraztasunez eta naturaltasunez espainolez egingo lukeen euskaldunari? Euskara batua ez dela erregistro jasoa, besterik ezin duenarena baizik. Bere euskara artifiziala eta koloregabea dela, 2018an dagoeneko milaka euskaldunen berezko euskara hori izanagatik. Eta horren aurrean, badira, konplexuz, euskalkiz zipriztintzen saiatzen direnak, guraso erdaldunak izan eta “det” darabilten gasteiztarrak, baina baita beste bidea hartzen dutenak: zure hizkera naturala herrikoa bada, nik ere herrikoa, espainola alegia, eta euskara batua utz dezagun eskolako testuetan fosilduta. 

Horixe bada, txarto esanak barkatu eta aupa Ondarroa eta ondarrutarrak.

2017-10-27

Catalonia: no contagion risk in Europe (outside Spain)

There is a widespread belief among EU officials to keep the attitude that Catalonia is a mere Spanish inner issue that deserves no focus or attention in Europe: the idea that the slightest support or sympathy might create a similar effect in other European countries. Following this logic, Catalonia’s independence would be a precedent that all European minorities, linguistic communities or stateless nations would follow. Yet this idea is simply false. It has been proved (read Sorens, Pavkovic and others), and there is no reason to believe this time it is going to be any different.
The Guardian published a report about pro-independence movements

The scholars that have researched the phenomenon of secession agree that a success in a secessionist case has an effect in other areas inside the same country, but not outside of it. The independence of Slovenia and Croatia led to other secession processes and ultimately the disappearance of Yugoslavia, but no other country in the region experienced anything similar, neither Albania, Greece, Bulgaria, Romania, Hungary, Austria or Italy, even if most of them do have ethnic and linguistic minorities within their borders. The same can be said about the Soviet Union: the Baltic republics and Georgia were the only republics pushing strongly for their independence, but in the end the whole country collapsed and 15 new countries emerged (plus the unrecognized countries that became frozen conflicts: Chechnya, Abkhazia, South Ossetia, Mountain Karabakh, Transdniester and so on). But there was nothing resembling it in the neighboring countries, from China and Mongolia to Finland or Poland, no secessionist movement took advantage of the new independent countries. The reason seems obvious: a successful secession, especially in an authoritarian country, usually means the weakening of that state, and therefore a window of opportunity for other secession movements within those borders. But this is not the case outside the country.

If we take this to the EU in 2017, we will realize that there are few strong independence movements in the 28 countries. In Western democratic countries, it is quite easy to create a secessionist movement, even for your own village - this is not the case in Turkey or India, for instance, when even having a goal for independence is forbidden and leads to repression - but very few of those pro-independence movements reach a wide support. And in those few areas where secessionism is more or less rooted, the original state has a very a different approach to the Spanish attitude.

Among the 16 newest countries joining the EU since 1995, none of them has an independence movement with a minimal support or representation at a state or regional level (Cyprus is more a case of a frozen conflict). There are some minorities with their own political parties but they do not advocate the independence for their community. Perhaps in their ideal world they would dream to join the country of their ethnic group. But, first of all, this would be a case of irredentism, not secession: no new country would be created but the borders of two countries would be changed, and that is something no one is proposing – all European countries recognize the limits of the neighboring countries and no one claims more territory. In fact, as the European Court of Justice stressed in the case of Kosovo, “the scope of the principle of territorial integrity is confined to the sphere of relations between States”, remembering that the UN General Assembly reiterates: “States shall refrain in their international relations from the threat or use of force against the territorial integrity or political independence of any State”. Europe has seen plenty of independence cases in the last decades but no case of irredentism until the takeover of the Crimea by Russia against the territorial integrity of Ukraine.

If we look at the “older” 12 EU countries, half of them have no independence movement : Portugal, Greece, Luxembourg, Netherlands, Germany and Ireland. The other five are France, UK, Italy, Denmark and Belgium (and Spain). Denmark has always accepted that Greenland and Faroe - who decided not to be part of the EU, let’s remember it - will be independent the moment they so choose. The UK has also accepted to negotiate an independence referendum, even in tougher cases like Scotland, where a new border would have emerged in Britain. Gibraltar has repeatedly voted to be part of the UK. The Stormont Agreement acknowledges the right of the people of Northern Ireland to decide if they want to remain in the UK or join the Republic of Ireland. Italy could even be included in the first group of countries with no strong independence movement. It has powerful regional parties, in Aosta or South Tyrol, even a deep separated national conscious in Sardinia –which surprisingly never evolved into a strong political party- and then comes the Lega Nord, whose very name indicates they see themselves as a part of Italy, the northern part. Their former Padania vision is long gone and now they work in populist far-right and anti-immigration agenda.

What about France and Belgium? They represent two totally different countries: the biggest EU country is one of the most centralized, while Belgium, being among of the smallest, is practically a confederation. We have seen many Flemish flags in Barcelona in recent demonstrations, but as the academia has proven, in cases where there are two main ethnic groups in a country, and the secessionist community is the majority of the population, it is easier for them to rule the country, rather than separating from it. This is exactly the case with N-VA, that has become the largest party both in Flanders and Belgium. Which does not mean that Flanders cannot one day become an independent country, but when or if this happens, it will be totally unrelated to the events in Spain or any other country. Up to now, Belgium has proved a capacity to reinvent itself once and again, as someone who knows he is riding a bike and the moment he stops cycling, he will simply fall down.

France has been historically the mirror where Spain would like to see itself, with a single republican national identity, mere administrative divisions, no autonomous areas, and unwilling to open its grip to accept any sort of official recognition for any language other than French. This being true, we should not forget that next year a French territory is holding a referendum of self-determination: New Caledonia. While this and other cases like the French Polynesia fit better in a decolonization process, it reveals a will for a pragmatic approach to this kind of issues. The situation in the Hexagon ("mainland" France or the "European" part) is different to the overseas regions, true. There are regional or pro-autonomy (even pro-independence) movements and parties in Brittany, Occitania, Alsace, Northern Basque Country, Catalonia and, the strongest of them, Corsica. Yet the real support to separate from France is low, and even those pro-independence movements tend to be pragmatic and advocate linguistic rights and, ultimately, some sort of autonomy. In the case of the Basques, the push to achieve a Territorial Collectivity gathered a broad support even among those local politicians of the main French parties, they were able to force Paris to negotiate, and ultimately led to the actual Basque Municipal Community. This institution has very limited powers and is very far from the original demands, but it is nevertheless a huge success for a movement pushing for some sort of recognition since 1789. Corsica enjoys a far higher degree of autonomy, yet nothing compared to a German Land or an Autonomous Community in Spain (and French remains the sole official language in France, including Corsica). Besides, the island comprises roughly 1 % of the French Territory, and its population about 0,5 % of the citizens of the Republic. Nothing that could remotely be compared to Catalonia. The loss of Corsica would affect much less to France. And before this happens, if one day Corsicans started to demonstrate as Catalans did, gathering some 20-25 % of the population in the streets and forcing the local political parties to rise their demands, it is certain that Paris would be able to negotiate those grievances, find some sort of new settlement, bring it to a referendum -as it has historically happened before- and solve it for at least one or two generations.

This is something Spain did not even try to do. An approach to the moderate pro-independence activists, a "divide and rule" policy, a minimal offer might have defused the capacity of the whole movement some 4-5 years ago. Therefore, while there is no risk of contagion in EU countries, there is a real possibility that Catalonia's independence might lead to the collapse of Spain as a country. The sense of defeat is very well known in the country, it is labelled as the spirit of 98, remembering 1898, when Spain was defeated in the war against the US and it lost the last remnants of its once huge empire: Cuba, Puerto Rico, the Philippines and Guam. Now this fear is again very much alive: if Catalonia succeeds in separating from Spain, it will only be because Catalans have managed to open a big hole in the Spanish wall, a hole that, once open, Basques would probably rush to use as well. And no one knows how Galicians or other Mediterranean Catalan-speaking areas like the Balearic Islands or Valencia, areas where PP traditionally has a strong support but at the same time many often complain for a fiscal deficit, would act in such a scenario of state-collapse. The hole that Catalonia needs to leave Spain can make collapse the whole Constitutional system established in 1978, including the monarchy. But it would hardly be mirrored in any other European country.


2016-06-26

Galdeketaren galderak


Paradoxa da noski, Eskoziari mehatxu egin izana independentzia lortzekotan Europako Batasunetik kanpo geldituko zela, eta handik gutxira ohartzea justu aurkakoa gertatu dela: independentzia ez lortzeagatik kanporatuko dutela EBtik. Auzia sakonagoa da: Eskozian arrakasta izan zuen beldurraren mezuak. Ingalaterran baino gizarte kohesionatuagoa daukate, babes sozial handiagoa eta estatuaren aldetik zerbitzu gehiago dituzte. Are estatu justuagoa eta babes handiagoa proposatzen zitzaien estatu berriarekin, baina zeukatena galtzeko mehatxua ere bazegoen. Eta galtzekorik gutxien zutenak, Glasgowko langile auzuneak izan ziren beldurraren gainetik bozkatzeko gai izan ziren ia bakarrak.

Ingalaterran berriz, UKIPen eskuin muturrerantz lerratzen ziren toryen aurrean alderdia ez zatitzeko eta hauteskundeak irabazteko era bakarra izan zuen David Cameronek erreferenduma agintzea iazko kanpainan. Baina laboristak izan dira brexita gauzatu dutenak. Duela bi aste bete-betean iragarri zuen Owen Jonesek: “laboristak ondo dabiltza hezkuntza oneko hiri anitzetan, zentro urbano nagusietan. Langile-klaseko herrietan dute erronka handiena. Eta komunitate horiek erabaki dezakete erreferenduma -eta laboristen etorkizuna-; elite politikoak traizio egin diola sentitzen duen langile-klaseko Britainia Handia limurtu ezean, Britainia Handiak EBtik irtetea bozkatuko du”. Austeritate-politikek ito duten jende horri Obamaren, Junckerren edo finantza-ministroen beldurraren mezuak salatu zituen Boris Johnsonek asteazkenean Wembley Arenako eztabaidan (a ze ikuskizuna, sei mila ikusle zuzenean, alderdikideak elkarren aurka, beste alderdietakoak norberaren alde, borroka dialektiko sutsuan), eta Sadiq Khan Londresko alkateak brexitaren kanpaina gorrotoan oinarritu zela aurpegiratu zion. Xenofobia gailendu den kanpainan, lerro pare baten bada ere gogora ekar dezagun Lexit kanpaina bat ere egon dela, Tariq Ali edo George Gallowayk ezkertiarrek bultzatuta: arrazoi zuten ziur aski, baina ezkertiar askorekin gertatzen den legez, horixe irabazi dute, arrazoi izatea.

Honaino iritsita, beste hiruzpalau hausnarketa utziko dizkidazue. Lehena, 51,9-48,1 hau da, 3,8 puntuko aldea, emaitza argia izan dela onartu dutela denek. Ondo iltzatu hori, emaitza argia izan behar dela gogorarazten digutenean. Montenegrori ehuneko 55 eskatu zioten, axolagabekeria handiz. Erresuma Batuko emaitzak legearen eta zilegitasunaren arteko eztabaida (gerra?) piztuko zukeen.
Bigarrena, adierazpen askatasunaren defendatzaile legez, askotan entzun behar dugu, dena ote den zilegi. Eta erantzuna da, nor den muga jartzeko gai. Erabakitzeko eskubidean ere antzeko galdera dator. Hungariak beste erreferendum bat iragarri du udazkenean, EBk adostutako errefuxiatu kuotak onartzen dituzten galdetzeko. Viktor Orbanen gobernuak iragarri du ezezko botoa eskatuko duela. Bozka liteke faxismoa? Bozkagarri da itotzen dagoenari lagundu ala itotzen utzi behar den? Eta nik ezetz erantzungo nuke, baina beste batek izango ditu argudioak nik galdetu nahi dudana eragozteko. Bozka bezate, beraz. Baina argi izanda Europa duin baten horrelako estatu kriminalak zigortu eta kanporatu egingo liratekeela.

Hirugarrena, “beste nazioak”. Krisiak aukera berriak dakartza, bistan da. Belaunaldi baterako behar zuen erabakiak ez du bi urte iraun Eskozian. Baina beroaldiko borborra amaitzean beste paradoxa bati egin beharko diote aurre: orain Europari buruzko galderari erantzun diote. Estatu berri bat eratzea oso bestelako galdera da. Eskoziako paradoxa “Arabako” paradoxa da nahi baduzue: “eta zer gertatuko da Arabak independentziari ezetz esaten badio?”. Lurralde edo eskualde batek subjektu osoaren aurka bozkatuz gero, ez du horrek automatikoki lurralde hori subjektutik bereizten. Baina planteatzen du galdera, noski: Tuterak Nafarroa Garaiaren independentziari ezetz esanez gero, eta beste lau merindadeek baietz, lehen ondorioa da nafar gehienek nahi dutena “irentsi” behar duela Tuterak. Baina noski, separaziorako galdeketa berri baterako argudioa ere bada. Koadrilak tabernatik joan nahi du eta zu gustura zaude, gelditu nahi zenukeen arren normalena konpainia hobestea da. Alabaina, Gerta liteke koadrilaz gogaitu izana eta bakarrik gelditu gura izatea, noski, eta bigarren galdera bat behar da horretarako. Subjektua aurretik ezarri behar da, beti ere, eta kasu honetan argi dago Erresuma Batua osotasunean zela subjektua.

Herritartasunaren auzia ere badago. Katalanek argi utzi dute Estatu independentean espainiar naziotasunari eutsiko diola hala nahi duenak. Baina Remain bozkatu dutenek europar herritartasuna galduko dute orain. Gauzak gehiago konplikatzeko: EBtik kanpo dauden lurraldeak (Man, Guernsey, Jersey, Bermuda eta Karibeko uharteak), baina britainiar pasaportea izanik europar herritar direnek ere galduko dute.

Irlandan mugaren alde batekoek europar herritartasuna galdu egingo dute, beste aldekoek ez bezala... baina konponbidea erraza da: iparraldeko biztanleek errepublikako herritartasunerako eskubidea daukate, britainiarra galdu gabe. Eta abertzale gehienek bihotzez egin dutena, unionista askok egingo dute buruz, noski (“bi munduetako onena” esan ohi dute). Besterik da, honek erreferendumik ekarriko duen, eta hala bada, zein den galdera: Erresuma Batutik bereizitako estatu berri bat (askoz errazagoa egiteko) ala Irlandako errepublikarekin bat egitearen amets errepublikanoa (irredentismoa, izugarri zaila, besteak beste errepublikako herritarrek ere bozkatu eta onartu beharko lukete)? Irlandako errepublikan euroa daukate eta aski europazale izanda ere, ez daude Schengen eremuan, Ostiral Santuko akordioen ondorioz: Schengen baleude, muga fisikoa beharko lukete Erresuma Batuarekin, eta mugarik ez izateko “barne Schengen” bat dute Londresek eta Dublinek, hau da, bien artean zaintzen dituzte uharteetatik kanpoko mugak.

Alde bietako irlandarrek, ondo begiratuko beharko liokete Erresuma Batuak eta Europar Batasunak orain arte izan duten Schengen muga bakarrari: Gibraltar. Ehuneko 96k EBn segitzearen alde eginda ere, europar herritartasuna galtzear daude. Eta Gibraltarren badakite hil ala biziko dutela Europaren babesa. Francok 1969an muga erabat itxi zuen, eta hura hilda berdin jarraitu zuten gibraltardarrek lurrez herritik irten ezinik, (hegazkina edo ontzia zuten bide bakar), harik eta Bruselak Espainiari irekiarazi zion arte (1982ko abenduan, autoentzat 1985ean). Etsai amorratu batek setiatuta dauden sentipena oso presente dago Gibraltarren. Eta gibraltardarrek Europan jarraitu nahi dutela esan eta ordu gutxira, lasaitasun mezua bidali beharrean, Madrilgo gobernuak esaten duen gauza bakarra da “Espainiako bandera Gibraltarren egotetik hurbilago gaude”. Ar amorratuaren gisan, nazionalismo espainolari onartezina zaio inor “bere” lurraldea profanatzen ibiltzea. Bidenabar, ehuneko 96k baietz esan dio Europari... eta 2002an ehuneko 98k ezetz esan zion Espainiarekin subiranotasuna partekatzeari. Ipar Irlandan bezala, errazago da Gibraltar independentea espainola baino. Baina Dublinek errespetatzen du iparraldekoen erabakia gutxienez.

Inor gutxi gogoratu zen ostiralean 25 urte zirela Esloveniak independentzia aldarrikatu zuela. Belgradek armada federala bidali eta gerra labur hura irabazita, esloveniarrek euren lurraldearen kontrola zeukaten. Abendutik aurrera nazioarteko aitortza heldu zitzaien. Orduan Jugoslavia desegin zen bezala, Erresuma Batua ere zatitzen has liteke. Eta Madrili komeniko litzaioke Malvinetako lezioak argi izatea.




2015-12-01

Euskara eta errefuxiatuak

Badira aste pare bat lehen hiru errefuxiatuak Bilbora iritsi zirela. Calais-en ziren beste berrogeita hamar lagun inguru ere ailegatu dira Baigorrira.
Inora iritsitakoan, bertara egokitzen saiatzeko ahalegina egiten du pertsonak, zailtasunak zailtasun, bertan epe luze bat egon behar badu. Hor sartzen da hizkuntza ere, noski. Norvegiara doanak norvegiera ikasten du, baita Islandiara doanak islandiera ere, aski hizkuntza txikia izan arren. Bistan da islandiera jakitea beste edozein hizkuntza jakitea bezain garrantzitsua eta aberasgarria dela. Besterik ezean, herrialde bateko kultura eta bizimodua ikasteko tresna da. Baina egia da halaber Islandiarekiko lotura berezirik izan ezean islandiera ikastea ez dela lehentasun munduan ia inorentzat. Berdin gainontzeko hizkuntza guztiekin, hizkuntza handienak kenduta. Eta hala ere, Norvegiara doanak norvegiera, Islandiara joanak islandiera edo Estonian bizi denak estoniera ikasten dute.
Gurera datorrenak, pentsatzekoa da besteen pareko prestutasuna daukala iritsi diren lekuko hizkuntza ikasteko, hurrengo urteak emango dituen txokoan ahal bezain ondo bizitzeko beharrezko diren hizkuntza eta ezaugarriak ikasteko. Baina inork ez du euskara ikasten Euskal Herrira datorrenean. Ez du beharrezko. Etorri berri direnen artean, kopuru txiki batek ekiten dio euskara ikasteari, egia da; beti ere “gure” erdara baino maila kaskarragoa lortzeko eta oso gutxitan irisiten dira solasaldi bat izateko mailara. Salbuespenak badaude, noski, ia beti haurtzaroan etorri zirenak (gurasoek “ekarri zituztenak”, zehazki), edo espainolean ondo murgildu ostean euskararekiko konpromisoa hartzen duen gutxiengo hori (ze ederra Ondarroako bideoa). Hizkuntza gutxitu bati dagokiona, alegia, inolaz ere ez normalizatuta dagoen edo bide horretan den hizkuntza bati.
Euskara normalizatzea horixe litzateke, Euskal Herrira datorrenari harrera egiten dioten lehen bulegoan esatea hemen euskaraz egiten dela, eta non eta nola ikasi euskaraz eta hori guztia. CEAReko arduradunak argi adierazi zuen Bilbora iritsi diren hiru errefuxiatuek zer egingo duten datozen aste eta hiletan, bizileku berrira egokitzeko:


Ez gaitezen espantuka hasi eskandalizatuta, otoi, denok dakigu horrela dela. Eta ez dut inongo asmorik CEAR egurtzeko, ondo dakit zer nolako lana egiten duten milaka lagunekin, gehien behar duten une horretan, ezagutzen ez duten hiri batera iritsi berritan. Euskaltzale bezala, bistan da kontraesana, nabarmena da euskararik irakatsi ez eta espainiera irakastera bideratzen duen erakundea dela. Hau da, 100 herritarretatik 98k espainola baldin badakite, horietako 40k euskara eta espainola, eta 2 herritar eritrear badituzu ez bata ez bestea ez dakitenak, euskararentzat hartu ordez espainierari ematen dizkiozun herritar berriak dira. Baina badakigu: espainiera irakastean errefuxiatuen alde egiten duzu, eta euskara irakastean euskararen alde. Eta errefuxituak dira lehentasun, haien oinarrizko premiak ase behar dira.
Guk geuk barneratuta daukagun kontraesana da. Ezin dugulako irudikatu herritar berriak euskara ikasten, herri normala bagina bezala, espainieraren beharrik gabe, eta amharera eta euskara edo arabiera eta euskara dakiten herritarrak izatea, espainieraren zirkuitutik kanpo. Normalizazioak euskarak zirkuitu oso eta propioa izatea dakar, baina inor ez dago horretarako prest egiaz, bere telebista, antzoki eta aisialdiko esparruetaraino iritsita.
Urrundu naiz, baina. Lehen ere idatzi nuen honi buruz, UEMAk ere egin du aldarrikapenik, baina badakigu euskararen lekua gero datorrela. Errefuxiatuen lehentasunak bete eta gero. Eta lehentasunak espainolez betetzen dira. Migratzaileekin lan egiten dutenei nahi zaiena leporatuko zaie, baina euskaltzaleak etxean begiratu beharko du zerk egiten duen kale. Zergatik euskara ez den normaltzeko esparruotan murgiltzen edo, are gehiago, murgiltzen denean zergatik onartzen duen berak ere salbuespen-klausula. Edozer ikasteko prest datozen horiei guk geuk uzten baitiegu argi hasieratik espainiera dutela hemen beharrezko; behin hori eginda, tira, detaile polita litzatekeela euskaraz ikastea. “Euskal Herrian oso gustura dagoela dio, eta hitzen bat edo beste esan du euskaraz” irakurri genuen BERRIAn, eta pentsa liteke bisitan etorri zen norbaiti buruz ziharduela, baina ez, Hernanin bizi den saharar batez ari zen. Parisen balego elkarrizketa frantsesez egingo litzateke, baina gurean “hitzen bat euskaraz” esateak eskertzeko motibo dirudi.
Berriz ere, eta azkenez, ez dezagun jo-muga erratu: herrialde berri batera doana beti dago prest bertako hizkuntza ikasteko, arazoa ez dago gurera datozenengan. Eta haiei harrera egiten dieten elkarteak kritikatzea ere errazegia da; nik ere nahiko nuke euskaraz izatea harrera, baina ez da eta kito. Salbuespenak salbuespen, eskualde euskaldunetara iritsitako bosniar helduak ez ziren euskaldundu, Urola aldeko pakistandar guztiek dakite halamoduzko espainola, eta gero, beti gero, euskaraz saiatzen dira batzuk. Doi-doi lanerako beharrezko esaldiak dakizkiten kebapetan, txinatar jatetxe eta dendetan, espainolez egiten diegu, haien hizkuntza jakin ez eta gurea haiekin egitea erridikulua balitz legez. Hizkuntza ikasteko borondate handiena duten pertsonen artean hain gutxik ikasten badute euskara, euskaltzaleok badugu zer hausnartu. Ez ote dugun, edozein migratzailerekin daukagun harreman apurretan, behin eta berriz markatzen espainola dela lingua franca eta euskara, bertako natibook bertakoon artean egiteko hizkuntza, haiek eskueran ere ez daukaten berbeta arrotz eta iluna. Badakit minorizazio prozesu luze bat dagoela horren guztiaren atzean, baina gaur egun, klase ertain euskaldunak lanean daukan migratzaileari ukatzen dion hizkuntza ere bada.
Kanadak milaka errefuxiatu hartuko dituela iragarri berri du. Urtez urtez herritar berri gehien hartzen dituen herrialdeetako bat da Kanada. Badaki lurralde zabalean oraindik biztanleria hazteko neurrietako bat migrazioan dagoela, eta horretarako oso lan interesgarriak egin ditu. Baten batek agian gurean ere pentsatu ahalko luke horrelakorik, euskarak ere irabaz ditzakeela hiztun berriak migraziotik, bertan jaiotako elebakarren artean honezkero euskalduntzeko borondate apala ikusita. Horretarako berariazko politikak egin, iragarri gurean euskara ikasita herritartasunerako eta Europako txoko honetan errotzeko erraztasunak daudela, nik zer dakit.
Euskaltzaleok egin beharko dugu hausnarketa. Munduko gauza normalena baita iritsi berri denak bertako hizkuntza ikasteko grina izatea. Eta grina berarekin datoz hona. Baina guk espainola/frantsesa ematen diegu.

2015-05-23

El ladino, la lengua de los Dolomitas

La antigua lengua que se llegó a hablar en gran parte de los Alpes sobrevive en los Dolomitas. En los valles del Tirol del Sur el ladino es oficial y la mayoría de los habitantes hablan la lengua. En otros valles la situación es más precaria.

Ladinoa, Dolomitetako hizkuntza

Alpeetako eremu zabal batean hitz egin zen behinola, egun Dolomitetako bost haranetan eusten diote ladinoari. Hego Tirolen osasuntsu eusten diote hizkuntzari, baina beste hiru eskualdetan egoera ez da hain ona.


2015-05-09

El peculiar sistema para elegir alcalde en Amoroto

Esta localidad de la comarca vizcaína de Lea-Artibai elige de una manera muy especial su alcalde desde las primeras elecciones en 1979. No se presentan los partidos, sino que los amorotoarras marcan en una lista las personas que consideran más idóneas. Es una lista que contiene a todos los vecinos adultos del municipio, con lo que todos los ciudadanos son es de alguna manera candidatos. Un sistema que requiere un gran compromiso pero también una manera de participación directa en la democracia.

Amorotoko hauteskunde sistema berezia

Lea-Artibaiko herri honetan oso era berezian aukeratzen dute alkatea 1979tik. Ez da alderdirik izaten, herritar guztien zerrenda batean aukeratzen dituzte, eta beraz, herritar guztiak dira nolabait hautagai. Konpromiso handia baina parte-hartze zuzeneko sistema ere bai.


2015-03-17

Legeak eta zigorrak


Alemaniako Parlamentuak, Bundestagak, enpresa handietako zuzendaritzetan emakume-kopurua igotzeko neurria adostu berri du: konpainia handienetan ehuneko 30 emakumeak izan beharko dira. Norvegiak eta beste herrialde batzuek lehendik ere badituzte antzeko neurriak. Google pixka bat eginda, laster aurki daiteke informazioa. New York Times-ek esaterako, tarte zabala eman dio gaiari. Aipatzen du, adibidez, zer nolako eztabaidak izan diren, ezkerrak anbizio handiagoko portzentajea gura zuela, patronalari ez zaiola gustatu, eta bestelako erreakzioak. Baina, paradoxikoki, albistean ez da ageri zer gertatuko den enpresa batek kuota betetzen ez badu. Beste albisteren baten, oso azaletik, aipatzen da: lege-hausteak isuna izango duela, lege-hausteek izan ohi duten legez. Baina esandakoa, neurriaren funtsera doaz albisteak: zein neurri hartu den, zergatik hartu den (enpresa munduan berdintasuna oso atzean doalako) neurri hori, zein den egoera, eta abar.

