2007-05-11

Hau ez da Boise

Mariak kafea atera eta esan dit ez duela bozkatuko. Polito daki euskaraz, baina bozkatzeko ez da euskalduna izan behar. Espainola izan behar da, eta Kolonbiako pasaportea dauka.

Frantziatik iritsi zen Ez ukitu nire laguna leloa. Eta handik Sarkozyren oldarra ere, nahiz eta Bowling for Columbine-n ageri den estatubatuarren beldurra den, geuk ere geroz eta barneratuago. IƱaki Azkunak zail jarri dizkio gauzak eskuinari. Basagoitik mila polizia gehiago agindu ditu. Gaizkileari egurra.

«Urtebete barru: Gipuzkoa guretzat, EAJ kanpora Bizkaiko diputaziotik eta Txema Oleaga Bilboko alkate», ziostan iazko su-eten hasierako egunetan ezker abertzaleko optimista batek. «Eta kalera, inoiz ezer egin ez duten milaka entxufatu horiek».

Bete-betean asmatu du, alajaina. Honezkero jakingo duzue zertan den Konstituzionalaren kontua. ANV kanpoan balego, EAk baino ez luke alkategai euskaldunik, eta boto gutxi inkestek. Aralarrek ezin izan ditu ezkerra eta euskara batu, Azkunaren makulu izan den Julia Madrazo daroa hautagai.

Alkate euskalduna? Boisen zaudelakoan?

No comments: