Badira aste pare bat lehen hiru errefuxiatuak Bilbora iritsi
zirela. Calais-en ziren beste berrogeita hamar lagun inguru ere
ailegatu dira Baigorrira.
Inora iritsitakoan, bertara egokitzen saiatzeko ahalegina egiten du pertsonak, zailtasunak zailtasun, bertan epe luze bat egon behar badu. Hor sartzen da hizkuntza ere, noski. Norvegiara doanak norvegiera ikasten du, baita Islandiara doanak islandiera ere, aski hizkuntza txikia izan arren. Bistan da islandiera jakitea beste edozein hizkuntza jakitea bezain garrantzitsua eta aberasgarria dela. Besterik ezean, herrialde bateko kultura eta bizimodua ikasteko tresna da. Baina egia da halaber Islandiarekiko lotura berezirik izan ezean islandiera ikastea ez dela lehentasun munduan ia inorentzat. Berdin gainontzeko hizkuntza guztiekin, hizkuntza handienak kenduta. Eta hala ere, Norvegiara doanak norvegiera, Islandiara joanak islandiera edo Estonian bizi denak estoniera ikasten dute.
Gurera datorrenak, pentsatzekoa da besteen pareko prestutasuna daukala iritsi diren lekuko hizkuntza ikasteko, hurrengo urteak emango dituen txokoan ahal bezain ondo bizitzeko beharrezko diren hizkuntza eta ezaugarriak ikasteko. Baina inork ez du euskara ikasten Euskal Herrira datorrenean. Ez du beharrezko. Etorri berri direnen artean, kopuru txiki batek ekiten dio euskara ikasteari, egia da; beti ere “gure” erdara baino maila kaskarragoa lortzeko eta oso gutxitan irisiten dira solasaldi bat izateko mailara. Salbuespenak badaude, noski, ia beti haurtzaroan etorri zirenak (gurasoek “ekarri zituztenak”, zehazki), edo espainolean ondo murgildu ostean euskararekiko konpromisoa hartzen duen gutxiengo hori (ze ederra Ondarroako bideoa). Hizkuntza gutxitu bati dagokiona, alegia, inolaz ere ez normalizatuta dagoen edo bide horretan den hizkuntza bati.
Euskara normalizatzea horixe litzateke, Euskal Herrira datorrenari harrera egiten dioten lehen bulegoan esatea hemen euskaraz egiten dela, eta non eta nola ikasi euskaraz eta hori guztia. CEAReko arduradunak argi adierazi zuen Bilbora iritsi diren hiru errefuxiatuek zer egingo duten datozen aste eta hiletan, bizileku berrira egokitzeko:
Ez gaitezen espantuka hasi eskandalizatuta, otoi, denok dakigu horrela dela. Eta ez dut inongo asmorik CEAR egurtzeko, ondo dakit zer nolako lana egiten duten milaka lagunekin, gehien behar duten une horretan, ezagutzen ez duten hiri batera iritsi berritan. Euskaltzale bezala, bistan da kontraesana, nabarmena da euskararik irakatsi ez eta espainiera irakastera bideratzen duen erakundea dela. Hau da, 100 herritarretatik 98k espainola baldin badakite, horietako 40k euskara eta espainola, eta 2 herritar eritrear badituzu ez bata ez bestea ez dakitenak, euskararentzat hartu ordez espainierari ematen dizkiozun herritar berriak dira. Baina badakigu: espainiera irakastean errefuxiatuen alde egiten duzu, eta euskara irakastean euskararen alde. Eta errefuxituak dira lehentasun, haien oinarrizko premiak ase behar dira.
Guk geuk barneratuta daukagun kontraesana da. Ezin dugulako irudikatu herritar berriak euskara ikasten, herri normala bagina bezala, espainieraren beharrik gabe, eta amharera eta euskara edo arabiera eta euskara dakiten herritarrak izatea, espainieraren zirkuitutik kanpo. Normalizazioak euskarak zirkuitu oso eta propioa izatea dakar, baina inor ez dago horretarako prest egiaz, bere telebista, antzoki eta aisialdiko esparruetaraino iritsita.