Euskal Herrian ere, honen antzeko gairen bat izan da hizpide berriki, mendebaldeko erkidegoan. Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Hizkuntza Eskubideen dekretuaren betetze mailaren balorazioa egin dute, bai Eusko Jaurlaritzak, bai Kontseiluak. Lehen ondorioa argia da: dekretua ez da betetzen ari. Zergatia ere badakigu: aurreko gobernuak bertan behera utzi zituen neurri betearazleak.

Baina honaino helduta, eremu labainkorrean sartzen gara. Edukia argia da: enpresa handiek ez dute betetzen legeak euskarari eta euskaldun kontsumitzaileen eskubideei buruz dioena. IKEAz ari gara, El Corte Ingles-ez, BBVAz, Eroskiz. Ez gara ari Talleres Paco edo Mercería Loli-ri buruz. Baina detaile horiek behin eta berriz nabarmendu arren, inpresioa dut bestelako mezu bat iritsi dela jende askorengana, erdaldun ugari atezuan jarri dituena: euskaraz ez jakitea zigortu nahi da.

Bistan da, askoz errazagoa da azken mezu zuzen hori zabaltzea (euskaraz ez dakienari isuna), ñabardura gehiago behar dituen lehen adierazpenari baino (legea dago, eta enpresak ez dira betetzen ari). Ez dakit komunikazioaren zein unetan gertatu zen aldaketa, baina ondorioa zein izan zen bai: jende euskaltzaleenak justifikatu bai, baina oro har aurkako jarrera. Eztabaida publikoan, nolabait ezker abertzalearen bueltan ziharduten iritzi-emaileek defendatu bai, baina batek baino gehiagok konbentzimendu handirik gabe. Beste euskaltzaleren bat, zigorrak ez direla bidea esaten. Eta beste muturrekoak, asaldatuta, noski, euskal talibanen inposizioak direlakoan. Demagogia izango da, bai, baina inposizioa eta zigorra baino kontzientziazioa esaten badugu, berdin du zein gaitan, beti geldituko gara hobeto.

Ikusi dugu Alemanian hartu direla neurriak, ikusi dugu zelan desagertu den tabakoa tabernetatik, lege bidez eta horiek betearazteko neurriekin, baina honaino iritsita, euskaltzaleen eztabaidara helduta, uste dut onartu beharra daukagula eztabaida soziala galdu egin dugula gai zehatz hau planteatzerakoan. Zigorrean zentratu da beste ezertan baino gehiago. Agian ez euskaltzaleek hala nahita, agian euskararen aurkako indarren lorpena izan da erabilpen demagogikoa egitea. Horren aurrean, haserretu gaitezke, esan diezaiokegu gure buruari arrazoia eta eskubidea daukagula, baina eztabaida soziala irabazi ezean, alfer-alferrik da.

Badira honetan guztian askoz gehiago dakitenak, Joseba Kamio, Estitxu Garai eta beste hainbat. Susmoa dut, kasu zehatz honetan, legeaz hitz egin behar dela eskubideez baino gehiago: nabarmentzen badugu legea enpresa handiei dagokiela eta kontsumitzaile xumea konpainia erraldoiaren aurrean jarri, dendari txikia hor ez dagoela eta hori guztia, agian, konplizitate gehiago lor litezke. Baina eskubideak jartzen baditugu erdigunean, erraz irudikatu dezaket merkatari erdalduna atezuan: bai, orain El Corte Inglés zigortzeaz ari zara, baina eskubideak eskubide dira denda handian eta txikian, eta azkenean neu, dendaria, tabernaria, zigortuko nauzu euskararik ez dakidalako.

Azken batean, mezu batek hainbat oraleku izango ditu beti. Eskubideen ordez enpresa handiak eta zigorren ordez legea jartzen baditugu erdigunean, agian egongo da aldekotasun sozial handiagoa. Osterantzean, susmoa dut Legebiltzarrean neurriaren alde egon litekeen gehiengo abertzaleak ez duela honelako saltsatan sartu gurako, saltzen den mezu nagusia baldin bada abertzaleek erdaldunei isunak jarriko dizkietela.

2014-12-29

Mirandesa, 15 urtez ofizial

Abenduak 29 zituen 1999an, eta Europar Batasunean ustez hizkuntza gutxiturik ez zeukan estatu bakarrak, bere borondatez, halakorik bazeukala eta are gehiago, ofizial izendatzen zuela aldarrikatu zuen. Lisboan izan zen, gaurko egunez, duela hamabost urte:

"A la par de l Pertués, a partir de hoije, ye lhuç de Miranda, lhuç de Pertual"

Hala zioen urtebete lehenago idatzitako lege-egitasmoak. Oso testu ederrarekin ofizialdu zuten Portugalgo ipar-ekialdeko iskinan hamabost mila lagunek hitz egiten duten hizkuntza. Parlamentuko prozedura beteta, 2000. urtean sartzeko egun bi falta zirela ofizialtasuna aitortu zioten. Hamargarren urteurrenean, data berezi buruzko bideoa egin zuen Portugalgo telebistak:


Herri txiki baterako urrats txiki bat zen, baina aski esanguratsua... mugaz beste aldean bereziki. Espainiako Zamorako probintzia dauka Mirandako udalerriak Duero ibaiaren beste aldean. Eta mirandesa, Asturies eta Leongo asturleoneraren aldaera da. Espainiako estatuaren baitan hainbat urtetako borrokak ez zuen ofizialtasunik ekarri asturierarako, milioi erdi hiztun izan arren. Hain gutxi Gaztela eta Leongo autonomia-erkidegoan leonerarentzat. Mirandak baino urte pare bat lehenago, Asturiesko Bimenes herriak asturiera ofizial izendatu zuen, eta urrats bera hartu zuten beste zazpi udalerrik. Oraindik ere, udalbatzak erabaki hori hartu zuen egunean, uztailaren 5ean, "ofizialtasunaren jaia" (Fiesta de la Oficialidá) ospatzen dute urtero. Estatuko Abokatuak helegitea jarri zuen, ordea, eta Asturiesko Justizia Auzitegi Nagusiak hura onartu eta legez kanpokotzat jo zituen asturiera ofizialtzen zuten adierazpen horiek.

Eta hara non, udalerri txiki batek legezko babesa erdiesten zuen Portugalen. Oso mugarri garrantzitsua izan zen asturleoneraren militanteentzat. Eta hala, Miranda l' Douro eta Bimenes senidetuta dauden. El Pais egunkariak argi ulertu zuen: "Bable portugués, sí; español, no".


Hau da Mirandako udalak hizkuntzari buruz egindako bideoa.



Egin du biderik hamabost urteotan. Hizkuntza gutxitua da, baina eskoletan erabiltzen da, eta ezagutza zabala, erabilerak mundu modernoaren ohiko arazoekin topo egin arren.



1998-99 sasoi hartan kazetari lanean hasi berri zen gaztetxoa nintzen, eta gogoan dut honelako gaiei arreta biziz erreparatzen niela. ARGIAn erreportaje eta artikulu gutxi batzuk egin berri, "Portugaldik dator ofizialtasuna" mirandesa ofizialdu eta gutxira. 

2014-12-18

Subordinazioaz eta desikasteaz


Duela hil batzuk “Euskal estatuko hizkuntza” artikulua argitaratu nuen. Estatua izanda, gure hizkuntzak normaltasunerako zein urrats egingo lituzkeen hausnartu nahi nuen; baina ohiko abiapuntua beharrean, bestelakoa planteatu nuen: euskarak euskal estatuan izango duen rola baino, zein izango duen espainolak (bai, espainolak, eta ez frantsesak, tamalez epe laburrean Espainiaren baitan baizik ez dut ikusten sezesio aukera).
Kontua da, estatu hori 2015ean jaioko balitz, zein 2030ean, herritarren zati handi bat espainol hiztuna izango lukeela (egiaz, % 99 izango ditu espainol hiztun, uler bedi espainol hiztun elebakarrez ari naizela). Beraz, aintzat hartu beharko du errealitate hori; estatua ez dago herritarren bizimodua oztopatzeko, eta administrazioak, bere ahalen arabera, erraztu egin behar die bizimodua. Areago, euskarak estatua behar du, baina estatu hori ez da sortuko euskaraz ez dakitenen oniritzirik gabe, demografia kontua ere bada. Eta bestela ere, estatuak herritar guztientzako zan behar du. Herritarrek estatuaren aldetik daukaten berme horrek, baina, ez du esan nahi hizkuntzak, era abstraktuan, estatuaren babes edo ofizialtasunik behar duenik. Espainol hiztun elebakarren -edo beste edozein hizkutzatako hiztunen- oinarrizko eskubideak bermatu behar direla aintzat hartu behar da, eta ahal den neurrian bermeak eman herritarrei eta ez presio edo mehatxuak (euskaraz egin, erabili, ondo egin...) edo proiektu independentistarekin zerikusirik izan ez arren zenbait herritarrengan errealak diren beldurrak uxatu eta desaktibatu (euskal estatuak euskara ikastera behartuko nau? kanporatuko nau ez badakit? etxetik joan beharko dut?) Beldurraren estrategia bat daukate mezu horiek atzean, noski, baina independentismoak beharrezko du beldurrok desaktibatzea, herritar guztien onura ekarriko duen planteamendua egitea, eta bermeak, eta bermeak, eta bermeak ematea sezesioari beldur dion herritarrari.