Urrundu naiz, baina. Lehen ere idatzi nuen honi buruz, UEMAk ere egin du aldarrikapenik, baina badakigu euskararen lekua gero datorrela. Errefuxiatuen lehentasunak bete eta gero. Eta lehentasunak espainolez betetzen dira. Migratzaileekin lan egiten dutenei nahi zaiena leporatuko zaie, baina euskaltzaleak etxean begiratu beharko du zerk egiten duen kale. Zergatik euskara ez den normaltzeko esparruotan murgiltzen edo, are gehiago, murgiltzen denean zergatik onartzen duen berak ere salbuespen-klausula. Edozer ikasteko prest datozen horiei guk geuk uzten baitiegu argi hasieratik espainiera dutela hemen beharrezko; behin hori eginda, tira, detaile polita litzatekeela euskaraz ikastea. “Euskal Herrian oso gustura dagoela dio, eta hitzen bat edo beste esan du euskaraz” irakurri genuen BERRIAn, eta pentsa liteke bisitan etorri zen norbaiti buruz ziharduela, baina ez, Hernanin bizi den saharar batez ari zen. Parisen balego elkarrizketa frantsesez egingo litzateke, baina gurean “hitzen bat euskaraz” esateak eskertzeko motibo dirudi.
Berriz ere, eta azkenez, ez dezagun jo-muga erratu: herrialde berri batera doana beti dago prest bertako hizkuntza ikasteko, arazoa ez dago gurera datozenengan. Eta haiei harrera egiten dieten elkarteak kritikatzea ere errazegia da; nik ere nahiko nuke euskaraz izatea harrera, baina ez da eta kito. Salbuespenak salbuespen, eskualde euskaldunetara iritsitako bosniar helduak ez ziren euskaldundu, Urola aldeko pakistandar guztiek dakite halamoduzko espainola, eta gero, beti gero, euskaraz saiatzen dira batzuk. Doi-doi lanerako beharrezko esaldiak dakizkiten kebapetan, txinatar jatetxe eta dendetan, espainolez egiten diegu, haien hizkuntza jakin ez eta gurea haiekin egitea erridikulua balitz legez. Hizkuntza ikasteko borondate handiena duten pertsonen artean hain gutxik ikasten badute euskara, euskaltzaleok badugu zer hausnartu. Ez ote dugun, edozein migratzailerekin daukagun harreman apurretan, behin eta berriz markatzen espainola dela lingua franca eta euskara, bertako natibook bertakoon artean egiteko hizkuntza, haiek eskueran ere ez daukaten berbeta arrotz eta iluna. Badakit minorizazio prozesu luze bat dagoela horren guztiaren atzean, baina gaur egun, klase ertain euskaldunak lanean daukan migratzaileari ukatzen dion hizkuntza ere bada.
Kanadak milaka errefuxiatu hartuko dituela iragarri berri du. Urtez urtez herritar berri gehien hartzen dituen herrialdeetako bat da Kanada. Badaki lurralde zabalean oraindik biztanleria hazteko neurrietako bat migrazioan dagoela, eta horretarako oso lan interesgarriak egin ditu. Baten batek agian gurean ere pentsatu ahalko luke horrelakorik, euskarak ere irabaz ditzakeela hiztun berriak migraziotik, bertan jaiotako elebakarren artean honezkero euskalduntzeko borondate apala ikusita. Horretarako berariazko politikak egin, iragarri gurean euskara ikasita herritartasunerako eta Europako txoko honetan errotzeko erraztasunak daudela, nik zer dakit.
Euskaltzaleok egin beharko dugu hausnarketa. Munduko gauza normalena baita iritsi berri denak bertako hizkuntza ikasteko grina izatea. Eta grina berarekin datoz hona. Baina guk espainola/frantsesa ematen diegu.