Bermeak ez du esan nahi ezinbesteko dela espainol hizkuntza ofiziala izatea. Areago, espainiera ofizial izateak ondorio kaltegarriak ekar diezaizkioke estatuari; egunotan ikusi dugun ondorioa izan dezake: Bermeon isun bat kentzea eskatu diote udalari, debeku-seinalea euskaraz zegoelako. Espainol hutsez egon balitz, herritarrak eskatu ahalko luke seinalea euskaratzea, baina gaizki aparkatu izana ezingo luke argudiatu espainolaren ezezagutzarekin. Legez, derrigorra da espainiera jakitea.

Espainola ofiziala den artean, horrelako bidegabekerietarako atea irekita egongo da. Zelan bermatu, demagun, hurrena ez izatea kale-izen elebidunak jartzea euskaraz dauzkaten udalerrietan? Espainiako gobernu-ordezkari edo epaileen eskutik irits litekeen gisan, espainola (ko-)ofiziala balitz euskal estatuan, ez ote litzateke bide hori irekita geldituko? Ez, ofizialtasunik ez du behar hizkuntzak, baina hiztunek Estatuaren berme eta babesa behar dute herritar gisa. Euskal estatua sortuta  ere, euskararik ez dakiten espainol hiztunek ez dute arazorik izango medikuak espainolik ez dakielako. Pernandoren egia dirudi, baina garrantzitsua dela uste dut mezu hori zabaltzea. Ez zaio hizkuntzarik inposatuko, baina orain arteko estatuan baino askoz aukera gehiago izango ditu eleanitz izateko. Europako herri aurreratuenetan ohikoa dena nahi dugulako euskal errepublikarako ere.

AHALDUNTZEAZ

Estatua izanda, ez da euskararik eskatuko inongo lanpostutarako. Alemanian alemana jakitea eskatzen ez den bezala, jakintzat ematen baita. Probak alemanez egiten dira. Gehien jota, lanpostu zehatz batzuetarako, beste hizkuntza batzuk eskatuko dira, dela espainola edo ingelesa, unearen eta lanpostuaren arabera. Unibertsitatean ez da euskal -edo erdal- adarrik egongo; eta horrek ez du esan nahi ikasgai guztiak euskaraz izango direnik, baina egon ziur espainol hutsezko karrerarik ere ezingo dela egon. Duela hiruzpalau hamarkada euskarak beharrezko zituen eremu hegemonikoak, tarteka "ghetto" legez azaldu izan direnak. Euskaltzaleak, hirietan eta erdalgunean, beharrezko izango ditu ziur aski oraindik ere horrelako eremuak, euskara-talde eta euskaltzale-klubak. Baina bada garaia Estatuak hegemoniaren karril zentrala euskarak har dezan. "Euskalduna desagertu behar da" adierazi du Imanol Galfarsorok, zuzen. Horretarako, era honetako artikuluak ere gainditu beharko dira. Euskalgintzak "euskara" hitza kendu beharko du diskurtsotik, uko egin beharko zaie aldarrikapen eta adierazpenei, eta hegemonia hartzera bideratu beharko du.

Espainiako estatuan derrigorrezkoa da espainola jakitea, Konstituzioaren arabera. Berez, zentzugabeko artikulua da neurri batean; hainbat umek ez dakite espainolez -oraindik – eta gurasook ez dugu zigorrik jasotzen. Baina beste bereizgarri bat ere izan beharko luke euskal estatuak: batetik, horrelako betebehar absurdurik ez izatea, bi motiborengatik: praktikoena, zure estatuko biztanleen % 60k gutxienez euskaraz ez dakitelarik, zein zentzu du betebehar hori jartzeak? Zer egingo duzu aurrerantzean Konstituzioak agindutakoa betearazteko? Eta betetzen ez dutenekin, zer? Beraz, batetik absurdua delako berez, Espainian den bezainbat, baina aintzat hartuta ez dugula Espainiaren mimetikoa den estaturik egin gura (are gehiago, nahiko desberdina izatea nahiko nuke, nik behintzat). Eta horri lotuta, horrelako betebeharrik ez dagoelako beste estatuetako konstituzioetan. Estatuak baditu beste bide batzuk herritarrek estatu-hizkuntza ikasarazteko eta hura erabil dezaten, berariaz agindu gabe.

Are praktikoago jarrita, espainola ez jakitearen beharra konstituziotik kenduta -eta euskara estatu-hizkuntza izanda-, euskaldunok ahalduntzeko tresna itzela genuke. Adibide koxkorra: Ertzaintza euskalduntzeko abiatu berri diren planak goitik behera berrikusi beharko lirateke, eta berehala euskaldundu polizia. Gaur legeak aitortzen dizu euskaraz egiteko eskubidea poliziaren aurrean, baina ezin duzu behartu agentea zuri ere euskaraz egitera, espainola hitz egitera ez baina hura ulertzera legez behartuta zaudenez gero. Aldiz, espainola jakitea derrigorra ez den estatuan, polizia erdaldunari begirune osoz esan ahalko genioke: barka, ez dizut ulertzen (bost axola egia den, hemen sartzen da Karmelo Landari ikasi diodan “desikasi” prozesua, Flandrian frantsesarekin erabili dutena nederlandera normaltzeko). Praktikan, poliziak Estatuaren agintea betearaziko badu, ezinbesteko izango du euskaraz egitea. Besteak beste, alkoholemia-kontrol xume batean inor geldiarazteko. Herritarrok espainola desikasita, estatuaren eta herritarren arteko komunikazioa euskaraz da ezinbestean. Baina estatuak sinetsi behar du espainola ez dela hizkuntza komuna.

Horrek baina, orain arteko egindako analisiak egokitzea eta ahalduntze-estrategia berriak lantzea dakar. Euskara eskatzetik hegemoniaren kulturara, eta horretarako bidean diren hutsuneak detektatzera. Hegemonia normaltasuna baita, euskaltzale izatetik herritar izatera igarotzea. Estatuak ematen du hegemonia, eta hori zelan kudeatu ondo hausnartu beharko litzateke. Baina estatua eta erabateko soberania izan gabe ere, egun baditugu botere-kuota batzuk, udal garrantzitsuak, baita aldundi bat ere koalizio independentista baten esku. Ez dira estatu, baina badituzte estatu edo protoestatu-egitura batzuk hegemonia hori garatzeko. Oztopoak beti ez baitatoz Madrildik edo haren ordezkarietatik, barneratuta daukagun subordinazioaren kulturatik baino.

Ez naiz konparatzen ari Espainiako gobernuaren oztopo eta erasoak eta, demagun, beste muturrean udalerriren baten egin litezkeen akatsak, baina bai esaten, ia erakunde guztiek hizkuntza-eskubideak urratzen dituztela, bere planteamendua denok espainola dakigula asumitzetik abiatzen baita. Hortik aurrera, euskara sustatzen da, euskararen aldeko planak egiteko, eta beste erakundeek baino diru eta babes politiko handiagoa ematen diote hizkuntzari. Baina abiapuntua da hizkuntza gutxitua dela. Subordinazioaren kulturatik abiatuta oso zaila da hegemoniaz jokatzea.

Hori gertatzen da, adibide txiki legez aipatu izan dut, zinema-festibalak antolatzen direnean eta film guztiak espainolera azpidazten direnean, baina gutxi batzuk euskarara (eta, hala ere, euskarazko horiek euskararen aldeko ekintza gisa “saldu”). Bermeo, Tolosa edo UEMAko herri handienetan astero-astero udal zinema-aretoetan espainolera bikoiztutako filmak proiektatzen direnean. Edo immigrazioarekin lanean, euskaraz ikasteko planak garatzen dituzunean, baina zure programak espainolez egiten dituzunean, berdin pakistandar, marokoar zein errumaniarrentzat, are gehiago, espainolez ikas dezaten agintzen diezunean. Subordinazioaren kultura, berriz ere.

EUSKARA “HUTSEZ”, EZ
Gauzak egin egin behar dira euskaraz, ez euskara hutsez. Ahalduntze politiketan, izan dira adierazpen publiko batzuk, “euskara hutsez” ariko diren udalei buruz. Minorizazio egoeratik baizik uler ez daitezkeen adierazpenak dira, errealak baino gehiago posizioa markatzea eta publizitatea helburu dutenak. Hizkuntza normalizatzen denean, ez da “hutsez” egiten. Are gehiago, oso itxura txarra izango luke Alemaniako udal batek esatea “aleman hutsez” ariko dela. Bistan da Alemaniako udal baten jardunaren % 99 alemanez dela, baina % 100 dela adierazteak immigrazioaren aurkako adierazpen xenofoboa dela iradokiko luke (berriki polemika piztu da Bavariako CSUk esan duelako etorkinek etxean ere alemanez egin beharko luketela. Euskararen erabileraren obsesioaz besteren baten mintzatuko gara). Badakit ez dela hori “euskara hutsez” ariko direla dioten udalen asmoa, minorizaziotik egindako adierazpen hutsala dela adieraztea baizik. Hasteko, herri guztietan badirelako erdaldunak, gutxi batzuk izan arren, eta horiekin harremana gutxienez espainolez eta ahal dela balizko beste erdaretan egin beharko litzatekeelako.

Euskara natural eta subordinaziorik gabe darabilen erakunde bat ekarri nahi nuke gogora: Bertsozale Elkartea. Bertsozale Elkarteak ez du zertan adierazpenik egin “euskara hutsean” ariko dela esateko. Are gehiago, % 99 euskaraz egiten duenez, ez dio inolako kalterik egiten jardunaren oso zati minoritario bat beste erdara batzuetan izateak, bertsolari batek oso noiz edo behin espainolez edo frantsesez edo ingelesez egitea, elkarrizketa bat kanpoko telebista batekin, dozenaka kontu txiki.

Badakit euskaraz egitea, gaur eta hemen, erabaki kontzientea dela; eta hala behar du, baina ez du inpostatu itxura eman behar. Prentsaurreko baten esatea euskara hutsez egingo dela eta hurrengoetan, edo aldameneko departamenduak, ez egitea, adibidez. Ez dut natural hitza erabili nahi, subordinazioa gainditzeak kontzientzia hartzea baitakar, baina horren ondorioa da kontzienteki baina natural-antzean jokatzea. Tarteka ikusarazi, kazetariari esaterako, ez dela normala Euskal Herriko informazioa jasotzen duenak euskaraz ez jakitea, ez al lukeen ingelesik ikasiko New Yorken berriemaile izateko. Baina begirunetik eta zerbitzu publiko zaren neurrian. Karril zentrala euskarazko baduzu, hegemonikoa baldin bada, bazterretan beldurrik gabe ari zaitezke erdar(et)an. Bertsozale-elkartearen adibidea, berriz ere. Berlingo udalak ere baditu informazioak turkieraz, tarteka.

Bistan da oztopoak asko direla. Espainiaren menpe egoteak dakartza batzuk, bere konstituziotik hasi eta hura modu hertsienean betearaztera tematzen diren gobernu-ordezkarietara. Hizkuntza-eskubideak bermatzen ez dizkiguten erakundeetara (Osakidetza, Ertzaintza...). Baina etxeko ariketa ere egin behar da: nire udalak, aldundiak, betetzen ditu beti nire hizkuntza-eskubideak? Zinemaldiena adibide txiki bat da, nola udalek eurek euskaldunak baztertzeko ekitaldiak antolatzen dituzten, eta nola praktikan espainola inposatzen duten, euren ekitaldietan parte hartu edo horiez gozatzeko. Bilbo zein Donostiako Udalaren inguruan antolatutako zinema- edo bestelako kultur-jaialdiak arazorik gabe goza ditzake mexikar edo argentinar batek baina baigorriarrak. Seguru badirela beste antzeko kasuak ere.

Immigrazioarekikoa okerragoa da, euskarak irabazteko daukan komunitate bati uko egitea dakarrelako, argi eta garbi adierazten zaielarik espainola behar dutela bizitzeko, eta haren ostean ondo dagoela euskara ikastea, baina beti nabarmen utzita zein den lehena: espainola ikasten dutenerako, badakite ez dela beharrezko besterik ikastea Euskal Herrian bizitzeko. Okerrena, gure udalek eta aldundiek diruztatzen dutela espainolaren hedapen hori, 10 eta 75 urte artean espainolik ez dakiten Hegoaldeko biztanle bakarrengana, subordinazioaren kultura horretan, jabetu ezinik euskararentzat sekulako aktiboak ditugula aurrez aurre. Bistan da, hizkuntzarekin batera komunitate bat ematen bazaie, eta bizitzeko modu bat, eta apustua argi eginda.

Feminismotik asko daukagu ikasteko, kristalezko sabaiaren kontzeptutik mikromatxismoetara. Eta azken horren haria oso baliagarria da udalik euskaldunenetan ere gertatzen diren bazterketei erreparatzeko, kultura-aretoetan, asteroko zinema-karteldegietan... edo edozein hizkuntza ikasteko borondatez datorren jendeari espainieraren garrantzia azpimarratzen dietenean udalerri euskaldun horietan bertan, nahiz eta gero euskaltegia non dagoen erakutsi.

Mikromatxismoak aipatu izan dira, eraso sexista larrien eta patriarkatuak inposaturiko zapalkuntza-egoera nabarmenen paralelo ia oharkabean gertatzen diren keinu, egoera eta adierazpen horietarako. Askotan ideologia aurrerakoia daukaten elkarte eta gizonek ere patriarkatuak eman dizkigun  pribilejioak ez galtzeko edo zalantzan jartzeko erabilitako aitzakiak ere izaten dira mikromatxismoak. Interesgarria litzateke, horrelako ariketak geure baitan egitea, zerk eragozten digun gure hizkuntzan bizitzea, eremu pribatu/estatal/administratibotik pribatu zein pertsonalera. Betiko eraso judizial eta politikoetatik haratago, zeintzuk diren gurean (eta "gureek") euskaraz bizitzea eragotzi eta espainola inposatzen dizkiguten ekintza horiek.

2014-11-26

Lurraldetasunaz, ñabarduratxo bat Gaizka Arangurenen artikulu bikainari


Zuzen eta gordin, Gaizka Arangurenek inork gutxik heldu gura dion auziari egin kosk, Euskal Herriko lurraldetasunaz. Diagnostikoan bete-betean asmatzen duela iruditu zait:

Artikuluan dioenez, EAJk hasieratik egin zuen apustu autonomia erkidegoaren kudeaketaren alde. Neurri batean, erakundea bera alderdiaren luzapen bat da, sinbologian, terminologian, eta abar.


Ezker abertzalearen ziaboga. “Ezker Abertzaleak autonomia erkidego espainiarrei zilegitasuna
ukatu zien hasieratik(...) Lehen EAE «Baskondagak» ziren Ezker Abertzalearentzat. Eusko
Jaurlaritza «Gasteizko Gobernua » zen eta «Gasteizko Parlamentua» EAEko legebiltzarra. Duela 25 urtetik honat hona Ezker Abertzaleko hautetsien ahotan kontzeptu horien erabilera nola aldatu den ikusi bertzerik ez dago. Zatiketaren bermea izateagatik zilegitasuna ukatzetik, erabaki eremutzat jotzera. Hor dago jauzia eta ez da nolanahikoa".

Esan bezala, diagnostikoan bete-betean asmatzen duela iruditzen zait. Baina ñabardura pare bat ere egingo nizkioke:

Patrimonializazioa. Gaur egun ageri-agerikoa da euskaltasuna autonomia erkidegora mugatzeko joera, eta horren ondorioak, batez ere Nafarroara begira (Ipar EHra baino gehiago, esango nuke). Hau da, euskaltasuna auzo-komunitatearen ezaugarri denez, ezaugarri “autonomiko” bihurtzen da, eta hortik abian sustatu den UPNren diskurtsoa oso ondo elikatu da erakunde autonomikoaren jardunarekin. Inkestek agerian jartzen dute “vasco/a”ren definizioa: EAEn lortu du herritartasun unibertsal bihurtzea, baina ifrentzua Nafarroan, abertzaletasunaren ezaugarri bihurtu da. Zorionez, “navarro/a” ezaugarria unibertsala da. Sarritan aitortu zaio ezker abertzaleari euskal politikagintzako hiztegia markatu izana, gatazka, autodeterminazioa, eraikuntza eta antzeko berbekin. Baina espainolismoak lurraldetasunaren auzi honetan garaitu duela aitortu beharko da. Duela 25 urte nekez entzungo zenuen kazeta abertzalerik “Euskadi y Navarra” esaten, gaur EAJtik hurbilenekoek sarri darabilte. Eta jeltzaletasunetik kanpo ere, “CAV y Navarra/Nafarroa” geroz eta ohikoagoa da, Hegoalde edo Hego EH edo beste zerbaiten ordez. Oraindik ez da “Euskadi” esaten, baina lurraldearen zatiketa asumituta dago. Ariketa sinple batekin ikus daiteke: google-n “CAV y Nafarroa” idatzita, zer agertzen den ikusi.

Ipar Euskal Herrira begira, sakonago aztertu beharko litzaioke abertzaletasunari zein eratan eragin dion EAEk erakunde legez, baina susmoa dut askoz txikiagoa dela eragina. Kaltegarriagoa izan da, ziur aski, Hegoaldeko abertzaletasunak Iparraldekoarekin jokatu izan duen gurasokeria. Hori erabat desagertu ez bada ere, Ipar Euskal Herrian mugimendu propio, autonomo eta XiLaBako bizitza politikoan erabat txertatutako abertzaletasun bat garatu da azken hamarkadetan, zorionez. Bistan da, ez dela EAEren "arrisku-mezurik" ere saldu frantses unionismoaren aldetik, ziur aski arriskurik paratzera ere ez delako iritsi Hegoaldeko abertzaletasuna, 80ko hamarkadatik honantz. Muga aski sendoa da oraindik, Espainiako lurrikarek nekez dute erreplika edo astindu minimorik Errepublikaren oinarrietan.

Honaino ñabardura txikiena, EAEk Euskal Herriko gainontzeko lurraldeei zelan eragiten dien. Gaizka Arangurenek begi bistan dagoena adierazten duela iruditzen zait. Lanean egunero ikusten dut: adin bat dugunontzat, baita betiko jeltzale edadetuari ere, zail samar zaio “Euskadi” deitzea EAEri; eta Bilduko boto-emaile gazteenak natural samar onartzen du zatiketa. Hego Euskal Herria bi eremutan ikusten du, eta ez lau herrialdetan. Bilbotik Irun "hemen" da, eta Altsasu "han".

Baliteke 35 urte askorik ez izatea nazio baten historian, baina nazio horretako pertsonen baitan belaunaldi bat baino gehiago da. 80ko hamarkadan ikastolan ibili ginenok hiru lurraldeen mapa ikusi eta berehala oldartzen ginen, mapari berari zilegitasun oro ukatuta. Orain badirudi beste mapa zahar hori baino ez zaigula geratzen, mapa bat, ia inork sinesten ez duen lurraldetasun batean, nola Irlandako uharte zatitua.

Izan ere, erakundetzeak erakunde horrekiko lotura ere badakar. Herritarrek zergak ordaindu, agiriak jaso eta beste mila harreman izaten dituzte erakundeekin. Jule Goikoetxeak ederto aztertu du hori. Eta ondorioa, argia da: egun Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako herritarrengan gehien eragiten duen erakundea Autonomia Erkidegoa da ziur aski. Udala ere hor dago, baina bien artean dagoen aldundia da lekuz kanpo sumatzen dena, fiskalitatea gora-behera. Nazioaren zatiketarako EAE kaltegarri izan den bezainbat, geratu den zatiaren kohesioan eragin argia du. Bizkaitar, arabar edo gipuzkoar bezainbat, edo gehiago, “basko” dira EAEko herritarrak. “Basko” horren definizioan denak bat etorri ez arren.

Ez dut horrekin esan gura probintziakeria erabat urtu denik euskaltasun autonomiko baten; bistan da oraindik indarra dutela, eta zenbait hedabidek desberdintasuna hauspotzeko ohitura ere badu, izan futbolean zein bestela. Baina neurri baten, EAEko erabakitzeko-eremua onartu samar dagoela esango nuke. Areago, baliagarri ere izan daitekeela eremu hori bere osotasunean hartzea eta ez zatitzea hiru zatitan. Saiatuko naiz zergatia azaltzen.

1.- Motibo Praktikoena.

EAE egitate bat da. Zatiketaren logikatik sortua, baina ibilbide bat izan du, eta onartu behar zaio legitimazio bat irabazi duela, batzuek EHren zatiketan izandako eragin argi ikusten dugun arren, eta beste batzuk ahaztu nahi badute ere. Gaur egun, aldundietatik abiatzeak, Nafarroarekin batera lauron arteko egitura bat osatzeko, teorian logikoa dirudi ikuspegi abertzale batetik. Ziur aski ezker abertzaleak planteamendu horren antzekoren bat izan du historikoki, EAEri legitimitatea kenduta. Baina EAE errealitatea da, milaka langile ditu, herritarrei zerbitzuak ematen dizkie eta herritarrek lotura zuzena daukate erakunde horrekin. Gaur gaurkoz, ezinezkoa da erakunde horren zerbitzu guztiak aldundietara “jaistea” (EAEko biztanle gehienok bateratuta izanik, gainera), ez eta “gorantz” bateratzea Nafarroarekin. Eta horrekin batera, bistan da abertzaletasunaren bi hanketatik batek gutxienez, atxikimendu handia diola, EAJk bere-berezkoa duen erakundea da. Ez da erreala planteatzea prozesu bat, EAJri eskatzen EAEk erakunde bezala desegin behar duela.

2.- EAEren onurak: “Araba” eta beste.

Zazpigarren alaba beti mehatxu gisa erakutsi ohi da (eta Arabak erabakiko balu...). Gutxiespen bezala erabili dute larregitan halaber: Gasteizko gobernua, Lakua... ez leku horiekiko amorruz, baina bai ondorio gisa, onartzen ez zituen erakundeen sinonimo gisa. Eta hala ere, sinetsita nago EAEk, erakunde legez, Araban egin duela miraririk handiena. Europako hauteskundeetan ikusi genuen, belaunaldi aldaketak arabarren aldaketa soziologikoa ere ekarri du. Gaur Araban abertzaletasuna hegemoniko ageri da, Gasteizen eta Hegoaldeko mugaldean baino ez du ageri unionismoak indar pixka bat. Gaur Araban euskararen miraria gertatu da, basamortuan oasiak agertu dira, eskualde batzuetan 30 urtez beherako biztanle guztiak euskaldunak dira, duela ez asko ehuneko zero izanda. Badakit, ez da EAEren ondorio soil, lehendabizi arabarren euren borondatea eta Euskal Herriaren eta euskararen aldeko apustua dago. Baina antzeko errealitate behinola erdaldunei begira (Oion/Viana, Kanpezu/Los Arcos...) desberdintasunak agerikoak direla uste dut. Eta hor aitortzaren bat egin beharko zaio EAJk egindako apustuari, Gasteiz hiriburua izatea abertzaletasunaren mesede ere izan dela onartzeko, adibidez... batez ere EH Bildu izango delako, ziur aski, apustu horren onuradun, berandu baino lehen.

3.- Zilegitasun demokratikoa (eta lurraldetasun-ñabardura)

Honekin ez dut esan nahi lurraldeek ez luketenik erabakitzeko gaitasunik izan behar. Baina abiapuntu bat dago: Gernikako estatutua hiru lurraldeek bozkatu zuten, eta hiruretan botoen % 83tik gora (eta zentsuaren erdia baino gehiago) lortu zuen baietzak. Beraz, zilegitasuna daukan erakunde bat da. Besterik da – nik hala uste dut – prozesu sezesionista bat berak bakarrik abiatzea akats larria litzatekeela: lehen ere esan dut, prozesu horrek arrakasta baleuka, gaurko EAE estatu bihurtuko litzateke, eta beraz, nazioarteko muga berri bat izango luke, Irundik Oionera. Gaur badaukagu muga bat Pirinioetan zehar, Ipar eta Hego Euskal Herria banatzen. Pentsa EAEk osatutako errepublika horrek Espainiaren onarpena lortu -hori da prozesu sezesionista baten arrakasta, estatu berriak eta zaharrak elkar aitortzea- eta beraz elkarren mugak aitortzen dituztela: EAE libre da, Espainiak aitortzen dio independentzia eta ez du beretzat aldarrikatzen estatu berriaren lurraldea... baina gauza bera egin behar du estatu berriak, bistan da. Hau da, ezin dio Espainiari bere lurraldetasuna zalantzan jarri. Beraz, uko egiten dio Nafarroarekin batera estatu bat eratzeari, eta nazioarteko muga bat adosten dute bi estatuek. Egun Sakanatik Arabara sartzean “Euskadi” seinalea mingarri bazaigu batzuei (Gipuzkoako sarreran ez dago horrelakorik), pentsa zer litzatekeen Goizuetara bidean “Espainia” dakarren Europako izarren seinale urdina aurkitzea.

Harira etorrita, baina, Arabaz geniharduen. EAEk badu, nire iritzian, erabakitzeko zilegitasuna. Ez du zertan lurraldeei eman gaitasun hori, hala erabakiz gero. Zehaztu dezagun: hiru lurraldeek elkarrekin egotea adostuta daukate, Espainiako erkidego autonomiko baten. Erakunde horrek hartzen dituen erabakiak, lurralde oso horri dagozkio. Eta beraz, sezesio-prozesu baten zilegitasun bera izan dezake EAEk osotasunean harturikoa, zein lurraldeek banan-banan. Zehazten jarraituta: ukatu egiten ote diegu beraz, lurraldeei erabakitzeko-eskubidea? Ez, demokrazia eta parte-hartzea beti sustatu behar direlakoan nago. Lurraldeak eskubidea du EAEtik edo egun dagoen beste edozein erakundetatik irteteko. Baina barruan baldin badago, zilegi da halaber batasun horren erabakia aitortzea. 

Adibide argi eta ergel bat: hiru lagunetatik bik etxe handiagora joan gura dute. Hirugarrena gustura dago gaurko etxean. Bozketan, bistan da gehiagok joan nahi dutela etxe handiagora, baina era berean hirugarrenari ezin zaio hartara behartu. Hirugarren horrek, baina, erabaki berri bat hartu behar du: etxe zaharrean bakarrik geratu, ala, bere lehen asmoa hori ez bazen ere, beste bi lagunekin jarraitzea hobetsi eta haiekin batera joan. Ez inposatu, ez eragotzi. Araba, Erribera, Enkarterri, nahi dugun eremu mugakidea har dezakegu ideia horretarako: ideia orokorraren aurka ebatziko balute, bigarren hautu bat egin beharko lukete aurrerago, edo eurenari eutsi eta ordura arteko lurraldetik bereizi, edo etsi eta batuta segi. 

Ñabardura horiek, bistan da, galdetu aurretik hartu behar dira. Nire iritzian, logikoena eremu bakar bateko botoak osotasunean zenbatzea. Hori baita dagokion eremuari egiten zaion galdera, eta hori, bilatzen den erantzuna. Konbentzituta nago lurralde historiko guztiek baietz esango lioketela Espainiatik bereizitako estatu berri bat sortzeari. Baina ez diot beldurrik demokraziari ere; independentziari baietza nagusitu arren, gerta liteke lekuren batek ezetz esatea, eskualde edo udalerriren batek adibidez. Eredua, Espainian gertatu denaren aurkakoa egitea dela uste dut: oraingoz, erabaki orokorrak eragingo dizu, hau da, baietzak irabazi baldin badu, estatu berriko zati izango da udalerri hau ere. Baina udal horretako gehiengoak, aurreraxeago, erabakiz gero ez duela estatu horretan egon nahi, (argi izanda horren ondorioa ordura arteko lurraldetik bereiztea dela), ez nioke oztoporik jarriko herritarrei galdetzeari. Zer esan, Bastidak edo Fiterok, esaterako, estatu berria utzi eta Araba/Nafarroatik irten gura dutela? Oztoporik ez aldaketa txiki horiei. Nahiago Espainiak ere jarrera bera balu antzekoekin, mugako herriren batek estatu berrira sartzea hautatuz gero, alegia. Berriz diot, konbentzituta nago ia ez litzatekeela horrelakorik egongo, eta printzipioz independentziaren aurka leudekeenek ere hobetsiko dutela beren lurraldean segitzea, estatu berri baten izan arren. Nazioarteko esperientziak hala adierazten du, eremu administratibo nagusiek osatzen dituzte estatuak, eta horien lurraldeak osotasunean.

4.- Laburbilduz: izena behar du EAEk

honaino iritsita, errazago iruditzen zait Nafarroako Foru Erkidegoak EAErekin hitz egin, negoziatu eta hitzarmenak lotzea, lau aldundiek erakunde berri bat sortzea baino. Areago, Espainiatik bi estatu desberdin bereiztea lehendabizi (bi sezesio-prozesu paralelo) eta gero konfederatzea (1+1, eta ez 1+1+1+1). Baina horrek abiapuntura garamatza, EAEren patrimonializaziora. 

EAE errealitate bat dela esan dugu; baina euskaraz, izanak izena eskatzen du. Eta EAE akronimo bat da, Bizkaiak, Gipuzkoak eta Arabak osatutako erkidegoak ez dauka izenik. Izen faltan, "Euskadi" ari da nagusitzen. Gaizka Arangureni bezala, akats larria iruditzen zait patrimonializazio hori. Agian ez du atzera bueltarik, baina erakundearen orain arteko izen-faltak (edo izen horren legitimazio-faltak) badu balore bat. Izena behar duela erakunde horrek, oraindik ere. Erakunde hori egon egongo da. Baina erakunde hori egon liteke, gaur bezala lanean, euskal nazioaren proto-estatua eraikitzen eta bizkaitar, gipuzkoar eta arabarrei hala dela sinestarazten (eta herritarrak eurak eraikitzen estatu hori), eta era berean munduari ideia hori ematen. Edo egon liteke, gaur bezala erakundetzean sendotzean, balizko estatu baterantz abiatzen, baina izenez, argi uzten osotasun baten zatiak osatzen duela proto-estatu hori, nazioaren alde bat baino ez dela. 

Nik aspaldi bota nuen nirea, erakundeari eutsi baina izenak zatiketa argi adierazteko: behinola Ipar Euskal Herrirako “Euskadi Norte” legez, “Mendebaldea” erabiltzea. “Mendebaldeko EH/Euskadi”, Western Basque Country, EH/Euskadi Oeste/Occidental, e.a. Egungo erakundeari eusten dio, ez dakar aldaketa sakonik, baina marka geografiko argia du berekin. Gaurko errealitate bat da EAE, Euskal Herriko mendebaldea hartzen duen erakunde juridiko-politiko bat. Euskadi izenaren eta euskal ikurren patrimonializazioak onura gutxi (legitimazioa? hori herritarrek ematen dute nagusiki, ez sinboloak norbereganatzeak), eta kalte ugari eta nahasmen handia dakar Euskal Herrian hedatuko den estatuan sinesten dugunontzat.



2014-11-22

Erabaki

Urak bizi dabiltza gure inguruko estatuetan. G20koen bilera Australian zela-eta, bidaia baliatu zuen François Hollandek Kaledonia Berrian bisita egiteko, eta Parisen konpromisoa berresteko: 1998ko Noumeako akordioek dioten legez, independentzia-erreferenduma egingo da 2018 baino lehen, eta Frantziak jarrera neutrala izango du. «Kaledoniarrek izango dute azken hitza», gogora ekarri zuen presidenteak astelehenean. Bisitak, urri hasieran piztutako eztabaida baretzeko helburua bazeukan, ez zuen lortu, eta nekez egingo du behera tentsioak hemendik aurrera, 2018ko data hurbildu ahala. Unionismo caldoche-ak hamar mila lagun inguru mobilizatu egin zituen Hollanderi argi esateko aurrerantzean ere frantses segi nahi dutela. Autodeterminazioak eta erabakitzeak, oro har, XXI. mendean dituzten ohiko arazoak ageri dira: eskaria askoz presenteago dago metropoli aurreratuetan (Europa, Kanada), estatu horiek gordetzen dituzten azken kolonietan baino. Nork utzi Errepublika eta Europar Batasuna, segurtasunik gabeko etorkizun batera joateko? Mendeetako kolonialismoak, bidezko deskolonizazioa ahalbidetu beharko luke, gutxieneko bideragarritasuna izateko estatu berriak.

Hexagonoan ere «aukera-eskubidea» mintzagai egunotan Biltzar Nazionalean. Ez da kasualitatea, baina, Parisek zernahi eginda ere, ustez Errepublikaren hobe beharrez diren neurri guztiak bertako herri «ez-frantsesen» kalte izatea. Droit d'option edo aukeratzeko eskubideaz ere hitz gordinak izan dira. Departamendu batek eskualdea utzi eta aldamenekoarekin bat egiteko ahala litzateke aukera-eskubide hori. Loire-Atlantique Bretainiara itzultzea, alegia. Teorian posible bada ere, ia ezinezko da egiaz: departamenduak eta bi eskualdeek —oraingoak eta helburu duenak, Pays de la Loirek eta Bretainiak, kasurako—, hautetsien % 60ren oniritzia behar dute, eta hura lortuta erreferendumean berretsi beharko lukete departamenduko herritarrek. Eskuineko zein ezkerreko bretoi diputatuek %50era jaistea eskatu zuten. Biltzar Nazionalak ezetz, bistan da. Eta bretoiek, zatiketa 1941ean Vichyn hartutako erabakia dela gogorarazi.

Bretainian manifestazio jendetsuak egon dira asteotan batasunaren alde, baina egiazko haserrea Alsazian piztu da, nortasun alemaneko lurraldea Champagne eta Lorrenaren eskualde erraldoian urtuko dela ikusita. Ezin ezkondu batzuk, «eta gu ezkontzera behartu», salatu du Charles Buttner UMPko alsaziarrak. Jean-Luc Reitzer alderdikideak, bide beretik: «Zein gizarte motatan behartu daiteke inor bere borondatearen aurka ezkontzera?».

Aspaldi azaldu zuen Samuel P. Huntington eskuindarrak, XXI.ean erabaki eskubidea «XX.ean dibortzioa bezain natural» izango zela. Oraingoz ukoa da nagusi. Ukoa Ipar Euskal Herriko hautetsien proposamenei, herritarrei galdetzeari, Alsaziari zein Bretainiari. Ukoa Espainiak Trebiñuri, kanariarren borondateari eta, zer esanik ez, Kataluniari.

Baina beti ezetzean dabilenak zilegitasuna galtzen du azkenean. Espainiaren itsukeria Katalunia estatutik kanporatzen ari da. Estatu hori ezagutu ezean, sinetsi ere egingo genuke Artur Masekin adostu dutela auzipetzea, hura ERCri gailendu eta independentismoa desaktibatzeko. Baina sofistikazio gehiegi Espainiarako. Ezin konparatu bateko eta besteko amorrua —tamalez Paris beti Madril baino indartsuago, erreformak zentzurik gabe abiaraztean ere—, baina Kanarietatik Alsaziara herritarrei galdetu gabeko erabakiak dira nagusi, eta mespretxuak baditu bere mugak ere.

Italiar bidea deritzona iradoki dute egunotan Katalunian: alderdiak nor bere aldetik aurkeztea, baina goiburu berarekin, demagun Ara es l'hora-ERC, Ara es l'hora-CUP, eta abar. Artur Mas auzipetuta, datozen egunetan deitu ditzake hauteskundeak, otsailera begira ziur aski. Salaketarekin, Espainiak leku pribilegiatuan jarri du Mas. Herritarrei bozkatzen uzteagatik presidentea kargugabetzea, Katalunia Estatutik kanporatzearen metafora argiena da. Ederto laburtu du independentista batek Twitterren: «Hautagaitza bateraturik ez badago, PPren alde bozkatuko dut, independentziaren alde gehien egiten ari dena da».

BERRIAn argitaratua